You are on page 1of 3

HARRIAK

- Harriek erabilera asko dituzte: loreontzi, sukaldeko gain, eserleku…


- Orokorrean mineral askoz osatuta daude(adibidez, granitoa mika, kuartzo eta
feldespatoz)
- Mineralbakar: mineral mota batez soilik osatutako harria.(kuartzita, kuartzo-kristalez
osatua)

HARRI MOTAK

- HARRI SEDIMENTARIOAK: Sedimentuak metatuz eta trinkotuz sortzen dira.


- Harri sedimentario detritikoak: Bi fasetan sortzen dira harri hauek:
- 1- Trinkotzea: harritxo-mineral partikulak pilatu.
- 2- Zementazioa: partikulak elkarri lotu edo itsasi.

- Kareharriak: kaltzita minerala gehienbat duten harriak dira. Bi mota nagusi


ditugu:
- Kareharri bioklastikoak: bizidunen oskol eta
eskeletoen pilaketaren ondorioz sortuak(gure
mendietan asko)
- Kaltzio karbonatoraren hauspeatzeaz sortuak; beste
harrietatik kendutako minerala berriro pilatzean sortuta.
Adibidez estalaktitak.

- Harri sedimentario ebaporitikoak: Uretan disolbatutako materialen pilaketa


da, lurruntzean ura desagertzen delako. Gatza eta Igeltsua dira ezagunenak.

- Harri sedimentario organikoak: Bizidunen materia organikoa dute jatorri,


baina orain ez dira materia organikoa, harriak baizik.
- Petrolioa: itsasoko plankton pilaketa handien ondorioz
sortutako harri likidoa da. Gizakiontzat gauza
askotarako erabilgarria.
- Ikatza: Landare-materia du jatorri, lurpean pilatu
ondoren eraldaketak jasota millioika urtetan. (kontuz!
ez nahasi basoan gaur egun egiten den
egur-ikatzarekin)

- HARRI MAGMATIKO EDO IGNEOAK: magmaren hoztea eta ondorioz solidotzeaz


sortutako harriak dira.
- Harri magmatiko plutonikoak: Magma lurrazalaren azpian solidotzen
denean sortzen dira. Motel solidotzen direnez harri gogorrak dira.

- Harri magmatiko bolkanikoak: Magma(laba) lurrazalean solidotzean


sortzen dira. Azkar solidotzen direnez, orokorrean arinak eta hauskorrak dira
harriak.

- HARRI METAMORFIKOAK: Jatorrian beste harri mota batzuk(edo beste harri


metamorfiko bat) dira, baina lur barneko tenperatura eta presio altuagatik eraldatu
egiten dira.

- Harri metamorfiko laminarrak: orri edo laminatan hausten dira(arbela)


- Harri metamorfiko kristalinoak: modu irregularrean hausten dira, ez forma
zehatzik.

*azpiko irudian harri metamorfiko garrantzitsuenak agertzen dira, eta bakoitza


nondik datorren.

You might also like