You are on page 1of 37

14.

MINERALAK

BATX 1 BIOLOGIA-GEOLOGIA 1
1. MINERALAK ETA HARRIAK

 Lurraren zati solidoa (geosfera) harriek osatzen dute.


 Harriak mineralez osatuak daude.

2
1. MINERALAK ETA HARRIAK
MINERAL KONTZEPTUA

Mineral baten ezaugarriak:


 Solidoa da
 Substantzia ez-organikoak dira (izaki bizidunen osagaiak kanpoan)
 Prozesu natural bidez eratuak
 Konposizio kimiko homogeneoa dute
 Mineralen atomo, ioi edo molekulak eredu espazial finko baten
arabera ordenatuta daude  kristal egitura dute

Kristal bakoitzaren konposizio kimikoari eta egitura kristalinoari esker


mineral bakoitzak propietate kimiko eta fisiko bereizgarri batzuk izango
ditu.

3
1. MINERALAK ETA HARRIAK
HARRI KONTZEPTUA

 Harriak, mineralen agregakinak edo mineralen elkarketak


dira.
 Osagai kopuruaren arabera, bi harri mota:
 Harri mineralbakarrak: harria osatzen duten mineralak
mota berekoak dira
 Harri mineralanitzak: mineralak mota ezberdinekoak

4
1. MINERALAK ETA HARRIAK
HARRI KONTZEPTUA
Harri mineralanitza Harri mineralbakarra

Kuartzoa

Kaltzita

Feldespatoa
GRANITOA
(harria)
MARMOLA
(harria) 5
Mika
2. MATERIA KRISTALINOA
KRISTAL EGITURA

 Mineralen osagaiak (atomoak, ioiak edo molekulak) lotura


kimikoen bidez daude elkartuta; hiru dimentsiotan daude
ordenatuak eta elkarren arteko distantzia finkoa dute 
ordenatze horri kristal-egitura deitu
 Mineral guztietan dago etengabe errepikatzen den oinarrizko
egitura (gela unitatea) eta horrek espazioko sarea (kristal
sarea) osatzen du.
 Gelaxka unitatea konstante kristalografiko batzuek
definitzen dute:
 Hiru bektore edo elementuak: a, b, c
 Unitateko hiru planoek osatzen dituzten angeluak: a, b, g
6
2. MATERIA KRISTALINOA
KRISTAL EGITURA
Halita (NaCl): sodioz (Na+) eta kloroz (Cl-) eratutako minerala.
Lotura ionikoen bidez elkartutako elementuak, espazioan behin eta berriz
ordenatzen dira, kubo egitura duen sarea eratuz.

7
2. MATERIA KRISTALINOA
KRISTAL EGITURA

 Espazioan gelaxka unitateak errepikatuz kristal sareak eratzen


dira.
 Bravaisen sareak izeneko 14 sare kristalino desberdin daude,
bakoitza bere konstante kristalografikoekin
 14 sareak 7 sistema
kristalinotan sailkatzen dira:

8
2. MATERIA KRISTALINOA
KRISTALA ETA KRISTAL-HABITUA

 Kristala: natural forma poliedroekin agertzen den mineral bat.


Forma hori mineralaren kristal-egituraren adierazgarria da.
 Kristala eratzeko baldintzak egokiak direnean, kristal egitura
kanpoaldean azaltzen da: aurpegi lauak eta ongi mugatuak
dituzten egiturak; forma poliedrikoarekin.
 Kristal-habitua: kristal baten forma geometrikoa (kanpotik
ikusten dena)
 Kristal-egitura: kristalen barneko partikulen ordenamendua
 Naturan gehienetan mineralen kanpoko azala irregularra da,
ez dute kristal-habiturik, baina kristal-egitura mantentzen da.

9
2. MATERIA KRISTALINOA
KRISTALA ETA KRISTAL-HABITUA

 Oro har, konposizio zehatz bateko kristalak forma baten


arabera hazten dira
 Kristal-habitu motak:

10
2. MATERIA KRISTALINOA
KRISTALA ETA KRISTAL-HABITUA

Kristal-egitura: Kristal-habitua: Forma


partikulen kanpoko itxura irregularrekoa, ez
ordenamendua simetrikoa eta du krista-habiturik
erregularra denean
11
3. KRISTALTZEA

 Kristaltzea: mineral baten kristalak eratzeko prozesua


 Kristal sarea osatzen duten ioi, atomo eta molekulek loturak
eratu behar dituzte
 Presio- eta tenperatura- baldintza zehatz batzuetan
gertatzen da
 Bi etapa (baldintza egokiak daudenean)
 Nukleazioa
 Kristalen hazkundea

12
3. KRISTALTZEA
1. NUKLEAZIOA

 Presio eta tenperatura baldintza egokiak


direnean, atomo, ioi edo molekulak
kontzentratzen hasi eta nukleo txikiak osatzen
dituzte.
 Nukleazioa, dagoeneko sortuta dagoen
mineral txiki batean edo inguruan dagoen
partikula arrotz batean hasi daiteke. Partikula
hauek kristalizazio nukleo moduan aritzen dira.

13
3. KRISTALTZEA
2. HAZKUNDEA

 Espazioaren hiru dimentsioetan elementuak


gehituz doaz, ahalik eta ordenamendu eredu
(kristal sare) egonkorrenari jarraituz.
 Kristala handitu eta kristal-habitua har dezan,
hiru baldintza bete behar dira:
 Denbora: hazkunderako baldintza egokiak zenbat
eta denbora gehiago  kristalak handiagoak eta
perfektuagoak
 Espazioa: nahikoa espazioa ez badago hazkunde
kristalinoa etengo da
 Ingurune egonkorra: presio, tº, substantzia
kontzentrazioak egonkor mantendu behar dute
kristal forma lortzeko (perturbaziorik gabe) 14
4. KRISTALTZE PROZESUAK

 Mineralen kristaltzea prozesu ezberdinen bidez gerta daiteke:


 Magmak gogortzea
 Substantzia disolbatuen prezipitazioa
 Sublimazioa
 Birkristaltzea
 Prozesu hauek mineralen materiaren propietateekin eta
gertatzen diren ingurune geologikoko baldintzekin lotuak
daude.

15
4. KRISTALTZE PROZESUAK
1. MAGMA GOGORTZEA

 Magma, lurrazal barnean sortzen den harri urtuko masak dira.


 Magma hozten denean, bertan aurkitzen diren mineralek
kristal sareak eratuko dituzte.
 Ingurune igneo edo magmatikoetan gertatzen da: magma
hozten den heinean mineralak kristalizatzen dira.

16
4. KRISTALTZE PROZESUAK
2. SUBSTANTZIA DISOLBATUEN PREZIPITAZIOA

 Soluzio batean disolbatuta dauden substantziak saturazio


puntura iristean, prezipitatu eta kristalak sortzen dira.
 Adibidez, gatzarekin gertatu lurrunketa handia dagoen
lekuetan.
 Sedimentazio ingurunetan gertatzen da, gainazaleko
guneetan.

Salinas Grandes,
Argentina 17
4. KRISTALTZE PROZESUAK
3. SUBLIMAZIOA

 Zuzenean, gas egoeran dauden substantziak kristalizatzea.


 Adibidez, fumarola bolkanikoetako gasetatik zuzenean
abiatuta sufre kristalak lortzea.

18
4. KRISTALTZE PROZESUAK
4. BIRKRISTALTZEA

 Presio eta tenperatura baldintzak aldatzearen ondorioz


jatorrizko mineralaren partikulak berrordenatzea  mineral
desberdin bat eratzen da, baldintza berrietarako kristal-egitura
egokiarekin.
 Adibidez, kaltzitaren birkristaltzearen ondorioz, kareharria 
marmolera eraldatu daiteke.
 Ingurune metamorfikoetan gertatzen da.

19
5. ALDAKETAK KRISTALTZEAN

 Kristaltze prozesuetan ohikoa da inguruneko baldintzak


aldatzea, ondorioz, mineralen konposizio kimikoa, kristal-
egitura edo kristal-habituak alda daitezke.
 Baldintza aldaketa horien ondorioak:
 Polimorfismoa eta isomorfismoa
 Kristal elkarteak

20
5. ALDAKETAK KRISTALTZEAN
POLIMORFISMOA ETA ISOMORFISMOA

 Polimorfismoa: substantzia mota berbera baldintza


desberdinetan modu ezberdinetan ordenatu eta kristal sare
desberdinak sortzea
 Mineral polimorfoak izango dira
 Isomorfismoa: konposizio desberdina duten substantzi batzuk
modu berean ordenatu eta kristal sare berdina izatea.
 Beraien artean isomorfikoak

21
5. ALDAKETAK KRISTALTZEAN
POLIMORFISMOA ETA ISOMORFISMOA

Mineral polimorfikoak:

P eta Tº altuetan P eta Tº baxuetan


kristalizatzen diren C kristalizatzen
atomoak sare diren C atomoak
kubikoak osatzen lamina
dituzte, diamantea hexagonalak
minerala sortuz osatzen dituzte,
grafitoa sortuz

Diamantea (C) – egitura kubikoa Grafitoa (C) – egitura hexagonala


22
5. ALDAKETAK KRISTALTZEAN
POLIMORFISMOA ETA ISOMORFISMOA

Mineral isomorfikoak:

23
5. ALDAKETAK KRISTALTZEAN
KRISTAL ELKARTEAK

 Mineralak ez dira isolatuta hazten, mineral taldeak edo


agregakinak osatzen dituzte. Izan ere, kristal gehienak nukleo
desberdinetatik hazten dira, baina oso gertu.
 Kristal elkarte mota batzuk:
 Geodak: kristalez betetako barrunbe esferikoak
 Drusak: gainazal zabaletan eratzen diren agregakinak
 Maklak: bere artean simetrikoki hazten diren kristal
elkarteak

24
MAKLAK

GEODAK

DRUSAK

25
6. MINERALEN SAILKAPENA

 3000 mineral baino gehiago ezagutzen dira


 Batzuk oso ugariak, lurrazaleko harrietan aurki daitezke. Beste
batzuk oso arraroak.
 Mineralak sailkatzeko irizpide bat konposizio kimikoan
oinarritzen da; silizea izatearen edo ez izatearen arabera. Bi
mineral talde:
 Silikatoak
 Ez-silikatoak

26
6. MINERALEN SAILKAPENA
SILIKATOAK

 Silikato guztiek silizioa eta oxigenoa dute, silize


izeneko konposatuak eratuz:
 Tetraedro itxura hartzen du espazioan eta
silikatoen egitura unitatea da
 Silize tetraedroak isolatuta egon daitezke edo
taldeak eratuz.
 Taldeak osatzen badituzte, beste tetraedro
batzuekin oxigenoa(k) konpartitzen dituzte.
 Honen arabera, zenbait silikato talde era
daitezke: neosilikatoak, sorosilikatoak,
ziklosilikatoak, inosilikatoak, filosilikatoak eta
tektosilikatoak 27
SILIKATOAK

Isolatutako Tetraedro Eraztunak Kateak Hostoak 3 dimentsiozko


tetraedroak pareak egitura
Beriloa
Olibinoa Epidota (esmeraldak) Piroxenoak Mika Kuartzoa

28
6. MINERALEN SAILKAPENA
SILIKATOAK

 Zenbat eta oxigeno gehiago partekatu, orduan eta egitura


konplexuagoak eratuko dira.
 Honek silikatoak eratzeko tº-rekin du zerikusia:
 Tº altuagoetan egitura bakunagoak
 Tenperatura baxuagoetan egitura konplexuagoak

 Silikatoak lurrazaleko mineralik ugarienak dira eta ezagutzen


ditugun harri gehienak osatzen dituzte. Harri igneo,
metamorfiko eta sedimentario asko silikatoek osatzen dituzte.

29
6. MINERALEN SAILKAPENA
EZ-SILIKATOAK

 Silikatoak baino urriagoak dira. Baina batzuk interes


ekonomiko handiak dituzte: metal preziatuak, erabilera
industrialerako, eraikuntzan erabiliak …
 Konposizio kimikoaren arabera 6 talde:
 Elementu natiboak
 Haluroak
 Sulfidoak
 Karbonatoak
 Gatz ez-karbonatikoak
 Oxido eta hidroxidoak

30
Mota Ezaugarriak Adibideak
Elementu Oso urriak, baina Urrea, zilarra, Urrea
natiboak ustiatzeko moduko platinoa, kobrea
masetan kontzentratu …
Haluroak Kimikoki gatzak dira Halita, silbinita,
Fluorita
fluorita …
Sulfidoak Sufrearen eta metal Pirita, galena,
baten konposatuak zinabrioa …
Azurita
Karbonatoak Karbonato ioiaren eta Kaltzita,
katioi baten dolomita,
konposatuak dira malakita, azurita
… Zinabrioa

Gatz ez- Aurrekoen antzera Igeltsua,


karbonatikoa baina karbonatorik anhidrita …
gabe Igeltsua

Oxidoak Metal baten eta Magnetita,


oxigenoaren arteko hematitea …
koninazioak Hematitea
31
7. MINERALEN PROPIETATEAK

 Mineralen propietate kimiko eta fisikoak, haien konposizio


kimikoak eta kristal egiturak zehazten dute.
 Propietate kimikoak: zaporea, usaina, disolbagarritasuna, …
 Propietate fisikoak: gogortasuna, haustura, esfoliazioa,
propietate optikoak (kolorea, distira…), propietate
magnetikoak, elektrikoak, erradiaktibitatea …

 Horietako propietate batzuk oso interesgarriak dira beren


erabileragatik.

32
7. MINERALEN PROPIETATEAK
PROPIETATE FISIKO BATZUK

 GOGORTASUNA: kristal bat marratzen denean, kristal horrek


duen erresistentziaren neurketa. Mohsen eskala erabiltzen da.

33
7. MINERALEN PROPIETATEAK
PROPIETATE FISIKO BATZUK

 ESFOLIAZIOA: kristalak kristalizazio planoei jarraituz hausten


dira. Esfoliazioa izan daiteke: kubikoa (halita), erronboedrikoa
(kaltzita), xaflazkoa (mika) … Esfoliaziorik ez duten mineralek
haustura dutela esaten da.

Xaflazkoa
Erronboedrikoa

Kubikoa 34
7. MINERALEN PROPIETATEAK
PROPIETATE FISIKO BATZUK

 DISTIRA: kristal batean argia islatzen denean, kristalak duen


itxura: gardena, metalikoa, nakar itxurakoa …
Distirarik ez duena matea izango da.
Gardena

Matea

Metalikoa

Nakar itxurakoa 35
7. MINERALEN PROPIETATEAK
PROPIETATE FISIKO BATZUK

 KOLOREA: mineralaren gainazalak islatzen duen argiaren


kolorea (ikusten duguna). Ezpurutasunen araberakoa da.
 MARRADURA: minerala portzelanazko xafla batean marratzean
kolore berezia aterako du  kanpoko kolorea ez bezala, hau ez
da aldatzen.

36
8. MINERALEN APLIKAZIOAK

 Mineralen gaur egungo aplikazioak haien propietate fisiko-


kimikoekin erlazionatuak daude. Baliabide mineral hauek
erabilera ezberdinak dituzte, bereziki:
 Kristal erabilgarriak: bitxigintzan (diamante, errubi, zafiro …),
elektronikan (kuartzoa, errubiak …), optikan (fluoritak) …
 Energia-iturriak: uranioa uraninita edo pekblendatik lortzen da
 Material ez-metalikoen iturriak: eraikuntza eta industriarako
(kaltzita, igeltsua), pigmentuak egiteko (hematite, pirita …) …

37

You might also like