You are on page 1of 4

MUSIKA INSTRUMENTUAK SORTZEN

KANPAIAK
Kanpai hots politak entzun nahi dituzue? Hona hemen adibide bat kanpaia nola egin daitekeen. Kanpaiak egiteko erabili behar dugun materiala: Lurrezko lorontzi txiki bat - Egurrezko bola bat - Hari edo soka gogor bat - Errotulagailuak edo tenperak
-

1. Lurrezko lorontzi bat hartu.

2. Lorontzi hori apaindu.

3. Lorontzi horrek duen zulotik soka edo hari bat pasa eta barrualdetik korapilo bat egin topea egiteko. Sokaren beste muturretik berriz, euskarri bat egin.

4. Barruko aldetik pasa dugun sokan egurrezko bola bat jarriko dugu.

5. Eskuekin heldu edo nonbaiten zintzilikatuz beheko soka mugituko dugu.

Hona hemen kanpaia! PLASTIKOZKO EDALONTZIAREKIN EGINIKO GITARRA Instrumentu hau egiteko erabili behar den materiala: - Plastikozko baso bat. - 3 goma - Zinta itsaskorra 1. Basoaren erdi aldetik goma bat pasa eta zinta itsaskorrarekin behe eta erdi aldetik itsatsi.

2. Beste bi gomak hasieran jarritako goma horren alboan jarriko ditugu. Hauek bestea bezala itsatsiko ditugu.

3. Azkenik edalontzia apaintzeko nota musikal batzuk marraztuko dizkiogu. Nahi izan ez gero, kartoi mehe batekin estal dezakegu edalontzia eta bertan margotu.

Sokak mugitu eta soka bakoitzak musika ezberdina egiten duela konturatuko zarete. Sokak presio ezberdinez estutzen badituzue soinu desberdinak aterako dituzue! Proba dezakezue!

You might also like