You are on page 1of 6

1. Plastikozko lastotxoak .

Zatitan mozten badira, lepokoak egin daitezke.

Komuneko paperezko kartoiak, egin zuloak kartoian eta zeharkatu hodia


lastotxoekin.

2. Mahats-mordoa. Mahats bakoitzaren gainean:

•plastilina itsatsi

• Jarri plastikozko tapoi bat gainean

•Jarri garbantzuak, babarrunak….


3. WC kartoizko hodiak. Moztu bakoitza hiru zatitan. Dilistak, arroza...
Koilara baten laguntzaz, bete zati bakoitza.

4. Kartoizko hodiak. Koloreztatu egin daitezke edo ez. Kartoian edo paper
batean zenbakiak idaztea, gure kasuan 1etik 5era. Sartu kopuru hori:
txotxak, babarrunak, kotoi-zatiak, azukre-koskorrak, papertxoak…

5. CD kaxak. CDa sartu.


6. klipak. Koloreak badaude, koloreen arabera sailka daitezke. Bestela,
kartoi mehean sartu.

7. Etxeko esekigailuak. Guk 1etik 5era lan egingo dugu. Kartoi edo paper
batean zenbakiak idatzi, eta pintza kopuru hori jartzeko eskatuko diogu.

8. Arrautza-ontzia eta botoiak. Arrautza-ontzian zenbakiak idatzi eta


kopuru hori jarri. Baita tamainaren arabera sailkatu ere.
9. Plastikozko edo beirazko poto bat. Zuloak egingo ditugu tapan, eta
zintak, artileak … sartuko ditugu, muturrean korapilo batekin. Esandako
kolorea, aterako du.

10. Kartoizko hodiak. Kartoi mehea edo papera; zuhaitz baten kopa
marraztu dugu, 1-5 frutarekin. Erlazionatu kopuruaren arabera.

11. Pintzak eta letrak itsatsita. Izena eredu gisa idatziko diogu. Jarri
pintzak modu ordenatuan.
12. Paper batean, izenaren iniziala edo bokalak (a, e, i, o, u) letra larriz
idatziko ditugu. Papertxoak moztu eta itsatsi siluetaren gainean.

13. Urez betetako ontzi batean, plastikozko tapoi ezberdinak sartuko


ditugu. Bi makiltxo, bi sardexka... erabiliz, hartzen saiatzea.

14. Tapoiak koloreztatu edo koloretako paperak itsatsiko ditugu gainean.


Kukurutxoa marraztuko dugu. Eredu baten aurrean, saiatu tapoiekin
egiten.
15. Kolore eta tamaina ezberdinetako tapoiak. Sailkatzea.

16. Tapoi gehiago. Zenbakiak idatzi, 1etik 5era. Beste tapoi


batzuetan, marraztu bolatxoak. Tapoiak lotu.

17. Bere izenaren letrekin tapoiak( arreba, ama edo aitarena). Paper
batean bere izena idatziko dugu. Jarri azpian tapoiak bere izenarekin,
ordena errespetatuz.

JARDUERA HAUEK GUZTIAK PINTERESTEN AURKITUTAKO IRUDIETATIK ABIATUTA DAUDE

JATORRIZKO ITURRIETAKO ESTEKAK HELBIDE HONETAN DAUDE .

https://www.pinterest.es/?boardId=333618353585274814

You might also like