You are on page 1of 2

B

azen behin Donostian Zabaleta kalean hiru laguneko koadrila bat, bi mutil eta neska
bat. Neskak hamar urte zituen,
beste bi mutilak bezalaxe, eta
Katye zuen izena. Ilea horia eta
kizkurra zuen, begi urdinak eta zintzoa
zen, baita abenturazalea ere.
Mutiletako batek Daniel izena zuen,
potoloa zen gorputzez, eta aurpegian
peka ikaragarri pila zituen. Daniel,
ordea, baldar hutsa zen eta baita
artaburua ere. Beste mutilak Aitor
zuen izena, begi marroiak zituen eta
gorputzez argala zen. Izatez zintzoa
eta alaia zen, eta bere zaletasuna
mendira joatea zen.
Egun batean Donostiako Zientzia Museoko espazio-ontzi erakusketa batera joan ziren Katye,
Daniel eta Aitor. Katyek harrituta esan zuen:
Zer moduz museoa ixterakoan hemen geratzen bagara?
Eta Aitorrek esan zuen:
Ongi! Orduan Danielek:
Bai! bai! bai!, eta espazio-ontzi horietako baten sartzen bagara?
Denak ados jarri eta museoa
itxi arte itxaron zuten. Jende
guztia joan, langileek dena jaso
eta argi guztiak itzali zirenean,
linternak piztu eta espazioontzi handienean sartu ziren.
Daniel txoroa ere bazen eta
edozein botoi sakatzen hasi
zen. Bat-batean atea itxi zen
eta, emandako bultzadarekin,
Aitorrek, nahigabe, botoi gorria
sakatu, eta robotena bezalako
ahots metaliko bat atzerako
kontaketa egiten hasi zen: bost,
lau, hiru, bi, bat, zero! Orduan
sabaiko beiratea apurtu eta ziuuu! hiru minututan Lurraren orbitatik atera eta unibertso zabalera atera ziren Esne Bidea atzean utzita.

Norbait inoiz iritsi ez den zulo beltz handienean sartu eta, konturatu gabe, Aitorren erlojua
desagertu eta denboran atzera egin zuten. Leherketa erraldoi bati esker atera ziren lagunak
zulo beltz hartatik astebete
pasa
ondoren.
Daniel
beldurtuta zegoen baina
beste biak zirraraz eta
emozioz beteak sentitzen
ziren, inoiz baino hobeto.
Leherketak espazio-ontziari
indarra eman zion eta
hainbeste energia sortu zen,
ziztu bizian atera zirela.
Baina zoritxarrez meteorito
batekin talka egin eta
Lurrerantz abiatu ziren.
Donostian bertan erori ziren,
Igeldo mendian. Espazioontzia matxuraturik, birrinduta ezin okerrago zegoen. Katye, Daniel eta Aitor airean atera ziren, baina, zorionez, inor ez zen zauritu. Donostia ikusi zutenean ez zen betikoa baizik eta gerran zegoela ematen zuen. Aitorrek esan zuen:
Baina zer gertatu da hemen, gerra dago eta! Harrizko eta egurrezko etxeak zeuden baina
sutan. Bat-batean ohartu ziren gertatzen zenaz: zulo beltz hartan denboran atzera egin zuten
eta Euskal Herrian gerra zibila izandako garaira bidaiatu zuten. Katyk esan zien bere lagunei:
Ezin dugu itzuli berriro zulo beltzera, espazio-ontzia izorratuta dago! Onena hemen geratzea izango da.
Gaua iritsi zenean izarrei begira geratu ziren. Aitorrek Hartz Handia konstelazioa ikusi zuen.
Derrepentean hiru lagunei iruditu
zitzaien konstelazioa gerturatzen
ari zela. Egia zen, Hartz Handia
konstelazioa Igeldo mendira jaitsi,
eta benetako hartza bihurtu zen.
Bere begiko malko gorri bat
espazio-ontziari bota eta konpondu egin zuen. Benetan mirari
harrigarria iruditu zitzaien hirukoteari. Orduan, denbora galdu gabe,
hiru lagunak poz-pozik sartu ziren.
Espaziora abiatu ziren berriz ere,
baina Hartzak emandako energiarekin denboran aurrera egin
zuten. Eguzki Sistemara iritsitakoan. Daniel kapsula batean bidali zuten Lurrera.
Katye eta Aitor Saturnon geratu ziren eta han ezkondu egin ziren. Muxu batzuk eman eta Lurrera joan ziren.
Eta hala bazan sar dadila kalabazan Donostiako plazan.
Mikel Lertxundi, 5. maila

You might also like