You are on page 1of 126

Lurra osatzen duen materia:

Materia kristalinoa.
Inguru eta prozesu petrogenikoak.
Meteorizazioa eta lurzorua.
2 eta 3. gaiak
Mineralak eta harriak
MINERAL KONTZEPTUA
● Substantzia ez-organiko naturalak dira, konposizio kimiko
jakinekoak eta kristalizazio finkokoak.
● EZAUGARRIAK:
○ Substantzia ez-organikoak dira.
○ Prozesu naturalen bidez eratzen dira.
○ Konposizio kimikoa ez da aldatzen.
○ Atomo, ioi edo molekulak eredu espazial finko baten arabera
ordenatuak daude. → Solidoak dira eta kristalak deitzen zaie.
● Konposizio kimiko eta egitura kristalinoari esker, mineral
bakoitzak propietate kimiko eta fisiko bereizgarriak ditu.
HARRI KONTZEPTUA
● Mineralak harrien osagai edo egiturazko unitateak dira →
Harriak mineralen elkarketak dira.

● MOTAK:
○ Harri mineralbakarrak:
mota edo klase bereko
mineralez osatuak.
○ Harri mineralanitzak:
mota edo klase desberdineko
mineralez osatuak.
Materia minerala: materia kristalinoa
KRISTALAK
● Kristalaren osagaiak (atomoak, ioiak
edo molekulak):
○ lotura kimikoen bidez elkartuta
daude elkarren arteko distantzia
finkoa mantenduz.
○ espazioko 3D-en arabera ordenatuta
daude eredu tridimentsional jakin
bat jarraitzen dutelarik.
● Kristalografiak kristalen lotura geometrikoak aztertzen
ditu.
KRISTALEN POLIMORFISMOA ETA ISOMORFISMOA
ISOMORFISMOA:
● Konposizio kimiko desberdineko substantzia batzuk modu
berean ordenatu daitezke.
● Sare kristalino bera.
● Kristal edo mineral isomorfoak.
POLIMORFISMOA:
● Substantzia mota berbera baldintza
desberdinetan zenbait modutan
ordenatu daiteke.
● Sare kristalino desberdinak.
● kristal edo mineral polimorfoak.
Erantzun
70. orrialdeko
galdera
Argazkietako mineralen artean:
a) Zein dira isomorfoak beren artean?
Galena, halita eta diamantea.
a) Zein dira polimorfoak?
Grafitoa eta diamantea.
a) Azaldu erantzunak arrazoien bidez.
Isomorfoek sare kristalino bera dute, kasu honetan sistema
kubikoa.
Polimorfoak konposizio kimiko bera dute, kasu honetan karbonoa.
KRISTALIZAZIOA ETA INGURUNE GEOLOGIKOAK
SOLIDOTZEA:
● Mineralak hozten ari den urtutako masa batetik
kristalizatzen dira.
● Tenperatura jeisten den heinean gero eta kristal gehiago
agertzen dira masa guztia solidotu arte.
● Ingurune igneo edo magmatikoaren ezaugarria da.
● Adb. Aiako harrietako harri granitikoak.
HAUSPEATZEA: (prezipitatzea)
● Soluzio batean disolbatutako substantziak asetasun/saturazio
puntura iristean hauspeatu eta kristalak osatzen dituzte.
● Gainazaleko guneetan edo gainazaletik hurbil gertatzen da:
sedimentazio inguruneetan.
● Adb. Estalaktitak eta estalagmitak, gatzak...
BERKRISTALIZAZIOA:
● Mineralen partikulak, osatu zireneko presio edota
tenperatura baldintzak aldatzean, berrordenatzen dira.
● Kristal egituraren aldaketa sor daiteke.
● Ingurune metamorfikoaren ezaugarria da.
● Adb. Kareharritik marmolerako eraldaketa.

SUBLIMAZIOA:
● Mineralak gasetatik zuzenean kristalizatzen dira.
● Fumarola bolkanikoetako gasetatik edo ur lurrunez
osatutako airetik...
● Adb. Sufrea sumendietan
Mineral motak
SILIKATOAK:
● Silizioa (Si) eta oxigenoa (O) dituzte.
● Silizeak tetraedro itxura hartzen du
espazioan.
● Lurrazaleko mineral ugarienak dira.
● Harri gehienak osatzen dituzte:
○ Harri igneo gehienak: granitoa…
○ Harri metamorfikoak gehienak: kuartzitak…
○ Harri sedimentarioa asko: konglomeratuak, hareharriak…
SILIKATOTU GABEKO MINERALAK:
● Batzuek interes industrial eta ekonomiko handia dute:
○ Metal preziatuak (urrea, zilarra…)
○ Erabilera industrialeko metalak (kobrea, pirita,
blenda…)
○ Eraikuntzan erabiliak (igeltsua, kaltzita, kaolinita…)
● Konposizioaren arabera sailkatzen dira:
1.Elementu natiboak
2.Halogenuroak
3.Karbonatoak
4.Sulfuroak
5.Sulfatoak
6.Oxidoak eta hidroxidoak
1. Elementu natiboak: mineral oso urriak.
○ Urrea (Au), zilarra (Ag), kobrea (Cu)…

2. Halogenuroak: ioi eta metal baten gatzak.


○ Halita (NaCl), fluorita (CaF2)…
3. Karbonatoak: karbonato ioia eta katioi baten konposatuak.
○ Kaltzita (CaCO3), aragonita (CaCO3), dolomita (MgCO3), siderita
(FeC03), malakita…

4. Sulfuroak: sufrea eta metal baten konposatuak.


○ Pirita (FeS2), galena (PbS)…

5. Sulfatoak: sulfato ioia eta katioi baten konposatuak.


○ Igeltsua (CaSO4), anhidrita (CaSO4)…

6. Oxidoak eta hidroxidoak: oxidoak: metal bat eta oxigenoaren


konposatuak; hidroxidoak: oxidatutako konposatu hidratatuak.
○ oxidoak: magnetita (Fe3O4)…; hidroxidoak: limonita ((FeO)OH)…
Mineralen propietateak
● Mineralen propietate kimiko eta fisikoak haien konposizio
kimiko eta kristal egiturak zehazten dituzte.
● Propietate kimiko eta fisikoei esker mineralak ezagutu
eta identifikatu daitezke.
● Propietate batzuk bereziki interesgarriak dira beren
erabileragatik.
PROPIETATE KIMIKOAK: adb. zaporea, usaina,
disolbagarritasuna, fusioa, azidoekin duten erreakzioa…
MOHSEN ESKALA
PROPIETATE FISIKOAK:
GOGORTASUNA MINERALA EZAUGARRIA
● Pisu espezifikoa: 1 Talkoa Azazkalaz
○ Kristalaren atomoen paketamenduaren marratzen
2 Igeltsua dira.
araberakoa.
3 Kaltzita
● Dentsitatea: Laban batez
○ Bolumen unitateko masa kantitatea 4 Fluorita marratzen
dira.
(d=M/V). 5 Apatitoa

● Gogortasuna: 6 Ortosa
○ Kristala marratzean erakusten duen
7 Kuartzoa
erresistentzia. Beira eta
altzairua
○ Mohsen eskalaren bidez zehazten da 8 Topazioa
marratzen
(eskala erlatiboa da). 9 Korindoia
dituzte.

10 Diamantea
● Esfoliazioa:
● Marradura:
○ Kristalak kristalizazio
○ Kristala marratzerakoan
planoei jarraituz hausten
agertzen duen kolorea.
dira.
● Gardentasuna:
● Haustura:
○ Gardena, zehargarria edo
○ Kristal bat apurtzean
opakua.
gainazalak duen itxura.
● Birrefrigentzia:
● Distira:
○ Kristal batzuk egiturari esker
○ Kristal batean argia islatzean
argi izpi bat bitan banatzeko
kristalak duen itxura.
gaitasuna.
● Kolorea:
● Magnetismoa:
○ Kristalaren gainazalak
○ Kristal batzuk iman batez
islatzen duen argiaren
erakar daitezke.
kolorea.
Mineralen aplikazioak
● Aplikazioak beraien propietate fisiko eta kimikoekin
lotuta daude.
○ Gogortasuna eta distira bitxigintzan (diamantea).
○ Gogogortasun txikikoak idazteko (grafitoa, igeltsoa).
○ Koloratzaileak egiteko (hematitea).
○ Zenbait mineralek erradiaktibitatea emititzen dute
(zirkoia, uranioa…): diagnostiko medikuan (eskanerrak,
radiografiak…), energia nuklearra eskuratzeko…
○ Optikan lente bereziak egiteko (polarizatuak…).
Adibideak:

● KUARTZOA: erlojuak, silikonak, ● HALITA: elikadura eta industria


goi mailako teknologia kimikoa, izotz urtugarria…
elektronikoa (Si)… ● MAGNETITA: iman naturala,
● DIAMANTEA: gemak, odontologiako osagai magnetikoen bereizketa
tresnak, esmerilak, zundaketak… industrian, ikerketa zientifikoa…
● GRAFITOA: arkatzak, ● PIRITA: burdina altzairuaren
lubrifikatzaileak, elektrodoak, osagai garrantzitsua.
fisio abiaduraren kontrola zentral ● TALKOA: lubrifikatzailea,
nuklearretan… eskaiola eta paperaren gehigarria,
● GALENA: elektrodoen fabrikazioa, kosmetika eta industria
bitxigintza (Ag), argazki farmazeutikoa…
pelikulak (Ag)…
● IGELTSUA: eraikuntza
(eskaiola), traumatismoak…
82. orrialdeko
1, 2, 3, 4, 7 eta 8
ariketak egin
1. Azaldu arrazoien bidez ea ondorengo baieztapenak egiazkoak edo
faltsuak diren:
a) Lurrazalean aurkitzen ditugun mineralak eta harriak
betidanik egon dira, Lurra osatu zen garaietatik.
GEZURRA. Mineral eta harriak etengabe sortzen eta eraldatzen dira.
a) Kristalen ezaugarriak honakoak dira: ageriko forma
geometrikoa dute eta gogorrak, gardenak eta distiratsuak
dira.
GEZURRA. Kristal guztiek ez dituzte ezaugarri horiek.
a) Leihoetako kristalak ez dira benetako kristalak.
EGIA. Leihoetako kristalak beira dira eta hau substantzia solido
amorfo bat da.
a) Mineral guztiak ez dira kristalak.
“EGIA”. Mineraloideek mineralen baldintza guztiak betetzen dituzte
partikulen ordenamendua izan ezik.
a) Harri guztiak mineralez osatuta daude.
EGIA. Harriak mineralen elkarketak dira.
2. Substantzia jakin bat gas egoeratik likidora pasatzen da, eta
likidotik solidora. Ba al dago desberdintasunik bere barne
egituran?
Bai, atomo, ioi eta molekulen antolamendua aldatzen da.
2. Demagun zenbait espezimen eman dizkizutela: kuartzoa, igeltsua
eta fluorita. Guztiak zuriak dira. Azaldu zein froga eta
behaketa egin beharko dituzun espezimen horiek identifikatzeko.
Propietate fisiko desberdinak aztertu beharko lirateke mineral
bakoitzaren kasurako: pisu espezifikoa, dentsitatea, gogortasuna,
esfoliazioa, haustura, distira, marradura, gardentasuna,
birrefrigentzia eta magnetismoa.
2. Kaltzita eta aragonitoa bi mineral dira. Zertan dira berdinak?
Zertan dira desberdinak? Zein motatako mineralak dira beren
artean?
Konposizio kimiko berdina dute baina ordenamendu edo sare
kristalino desberdinak. Polimorfoak dira.
7. Mineralek eguneroko bizian garrantzi handia al dute? Eman zure
iritzia eta esan zein den asko erabiltzen diren objektu batzuk
duten materiaren jatorria (altzarien, autoen, motoen, erlojuen,
beiren, arkatzen, silikonen, bolalumen, mahai tresnen,
kosmetikoen, bitzien… metalezko zatiak).
https://outletminero.org/los-minerales-y-la-vida-cotidiana/

7. Zein kristalizazio prozesuren bidez eta zein ingurunetan


eratzen dira ondorengo mineralak?
● Kaltzita sedimentarioa: hauspeatzea, ingurune
sedimentarioak.
● Laba bateko olibina: solidotzea, ingurune igneoak.
● Granito baten kuartzoa: solidotzea, ingurune igneoak.
● Igeltsua (ebaporita): hauspeatzea, ingurune sedimentarioak.
● Sufre natiboa: solidotzea, ingurune igneoak.
● Kaltzita metamorfikoa: berkristalizazioa, ingurune
metamorfikoak.
Prozesu petrogenetikoak
● Harrien eraketa dakarten prozesu geologikoak dira.
● Hiru motakoak izan daitezke:
○ Igneo edo magmatikoak
○ Sedimentarioak
○ Metamorfikoak
● Prozesua gertatzen den eremuari inguru petrogeniko
deritzo eta baldintza fisiko (P eta T) eta kimiko
bereizgarriak ditu.
● Planetako leku jakin batzuetan gertatzen dira, plaken
mugimenduarekin oso lotuta.
INGURUNE MAGMATIKOAK
INGURUNE SEDIMENTARIOAK
INGURUNE METAMORFIKOAK
Inguru eta prozesu magmatikoak
● Presioa eta tenperatura harriak urtu eta magma eratzeko
egokiak diren lekuetan gertatzen dira.
● Magma hoztu eta solidotzean eratzen dira harri igneoak.
http://ansatte.uit.no/kare.kullerud/webgeology/webgeology_files/basque/magmatismEUS.html
MAGMEN ERAKETA ETA KOKAPENA
● Magmak urtutako harri masak dira, gehienetan silikatoz
osatuak eta zenbait kristal eta gas dituzte disolbaturik.
● Inguruko harriek baino dentsitate txikiagoa dute eta beraz
gainazalera irteteko joera dute.
● Magmak eratzeko tenperatura, presioa eta uraren presentzia
oinarrizko faktoreak dira:
○ Presioa oztopo izaten da harriak urtzeko
(tenperatura handiagoa beharko da).
○ Harrietan ura badago mineralen urtze puntua
jeisten da (magmak errazago eratzen dira).

● Lotura estua lurraren barne dinamikarekin.


○ Subdukzio guneak, dortsal ozeanikoak, talka kontinentaleko
guneak eta puntu beroak.
MAGMEN BILAKAERA
Kristaltze edo trinkotze magmatikoa:
● Magma hozterakoan silize tetraedroak lotu egiten dira kristal
guneak eratuz.
● Gero, urtze puntuaren arabera, gainontzeko kristalak solidotzen
joaten dira (lehenengo urtze puntu altueneko silikatoak
kristalizatzen dira) magmaren konposizioa aldatuz (kristaltze
zatikatua).
● Kristaltze prozesua jarraitua denean plagioklasak eratzen dira
(feldespatoak).
○ Lehenengo eratzen direnek Ca ugari dute eta azkenek Na ugari.
● Kristaltze prozesua etena denean:
○ Lehenek silize gutxi eta Fe, Mg eta Ca ugari dute (ilunak dira,
melanokratikoak (mineralak) edo mafikoak (harriak)).
○ Azkenek silize, Na, K eta Al ugari dute (argiak dira, leukokratikoak
(mineralak) edo felsikoak (harriak)).
Fe, Ca,
Mg ugari

SiO2,
K, Na
ugari
● Magmen biskositatea konposizioa eta tenperaturaren
araberakoa da:
○ Zenbat eta silize gehiago, orduan eta biskositate handiagoa.
○ Gasek eta tenperaturak biskositatea murrizten dute.

Bereizketa magmatikoa:
● Lehen eratutako kristalak (dentsoenak) magma ganberaren
barrura joan daitezke (bereizketa grabitatorioa).
● Horrela, hasierako magmarekiko oso desberdinak diren
harriak eratu daitezke.

Magmen asimilazioa eta nahastea:


● Magmak inguruan dauden harrien asimilazio bidez ere
aldatzen dira (igotzerakoan harri zati haundiak urtuz).
● Magma desberdinen nahastea ere gerta daiteke.
● Xenolitoak: magma urtu gabe barneratu dituen inguruko
arroka zatiak
MAGMA MOTAK

Konposizioaren arabera (silize kopurua batez ere):


● Magma ultrabasikoak: <%45 SiO2 eta Fe, Mg eta Ca ugari.
● Magma basikoak: %45-52 SiO2
● Tarteko magmak: %52-65 SiO2
● Magma azidoak: >%65 SiO2 eta Fe, Mg eta Ca gutxi.
HARRI IGNEOAK
Estruktura:
● Harri intrusiboak: magmak
lurrazalaren barruan finkatzen
badira (haundiak badira,
plutonikoak; hausturak osatzen
badituzte, filoniarrak).
○ Egiturak: batolitoak, sillak,
dikeak, lakolitoak…

● Harri estrusiboak edo bolkanikoak:


magma lurrazalera irteten bada.
○ Egiturak: sumendi tximiniak,
koladak, sumendi konoak…
Ehundura:
● Magmak poliki hozten badira kristal handiak osatzen dira
(plutonikoak).
● Magmak oso azkar hozten badira kristal mikroskopikoak eta
sumendi beira sortzen dira (bolkanikoak).
● Tartean hainbat egoera gertatzen dira.
GRANITOA Kristalino pikorduna. Begiratu hutsez ikusteko kristalak ditu.

PEGMATITA Pegmatikoa. Aurrekoaren antzekoa baina kristal handiagoak ditu.

Porfidikoa. Tamaina handiagoko eta itxura kristalinozko kristal multzo


PORFIDOA
bat ikusten da kristal txikiagoko masa batez inguratuta.

BASALTOA Mikrokristalinoa. Oso kristal txikiak edo mikroskopikoak ditu.

OBSIDIANA Bitreoa. Hain azkar hozten denez ez du kristalak sortzeko astirik.

PUMITA Bakuolarra. Gasek utzitako espazioei dagozkien poro edo bakuoloak ditu.
Sailkapena:
● Harri igneoak konposizioa, egitura eta ehunduraren
arabera sailkatzen dira. intrusiboak / estrusiboak

Magmaren jatorria Konposizio kimikoa Ehundura Harri igneoak

Ultrabasikoa SiO2 < %45 Kristalino pikorduna Peridotita

Kristalino pikorduna Gabroa


Basikoa SiO2: %45-52
Mikrokristalinoa, bitreoa Basaltoa

Kristalino pikorduna Diorita


Tartekoa SiO2: %52-65
Mikrokristalinoa, bitreoa Andesita

Kristalino pikorduna Granitoa


Azidoa SiO2 > %65
Mikrokristalinoa, bitreoa, Riolita, pumita,
bakuolarra obsidiana
PERIDOTITA
BASALTOA

GABROA
ANDESITA

DIORITA
RIOLITA

GRANITOA
Osatu harri
igneoei buruzko
taula
intrusiboak
estrusiboak

MAGMARE
SiO2 Mg, Fe, Na, K
MAGMA MOTA BISKOSITATEA DENTSITATEA N T KOLOREA HARRIAK
% Ca EDUKIA EDUKIA
(ºC)

oso oso oso


ultrabasikoa <45 oso txikia oso handia 1300 peridotita
handia txikia iluna

gabroa
basikoa 45-52
basaltoa

diorita
tartekoa 52-65
andesita

oso oso oso granitoa


azidoa >65 oso handia oso txikia 900
txikia handia argia riolita
MEATOKIAK ETA PROZESU IGNEOAK
Meatokiak:
Mineral edo elementu metalikoen biltegiak dira (Fe, Cr, Ni, Pl,
Ag, Au…).
● Jariaketa magmatikoko hobiak:
○ Magmaren finkatzearen hasierako aldietan Cr, Ti, Pl, Fe…-dun
mineralak hondoratu eta magma ganberaren hondoan metatzen dira
mineral metalikoen biltegiak osatuz.
○ Bukaerako aldietan hondakin magma (Be,Li,Cs,U…-duna) magma ganbera-
ren goiko aldean edo aldameneko hausturetan solido bihurtzen da.

● Hobi hidrotermalak:
○ Oso tenperatura handiko ur disoluzioen bidez sortzen dira, metalez
beteta daude eta jatorri magmatiko dute.
○ Au, Ag, Cu, Pl, Zn, Hg, Sn…-ez osatutako hobiak zain edo dikeetan
azaltzen dira.
Erabilerak:
● Harri plutonikoak (granitoa, gabroa,
porfidoak…) eraikuntzarako, apaintzeko,
zoladurak ipintzeko, eskulturak
egiteko…

● Harri bolkanikoak (basaltoak, pumitak…)


eraikinen atal batzuk egiteko (eskualde
bolkanikoetan), lorategietarako,
higienerako (apar harria)…
126. orrialdeko
2, 3 eta 4.
ariketak egin
A B
2. Erreparatu arretaz ondorengo irudiei eta
erantzun:
a. Zer dakizu horien konposizioari buruz?
A: %45<SiO2<%52, Mg, Fe eta Ca eduki handia eta
Na eta K eduki txikia; B: SiO2>%65, Mg, Fe eta Ca c
eduki oso txikia eta Na eta K eduki oso handia;
C: SiO2<%45, Mg, Fe eta Ca eduki oso handia eta
Na eta K eduki oso txikia.
a. Zein magma motatan dute jatorria?
A: magma basikoa; B: magma azidoa; C: magma ultrabasikoa
a. Erreparatu egiturari, eta esan zein baldintzatan edo nola sortu
ziren.
A: mikrokristalinoa (magma azkar hoztean kristal txikiak eratu dira); B eta
C: kristalino pikorduna (magma poliki hoztean kristal haundiak eratu dira).
a. Zein dira plutonikoak? Zein bolkanikoak?
Plutonikoak (intrusiboak): B eta C; bolkanikoak (estrusiboak): A
a. Zein harri dira?
A: basaltoa; B: granitoa; C: peridotita.
3. Esan zein desberdintasun dauden ondorengo termino hauen artean:
desberdintze magmatikoa, asimilazioa eta trinkotze magmatikoa.
Desberdintze magmatikoa: magmen kristaltzeak aurrera egin ahala
bereizketa grabitatorioaren eraginez magmak bereizi eta oso
desberdinak diren harri magmatikoak sortzen dira.
Asimilazioa: magmak inguruan dituen harriak bereganatzen ditu
hasierako magmaren ezaugarriak aldatzen direlarik.
Trinkotze magmatikoa: magma hoztearen ondorioz kristalak solidotzen
joaten dira bakoitzaren urtze puntuaren arabera (kristaltze
zatikatua) magmaren konposizioa aldatzen delarik.
4. Erreparatu irudiari eta erantzun:
a. Esan zein diren irudiko elementuen izenak.
1. lakolitoa
2. kraterra
3. dikea
4. kolada
5. tximinia
6. dikea
7. silla
8. batolitoa
a. Esan zein diren intrusiboak eta zein estrusiboak.
Intrusiboak: 1, 6, 7, eta 8.
Estrusiboak: 2, 3, 4 eta 5.
Inguru eta prozesu sedimentarioak
SEDIMENTAZIOA METEORIZAZIOA

Fisikoa Kimikoa
1. Lurrazaleko harriek
disoluzio
meteorizazioa jasaten GARRAIOA solido egoeran
egoeran
dute.
SEDIMENTAZIOA detritikoa kimikoa
2. Kanpoko eragile geologikoek
(ibai, glaziar, haize, itsaso…)
zenbait material garraiatzen dituzte.
3. Materialak behe inguruneetan metatzen
dira kanpo eragileek energia galtzean
(sedimentuak osatu).
● Sedimentazio motak:
○ Grabitatea: harri pusketa solidoak pisuaren arabera
metatu (sedimentu detritikoak).
○ Hauspeatze kimikoa: uretan disolbatutako substantziak
asetze puntura iristean kristalak osatu (jatorri
kimikoko sedimentuak).
○ Jarduera biologikoarekin lotua:
■ Zenbait organismoren eskeleto mineralak itsasondoan
metatu (bioklastoak).
■ Organismoek substantzia kimikoak hauspeatzea eragin
(sedimentu biokimikoak).
INGURU SEDIMENTARIOAK
● Sedimentazioa arro sedimentarioetan sortzen da eta
zenbait ingurune sedimentario daude.
● Inguru sedimentarioak lurrazalaren kanpoko zatian daude
(T eta P baxuak).
● Inguru sedimentario bakoitzak ezaugarri bereizgarriak
ditu.
● Hiru inguru nagusi daude:
○ Kontinentalak
○ Itsasokoak
○ Trantsiziokoak
Inguru sedimentario kontinentalak:
Lehorreko inguruak dira.

● Ibai ibilguak: sedimentuak tamainaren arabera sailkatzen


dira (blokeak, errekarriak, legarrak, hondarrak, limoak
eta buztinak). Sedimentu biribilak.
● Uholde lautadak: uholde garaian ibilgu inguruko
eskualdeak urez betetzen dira bertan limo eta buztinak
sedimentatuz.
● Lakuak: sedimentazio detritikoa (limo eta buztinak),
kimikoa (karbonatoak, gatzak…) edo tartekoak (margak).
● Zingirak: ur geldo eta landaretza askoko inguruetan
buztinak eta materia organiko ugari sedimentatzen da
baldintza anaerobioetan. Turba sortzen da.
● Inguru alubialak: mendiko uharretan sedimentuak
“haizemaile” gisa zabaltzen dira. Ertz asko edo dezenteko
sedimentuak.
● Dunak: haizeak hondar partikula oso biribilak garraiatzen
ditu (basamortu eta hondartzetan pilatu).
● Biltegi glaziarrak: izotzak ertz angeludun eta tamaina
askotariko sedimentuak (morrena) erauzten ditu.
Itsaso eta ozeanoetako inguru sedimentarioak:
Ur mailatik behera daude.

● Plataforma kontinentala: sedimentu detritikoak tamainaren


arabera ordenatzen dira itsasertzetik itsas sakonerantz.
Sedimentu kimikoak karbonatatuak izaten dira.

● Arrezifeak: sakontasun gutxiko itsas hondoetan, ur oso


garbitan, olatu askoko inguruetan eta klima beroetan.
Koralezko eraikuntzak daude.
● Kontinente ezponda: material oso finak (hondar finak,
limoak, buztinak…). “Uhertasun itsaslasterrak” igarotzen
dira eta “turbidita” asko sedimentatzen dira.

● Itsas hondoa eta lautada abisala: sedimentazioa nahiko


txikia da. Hildako mikroorganismoen eskeleto
flotatzaileak (sedimentazio pelagikoa).
Trantsizioko inguru sedimentarioak:
Itsasoaren eta lurraren eragina dute.
● Hondartzak: olatu eta haizearen ekintzak eta marearen
eraginak landutako sedimentuak (normalean txikiak eta
biribilak) eta itsasoko organismoen hondarrak. Harrizkoak
ere badaude.
● Estuarioak
● Deltak
● Albuferak
● Padurak
GERUZAK ETA GERUZAPENA (estratifikazioa)
● Arro sedimentarioetako sedimentazioa ez da jarraitua.
● Sedimentu geruzen artean etenak egon ohi dira.
● Geruzak metatu ahala sortzen diren lehenak gero eta
hondoratuago geratzen dira eta gero eta presio handiagoa
jasatzen dute.
● Sedimentuak trinkotzen dira eta poroak murriztean bertako
ura kanporatu eta disolbatutako substantziak hauspeatzen
dira zementu papera eginez.
● Trinkotze eta zementazioaren ondorioz sedimentuen
porositatea eta bolumena murriztu eta trinkotasuna
areagotzen da harri sedimentario bilakatuz.
● Prozesu multzo hau diagenesia deitzen da eta sedimentuak
harri bihurtzen dira (litifikazioa).
Geruzen ezaugarriak:
Itxura:
● Bi azalerak definitzen dute
(paraleloak): behekoa horma
(sedimentazio aldiaren hasiera)
eta goikoa sabaia (sedimentazio
aldiaren amaiera).
● Hainbat forma har ditzakete
(taula forma, lentikularra…).

Potentzia:
● Geruzaren lodierari esaten zaio.
● Sedimentazioaren iraupen erlatiboa eta garraioaren
gaitasuna adierazten ditu.
Sedimentuen egitura:
● Geruzaren barrukaldean eta azaleran estruk-
tura sedimentarioak daude eta inguruaren
ezaugarriei buruzko informazioa ematen dute.
○ Geruzaren barnekaldean: laminazio paraleloa,
gurutzatutako laminazioa (dunen eta rippleen
ezaugarria), geruzapen mailakatua
(partikulak antolatzen dira tamainaren
arabera) edo geruzapen masiboa.
○ Geruzaren azalean: urlasterren estrukturak
(urlasterren norabidea adierazi),
organismoen jardueren aztarnak (oin markak,
arrastoak, zuloak…), lehorketa pitzadurak…
Fosilen edukia:
● Fosilak organismoen edo haien bizi jardueren aztarnak dira.
● Bi faktorek errezten dute fosilizazioa: atal gogorrak
izateak eta oso azkar estaltzeak.
● Modu desberdinetan gerta daiteke:
○ Mineral batek organismoarena ordezkatu bere formari
eutsiz.
○ Gorputzak utzitako hutsunea izatea (moldea).
○ Aztarna bat soilik gelditzea.
Geruzapenaren ezaugarriak:

● Geruza multzoek geruzapenaren ezaugarriak zehazten


dituzte (litologia, forma, geruzen potentzia, sedimentu
egiturak, fosil edukia).

● Eskualde batean dauden geruza sekuentziak serie


estratigrafikoa osatzen dute.
GERUZEN ETA GERUZAPENAREN BALIO GEOLOGIKOA
● Geruzapenak aintzinako inguru sedimentarioak nolakoak
izan ziren interpretatzeko balio du.

● Interpretatzeko oinarrizko bi printzipio daude:


○ Geruzen gainjartze printzipioa
○ Aktualismo printzipioa

● Geruzapena interpretatzeko fosilen edukia ere aztertu


behar da.
Geruzen gainjartze printzipioa: Deformaziorik jasan ez duen
serie estratigrafiko batean, beheko geruzak goikoak baino
zaharragoak izango dira.
● Deformatutako serietan polaritate irizpideak erabili behar dira
geruzen horma eta sabaia identifikatzeko: markak, lehorketa
pitzadurak, fosilen adina…

Aktualismo printzipioa: Aintzinako prozesu geologikoak gaur


egungo prozesu geologikoen antzera gertatzen ziren eta gaur
egungo egitura mota berdinak sortzen ziren.
Fosilen edukia: Fosilak oso baliabide garrantzitsuak dira harri
sedimentarioak aztertzeko (erregistro fosilak daude).
● Harrien adina ezagutzeko balio dute: zenbait organismok hedapen
espazial handia baina denbora hedapen txikia izan zuten (fosil
gida).
● Aintzinako ekosistemak identifikatzeko balio dute.
HARRI SEDIMENTARIOAK

Mineralen konposizioa eta egituraren arabera 4 mota:

○ Detritikoak
○ Hauspeatze kimikokoak
○ Organikoak
○ Tartekoak
Harri sedimentario detritikoak
● Harri zatiez edo partikula txikiez osatuta daude.
1. Meteorizazio fisiko bidez harri zatiak edo partikulak
askatu dira.
2. Partikula horiek solido egoeran garraiatu dira.
3. Eragile geologikoek energia galtzean grabitatearen
eraginez sedimentatu dira.
4. Diagenesian sedimentuak trinkotu eta zementatu egin
dira.
● Elementuak:
○ Klastoak (edo pikorrak): harrien egitura dira.
■ Mota, forma eta tamainak informazio
ugari ematen digu: jatorrizko eskualdea,
garraioaren iraupena eta energia…
■ Zenbat eta luzeagoa izan garraioa
orduan eta txikiagoak zein biribilagoak
dira klastoak.

○ Matrizea: pikorraren tamaina txikiagoa


da eta hutsuneak betetzen ditu.
○ Zementua: hauspeatze kimikoko substantziek
trinkotasuna ematen diote harriari.
konglomeratua
limolita

hareharria

bretxa buztina
106. ORRIALDEKO
galdera erantzun
KLASTOAK

MATRIZEA
ZEMENTUA

Identifikatu goiko argazkian harri detritikoen osagaiak.


Hauspeatze kimikoko harri sedimentarioak
● Uretan disolbatutako harrietatik sortzen dira
(disoluzioan garraiatutako substantziak).
● Substantzien hauspeatzea eta mineralen sorrera baldintza
berezietan gertatzen da: asetze baldintza fisiko-kimiko
egokietan, lurruntze haundiko egoeretan…
● Konposizioaren arabera bi talde:
○ Harri karbonatatuak (kareharria, dolomita)
○ Ebaporitak (igeltsua, halita)
kareharria igeltsua

dolomita halita
Tarteko harri sedimentarioak

● Zati batean osagai detritiko eta bestean hauspeatze


kimikoz osatuta daude.
● Adb. Margak buztinez eta karbonatoz (kaltzita) osatuta
daude proporzioak aldagarriak direlarik (%40-60).
Harri sedimentario organikoak
● Izaki bizidunen aldatutako hondakinez osatuta daude.
● Bi osagai nagusi:
○ Izaki bizidunen mineralizatutako zatien metaketa
(oskolak, eskeletoak…): kareharriak…
○ Eraldatutako materia organikoa:
■ Ikatzak: landare hondakinez sortuta daude, oxigeno
gutxiko (usteltzea ekidin) ur geldoetan. Trinkotzean C-z
aberasten dira.
■ Petrolioa: plankton metaketaz sortzen da, plataforma
kontinentaletan bereziki. Sedimentazioa azkarra denean
hondakin hauek ez dira usteltzen eta bakterio anaerobioek
hidrokarburo bihurtzen dute.
ikatzak

petrolioa
108. ORRIALDEKO
galdera erantzun
A

Saiatu argazkietako harri motak identifikatzen


eta esan zertan oinarritu zaren.
B
A: detritikoa (partikula txikiz osatua)
B: detritikoa (partikula handiz osatua)
C: organikoa (izaki bizidunen zatiz osatua)

C
MEATOKI SEDIMENTARIOAK
Metal hobiak:
Harri sedimentarioekin lotutako meatokiek hiru jatorri nagusi
dituzte:
● Kimikoa: mineralak arroaren hondoan hauspeatzen dira
zuzenean (Fe, Mn…).
● Hidrotermala: elementu metaliko ugaridun soluzioak harri
sedimentarioen pitzaduretara iritsi eta hauspeatzen dira
(sulfuroen hobiak: pirita…).
● Plazerak: mineral dentsoak garraio selektiboari esker
ibai eta hondartzen toki babestuetan metatzen dira (Au,
Ag, Pl, Cu…).
Erregai fosilen hobiak:
● Ikatz, petrolio eta gas natural hobiak oso garrantzitsuak
dira ekonomiarako gaur egungo energia iturri erabilienak
baitira.
● Baliabide ez berriztagarriak eta kutsakorrak dira (erretzean
CO2, nitrogeno oxidoak eta sifre oxidoak sortzen dira, eta
ondorioz berotegi efektua, euri azidoa…).
Erabilerak:
● Eraikuntza lanetan oso erabiliak:
○ Apaingarriak egiteko (hareharri, kareharri, trabertinoak…).
○ Kareharri margatsuak zementua egiteko.
○ Igeltsua eskaiola egiteko.
● Hareharri silizeo oso puruak beira sortzeko.
● Gatzak elikagaigintzan eta industia kimikoan.
● Organikoak energia lortzeko.
126. orrialdeko
6, 7 eta 8.
ariketak egin
6. Zein desberdintasun daude sedimentazio detritikoaren,
kimikoaren eta biokimikoaren artean? Azaldu eta jarri
mota bakoitzeko harri esanguratsuen adibideak.
DETRITIKOA: meteorizazio fisiko bidez askatutako partikulak
solido egoeran garraiatu ondoren sedimentatu, trinkotu eta
zementatu egiten dira harri sedimentario detritiko bat
osatuz. Adb. konglomeratua, bretxa, hareharria, limolita eta
buztina.
KIMIKOA: meteorizazio kimiko bidez sortutako substantziak
uretan disolbaturik garraiatu ondoren hauspeatu egiten dira
hauspeatze kimikoko harri sedimentario bat osatuz. Adb.
kareharria, dolomita, igeltsua eta halita.
BIOKIMIKOA: izaki bizidunen hondakinak eraldatu egiten dira
harri sedimentario organiko bat osatuz. Adb. kareharria,
ikatzak eta petrolioa.
7. Erreparatu argazkiei eta erantzun:

a. Zein egitura sedimentario dira?


b. Zein harri dira? Zein motakoak?
A: konglomeratua (sedimentario detritikoa)
B: hareharria (sedimentario detritikoa)
a. Zein prozesu sedimentario gertatu dira harri horiek
sortzeko?
Meteorizazioa + garraioa + sedimentazioa + trinkotzea +
zementazioa (diagenesia eta litifikazioa).
8. Esan zertan diren berdinak eta zertan desberdinak ikatza
eta petrolioa (jatorria, ezaugarriak, hobi motak,
erabilerak…).
BERDINAK: Harri sedimentario organikoak dira, eraldatutako
materia organikoz osatuta daude eta erregai fosilak dira
(energia ez-berriztagarriak).
DESBERDINAK: Ikatzak landare hondakinez sortuta daude,
oxigeno gutxiko ur geldoetan. Petrolioa plankton metaketaz
sortzen da, plataforma kontinentaletan bereziki.
Inguru eta prozesu metamorfikoak
● Inguru sedimentario eta magmatiko tarteko tenperatura eta
presioetan gertatzen da.

● Hiru eskualde nagusitan gertatzen da:


○ Mendikateak sortzen diren eremuetan (subdukzio guneak
eta talka kontinentalak)
○ Dortsal ozeanikoetan
○ Faila eraldatzaileetan
METAMORFISMOA
● Harri bat harri metamorfiko bilakatzeko prozesua da.
● Mineralen edota harrien egitura aldatzen da presioa eta
tenperatura aldatzean.
● Aldaketa guztiak solido egoeran gertatzen dira.
METAMORFISMOAREN FAKTOREAK
● TENPERATURA igo daiteke gradiente geotermikoaren
ondorioz, igotzen diren magmen ondorioz, plaken arteko
marruskaduren ondorioz…

● PRESIOA handitzen da harrien pisua (presio litostatikoa)


eta plaken higiduraren eraginez.

● FLUIDOAK harrien tartetik mugitzen dira.

● DENBORA oso faktore garrantzitsua da prozesu


metamorfikoak oso motelak baitira.
Aldaketa metamorfikoak
● Harrietako mineralak presio eta tenperatura jakinetan
sortzen dira. Aldatzen badira, mineralak baldintza
berrietara egokitzen dira: egitura aldatzen dute (baita
konposizioa ere batzuetan).
● Aldaketa metamorfiko nagusiak:
○ Berkristaltzea
○ Deshidratazioa
○ Berrorientazioa
○ Polimorfismoa
○ Bretxak egitea
○ Mineralak birmoldatzea
BERKRISTALTZEA: mineralen partikulak birrantolatu eta
kristalak haunditzea inguruko partikulak bilduz (kareharria →
marmola).

DESHIDRATAZIOA: ur molekulak galtzea (igeltsua → anhidrita).

BERRORIENTAZIOA: presioari aurre


egiteko presioarekiko zut jartzea
(mineral laminarrak) eskistositate
planoak sortuz.
BRETXAK EGITEA: mineralak txiki-txiki eginda geratzea presio
oso handien eraginez (failekin lotuta).

POLIMORFISMOA: mineralen partikulak berrantolatzea kristal


forma egonkorragoak sortuz (grafitoa → diamantea).

MINERALAK BIRMOLDATZEA: mineralek kimikoki erreakzionatu eta


beste batzuk sortzea (kaltzita + silizea → kaltzio
silikatoa).
METAMORFISMO MOTAK

Hiru mota bereizten dira:

● Metamorfismo termikoa
edo ukipen metamorfismoa
● Metamorfismo dinamikoa
edo presio metamorfismoa
● Metamorfismo dinamotermikoa
edo eskualde metamorfismoa
T altuegiaren ondorioz
magmak sortzen dira.
Metamorfismo termikoa edo ukipen metamorfismoa

● Intrusio igneokin lotuta dago: magmak


gora egitean harrien artean sartu eta
berotu egiten ditu aldaketa metamorfikoak
sortuz.
● Tenperaturak presioak baino eragin
haundiagoa du.
● Ukipen aureola deituriko inguru
metamorfikoa sortzen da.
Metamorfismo dinamikoa edo presio metamorfismoa
● Presioa da metamorfismo mota honetan faktore
garrantzitsuena.
● Bi mota daude:
○ Metamorfismo kataklastikoa: Faila inguruekin lotua
dago. Presio ikaragarriak jasatearen ondorioz, harriak
birrindu eta bretxa metamorfikoak sortzen dira
(milonitak).
○ Zama metamorfismoa: presio litostatikoaren ondorioz
sortzen da. Mineralak berrantolatu eta eskistositatea
sortzen da (arbelak, eskistoak...).
Metamorfismo dinamotermikoa edo eskualde metamorfismoa
● Orogenoen sorrerarekin lotutako inguruetan gertatzen da
(subdukzio guneak eta talka kontinentalak).
● Presioak eta tenperaturak aldi berean eragiten dute.
HARRI METAMORFIKOAK

Jatorrizko
Metamorfismo mota Harri metamorfikoa
harria

Dinamikoa Zamakoa eskistoak


edo edozein
presiozkoa Kataklastikoa bretxa metamorfikoak

hareharria kuartzita
Termikoa edo ukipenezkoa
kareharria marmola

hareharria kuartzita
Dinamotermikoa edo
kareharria marmola
eskualdekoa
lutita arbela → eskistoa → mikazita → gneisa → migmatita
Egitura metamorfikoak
Egiturak harriek jasandako prozesu metamorfikoen berri ematen
du:
● GRANOBLASTIKOA: Mineralen artean ez dago tarterik.
Ukipen eta eskualde metamorfismoaren ohiko egitura.

● ESKISTOGARRIA: Eskistotasunezko plano paralelo samarrak


ditu eta mineralen orientazioaren arabera sortuak daude.
Harriak hortik hausteko joera izaten du.

● GNEISIKOA: Kolore argiko zerrendak dituzte, zerrenda


ilunez tartekatuta.

● MIGMATITIKOA: Gneisen zerrenden nolabaiteko nahastea.

● BRETXA IZAERAKOA: Hautsitako harri pusketa angeludunak


antzematen dira.
116. orrialdeko
galdera erantzun
A B
Taulako egitura metamorfikoen
deskribapena kontuan hartuz:
a) Esan zein diren argazki-
etako harrien egiturak.
A: granoblastikoa C D
B: gneisikoa
C: migmatitikoa
D: bretxa izaerakoa
a) Ahalegindu egitura horiek
metamorfismo batekin lotzen.
A: termikoa/ukipenezkoa edo dinamotermikoa/eskualdekoa
B: dinamotermikoa/eskualdekoa
C: dinamotermikoa/eskualdekoa
D: kataklastikoa (dinamikoa/presiozkoa)
HARRI METAMORFIKOEN ERABILERAK

• Marmola apaintzeko, eskulturak, baldosak, komunetan…

• Arbela teilatuetan, mahaiak egiteko (billar mahaiak)…


127. orrialdeko
10. ariketa egin
A B C
10.Erreparatu argazkiei
eta erantzun:
a.Identifikatu
harri metamorfiko
horien egitura mota.
A: gneisikoa; B: granoblastikoa; C: eskistogarria
a.Zein harri dira.
A: gneisa; B: marmola; C: eskistoa
a.Zure ustez zein da, kasu bakoitzean, jatorrizko harria?
A: lutita; B: kareharria; C: lutita
a.Zer-nolako metamorfismoan osatu da harri mota bakoitza?
Litekeena al da horietakoren bat metamorfismo mota bat baino
gehiagotan sortzea? Arrazoitu zure erantzuna.
A: eskualdekoa; B: ukipenezkoa edo eskualdekoa; C: eskualdekoa edo
presiokoa. Bai, B harria (marmola) ukipenezko edota eskualdeko
metamorfismoaren bidez sor daiteke, betiere, kareharritik abiatuz.
126. orrialdeko
1. ariketa egin
1. Lotu ondorengo prozesu geologikoak eta inguru petrogenetikoak:
● Diagenesia: inguru sedimentarioa
● Anatexia: inguru magmatikoa
● Bretxak egitea: inguru metamorfikoa
● Sedimentazioa: inguru sedimentarioa
● Higadura: inguru sedimentarioa
● Zatikatutako kristaltzea: inguru magmatikoa
● Eskistositatea: inguru metamorfikoa
● Asimilazioa: inguru magmatikoa
● Berkristaltzea: inguru metamorfikoa
Zer dira inguru petrogenetikoak? Zertan bereizten dira? Antzeko
zein ezaugarri dituzte aipatu dituzun inguru petrogenetikoek?
Prozesu petrogenetikoak gertatu eta harriak eratzen diren
eskualdeak dira. Inguru bakoitzean harri mota ezberdin bat sortzen
da, eta horretarako prozesu petrogenetiko ezberdinak gertatzen dira
inguru bakoitzean. Inguru guztiek baldintza fisiko (P eta T) eta
kimiko bereizgarriak dituzte eta Planetako leku jakin batzuetan
gertatzen dira, plaken mugimenduarekin oso lotuta.
Harrien zikloa
5

4 1: Hoztea eta
solidotzea
4
Harri sedimentarioa 2: Meteorizazioa,
MAGMA
garraioa eta
2 2 5 sedimentazioa
3
5 1 3: Litifikazioa
SEDIMENTUAK Harri metamorfikoa 4: P eta T igoera

4 5: Fusioa

2
Harri magmatikoa
119. orrialdeko
galderak erantzun
+
127. orrialdeko
11. ariketa egin
1. Zein harritatik sor daitezke harri sedimentarioak? Eta
harri metamorfikoak? (119. or)
Sedimentarioak: Edozein harri motatik (magmatikoak,
metamorfikoak edo sedimentarioak berak).
Metamorfikoak: Edozein harri motatik (magmatikoak,
sedimentarioak edo metamorfikoak berak).

1. Nola sortzen da magma? (119. or)


Harri eta mineralak urtzearen ondorioz (tenperatura eta
presio igoeren eraginez).
3. Erreparatu ziklo petrogenetikoaren grafikoari eta saiatu bertan
agertzen diren ziklorik azpimarragarrienak azaltzen. (119. or)
Magma hoztu eta solidotzean harri magmatikoak sortzen dira eta
ondoren gainazalera irten eta higatzearen ondorioz sedimentuak
sortu eta, diagenesiaren bidez, harri sedimentario bilaka daitezke.
Harri sedimentarioak hondoratu eta tenperatura eta presio igoeren
eraginez berriro metamorfikoa bihurtzen dira. Presio edota
tenperatura aldaketen bidez magma bihurtuko dira.
Magma hoztu eta solidotzean harri magmatikoak sortzen dira eta
hauek tenperatura eta presio aldaketen eraginez metamorfismoa jasan
eta harri metamorfiko bilakatu daitezke. Harri metamorfikoak
tenperatura handietan urtu egingo dira magma bihurtuz.
Harri sedimentarioak hondoratzean presio eta tenperatura aldaketen
eraginez metamorfosia jasan eta harri metamorfiko bihurtuko dira.
Harri metamorfikoak gainazalera irten eta higatzearen ondorioz
sedimentuak sortu eta harri sedimentario bilaka daitezke.
11.Prozesu geologikoen dinamika kontuan hartuz, ba al dute
elkarren arteko harremanik ondorengo harriek? Arrazoitu zure
erantzuna.
GRANITOA - HAREHARRIA - KUARTZITA
Granitoa (h. magmatikoa) lurrazalera irten eta higadura jasaten
du partikula txikiak askatuz. Partiikula hauek garraiatuak izan
ondoren sedimentatu egiten dira eta trinkotze eta
zementazioaren ondorioz hareharria (h. sedimentarioa) sortzen
da.
Hareharriak (h. sedimentarioa) hondoratzean, presio eta
tenperatura igoeren ondorioz, metamorfismoa jasan eta kuartzita
(h. metamorfikoa) eratzen da.
Harrien meteorizazioa
Eragile meteorologikoei esker gertatzen diren harrien zatiketak
edo ahultzeak sartzen dira meteorizazioan, beti ere IN SITU, hau
da, ezin da egon garraiorik.

Era honetan eragile geologikoen lana errazten da.

Ad.
METEORIZAZIO FISIKOA:
Harriak zati txikiagotan zatitzen dira, ukipen azalera
handituz. Konposaketa ez da aldatzen.

Motak:

-Gelifrakzioa-krioklastia: poro edo pitzaduretako ura izozten


delako
-Haloklastia: kresala poroetan sartu eta ura lurrundu ondoren
gatza prezipitatzen delako
-Termoklastia: tenperatura kontrase handiak daudelako
-Bioklastia**: bizidunen eraginez harriak zatitzen direlako
-Laxamendua**: harrien sorrerako baldintzak aldatu eta
deskonpresioa gertatu delako

** ez dira eragile meteorologikoak, baina emaitza berdina da.


METEORIZAZIO KIMIKOA:
Honen bidez harrien konposaketa aldatu egiten da eta errezago
suntsituko dira.

Motak:
Disoluzioa: Harriak uretan disolbatzen dira. Ad gatza
Karbonatazioa fenomeno berdina da, baina harriak karbonatodunak
direnean.
Hidrolisia: Urak erreakzio kimikoak eragiten ditu.
Silikatodunetan ohikoa da.
Hidratazioa-deshidratazioa: Ur molekulak galtzean edo irabaztean
bolumena aldaketak sortzen dira, mineralak disgregatuz.
Oxidazioa: oxigenoak zenbait metalekin erreakzionatzen du,
konposaketa aldatuz.
KARBONATAZIOA
METEORIZAZIO FAKTOREAK

Eragile nagusiak Klima eta harrien konposaketa


eta historia tektonikoa dira. Klimak eta
konposaketak meteorizazio mota baldintzatzen
dute, eta tektonikak (pitzadurak…) fenomenoa
azkarrago gertatzea ahalbidetzen du.
- Egin 133. orriko ariketak
Lurzorua
Atmosfera, hidrosfera, litosfera eta biosferaren
elkarrekintzen bidez sortzen geruza sakabanatua da, etengabe
garatzen dena.

Lurzorua aztertzen duen zientzia edafologia da, eta sortzeko


faseak edafogenesiak aztertzen ditu.

Garapen gorenera iritsi diren lurzoruak klimax egoeran


daudela esaten da
LURZORUA SORTZEA ETA HORREN PROFILA

Meteorizatutako ama harriaren gainean sortzen da lurzorua.


Mikroorganismo eta liken, landare eta abarren eraginez garatzen
joaten da.
Bertan bereizten den geruza bakoitza horizonte deitzen da, eta
guztien batura, berriz, profila.
O horizontea: horizonte organikoa da, goitik behera neurri
desberdinetan deskonposatzen ari dena
A horizontea: urak iragazi eta bertako partikulak eraman ohi
ditu ondorengo horizontera. Lixibaketa gertatzen da. Iluna.
B horizontea: horizontea: Lixibatutako substantziak metatzen
dira bertan. Argiagoa.
C horizoneta: meteorizatutako ama harria
D horizontea: ama harria
Sorrera ordena: D-C-O-A-B
LURZORUAREN PROFILA
LURZORUA SORTZEKO FAKTOREAK
Ama harria: konposaketak eta tektonikak meteorizazioaren
abiadura eta emankortasuna baldintzaten dute. Lurzoru helduetan
ez da ia nabaritzen.
Klima: prezipitazio ugari badago, lurzorua pobretu egiten da,
lixibatu egiten delako. Gutxiegi denean, berriz, landareen
hazkuntza mugatu egiten da. Egokiena: 1000 l/m2/urte inguru.
Tenperatura altua denean deskonposaketa oso azkar gertatzen da,
eta aberastasuna biomasan gordetzen da, eta lurzorua pobretu
egiten da. Tenperatura hotzetan, berriz, humusa ez da
deskonposatzen. Haizea egoteak lurzoruaren deflazioa eragiten
du, garapena galeraziz.
Landaredia: bioklastia eragiten du. Deskonposatzen denean
aberastu egiten du.
Malda: handia denean higadura da nagusi. Laua denean ur
zirkulazioa eragozten du. Egokiena: 15ºko malda.
Denbora: lurzoruaren bilakaeran ezinbestekoa da. Garapen
goreneko lurzorua Klimax lurzorua deitzen da
135. eta
136.orrialdeko
galderak erantzun
LURZORUAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
Lurzoruaren osagaien izaerak eta proportzioak (egiturak) bere
ezaugarriak baldintzatzen dituzte, hau da, lurzorua osatzen
duten legarren, hareen, limoaren eta buztinen proportzioaren
arabera.
Proportzio horrek porositatea baldintzatzen du, oso
garrantzitsua drainatzean. Buztitsuetan putzuak sortzen dira,
eta haretsuetan, berriz, drainatzea handiegia da.
Egokienak lurzoru frankoak dira: limoa %42, hondarra %40 eta
buztina %18.
Koloreak konposaketa eta sorrerako baldintzei buruzko
informazioa ematen du: iluna bada, materia organiko ugari du.
Gris-berdexka bada, ingurune erreduzitzailea da; gorria bada,
aireztapen eta ureztapen egokiak ditu; zuria bada gatzak ditu
eta ingurune lehorra izango da.
pHa: eskualde hezeetan 5-7 bitartekoa da, lixibaketaren
eraginez. Eskualde lehorrek, aldiz, 7-8,5 bitartekoa dute.
Dena den landare bakoitzak bere pH egokia du
LURZORU MOTA NAGUSIAK
Lurzoru zonalak klimaren menpe daudenak dira.
-Permafrost: izoztuak, klima hotzekoak.
-Podzol: Klima hotz eta euritsuak. Goi latitudeetan.
-Chernozem: Muturreko klima kontinentaletan sortzen dira.
-Nabarrak: Klima heze eta epela, latitude ertainetan
-Mediterraneoko lurzoru gorriak: klima meditarreneokoak, uda
bero eta negu hezeak
-Lateritak eta bauxitak: Ekuatore eta tropiko aldeko toki
hezeetakoak. Burdin eta aluminio hobiak dira.
Lurzoru azonalak edozein klimetan sortzen dira:
-Gley lurzoruak: ingurune zingiratsuetan. Zoikatza sortzen da.
-Lurzoru alubialak: ibai ertzeetakoak
-Lurzoru kolubialak: Malden azpian grabitatez pilatzen diren
material nahasiak.
-Hareatzak: hondar metaketak
LURZORUAREN GARRANTZIA LURREKO BIZIRAKO
Ezinbestekoa da landareak hasteko eta azken hauek dira lehorreko
ekosistemen oinarri.

Landareak desagertzen badira lurzorua humusik gabe geraten da


eta pobretu egiten da.Higadura areagotu egiten da.

Horrela gertatzen da desertifikazio (ez desetizazioa) edo


basamortutzea.
143. ORRIALDEKO
ARIKETAK EGIN

You might also like