You are on page 1of 1

AIXERROTA INSTITUTUA

Matematika Saila GIZA ZIENTZIEI APLIKATUTAKO MATEMATIKA II


Marije Ortego Fdez de Retana FUNTZIOAK 2

OPTIMIZAZIO PROBLEMAK

1. Ondoko K(x) funtzioak, produktu jakin baten x unitate egiterakoan eragiten den kostua (eurotan)
adierazten du:
K(x)= 4x-2 x +100
a. Zein da kostua unitateko (edo unitate-kostua) ematen duen funtzioa?
b. Zein da unitate kostua minimoa egiten dueneko unitateen kopurua?
(EHU 1998) Soluzioa: 10000

2. 1600 m2-ko azalera duten lur zati laukizuzen guztien artean, zein izango litzateke merkeena hesi
batez inguratzeko?
(EHU 1999) Soluzioa: 40 x 40 neurriak dituena

3. Oinarri karratuko taparik gabeko txapazko ontzi bat eraiki nahi da, 13500 litroko kapazitatea
duelarik. Zein dira ontziak izan behar dituen dimentsioak txapa-kantitatea minimoa izan dadin?
(EHU 1999) Soluzioa: 30 eta 15 dm

4. Kilometro bateko luzera duen hesi baten bidez ingura daitezkeen lur zati laukizuzen guztien
artean, zeinek dauka azalerarik handiena?
(EHU 1999) Soluzioa: 250 m x 250m

5. Bana ezazu 5 cm-ko luzera duen segmentu bat bi zatitan, ondokoa bete behar delarik: zati baten
karratuaren eta beste zatiaren karratuaren laukoitzaren batura minimoa izan behar da.

(EHU 2000) Soluzioa: 1 eta 4 cm-ko zatiak

6. 2400 m2-ko azalera duen laukizuzen itxurako partzela bat hesi batez inguratu nahi da. Horrez
gain, aldeetako bati paraleloa den beste hesi baten bidez, partzela bi zati berdinetan zatitu nahi
da. Aurkitu zein izan beharko liratekeen partzelaren neurriak erabili beharreko hesi-kantitatea
minimoa izan dadin.
(EHU 2001) Soluzioa: 60 eta 40 m-ko neurriak

7. 5 metroko luzera duen burdin haria bi zatitan banatu nahi da, zatietako baten karratuaren eta
bestearen karratuaren laukoitzaren batura minimoa izanik. Non egin behar da mozketa?
(EHU 2002) Soluzioa: Ertz batetik 1 metrora eta bestetik 4 metrora.

You might also like