You are on page 1of 3

Zer dira Mineralak?

Lurrazalean dauden elementuen konbinazio kimikoz osatutako solidoak dira.

Gorputz material baten atomo guztiak berdinak direnean, gorputz hori


elementua da. Adibidez, Oxigenoa(O2), elementu bat da

Baina atomo mota desberdinez osatzen direnak, konposatuak dira. Adibidez,


ura (H2O) konposatu bat da, oxigeno eta hidrogeno atomoak (lotuta) izaten
baitu.

Mineralak konposatuak dira, baina egoera solidoko konposatuak. Ura,


konposatua bada ere, ez da mineral bat, likidoa delako. Adibidez, pirita mineral
bat da (ikusi goiko irudia), solida da eta Burdin atomoz eta Sufre atomoz
osatuta dago; (Fe2S). konposatu kimiko solido bat da.

Mineralen ezaugarriak:

Mineral guztiek baldintza hauek bete behar dute:

a) Naturala izatea: Laborategietan eta artifitzialki sortzen diren substantziak ez


dira mineralak

b) Jatorri ez-organikoa izatea ( C-C eta C-H loturekin): Izaki bizidunek


sortutako substantzia organikoak ez dira mineralak. Azukrea, zelulosa ... ez dira
mineralak, baina konposatu solidoak bai.

c) Konposizio kimiko homogeneokoa izatea: hau da, mineralen zati guztiak


substantzia berberaz osatuak izatea

d) Mineralak substantzia puruak dira: hots, substantzia mota bakar bat


(konposatu kimiko bakarra) dute bere konposizioan.

Mineral baten atomoak espazioan geometrikoki ordenatuta daudenean,


kristal-egitura duela esaten da eta mineral kristalduak deitzen da. Osagaiak,
atomoak, ordenatu gabe daudenean mineral amorfoak deitzen dira
4.- Mineralen sailkapena eta jatorria:

4.1- Silikatoak: Konposizioan, nagusiki, Silizioa eta Oxigenoa duten mineral


multzoa da.

4.2- Ez silikatoak: Konposizio kimikoan Silizio-atomorik ez duten mineralak


dira.

Elementu Konposizioan elementu bakar bat dute; atomo guztiak mota


natiboak berberakoak dira:Urrea, Zilarra, Sufrea...

Oxidoak Oxigenoz eta beste elementu batez osatuta daude. Oligistoa


adibidez, (Fe2O3) burdina oxido bat da.

Sulfuroak Sufrez eta metal batez osaturik daude.Blenda (zink sulfuroa),


Galena (berun sulfuroa) Zinabrioa (merkurio sulfuroa) ....

Sulfatoak Sufrez, oxigenoz eta metal batez osatuta daude.


Igeltsoa (Kaltzio sulfatoa),

Karbonatoak Karbonoa, oxigenoa eta metal bat dute haien konposizioan.


Kaltzita (Kaltzio karbonatoa) oso ugaria Nafarroan, Magnesita
(Magnesio karbonatoa) ...

Haluroak Metal batez eta kloroz edo fluorrez osatuta daude. Halita
(Sodio kloruroa da) ...
Lurrazalean, ugari eta harri askoren osagai diren silikatorik garrantzitsuenak:

MINERALAK EUSKALHERRIAN

Gizakiok antzinatik ustiatu dugu Lurra harriak eta mineralak


eskuratzeko. Euskal Herrian ere meategi eta harrobiak aspalditik landu
dira, lortu nahi zen mea edo lehengaia lortzeko. I. mendean, esate
baterako, galena zilarduna ateratzen zuten erromatarrek Arditurriko
meategitik, Aiako Harriaren magalean.

Burdina izan da gure meatzaritzaren historian garrantzirik handiena


izan duen minerala. Gaur egun burdina-meategi gehienak itxita daude,
baina XI. mendeko meatzarien aztarnak hainbat tokitan daude. Hala
ere, XVIII. mendetik aurrera hasi ziren buru-belarri burdina erauzten,
batez ere Bizkaiko meatzaldean. Era berezian markatu dute ingurua
meategi-ustiapenek Trianoko mendien magalean, Zugaztietan,
Larreinetan, edo Trapagaranen adibidez.
Euskal Herrian, ordea, badaude bestelako baliabide mineralak. Beruna
eta zinka ere ateratzen zuten meatzaldean zein Euskal Herriko beste
inguru askotan. Nafarroan, bestalde, potasio- eta magnesio-gatzak
daude, nekazaritzako ongarrietan erabiltzen direnak. Zeramikarako
buztinak, papergintzarako klorita, igeltsuak eta abar herrialde guztietan
erabili diren baliabideak dira. Eraikuntzarako materiala lortzeko
harrobiak ere arruntak dira Euskal Herri osoko paisaian.
Egun meategi gehienak eta harrobi asko eta asko itxita daude.
Ustiapen horiek sarritan paisaia bereziak eta interesgarriak utzi
dituzte. Batzuetan, ordea, kezkak ere utzi dituzte, meatzaritza-lanek
eta hondakinen pilaketek ingurumenari kalteak ekarri baitizkiote.
Orain, erronka da ondarea babestea aldi berean ingurumen-arazoei
aurre eginda.

You might also like