You are on page 1of 8

Indarraren eta Mehatxuaren Erabileraren Debekua

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

Bigarren Ikasgaia

Bigarren Ikasgai honekin, hasiera emango diogu egiturazko printzipioen azterketari, horietatik lehena indarra eta mehatxuaren erabileraren debekua izango delarik.

9 2012-2013

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

2. Ikasgaia

10 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Indarraren eta Mehatxuaren Erabileraren Debekua

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

2. Ikasgaia: Indarraren eta mehatxuaren Erabileraren Debekua


Ikasgai honetan indarraren eta mehatxuaren erabileraren debekuaren printzipioa izango dugu aztergai. Printzipio honen edukia honako hau dela esan daiteke: estatuen arteko harremanetan ezin izango dira ez indarkeria ez mehatxukeria ere erabili Estatuen independentzia politikoa edo lurralde osotasunaren aurka Beraz,printzipioaren arabera ezin izango da ez indarrik ez mehatxurik erabili Estatuen artean. Hala ere, kontutan hartu beharrekoa da, printzipioaren edukierari erreparatuz, soilik independentzia politiko eta lurralde osotasunaren aurkako debekua dela. Printzipio hori Batzar Nagusiaren 2625 (XXV) ebazpenean dago jasota, baina soft law zuzenbidea delakoa denez, ezin da betebeharrezkotzat jo (izan ere, Batzar Nagusiaren ebazpenak ez dira lotesleak izango). Hala ere, kontutan hartuta Nazioarteko Zuzenbidean ohiturak duen garrantzia eta Estatuek printzipio honekiko izandako jarrera, esan daiteke ohitura bitartez lotesle izatera iritsi dela printzipio hau. Printzipio honen garapena luzea izan da eta zazpi fasetan banatu genezake, nahiz eta beste fase desberdin batzuetan ere banatu daitekeen. Lehenengo Fasea: Lehenengo faseari ius ad bellum-etik Ius in bellora fasea deitzen zaio (gerrarako eskubidetik gerran aplikagarria den zuzenbidera). Izan ere, lehen, Estatuak gerrara juteko eskubide osoa zuten, baina Nazioarteko Komunitatean dena gerraren bitartez konpontzen zen eta nazioarteko harremanen elementu nagusia zen; eta horregatik beharrezkoa zen neurriak hartzera, hori aldatzeko eta gerra gatazken konponbide nagusia izateari utz ziezaion. Nazioartean egindako lehendabiziko ahaleginak hori lortzeko XVIII. mendekoak dira. Helburu nagusia gerrarako eskubide mugagabea murriztea eta indarraren erabileraren mugapen bat erdiestea izango da. Esan beharra dago ahalegin hauek bere helburua soilik ikuspuntu edo zentzu humanitario batetik lortu zutela. Izan ere, ez zen gerrarako eskubidea guztiz ezabatu, baina lehenengo pausu gisara, gerran ematen ziren gehiegikeriak mugatu egin ziren. Momentu hartatik aurrera, ezin izango zen dena erabili gerran, eta horretarako, hasierako bereizketa batzuk hasi ziren egiten. Hasteko, zibil eta soldaduen arteko bereizketak. Hori lortzeko, egin ziren hiru deklarazioak honako hauek dira: Ginebrakoa 1864an. Lehenengoz jarri zen mahai gainean gerran egiten dena 11 2012-2013

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

2. Ikasgaia

mugatzeko ahalegina. Aldi berean, zenbait armen erabilera mugatu nahi izan zen. San Petesburgokoa 1868an. La Hayakoak 1899 eta 1907an.

Hori izan zen lortu zen guztia hasiera batean, Estatuak ez baitzeuden prest beraien gerrarako eskubidea mugatzeko. Bigarren Fasea: Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren 1919an Nazioen Elkartea sortu zen, gerora Nazio Batuen Erakundearen aitzindari izango dena. Elkartea sortzearen helburua, Estatuen artean gerrak baztertzea izango da eta horretarako, gerra supostuak murriztu egin ziren. Itunaren 12 eta 13.4 artikuluei jarriki, bi estatu gerran sartu baino lehen, inpartziala den beste hirugarren baten aurrean aurkeztuko dute gatazka eta, hirugarren hori bere iritzia eman ondoren, ezin izango dira gerran sartu hiru hilabeteko epe bat errespetatu gabe. Epe hori ezartzen da gauzak adosteko denbora ematearren eta Estatuen arteko tentsioak baretzeko aukera egotearren. Aldi berean, itunaren bitartez, hirugarren bat bere iritzia eman dezake eta animoak baretu ditzake. Beraz, Nazioen Elkartea ez du gerra debekatzen baina bai gerra kopurua mugatzen saiatzen da. Hemen, aipatu beharra dago Gerrari uko egitearen tratatu orokora edo Briand-Kellog paktua 1928koa balio juridiko eskasa zuela, bertan gerrari uko egiteko borondatea adierazten baitzen, baina ez ziren inon agertzen zeintzuk ziren paktua bortxatzearen ondorioak. Beraz, deklarazio programatikoa da. Horretaz gain, Estatuak ez zeuden prest gerrari uko egiteko interes desberdinak tartean zeudela-eta. Hirugarren Fasea: Bigarren Mundu Gerra iritsi zen eta lehenengoz emango zen izugarrizko genozidioa Europan, Estatuak beren zibilak akabatzen hasi ziren. Horretaz gain, arma nuklearrak erabili ziren lehenengoz. Beraz, guzti hori lehenengo paktua bortxatzen zuen, ez baitziren zibil eta soldaduak bereizten. Gainera Europa birrinduta gelditu zen, kalte material ugari egon zirelarik. Gerra horren ondorioa Nazio Batuen Karta idaztea eta sinatze izan zen, konturatu baitziren Nazioen Elkartea ez zela nahikoa izan eta errebisatu beharra zegoela. Izan ere, 1944an potentzia irabazleak sistema berri bat eratzeko hitzarmena ospatuko dute (Dumbarton Oaks) eta ondoren, Karta sinatu egin zen, 1945eko ekainaren 26an zeinak mahai gainean jarri zituen bi erregela nagusi: Gerraren debeku orokorra (2.4 art) eta gatazkak bide baketsuen bidez konpondu beharra (2.3 art.).

12 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Indarraren eta Mehatxuaren Erabileraren Debekua

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

Artikulu horiek honela diote:

2.3 art. Los Miembros de la Organizacin arreglarn sus controversias internacionales por medios pacficos de tal manera que no se pongan en peligro ni la paz ni la seguridad internacionales ni la justicia.

2.4 art. Los Miembros de la Organizacin en sus relaciones internacionales, se abstendrn de recurrir a la amenaza o al uso de la fuerza contra la integridad territorial o la independencia poltica de cualquier Estado, o en cualquier otra forma incompatible con los propsitos de las Naciones Unidas.

Esan beharra dago, 2.4 artikulua, arazo ugari dituela. Alde batetik barne gatazkak kanpoan uzten ditu baina horretaz gain, interpretazio arazo ugari sortzen dira zenbait terminoen inguruan. Hala nola : Indarra nola interpretatu ez dago garbi, izan daiteke indar armatua edo bestelako indar motak. Izan ere, gaur egun gerra egiteko modu ugari sortu dira. Mehatxuarekin ere interpretazio arazoak ere sor daitezke. Izan ere, zer hartu behar da mehatxu gisara? Lurralde osotasuna edo independentzia politikoa esamoldearekin ere arazoak sortzen dira. Adibide gisara, Alemaniak Espainiako independentzia politikoaren kontra ari da? Nazio Batuen helburuekin bateraezina den modu batean esamoldearekin ere arazoak sortu izan dira interpretatzerako orduan. Izan ere, argi eta garbi gelditu beharko da zeintzuk diren helburu horiek. Interpretazio arazoez gain, artikulu horiei jarraiki, Nazioarteko eskumenetik kanpo egongo dira Estatuen barne arazoak; baina, horren salbuespen gisara, nazioarteko bakea eta segurtasuna kolokan dauden kasuak dauzkagu. Bere garaian guztiz kanpo gelditzen ziren barne arazoak, baina gaur egun herritar zibilen babesa garrantzia hartu du eta beraz, Segurtasun Kontseiluak interpretazioa zabaldu egin du.

13 2012-2013

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

2. Ikasgaia

Baina kartak obligazio hori ezartzeak gauza bat da, eta beste bat obligazio hori zein organok betearazi behar duen erabakitzea. 1945an beraz, Kartak hori esaten digu soilik eta interpretazioa ez da soilik geratzen Segurtasun Kontseiluaren esku, baizik eta Batzar Nagusiaren iritzia ere kontutan hartuko da. Nazio Batuen Erakundearen Batzar nagusiaren 2526 (XXV) ebazpenak 2.4 artikulua zehazten du eta bederatzi portaera arautuak zehazten ditu: 1. Agresiozko gerra bakearen kontrako krimena da (lehenengoz Bakea ezartzen da oinarrizko elementu gisara) 2. Gerra horien aldeko propaganda egitea Kartaren aurkakoa da. 3. Lurralde osotasunak eta muga arazoek ez dute mehatxuaren eta indarraren erabilera justifikatzen. 4. Errepresalia armatuak debekatuta daude. 5. Menpearen koloniapean dauden herrien kontra ez dago indarra erabiltzerik. 6. Debekatuta dago talde armatuak antolatzea (mertzenarioak) 7. Beste Estatu baten guda zibilean edo terrorismoan parte hartzea edo laguntzea debekatuta dago. 8. Debekatuta dago indarra edo mehatxua erabiltzea beste Estatu baten lurraldea okupatzeko. 9. Estatuek nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzeko dagozkien obligazioak fede onez bete behar dituzte. 3314 (XXIX) ebazpenari dagokionez, agresioaren definizioa ematen du eta objektibatu egiten du eta agresioa kasuz- kasu zer den zehazten du. Aldi berean, ebazpen hori dio Segurtasun Kontseiluak erabakiko duela noiz betetzen den definizioa praktikan. Kontutan hartuta Segurtasun Kontseiluan 5 kide iraunkor daudela eta betorako eskubidea dutela, Segurtasun Kontseilua edozein momentutan zuzenbidea blokeatu dezake. 42/22 ebazpenaren arabera, indarraren erabileraren debekua unibertsaltzat aldarrikatzen da. Beraz, debekua ez da soilik Nazio Batuen kideei aplikatzen, baizik eta munduko Estatu guztiei zaie aplikagarri. Horrekin batera, terminologia aldaketa ere egon zen. Gerra justua edo injustua izatetik legezkoa edo legez kontrakoa izatera pasa zen. Nazioarteko Jurisprudentzia, printzipio honen sendotze lanean garrantzi handia izan du. Aipagarri izango dira Nikaragua eta Estatu Batuen arteko arazoa 1986koa. Arazo horren ondorioz Nazioarteko Justizia Auzitegiak bere epaian, 2625 (XXV) ebazpenaren balioa loteslea dela deklaratu zuen eta beraz, arau bat dela esan zuen. Beste kasu aipagarri bat Froga nuklearren arazoa (1996) izango da. Ikuspuntu juridikotik, Kartak ez du debekatzen arma mota honen erabilera, baina Nazioarteko Justizia Auzitegiak esan zuen, Ginebrako tratatua aplikatuta, arma horiek bereizketarik egiten ez duenez zibil eta soldaduen artean, ezta medikuntza eraikinen eta gainontzekoen artean, haien erabilera zuzenbide humanitarioaren bortxaketa suposatuko lukeela. Baina ez du mehatxua debekatzen 14 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Indarraren eta Mehatxuaren Erabileraren Debekua

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

eta gainera, Estatu batek bere existentzia kolokan ikusiko balu, azken aukera bezala, erabilgarria izango da. Zein indarraren erabilera da bateragarria Kartarekin, baina? Kartak bi salbuespen aipatzen ditu: Alde batetik, Segurtasun Kontseiluak duen indarraren monopolioa (Nazioarteko Erakundeak ez dute ejertzitorik eta beraz, estatuei eskatu behar die materiala eta soldaduak). Segurtasun Kontseiluak erabaki dezake Nazioarteko indarra erabiltzea edota estatuei baimena ematea zenbait gatazken ebazpenean. Kartaren VII kapituluan dago jasota eta, erabili ahal izateko, beharrezkoa izango da bakearen bermea kolokan egotea. Bigarren salbuespena, menerapen kolonialpean dauden herrien indarra erabiltzeko eskubidea izango litzateke. Herritar horiek -menerapen kolonialpean dauden herrien herritarrak, alegiaindarra erabiliko dezakete bere metropoliaren aurka euren independentzia lortzeko, beti ere kolonia indarraren bitartez mantentzen ari bada. Azkeneko salbuespen gisara, bidezko defentsa izango litzateke zeinak aurresupostu bat behar duen aurrera eramateko: eraso bat, eraso militarra. Bidezko defentsari dagokionez, Kartaren 51. artikuluak aitortzen duen jatorrizko eskubidea beraien legezko defentsa egiteko da, eta bere egikaritzarako hiru ukanbehar edo baldintza ezartzen ditu Nazio batuen Kartak. Baldintza horiek jarraian azaltzen direnak izango dira: Behin-behinekotasuna lehenengoa izango da. Soilik epe baten barnean erabili ahalko da, izan ere, soilik Segurtasun Kontseilua parte hartu hartze, berak baitauka indarraren monopolioa. Baina neurririk hartuko ez balitu, lege bidezko defentsa aurrera egin dezake. Bigarren ukanbeharra subsidiarioa izatea izango litzateke. Segurtasun Kontseiluaren neurriekiko subsidiarioa da. Neurriak dauden bitartean legezko defentsarako eskubidea ez dago. Azkenik, informatzeko betebeharra daukagu. Estatuek beti informatu behar dute Segurtasun Kontseilua legezko defentsarako eskubidea egikaritu behar badute. Kartak aipatutako baldintzaz aparte, ohiturazko ukanbeharrak ere badaude, horiek bi direlarik: premiazkotasuna eta proportzionaltasuna. Premiazkotasunak eskatzen du larrialdiko egoera batean egotea eta erasoa jaso eta segituan izatea lege bidezko defentsaren egikaritza eta, proportzionaltasunak eskatzen du erabili beharreko indarra jasotakoa geldiarazteko nahikoa eta ez gehiago izan behar dela. Praktika ikusita, zenbait ekintzak aurretiazko bidezko defentsari ireki diote atea (legitima defensa preventiva). Estatu bat bere burua arriskuan jar daitekeela ikusten badu, indar armatua erabili omen dezake bere defentsarako. Menerapen kolonialpean dauden herrien indarra erabiltzeko eskubideari dagokionez, kartak ez du aipamenik egiten, baizik eta bere oinarria Batzar Nagusiaren ebazpenetan dauka. Herrien libre determinazio eskubidearen eta indarra erabiltzearen arteko lotura sendoa dago. 15 2012-2013

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I

2. Ikasgaia

Lotura hori bi ideia desberdinetan islatzen da: alde batetik, herri horien aurkako indarraren erabilera guztiz debekatuta zegoen [1514 (xv) ebazpena eta 2625 (XXV)] eta bestetik, menerapen kolonialena dauden herriek eskubidea izango zuten indarra erabiltzeko euren metropolien kontra independentzia lortzeko indarraren bitartez mantentzen ari badira. Horren barnean, honako eskubideak onartzen zaizkie: Beste Estatuei laguntza eskatzeko eskubidea Hirugarren Estatuek laguntza emateko eskubidea izango dute. Laguntzaren nondik-norakoa: ekonomikoa, militarra

Segurtasun Kontseiluaren Indarraren Monopolioari dagokionez, esan beharra dago bera dela Nazio Batuen sistemaren ardatza eta eskuduntza bikoitza du Kartaren 39. artikuluari jarraiki: agresio egintza baten existentzia zehaztea eta indarraren erabilera bultzatzea. Segurtasun Kontseiluaren egintzei dagokionez, aipagarria da 1950 eta 1990 artean ez dagoela inolako ekintzarik, gerra hotza baitzegoen eta Segurtasun Kontseilua blokeatuta zegoen.

16 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like