You are on page 1of 9

4.

GAIA: MATERIALAK: EGURRA

1. LEHENGAIAK, MATERIALAK ETA PRODUKTU TEKNOLOGIKOAK


 Lehengaiak: Naturatik zuzenean atera daitezkeen substantzia guztiei lehengaiak
esaten zaie.
o Animalietatik lortutakoak: Artilea, zeta, larruak,...
o Landareetatik lortutakoak: Egurra, kortxoa, kotoia, lihoa, espartzua,...
o Materia bizigabeetatik lortutakoak: petroleoa, buztina, harea, marmola,
burdin mineralak,...

 Materialak: Edozein produktu lantzeko baliagarria denari esaten zaio.


o Lehengaiak eskuratu ondoren, eraldatu egiten dituzte prozesu fisiko eta
kimikoen bidez eta produkto teknologikoak egiteko erabiltzen den material
bihurtzen dira. Adibidez: papera, egurrezko xaflak, plastikoa, metala, beira,
kotoi harilak,...

 Produktu teknologikoak: Gizakiak bere premiak asetzeko eta bere bizi kalitatea
hobetzeko sortutako objektuak eta tresnak dira. Produktu teknologiko bat egiteko,
prozedura honi jarraitu behar zaio:
o Naturatik lehengaiak atera
o Lehengaiak material bihurtu
o Materialak erabiliaz produktuak egin.

2. MATERIALAK
 Egurra: Zuhaitzetatik eskuratzen da.
 Material plastikoak: Petroliotik, gas naturaletik, landareen materietatik (zelulosa) eta
animalien proteinetatik ateratzen dira.
 Material metalikoak: Harrien mineraletatik ateratzen dira. Bi multzo handitan sailkatzen dira:
- Burdin materialak: Burdinak, Altzairuak eta Fundizioak
- Burdin gabeko materialak: Brontzea, Kobrea, Letoia, Aluminioa,...
 Harrizko materialak: Marmola, Arbela, Beira, Igeltsua, Zementua eta Hormigoia harrizko
materialak dira
 Material zeramikoak: Buztina dute lehengaia eta hau modelatu eta labe batean tenperatura
altuan egosi behar da. Adreiluak, teilak, potinak, konketak, lauzak eta abar.
 Ehun materialak: Lehengaiei hari forma ematen zaie eta ehunak egiteko erabiltzen dira. Bi
motatakoak daude:
- Naturalak: Lehengai naturaletatik (zeta, artilea, kotoia...) lortutako ehunak dira
- Sintetikoak: Lehengai natural bat eraldatu ondoren lortutako ehunak dira. Ad: Nailona,
Likra,...

Ehun Harrizko
Plastikoak Metalak Zeramikoak Egurra
materialak mat.

3. MATERIALEN EZAUGARRIAK
Material guztiek propietate edo ezaugarri jakin batzuk dituzte, eta ezaugarri horiek, gizakiak
materiala zertarako erabiliko duten baldintzatzen dute.
 Ezaugarri fisikoak:
 Elektrikoak: Korronte elektrikoa pasatzen uzten dutenak eroaleak dira eta pasatzen
uzten ez dutenak berriz, isolatzaileak.
 Optikoak: argia pasatzen uztearen arabera opakuak, gardenak edo zeharargiak
 Termikoak: Beroa pasatzen uzten badute eroaleak dira eta bestela isolatzaileak.
 Mekanikoak: gogortasuna, xaflakortasuna, harikortasuna, erresistentzia
mekanikoa, zailtasuna eta hauskortasuna
 Akustikoak: Soinua pasatzen uztearen arabera eroaleak edo isolatzaileak dira.
 Beste batzuk: dentsitatea (masa eta bolumenaren arteko erlazioa), porositatea,…
 Ezaugarri Kimikoak:
 Oxidazioa: Material gehienek airearekin eta urarekin kontaktuan jartzean izaten
duten aldaketa da
 Ezaugarri ekologikoak:
 Birziklagarriak: Beste zerbait egiteko erabil daitezkeen materialak dira. Ad: Beira,
papera, plastikoa, metala,...
 Toxikoak: Material hauek ingurumenerako kaltegarriak dira pozoitsuak baitira.
 Biodegradagarriak: Denboraren poderioz, materia substantzia sinpleagotan
deskonposatzen da modu naturalean.
 Berriztagarriak: Lehengai berriztagarriak naturan mugarik gabe aurkitzen dira. Ad:
Artilea, kotoia eta egurra.
4. EGURRA NATURAN
Egurra landareetatik ateratako materiala da, zurtoinaren azalaren azpian dagoen atal
sendoa.
Bi substantziak osatzen dute, zelulosazko zuntzek (landareen eskeletoa) eta ligninak
(sendotasuna eta gogortasuna ematen dio egurrari).

Marrazkian, zuhaitz baten enborraren ebakidura ikusten da:


 Zurgiharra: egurra lehorra, gogorra, sendoa eta iluna da, egurra lortzeko egokiena.
 Zurgizena: eratutako azken egurra da, argia eta ur ugarikoa, ez da zurgiharra bezain
erresistentea. Mekaniko eta estetikoki asko behar ez duten lanetan erabili ohi da.
 Azala: Kanpoko geruza, kanpoko erasoetatik babesteko.

Hazi ahala, enborrean hazkunde-eraztunak eratzen dira. Eraztun bakoitza zuhaitzaren urte bati
dagokio.
5. EGURRA LORTZEKO PROZESUA
Basoetatik zuhaitzak lehengai gisa ateratzetik egurra material gisa erabiltzea lortu arte honako
urratsak burutzen dira:

1. Baso mozketa: enborra zerra mekanikoen bidez mozten da.


2. Inausketa: adarrak zerra mekanikoz ebakitzen dira.
3. Garraioa: Zuhaitza zerratokira eramatea. Aldapa handiko mendietan irristatzaileak
erabiltzen dira sarbide errezetara eramateko. Ondoren kamioiak, trenbideak edota
almadiak (lehenago) erabiltzen dira.
4. Azala kentzea: zerratokian arrabolekin azala kentzea.
5. Trontzaketa: enborrak nahi den luzeraren arabera moztu. Egurrak izanen duen
erabileraren arabera modu batean edo bestean eginen da. Adibidez, zerraketa zuzena,
eskuadraziozkoa, erradialak...
6. Lehorketa: egur motaren eta erabileraren arabera, gehiago edo gutxiago lehortuko dira.
7. Arrabotaketa: irregulartasunak kendu neurri egokian akabera ona emanez.
Egurra lortzeko prozesuan urratsik garrantzitsuena 6.a da, hau da, lehorketa.
LEHORKETA
Egurra lantzen hasi aurretik ur kantitatea gutxitzeko prozesuari lehorketa esaten zaio.
Helburua, hezetasunaren eta tenperatura aldaketen ondorioz sortutako deformazioak eta
aldaketak eragoztea. Egur lehorrak gehiago irauten du eta arinagoa da.
Lehortzeko bi modu daude: naturala eta artifiziala.
 Naturala: oholak biltegian sartzen dira euriaren eta eguzkiaren eragin zuzenetik babesteko.
Oholen artean airea igarotzeko tarteak uzten dira, ura lurruntzeko. Modu honen alde txar bat oso
prozesu geldoa dela da, hilabete eta batzuetan urteak pasa behar dira.
 Artifiziala: egurra lehortegietan sartzen da, eta bertan aire lehorra eta beroa sartzen da egurra
lehortzeko. Naturala baino askoz ere azkarragoa da, doi daiteke baina garestiagoa da.

6. EGURRAREN SAILKAPENA
Egur mota ugari daude, zuhaitz espezie adina, hain zuzen.
Eskulangintzan edo industrian lantzeko egurren sailkapena burutuz gero, bi egur mota bereiz
ditzakegu: gogorrak eta bigunak.
6.1 EGUR GOGORRAK
Egur gogorrak hosto erorkorreko zuhaitzak dira, oso poliki hazten dira eta enbor lodiak
izaten dituzte; gainera, erretxina gutxi izaten dute, bigunek baino kolore gehiago dituzte eta
erresistentzia handiagoa dute.

ZUHAITZA EZAUGARRIAK ERABILERA


Pagoa Arre argia, trinkoa, Altzariak, zoruak eta aulkietarako armazio,
astuna, lantzeko hanka eta heldulekuak, sukaldeko tresnak,
erraza. pospoloak, nekazaritzako tresnak... egiteko
Erresistentzia
txikia

Haritza Arre arrosa, Altzari trinkoak, eraikuntzako elementuak


astuna, oso (ate,leiho), upelak, itsasontziak...
gogorra eta
trinkoa.
Erresistentzia
handia

Gereziondoa Gaztainkara argia Altzariak, musika tresnak (biolina...)...


(arrea eta laranja),
trinkoa, ez oso
astuna

Kaoba Arre gorrixka, oso Luxuzko altzariak, pianoa...


astuna, trinkoa eta
iraunkorra

6.2 EGUR BIGUNAK


Egur bigunak orratz formako hostoak dituzte eta oso azkar hazten dira; gainera, erretxina
ugari dute, eta gehienak zurbilak edo kolore argikoak izaten dira. Egur gogorrak baino arinagoak
dira, lantzeko errezagoak eta erresistentzia txikiagoa dute.

ZUHAITZA EZAUGARRIAK ERABILERA


Basoko pinua Zuri arrosa, oso Altzariak, itsasontziak, zoruak, poste elektrikoak...
arina eta
erresistentea.
Lantzeko erraza.

Izei zuria Gris argia. Arina, Altzari xumeak egiteko, enbalajeak egiteko, papera
elastikoa eta egiteko...
lantzeko erraza

Izei gorria Hori argia, arina eta Itxiturak egiteko, estaldurak egiteko...
lantzeko erraza

Makala Hori gorrixka, Altzarien egiturak, kontratxapatuak, papera... egiteko


(Txopua) trinkoa eta arina.
Lantzeko erraza.
7. EGURRAREN ERATORRIAK
Egurraren eratorriak, enborrak ebakita lortu ordez, prentsatutako eta kolaz itsatsitako
egurrezko laminetatik, zuntzetatik edo txirbiletatik lortutako materialak dira. Eratorrien artean egur
prefabrikatuak eta zelulosa materialak daude.

7.1 EGUR PREFABRIKATUAK


Egur prefabrikatuek alde on ugari dituzte: lantzeko errazak dira, neurrian eta akaberan
aukera zabalagoa dago, bizkarroiek ez dituzte erasotzen eta merkeagoak dira. Gainera, hondarrak
aprobetxatzen direnez ingurumena gehiago zaintzen dugu. Hainbat egun prefabrikatu dade:
MOTA EZAUGARRIAK ERABILERA
Ohol kontratxapatuak Egurrezko xaflak dira, Hezetasun eta tenperatura aldaketekiko oso
bata besteari itsatsita eta sentikorrak direnez ateak, nekazaritzako
prentsatuta, kopuru eraikuntzak, itsasontziak egiteko erabiltzen
bikoitian. Elkarren ondoko dira.
bi xaflen zuntzen arteko
angelua 90º-koa da.

Ohol aglomeratuak Egurrezko txirbilak dira, Mota guztietako altzariak, ateak, paretak eta
bata besteari itsatsita eta sabaiak egiteko erabiltzen diral
prentsatuta (%90
txirbilak, %10 kola)

Zuntzezko oholak Zuntzak ezpalak ehotuta Hezetasunarekiko erresistentzia handia dute


lortzen dira. Horrela, eta ez dira usteltzen. Horregatik kanpoko
zurezko hari txikiak estalduretan erabiltzen dira.
sortzen dira. Hauek itsatsi
eta konprimitzen dira.

7.2 ZELULOSA MATERIALAK


Zelulosa materialak, egur zelulosaz egindako materialak dira. Adibidez, papera, kartoia
edo kortxoa. Papera da material zelulosiko garrantzitsuena. Hau da egurra lortzeko prozedura:
8. EGURRAREN EZAUGARRIAK (propietateak)
Egurraren ezaugarriak, faktore askok baldintzatzen dituzte: zuhaitz motak, egurraren
ingurumenaren eta lurzoruaren egoerak , adinak, egurraren izaerak eta konposizioak,...
Egur mota bakoitza ezberdina den arren, ezaugarri amankomunak dituzte:
1. Erresistentzia mekanikoa eta zailtasuna: orokorrean material erresistentea da
2. Kolorea: kolore ezberdinetako egurrak aurki ditzakegu: beltza (Kaoba), morea
(Palisandroa), gorrixkak, horixkak,...
3. Elastikotasuna: Deformatu ondoren bere hasierako egoerara buelta daiteke.

4. Moldea daiteke: horrela lor ditzakegu haltzariak adibidez.

5. Isolatzaile Elektrikoa da: Ez du elektrizitatea pasatzen uzten (heze dagoenean bai)


6. Isolatzaile Termikoa da: Ez du beroa pasatzen uzten.
7. Dentsitatea: urarena baina txikiagoa da, hau da, flotatzen du.
8. Pitzagarritasuna: zuntzen norabide berean hauts daiteke.
9. Higroskopikotasuna: Hezetasuna xurgatzeko edo jariatzeko gaitasuna dauka.
10. Eroale akustikoa da: soinua pasatzen uzten duenez instrumentu musikalak egiteko
erabili ohi da.
11. Berriztagarria da: era naturalean berrizta daiteke. Hala ere, basoek denbora luzea
behar dute birsortzeko eta hori dela eta gizakiak baso soiltzea eragin du.
12. Biodegradagarria da: modu naturalean deskonposatzen da denboraren poderioz.
13. Birziklagarria da: beste zerbait egiteko erabil daiteke. Honela ingurumena babestu
dezakegu, eta baita dirua aurreztu ere.
9. EGURRA LANTZEKO TRESNAK
1.1. NEURTZEKO, TRAZATZEKO ETA MARKATZEKO

TRESNA ERABILERA
a Eskuaira metalikoa Angelu zuzenak
b erregla Luzera neurtzeko
c Metroa Luzera neurtzeko
d Arotzaren metroa Luzera neurtzeko
e Arotzaren arkatza Mina zabala
f Konpasa Zirkunferentzi, arku
g Puntzoia Zulo txikiak
Egur puskaren ertzekiko
h Gramila
paraleloak

1.2. EUSTEKO

TRESNA ERABILERA
a Tornuzila Mahaiari lotuta:ebaki, lixatu...
b Katua Pieza mahaiari lotzeko
c Eskuzko
Neurri ezberdinekoak
torlojua
d Bridak Pieza zirkularrak

1.3. EBAKITZEKO ETA ZERRATZEKO


TRESNA ERABILERA
a Esku zerra Egurra edo plastikoa
b Esku zerra Egurra edo plastikoa
c Esku zerra Ebaketa okerrak
d Arkuzko zerra Metala ebakitzeko
Inguratzeko
e Egur mehea ebakitzeko
zerra

1.4. ZULATZEKO
TRESNA ERABILERA
a Ginbaleta Zulo txikiak egiteko
b Eskuzko daratula Zulo handiak egiteko
c Barautsak Tamaina ezberdinak
(brokak)
1.5. ZIZELKATZEKO EDO HIGATZEKO
TRESNA ERABILERA
a Trintxa Egurrean hutsuneak
b Eskoploa Zulo angeluzuzenak
c Gubia Xaflan okerrean egiteko
d mazoa Aurrekoengan jotzeko

1.6. LEUNTZEKO
TRESNA ERABILERA
a Lima Leuntzeko
b Lima ildaskatua Leuntzeko
c Karda Limak garbitzeko
d Lizpapera-lija Leuntzeko
e Eskuila (cepillo) Leuntzeko

1.7. JUNTURAK

TRESNA ERABILERA
a Mailu hegalduna Iltzeak sartzeko
b Mailu buru-biribila Iltzeak sartzeko
c Iltze mailua Iltzeak sartzeko
d Tenaza/ Iltzeak ateratzeko
e Alikateak Iltzeak ateratzeko
f Bihurkinak Torlojuak lotu edo askatu
g
Torloju eta azkoinak estutu
Giltzak
edo askatzeko

1.8. AKABERAK

TRESNA ERABILERA
Pistola Termofusible

Kola zuria Likidoa

Pintatzeko Brotxa,pintzelak...
tresnak

You might also like