You are on page 1of 2

IDAZLANA GABON ONAK PASA

Egilea: Geronimo Stilton. Izenburua: Gabon onak pasa. Argitaletxea: Scholastic. Lekua eta urtea: Estatu Batuetan, 2008an. Iritzia eta laburpena: Liburu hau aukeratu dut Gabonei buruz doalako, eta niri asko gustatzen zaizkidalako. Irakurtzen nengoela, ez nintzen konturatzen zer zegoen nire inguruan eta liburu barruan nengoela pentsatzen nuen. Gauza bat ikasi dut honi esker; zure familiak ez dizula maite. Zure gauzengatik baizik eta zugatik. Fama asko izan du, hainbat hizkuntzatan dagoelako idatzita: gazteleraz, ingelesez, italiarrez Hona hemen laburpen txiki bat: Geronimo Stilton, New Yorkera joango da familiarekin Gabonak pasatzera. Lan handia duenez, beranduago hartuko du hegazkina.

Han, bere poltsa hartzen du Baina hotelean konturatzen da hori ez dela berea! Jabearen agenda begiratu eta unibertsitatera abiatzen da. Han ez dagoenez, hurrengo lekura, horrela, gaua iritsi arte.

Azkenean, triste, familiarengana bueltatzen da poltsa gabe Eta han dago beste jabea! Orain ulertzen duzue zergatik aukeratu dudan liburu hau? Zaloa Arberas

You might also like