You are on page 1of 26

Hitzaurrea

Esku artean duzun liburuki hau, bistan denez, ariketa-koadernoa baino ez da. Berton 1.000 berridazketa bildu dut
euskararen egitura gramatikalak hobeto ulertzen laguntzeko asmoz. Izan ere, hizkuntza bat hobeki jakiten omen da
berorren egituraketa askotarikoaz jabeturik, eta berridazketok lagungarri suerta daitezke zeregin horretan.

Lehenengo begiratuan, beraz, EGA edota antzeko titulazioren bat prestatzen ari denarentzako tresna mesedegarria
dela irudi dezake, eta, egia esan, hala da neurri handi batean. Baina, koaderno hau ez da hori soilik. Euskara
lehenengo edo bigarren hizkuntza izanik ere, interesgarri dakioke edonori gauza bera bestela nola esan ikasi nahi
baldin badu, bereziki, idazteko orduan.

Berridazketak, hitzak berak dioskun legez, berriro idatzi esan nahi duo Baina esanahia aldatu gabe berridaztean
datza aldi berean. Hau da, itxura edo adierazlea aldatu baina mamia edo adierazia eraldatu gabe, nolabait hizkuntza
bera aberastuz. Horretarako, hitz-gako bat edo batzuk ematen dira, eta beroriei jarraikiz burutu behar dira
berridazketak, gakoek aurretik nahiz atzetik izan ditzaketen tarteak bete beharko direlarik.

Orriotan bildu ditudanen artean, pentsatzekoa denez, asko eta asko errepikatu egiten dira; hau da, egitura berak
behin baino gehiagotan lantzen dira, betiere adibide ezberdinetan emanak. Gehienak, azken urteotan sortu eta
ikasleekin ikasgelan landutakoak dira; beste zenbait aspaldiko ariketa zaharretatik erreskatatu eta zaharberrituak dira;
eta bakan batzuk, EGAko edota Hizkuntza Eskolako azterketaren batetik kopiatuak, etsamina-adibideak ere eman
nahian. Horrela, lagin zabala eskaini nahi. izan dut "berridazketa" zertan den argitzekotan.

Hala ere, zenbait kasutan, baliteke'adibiderik onenak ez izatea eta, berridazketok egin orduko, bestelako zuzenketa
posibleren bat ere azaltzea. Horrexek frogatzen du, nolabait esatearren, euskararen egituraketa askotariko hori zein
zabala den eta zein aberatsa izan daitekeen gure hizkuntza. Beraz, berton eman dudan erantzun-bilduma ez da itxia,
eta beste zuzenketa batzuk ere badira, betiere esaldia gramatikalki zuzena bada eta esanahia aldatzen ez baldin badu.

Besterik gabe, zure euskara ontzeko onuragarri izango zaizulakoan, agur bero bat.

Zumaian, 2004ko uztailaren 17an.


Esker-eskaintza

 Ariketa-liburuki hau ez zatekeen errealitate izango baldin eta hainbat zirkunstantzia gertatu izan ez balitz, eta
beroriek nolabaiteko eskertzea eta eskaintzea egitera bultzatu naute.

Batetik, eskertzekoa da lanak (lanpostuak nahiz lankideek, alegia) eman didan parada eta arnasa. Azken hamalau
urteotan Portugaleteko Udal Euskaltegian irakasle ibili izanak onura handiak ekarri dizkit eta, zertxobait irakatsi ez
ezik, ikasi ere asko egin dudala jabetu naiz urteak joan urteak etorri. Une gozagarriak zein pairagaitzak izan ditut
urteotan, baina guztietan ere ikasteko aukera eskaini didate lankide izan ditudan lagunek. Horregatik guztiagatik,
bada, eskerrik asko bihotz-bihotzez denei.

Bestetik, noiz edo noiz zenbaiten aldetik euskararekiko gorrotoa eta eramanezina jasan behar izan badut ere,
ikasleek berek erakutsi didate nire lana ez dela beti alferrikakoa izan eta, gorabeherak tarteko, merezi izan duela
egindako ahaleginak egitea. Xalbadorrek zioen legez, hizkuntza da bihotza eta herria da gorputza, eta Joxe Manuel
Odriozolak gehitu bezala, erabilera da arnasa. Izan ere, erabiltzen den neurrian bakarrik ikasten da hizkuntza, eta
pozgarria zait, oso, ikasle izandako batzuek euskara erabili eta, egun, euskaldun sentitzen direla behatzea. Horiei
guztiei ere eskerrik beroenak eta ikasle izan nahiz izango ditudanei eskaintzarik zintzoena. Lantxo honek zerbaitean
laguntzen badio inori, berau ez dela alferrik izan frogatuko baita nolabait.

Eta bestalde, ez da faltako berridazketa-sorta umil eta xehe hau lan-tresna gisa erabili eta gogor kritikatuko duenik
ere. Hautatutako erantzuna ez del a egokia, esanahia aldatu egiten dela, emandako pistak edo hitz-gakoak desegokiak
direla edo dena delakoagatik bazter daiteke betiere ariketa-liburu hau; baina jakin bezate horiek, beraiei -ere
eskaintzen diedala lan hau eta eskertu egiten diedala egingo duten kritika, euskararen sasijakintsuen mundu honetan
denok baitugu zer ikasi asko.

 Azkenik, eskertzea eta eskaintzea Portugalete herriari ere bai. Gehienentzat Portugalete "puerto de galeotes"
izanagatik, batzuentzat Portugoieta izan zen eta izatea dauka berriro ere. Hau da, portuaren goialdean urteen
poderioz errotu den herria. Bertokoen esku dago orain erabat erdalduna den herri bizkaitar hau poliki-poliki herri
euskaldun bilakatzea, Portugaletetik Portugoietara zubi bakarra baitago: euskara.

Portugaleten, 2004ko uztaílaren 20an.


1. Lizentziaturako azterketa zail hura gainditzekotan, aldez aurretik oso ondo prestatu beharra zuen Koldok.

BA-  _____________

2. Liburu mardul hau da lana egitean laguntzarik handiena eman diguna.

DIGU

3. "Zerk bultza zaitzakete euskara ikastera?" Galdetu zigun Kepak lehengo egunean.

GALDETU

4.  Afaria Arzakenean izango zela entzun genion Olatzi, baita beraren senargaia etorriko zela ere.

 _ ENTZUN GENION OLATZI.

5.  Anek ondo ikusten zuen bere burua lanpostu hartarako, eta Enekok berea ere bai.

 ANEK ETA KOLDOK

6. Nire aburuz, derbyan Athleticek Realak baino dezente hobeto j okatu zuen.

BEZAIN

7. Ulertuko duzuenez, une hartan nik ezin izan nizuen halako mesederik eskatu.

NIK EZ

8. Maider neska ezin atseginagoa da, baina Arrate ez da gutxiago.

BAINO

9.  Argi eta garbi esan nizuen neure etxean ez azaltzeko eta, are gutxiago, oparirik ekartzeko.

 AZAL EZ

10. Liburu hori berori erosi eta irakurri dut, baita gustatu ere.

GAIN, ERE

11. Inork ere ezin uler lezake zergatik egin duzun hori.

-NIK.

12. Zu ni baino askoz ere indartsuagoa izan zara beti.

NIK EZ

13. Garai hartan nik oso maite zintudan, eta zuk ni ere bai.

GENUEN

14. Oso harritu ginen lagunei eman zenien azalpenaz.

-AK.

15. Hemen gaude, ea datorren Santurtzirako autobusa.

-REN
16. Eguraldi txarra egiten badu ere, ni neu prest nago Zalamara igotzeko.

GORA BEHERA,

17. Sekretutxo bat kontatuko dizut, baina ez diozu inori kontatu behar!

INORI EZ,

18. Horrelako etxea da egunen batean nik erosi nahi nukeena.

NUKE

19.  Aspaldi utzi nizkizun apunteak oraindik ere bueltatzea espero dut.

 _  BUELTA

20. Euskara erabili ere egin behar da, eta ez bakarrik ikasi.

EZIK,

21. Nork, eta zuk esan behar lan gehiago egin behar dela!

 __ _ ERE !

22. Umetan niri izugarri gustatzen zitzaidan txirrinduan ibiltzea.

 _ NIK 

23. Gutxi ikasteagatik, gaztetan nik arrastaka eramaten nituen ikasgaiak.

 _ -EZ,

24.  Aurtengo udaldian euskara ikasten hasiko naiz ikastaro trinko batean.

 _ DIOT

25.  A zer-nolako etxe polita ikusi genuen atzo goizean hondartza ondoan!

HURA !

26. Horrek hainbeste diru daukanez gero, ez du lanik egin beharrik.

 _ DIRUTTZA DAUKA, ZERTAN

27. Bai goiko pisukoek, bai behekoek, zarata handiegia ateratzen dutela uste dut nik.

ZEIN NAGO NI.

28. Ea hurrengo batean zorte hoberik duan, Eneko!

 AHAL !

29.  Amagoiarekin ezkondu zenetik ez da lehengo bera gure Joseba.

-Z

30. Santimami futbol-zelaian sartu eta berehalaxe hasi zen partida.

BATERA
181. Ume bakoitzak ohe batean lo egiteko agindu zuen udalekuko begiraleak.

UMEEK EGIN

182. Bilboko lagun hori parranda askotan ibilia da eta berarekin joan nahi dut oporretan.

BAIT-

183. Mendigoizaleek bazekiten gailurrera iristea oso zail egingo zitzaiela.

EZ ZUTEN ZALANTZARIK.

184. Filma aspaldian hasia dela ematen du.

DA,

185. Hirekin konfiantza handia diat. Heu haiz munduko lagunik preziatuena niretzat.

HORREKIN

186. Zelako zalaparta handia sortu zen bat-batean taberna-zulo hartan!

HURA

187. Horixe da senetik ateratzen nauena, besteoi entzuten ez jakitea, al egia.

HORREXEK 

188. Hik apurtu duk mahai hori eta hik heuk konpondu behar.

-NEZ GERO,

189. Afarira joango naizen? Horixe joango naizela!

BADA!

190. Balantzaka dator kale erditik, mozkorturik egongo balitz bezala.

BAI-

191. Gure erantzunik jaso ez zutelako, ez ziguten handik aurrera gehiagotan idatzi.

-NEZ, UTZI

192. Urte kaskar haren ondoren, ederki kostata atera genuen enpresa aurrera.

LANAK 

193. Goiz osoa darama horretan, baina tresna hori ezin du konpondu.

EZINIK.

194. Hasieran errua berari egotzi nion, eta horrek lotsa eman zidan gero.

-TZAT LOTSATU

195. Gure izeba era horretan ondratuz gero, nolakoa den ikusita, ze opari eta mesede ez lizkiguke itzuliko!

BA- ZELAKO !
196. Zuek ere zerbait gehiago egin zenezakete, eta ez ahoko zulora begira egon.

GABE,

197. Gaztaroan ez dute asko gozatu bizitzaz; orain zahartzaroan bai, ordea.

BEZALA,

198. Hiletara bakan batzuk hurbildu ziren sentikor; gehienak, ordea, ikusmiran etorri ziren.

KENDUTA.

199. Bere gauzak kontatzeko ez zuen inor izaten alboan. Hori izan zen zahartzaroa goibeldu ziona.

NORI ZION

200. Hegazkina hartu behar zuen une berean damutu zitzaion bertara igo izana. Hala diote.

ZORIAN OMEN

201. Adinean aurrera egiteak ekarriko ahal digu heldutasuna eta alaitasuna behintzat!

EKAR !

202. Gu biok makina bat miseria ikusitakoak gara gaztetan.

ZUK BEZALA,

203. Edo agindutakoa bete edo zure kontura bizi; horixe izango da zure aukera bakarra hemendik aurrera.

EZEAN BESTE

204. Mutilak zutik ere ezin ziren egon; horrela etorri ziren menditik.

GAUZA

205. Egiten duen eguraldia egiten duela, ez da ikaratzen. Horrelakoxea da kale-kantoiko eskalea.

NAHIZ HORIETAKOA

206. Mespretxua mingarria da, gorrotoa bezain mingarria, jasan behar duenarentzat.

EMATEN DIO

207. Gaztainei, heltzen diren neurrian, oskola ireki egiten zaie.

 AHALA,

208. Nola bururatzen zaizu horrenbeste lan hartzea, gero estu eta larri ibili behar baduzu?

-TZEKOTAN, ERE !

209. Hiritar guztiek jaso ote dute udalak igorritako informazio?

BA OTE DA ?

210. Esaten dutenez, urte berria ez da zaharra baino hobea izango, ekonomiari dagokionez behintzat.

OMEN
211. Garaiz hel dadila ama, bestela ume hau negarrez lehertuko baita!

 AHAL !

212. Entzun eta ikasi nahi zuenak bazuen eskola hartan entzutekorik eta ikastekorik!

ZER  !

213. Ikaragarrizko poza hartu nuen nire laguna alkate izendatu zutela jakin nuenean.

HURA

214. Nik neuk ez dut sekula ikusi, baina, gure aitonak dioenez, behin baino gehiagotan egin du elurra irailean.

 ARREN,

215. Gaurko umeak bizi ote daitezke telebista barik?

-RIK?

216. Estimatuko nizueke, hitz politen ordez, laguntza apur bat ematea.

EMANGO

217. Hirien itxura aldatuz joan da, gizartearen beharrak aldatuz joan diren heinean.

 AHALA,

218. Moneta berria dela eta, Administrazioak ikastaro bereziak prestatu ditu herritarrok erabileraz jabetzeko.

JABE

219. Behi eroen arazoari buruz mintzatzera datorkigunak arreta pixka bat merezi du gure aldetik.

ZOR 

220. "Zer egin dezaket nik zuen alde?". Galdetu zuen misiolariak.

HAIEN

221. XX. mendearen hasieran autoa zuenik aurkitzea ia ezinezkoa zen.

NEKEZ

222. "Non dabil, bada, gure mutila?". Hori izan zen amandrearen galdera.

GALDETU ZIGUN.

223. Langilea lanetik ezin aberastu daiteke. Aitonak behin baino gehiagotan gogoratu zigun hori.

 ABERASTERIK 

224. Oso haserre ere etorri izan zaigu inoiz, nahiz eta gehienetan txantxatan ibili.

 ARREN,

225. Bilbo handia izanik ere, igandeetan ez da inortxo ikusten bertan.

-GATIK 
509. Gaurko bilera garaiz hastea eta denok ondo jokatzea
j okatzea espero dut.

JOKA

510. Zelako txalet polita egin duten Unaik eta Liernik Mungiako Arrieta auzoan!

HORI

511. Bihar deituko dizut, Ainara, zure urtebetetze-eguna baita.

HIRE  AINARA.

512. Hamaika ahalegin egin beharko dugu, harroputz horiek guri hurbiltzeko.

HURBIL

513. Aizu,
513. Aizu, ezetz igarri nor datorren
datorren gaur bazkaltzera!

ZIUR NAGO

514. Estutasun hartatik suhiltzaileek atera gintuzten.

ESKER 

515. Uste dut ez daukazula zeresanik gure azalpenen aurrean.

GURE AZALPENEI EZER  NAGO.

516. Gizon zahar hura atera agertu zen eta berehalaxe jabetu nintzen nor zen.

ORDUKO

517. Liburu hori merkeagoa zela uste nuen, eta erostea pentsatua nuen.

-KOAN,

518. Auzi
518. Auzi hori dela eta, bat ez bazatozte,
bazatozte, jai izango duzue.

ELKAR 

519. Larregi ikasi ez duzunez gero, ezingo duzu azterketa erraz gainditu.

BARIK, -RIK 

520. Erabat osatu nintzenerako hasi nintzen atzera ere lanean.

LOTU

521. Jende askok dauka Euskal Herrian indiano horrek daukan besteko dirutza.

JENDE ASKO DA

522. Gorkak zeukan sudur ikaragarriarekin, urrutitik usaintzen zituen sukaldean prestatzen ari ziren jaki goxoak.

GORKAK HAIN JAKI GOXOEI.

523. Endika heldu eta hogei minutu geroago heldu zen Jokin, nonbait.

BADIRUDI BURUAN
524. Beraiek eskaturiko guztia ematea ezinezkoa zitzaigun.

EZ EMAN.

525. Nahiz asko ahalegindu, ezin izan genuen garaiz amaitu.

ERE -RIK 

526. Edonor niri galdezka hasiz gero, ez nuen gauza handirik argituko.

BA-

527. Ezer jaten ez baduzu, hil egin zaitezke.

EZIK,

528. Ezer jan ezean, hil egin zaitezke.

-AK 

529. Ikaragarri egin zait zu orain horrelakoak esaten ibili izana.

IKARATU

530. Ez nian inolaz ere espero higandik hori entzutea.

ERE!

531. Osasuntsu bezain zoriontsu bizi behar da, dudarik gabe. Horrexeri ematen diot nik sekulako gar rantzia.

-ARI

532. Astebeteko
532. Astebeteko epea eman dit etxeko
etxeko jabeak alokairua ordaintzeko.
ordaintzeko.

ORDAIN

533. Benetan zoragarriak Gorbeia aldeko pagadiak!

ZEINEN !

534. Egunak joan egunak etorri, gero eta ardo gehiago edaten du Mikelek.

-ARI DAGO MIKEL.

535. Gazte hark alde egin eta berehalaxe hasi ziren komeriak.

BATERA

536. Hik ikaragarrizko antza duk Ruper Ordorikarekin.

HIK ETA

537. Urteak aurrera joan ahalean, jendearen pentsamoldea aldatuz joan da.

URTEEK  -N

538. Ni, horrelakoak entzuten ditudanean, ezin naiz isilik geratu.

BAKOITZEAN, -TZEKOA.
539. Andoni
539. Andoni atzerrian bizi da iaztik.
iaztik. Nik hori ez dut jakin.

NIK 

540. Luzaro mintzatu zen, baina ez zuen itxurazko ezer esan.

 ARREN, LORTU.

541. Kalifikazio altua ateratzea espero zuen, baina zertxobait baxuagoa lortu zuen.

EZ  ATERA.

542. Dirurik gabe zeudenez gero, lapurretara jo zuten.


BAIT-

543. Txikitan amak antxoak frijitu, platerera atera eta nik jan egiten nituen.

 AHALA

544. Nahiz eta A-8an itzelezko trafikoa egon, garaiz iritsi ginen lantokira.

GORABEHERA

545. Neska horrek duen aldarte txarrarekin nekez izango du lagunik.

NESKA HORRI,

546. Geroxeago etor zaitez, mesedez. Horixe da nire nahia.

ETOR 

547. Nik txalet bat egitekotan Zumaia aldean egingo nuke.

BA-

548. Liburu ona zela uste genuen eta erosteko asmoa izan genuen.

LIBURUARI IZAN GINEN.

549. Zuk amamari diozun maitasuna ez du berak beste inorengandik jasotzen.

ZUK DUZUN DA.

550. Han ziren guztientzat liluragarria izan zen halako ekitaldia.

LILURATU

551. Baietz aurten EGAko azterketa idatzia ere gainditu!

LEPOA EGINGO !

552. Horixe etorriko dela, berak esan dit eta!

ETORRIKO

553. Kaleko harrabots horrekin hemen ezin daiteke musikarik entzun.

-RIK.
554. Afari garestia egitekotan, kutxazainera joko dugu lehenago.

-EZ GERO,

555. Aitona Rikardo ez beste guztiok nahiko ondo gabiltza osasunez.

EZIK.

556. Ez al zara nazkatzen lanean egunero-egunero gauza bera egin beharraz?

BEHARRAK?

557. Josu oraindik ere ari da lanean enpresa madarikatu horretan.

JOSUK 

558. Baserrian mutil gaztetxo eta gaizto samarra bizi zen. Hark baselizako giltzak edukitzen zituen.

BASERRIAN BIZI ZEN MUTILAK,

559. Bai etxe politak direla horko horiek! Atzo ikusi genituenak ere politak ziren.

HORKO ETXE HORIEK 

560. Entzun beharrekoak entzun eta segituan joan zen etxera Joseba.

HANKA

561. Jakin nahi nuke non demontre dauden goizean Jonek lagatako filosofiako apunteak.

NON OTE LAGA ?

562. Hurrengo egunerako disko guztiak etxera ekartzeko agindu nien.

-LA AGINDU NIEN.

563. Itsasontziz joan nintzen Amerikara. Ontzi hartan hiru jende mota aurkitu nuen.

ITSASONTZIAN JENDEA

564. Nahiago genuke datorren asteko batzarrera zuek ere etortzea.

-KO

565. Datorrena etorrita ere, gu ez gara hemendik mugituko.

-LA

566. Eskatutako guztia ematea nahi baduzue, asko erregutu beharko diozue.

-KOTAN.

567. Nekez aurkituko duzu munduan gure artzainak bezain treberik eguraldia igartzen.

ERRAZ BESTEKO

568. Nekanek etxera sartu bezain pronto piztu ohi du zorioneko telebista.

BEREHALAXE
569. Nik mendian eman nuen goiz osoa, gainerakoak hondartzan zeudelarik.

BITARTEAN.

570. Lehengo urtean ezin izan nituen ikasgai guztiak prestatu, baina aurten bai.

-RIK 

571. Aspaldiko partez ez dut footingik egin, baina berriro hasiko naiz.

BADA DIOT.

572. Kale erdian autoa hondatu zitzaion eta horrekin batera andrea haserretu.

-AREKIN

573. Zerbait lapurtuko badut, bakarrik nagoela izango da.

-KOTAN,

574. Zerbait lapurtzekotan, bakarrik nagoela izango da.

BALDIN

575. Gezurra bazen ere, Keparen aita hil zela zabaldu zen herrian.

 ARREN, ZURRUMURRUAK 

576. Etziko lan-batzarrean ebatziko dugu zer eta nori eman.

GARA N.
 – 

577. Zeinen neska dotoreak herri honetakoak! Gure herrikoak bezalakoak dira.

BEZAIN

578. Aizu Olatz, hemen ez daude diren guztiak, eta ez dira dauden guztiak ere.

 AIZAN OLATZ,

579. Nekatuegi nengoen lan gehiago egiteko.

HAIN

580. Zuhur jokatzen baldin badu, ez du ezeren beldur izan beharrik.

-Z ZERTAN

581. Sortzez Garbiaren egunean ikasleek jaia dute, eta irakasleok ere bai.

DUGU.

582. Sortzez Garbiaren eguneko jaia ez dute ikasleek soilik; irakasleok ere bai.

-EZ

583. Mundu guztiak, hala idatziz nola mintzatuz, nahi duena adierazteko askatasuna du.

NAHIZ DA.
584. Artikulu horietan oinarritu naiz aste honetarako eztabaida-gaiak prestatzeko.

OINARRI

585. Azken kurtsoko ikasleak arduratu ziren kurtso bukaerako festa prestatzeaz.

-EK PRESTATZEKO.

586. Miren Baionatik abiatu bide zen Paris aldera.

DENEZ,

587. Urduri dago eta ez daki nondik nora jo.

GERO, -LA

588. Aitona hil zela entzun bezain laster negar batean hasi zen.

BERRIA NEGARRARI

589. Azkenaldion oso emaitza txarrak lortu baditu ere, lidergoari eutsi dio.

IZANAK 

590. Euskaraz jakitea barik egitea da euskaldun egiten gaituena.

GAITU

591. Unai ez da Urko bezain trebea futbolean.

UNAIK 

592. Uste dut zuen kexa horiek guztiak bideragarri izango zaizkidala niri.

NIK.

593. Euskaltelek ez du Telefonicak baino zerbitzu hoberik eskaini beharrik.

ESKAINI.

594. Ez naiz joango; ez nautelako konbidatu eta ez dudalako joan nahi.

ZEREN

595. Horrela esanda, proiektuaren aurka zaudela ondoriozta liteke.

 AURKAKOA

596. Horrela esanda, proiektuaren aurka zaudela ondoriozta liteke.

ONDORIOA

597. Zure ekarpenak entzungarriak bezain kritikagarriak direla uste dute nagusiek.

ZURE EKARPENEI

598. Amak oso maite du aita, eta aitak ere oso maite du ama, bistan denez.

 AMAK ETA AITAK 


777. Ez dut inoiz erosi gaurkoa bezalako okelarik; bai gogorra dela!

GOGORRIK.

778. Aspaldi da nire lagun horrek erretzen ez duela.

-ARI.

779. Esandako astakeria guztiekin, zeharo harriturik utzi ninduten atzo nire lagunek.

NINDUEN.

780. Inbertsio horrekin diru gehiago irabaztea pentsatzen nuen.

EZ DUT

781. Zure leloa, zenbat irabazi hainbat gastatzea da.

BEZAINBESTE

782. Nik ez dakit ze demontre ari den gertatzen zurekin, handituz zoazen neurrian, tontotuz zoaz eta.

ZENBAT ETA BAITZARA.

783. Zure mutikoa, gaur, oso jator portatu direnetariko bat izan da.

 ARTEKO

784. Nik ez dut zigarroa erre, txokorra baizik.

BARIK,

785. Ez zaude gustura gure artean? Joan zaitez, bada!

BA - JOATEA.

786. Kirola egiteko agindu dit sendagileak, sendatzekotan.

SENDATUKO EGIN

787. Gaur goizean, argitu orduko atera naiz kalera.

 AGUDO

788. Esan duzunez, dagoeneko etxera itzuli beharrean gaude.

 ARABERA, DUGU.

789. Lehenago bukatuko nuela uste nuen,eta seietan elkartzeko esan nizun.

-KOAN, ELKAR 

790. Zein ardo gorri goxoa Nafarroakoa! Baina ez da gure herrikoa adinakoa.

BEZAIN

791. Nik ezin diezaioket inori horrelakorik proposa.

NI EZ,
792. Niri horrela egiten irakatsi zidaten, eta horrelaxe egingo dut.

BEZALAXE

793. Tentel hutsak izango bagina bezala tratatu gintuzten atzo.

TENTEL HUTSEN

794. Berandu etxeratzen naizen bakoitzean, errieta pairatu behar izaten dut.

-ETAN,

795. Noiztik daki oinez ume honek?

-ELA ?

796. Erosi nahian zabiltzan etxe hori Jesukristo lurrean zebilen garaikoa da, gutxienez.

EROSI NAHI -EKOA

797. Ez dugu ikasgai hau nork irakatsi euskaraz.

-NIK.

798. Txikitan, plaza honetan arte eder batzuk zeudela oroitzen naiz.

TXIKIA GOGOAN.

799. Oraindik euskaraz trakets mintzatuagatik, ez dugu inolaz ere etsiko.

MINTZATZEN

800. Egun osoa lantegian eman behar baduzu, ogitartekoa eraman beharko duzu.

-KOTAN.

801. Legea guztiei berdin aplikatzeko da eskatzen dudana, ez batzuei bai eta besteei ez.

-LA

802. Apaizek liberalismoaren aurkako ideiak zabaldu zituzten maiz sermoietan; hala ere, liberalak Elizaren alde
zeuden erabat.

-AGATIK 

803. Dirudienez, Zumalakarregik bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoa zuen, Tomas I.a izenez.

BIDE

804. Oso klima nahasia badugu ere, gure meteorologoek ez dute ia inoiz huts egiten iragarpenak egitean.

ZAILA

805. Moneok diseinatutako kubo biei hondartzan hondoa jota geratutako bi itsasontziren antza hartzen diet nik.

DIRUDITE.

806. Atezainak modu txarrean begiratuz gero, erakutsiozue txartel hau eta utziko dizue sartzen.

BA-
807. Zakurra hiltzea erabaki genuen, ustekabean edozeini kosk egiteko gauza baitzen.

EGIN

808. Gure autoan ez zegoen seigarren batentzako tokirik, baina ezin mutikoa bazterrean utzi.

 ARREN, NOLA

809. Oso itxura ona zuten artzain zaharraren gaztek, eta denak erosi genizkion.

HAIN

810. Aurten hamar mila kilo sagar bildu dugu baserrian; espero genuen baino gutxiago.

 ADINA

811. Nagusiarekin gaizki konpontzeaz gain, lankideekin ere ez d u erlazio onik.

EZIK 

812. Onena jendeak dioenari kasurik ez egitea izango dela uste dut nik.

 AINTZAT

813. Azterketa zeuk berregin behar duzu, eta ez bestek.

ZEURI

814. Frantziako Tourrera joatekotan zabiltzala entzunda harrituta gelditu dira.

UTZI

815. Urtean zehar ikastea ez zela beharrezkoa uste zuten, baina oker jo die kukuak.

ZERITZOTEN

816. Emazteak auzitara eraman du senarra; herrian zurrumurru hori zabaldu da behintzat.

OTE

817. Santurtziko Gazteak-en aurka lau eta huts galdu genuen iaz; ondotxo gogoratzen naiz.

EZ ZAIT

818. Soldata ona irabaztea bezain garrantzitsua da hilera-hilero apur bat aurreztea.

BESTEKO

819. Zer gertatuko zen jakin izan banu, ez nizukeen etortzeko esango.

-TERA,

820. Mesedez, ez ibili janari eske, geuk emango baitizugu geurean jaten.

ZERTAN

821. Ahalegin guztiak egin zituzten guk haiei apustuetan irabazitako guztia emateko.

EMAN
822. Ideia onena zelakoan, morroi zakar harekin hitz egitera behartu gintuzten.

-ARAZI

823. Gainerakoak haserretu baziren ere, Kepak ez zuen deusik esan gertatutakoaz.

-AGATIK 

824. Entzun behar zituenak entzunda, kikil eta uzkur geratu zen bazter batean bildotsa balitz bezala.

BAI-

825. Amoranteen patua latzegia izan zen, eta euren buruaz beste egitea deliberatu zuten.

EZEN

826. Komeniko litzaizuke aste pare bateko oporraldia hartzea, zeure osasunaren eta gure lasaitasunaren
mesedetan.

HOBE NAHIZ

827. Lehengoan zuek aurrez aurre ikusiagatik ere, hobe beharrez, ez gintzaizkizuen hurbildu.

BA-

828. Badirudi elikadura-desorekak dituzten gazteek gehiegi erreparatzen diotela pisuari.

NONBAIT.

829. Amonatxoa ohean hiltzear zegoenez, berarengana hurreratu ginen berak azken aldiz gu ikusteko.

BERARI IKUS

830. Horrenbeste buruhausterekin ibili eta gero, harritu egin ginen zu hain pozik ikusita.

IZANAK.

831. Kirol-zapatilak erosi behar badituzu, erosotasuna eta prezioa dira garrantzitsu.

EROSOTASUNAK ETA -TEKOTAN.

832. Umea jaio zen egunean bezain pozik sekula ez naiz egon.

 ADINAKO

833. Erakunde ekologisten aburuz, agerikoa da baleen geroaren gaineko kezka.

KEZKARI.

834. Koldo kenduta, inortxok ere ez zuen azken azterketa hura gainditu.

BESTE

835. Enekok, ikasturtean kolpe zorririk jo ez badu ere, gainditu egin du, eta kopiatu duelakoan nago.

GABE DUT.

836. Gabonetako loteria heuri suertatzea ere!

NORI, !
837. Agudo joan ziren, autobusa gal zezaketen eta.

-TZEA

838. Industria sailburuak dioenez, hamaika lanpostu sortuko dira datozen urteotan.

HITZETAN,

839. Amari izan ezik, inori ez dio jaramonik egiten.

KENDUTA,

840. Etxeko lanetan eta EGAren prestaketan ematen zituzten egunak eta gauak.

JARDUTEN

841. Patronalak hartutako neurrien eragina neurtzea da txosten honen helburua.

DU

842. Edonola ere, Josurenera joan zintezketen arazoak behingoz konpontzera.

ZENEUKATEN

843. Goizean lanera gentozela, bat-batean lau ertzain azaldu zaizkigu gu arakatzera.

HORRA NON !

844. Nork behartu ote ditu horrelako ardura handiak hartzera? Nik ez dakit.

-ARAZI

845. Ekarri ote dituzte atzo agindutako ariketak eginda? Espero dut ekarri izana!

 AHAL !

846. Gezurretan ahalik eta gutxienetan aritzea izan ohi da, psikologoon ustez, zorionaren giltzarria.

IRITZI

847. Azken bolada honetan, garbi asko erakutsi diguzu ez dakizula gu gabe ibiltzen.

GAUZA.

848. Bereak eta bost entzun behar izaten zituen Galderrek maisua hurreratzen zitzaion bakoitzean.

-ETAN.

849. Zuek hori guri ematea nahi nuen, baina ez nintzen ausartu eskatzera.

EMAN -TZEKO

850. Hik, badaezpada, entzun ez bahu bezala egin huen Olaiak hitza hartu zuenean.

-ARENA

851. Zuen Anderrek gure Erlantzek baino askozaz ere indar handiagoa duela esaten dute.

DA.
987. Denontzat mesedegarri izan ohi da egunero zertxobait ibiltzea.

DIGU

988. Artean
988. Artean Larrabetzun bizi
bizi hintzenean hasi hintzen gaztelania ikasten.
ikasten.

-LA -ARI.

989. Puntukako gidabaimena ezarriko omen digute laster. Zurrumurru hori zabaldu da behintzat.

ZURRUMURRUA

990. Ez nuen inola ere espero, baina sekulako joko ona egin duzue gaurkoan.

BAINO

991. Atzo
991. Atzo jakin nuen zure osaba Kepa oso jantzia dela perretxiko kontuetan.

DAKI

992. Seme-alaba askok hika egiten diete gurasoei. Horrexek frogatzen du errespetua galtzen ari zaizkiela.

-LA.

993. Hamazortzi urte inguru nituela utzi nuen sorterria, hiria konkistatu nahian.

BAT -TZEKOTAN.

994. Entrenatzaileak nahi izatera, zuek biok hasierako hamaikakoan jartzeko aukera bazuen.

BA- JARRIKO

995. Benetako euskaldun batek lehenengo hitza beti euskaraz botatzen du eta, zer esanik ez, bigarrena ere bai.
Hori diote behintzat.

EI ERE.

996. Azken
996. Azken erabakia zuzendariak
zuzendariak berak hartuko du. Horretan geratu
geratu da kontua.

ERABAKIKO

997. Datozen urteetan aurrerapen handiak izango dira. Sakelako telefonoarena bestekorik ez (ordea).

BA- HANDIRIK.

998. Hiri osoko tabernarik ezkutuena ere ezagutzen zuen mozkorti hark.

TABERNARIK.

999. EGA titulua euskaltegira etorri barik ere lor daitekeela uste dute hainbatek.

BADAGO

1000.  Azkenik milagarren berridazketara


berridazketara ailegatu naiz. Bazen
Bazen garaia!

 AILEGA !
1. Lizentziaturako azterketa zail hura gainditzekotan, aldez aurretik oso ondo prestatu beharra zuen Koldok.
Lizentziaturako azterketa zail hura gainditu nahi BAzuen (gaindituko BAzuen), aldez aurretik oso ondo prestatu beharra
zuen Koldok.

2. Líburu mardul hau da lana egitean laguntzarik handiena eman diguna.


Líburu mardul honek eman DIGU laguntzarik handiena lana egitean.

3. "Zerk bultza zaitzakete euskara ikastera?" Galdetu zigun Kepak lehengo egunean.
Euskara ikastera zerk bultza gaitzakeen GALDETU zigun Kepak lehengo egunean.

4.  Afaria Arzakenean izango zela entzun genion Olatzi, baita beraren senargaia
senargaia etorriko zela ere.
etorriko zela ere  ENTZUN GENION OLATZI.
 Afaria Arzakenean izango zela eta beraren senargaia etorriko

5.  Anek ondo ikusten zuen bere burua lanpostu hartarako, eta


eta Enekok berea ere bai.
 ANEK ETA KOLDOK ondo ikusten zuen beren burua lanpostu hartarako.

6. Nire aburuz, derbyan Athleticek Realak baino dezente hobeto jokatu zuen.
Nire aburuz, derbyan Realak ez zuen Athleticek BEZAIN ondo jokatu.

7. Ulertuko duzuenez, une hartan nik ezin izan nizuen halako mesederik eskatu.
Ulertuko duzuenez, une hartan NIK EZ nuen (zuei) halako mesederik eskatzerik izan.

8. Maider neska ezin atseginagoa da, baina Arrate ez da gutxiago.


Maider eta Arrate zein  BAINO zein neska (ezin) atseginagoak dira.

9.  Argi eta garbi esan nizuen neure etxean ez azaltzeko eta, are gutxiago,
gutxiago, oparirik ekartzeko.
 Argi eta garbi ezan nizuen neure etxean AZAL EZ zintezela eta, are gutxiago, oparirik ekar zenezatela (zeniezadatela).

10.Liburu hori berori erosi eta irakurri dut, baita gustatu ere.
Liburu hori berori erosi eta irakurtzeaz GAIN, gustatu ERE egin zait.

11.Inork ere ezin uler lezake zergatik egin duzun hori.


Ez dagok hori zergatik egin duzun. uler lezakeeNIK.

12.Zu ni baino askoz ere indartsuagoa izan zara beti.


NIK EZ dut zuk besteko (adinako)indarrik inoiz izan.

13.Garai hartan nik oso maite zintudan, eta zuk ni ere bai.
Garai hartan guk oso maite GENUEN elkar.

14.Oso harritu ginen lagunei eman zenien azalpenaz.


Oso harritu gintuen lagunei eman zenien azalpen AK.

15.Hemen gaude, ea datorren Santurtzirako autobusa.


Hemen gaude, Santurtzirako autobusa REN zain.

16.Eguraldi txarra egiten badu ere, ni neu prest nago Zalamara igotzeko.
Eguraldi GORA BEHERA, ni neu prest nago Zalamara igotzeko

17.Sekretutxo bat kontatuko dizut, baina ez diozu inori kontatu behar!


Sekretutxo bat kontatuko dizut, baina INORI EZ kontatzekotan!

18.Horrelako etxea da egunen batean nik erosi nahi nukeena.


Horrelako etxea erosi nahi NUKE nik egunen batean.

19. Aspaldi
 Aspaldi utzi nizkizun apunteak oraindik ere bueltatzea espero dut.
 Aspaldi utzi nizkizun apunteak oraindik ere BUELTA diezazkidazun espero dut.

20.Euskara erabili ere egin behar da, eta ez bakarrik ikasi.


Euskara ikasi ez EZIK, erabili ere egin behar da.

21.Nork, eta zuk esan behar lan gehiago egin behar dela!
Lan gehiago egin behar dela zuk esatea ERE !
22.Umetan niri izugarri gustatzen zitzaidan txirrinduan ibiltzea.
Umetan NIK  izugarri gustuko (atsegin, laket, gogoko) nuen txirrinduan ibiltzea.

23.Gutxi ikasteagatik, gaztetan nik arrastaka eramaten nituen ikasgaiak.


Gutxi ikasten nuen EZ gero, gaztetan nik arrastaka eramaten nituen ikasgaiak.

24. Aurtengo udaldian euskara ikasten hasiko naiz ikastaro trinko batean.


 Aurtengo udaldian euskara ikasteari ekingo DIOT ikastaro trinko batean.

25. A zer-nolako etxe polita ikusi genuen atzo goizean hondartza ondoan!
HURA etxe polita atzo goizean hondartza ondoan ikusi genuena !

26. Horrek hainbeste diru daukanez gero, ez du lanik egin beharrik.


Horrek hainbesteko DIRUTTZA DAUKA, non ez baitu ZERTAN lanik egin.

27.Bai goiko pisukoek, bai behekoek, zarata handiegia ateratzen dutela uste dut nik.
Goiko pisukoek  ZEIN behekoek zarata handiegia ateratzen dutelakoan NAGO NI.

28.Ea hurrengo batean zorte hoberik duan, Eneko!


Hurrengo batean zorte hobea izango  AHAL duk, Eneko !

29. Amagoiarekin ezkondu zenetik ez da lehengo bera gure Joseba.


 Amagoiarekin ezkonduZ geroztik ez da lehengo bera gure Joseba.

30.Santimami futbol-zelaian sartu eta berehalaxe hasi zen partida.


Santimami futbol-zelaian sartzeaz BATERA hasi zen partida.

31. Astoari hurbilduz gero, kontuz ibili, beharbada ostikada jasoko duzu eta.
 Astoari hurbiltzen BAzatzaizkio, kontuz ibili, beharbada ostikada emango BAITIZU.

32.Gero mesedetxo bat eskatu behar dizut, baina ez dakit gogoratuko dudan.
Gero zuri mesedetxo bat eska T(Z)EAZ ez dakit gogoratuko naizen.

33.Barkatu Gorkari txorakeria hori, zoro hutsa baino ez da eta!


BARKA iezadazu Barkatu txorakeria hori, zoro hutsa baino ez BAITA.

34. Valverde munduko entrenatzailerik onena dela uste dute zaletu batzuek.


 ValverdeRI munduko entrenatzailerik onena deritzote zaletu batzuek.

35.Xabier ere han izango dela entzun dute.


Xabier ere han izango EI da.

36.Egunero ikasgelan lan gehiago egiten ez baduzu, ez duzu euskaraz ondo ikasiko.
Euskaraz ondo ikas TEKOTAN, egunero ikasgelan lan gehiago egin behar(ko) duzu.

37.Juanito Oiartzabal munduan zortzimilako gehien egin duen mendizalea da.


Juanito Oiartzabal mendizale AK  egin du zortzimilako gehien munduan.

38.Garai batean bizkaitarrok Clemente oso entrenatzaile ona zela uste genuen.
Garai batean bizkaitarrok Clemente oso entrenatzaile on TZAT genuen.

39.Nik auto urdina daukat, eta zuk berdin-berdina daukazu.


ZUK  daukazun autoa nirea BEZALAKOXEA da.

40.Zer edo zer egin beharko dugu ume hau pixka bat bizkor dadin.
Zer edo zer egin beharrean  GAUDE ume hau pixka bat bizkor dadin.

41.Festa antolatzeko dirua zegoen egurrezko kutxa erre egin da gaur goizean.
Egurrezko kutxa, non festa antolatzeko dirua BAITzegoen, erre egin da gaur goizean.

42.Josebari atzo utzi zizkioten apunteak, etxean zertxobait ikasteko.


Josebari atzo utzi zizkioten apunteak, etxean zertxobait IKAS zezan.

43.Bihar erabakiko dugu ezkongaiei zenbat diru eman.


Bihar erabakiko dugu ezkongaiei zenbat diru emango diegu N.
44.Ugazaba etorri orduko gauza hauek guztiek eginik egon beharko dute.
Ugazaba datorrene RAKO gauza hauek guztiek eginik egon beharko dute.

45.Zenbait funtzionario berandu iritsi ohi dira lanera. Hori da gehien amorrarazten nauena.
Zenbait funtzionario lanera berandu iritsi HORREK  amorrarazten nau GEHIEN.

46.Jantokira sartu ahala, ezer ere esan gabe, bazkaltzen hasten ziren denak.
Jantokira sartu bezain  AZKAR, ezer ere esan gabe, bazkaltzeari ekiten zioten DENEK.

47.Hori guztia zailegia delakoan zaude nik ulertzeko.


Horri guzti ARI zailegi(a) deritzozu nik ULER  dezadan.

48.Hori guztia zailegia da nik ulertzeko.


Hain da zaila hori guztia, ezen (non) nik ezin dut  ULERTU.

49.Lasai mutil, gaizki egindakoa konpon dezakezu eta!


Lasai mutil, gaizki egindakoa konpontze RIK  baduzu eta!

50.Hau jendearen atsegina etorri dena!


ZEIN jende atsegina etorri den !

51.Hori ezin dute horrela egin, honela baizik.


Hori ez DAUKATE horrela egiterik, honela baizik.

52.Ez dut nire poza inori azaldu beharrik.


Ez dut nire poza inori zertan AZALDU.

53.Jon mutil garaia da, baina ni areago.


NI Jon baino mutil garaiagoa naiz.

54.Jon mutil garaia da, baina ni areago.


Jon ez da ni bezain mutil  GARAIA.

55.Jon mutil garaia da, baina ni areago.


Jon mutil garaia da, baina ni  ARE garaiagoa.

56.Berandu samar da eta horrexegatik nabil hain presaka.


Berandu samar de LAKO nabil hain presaka.

57.Nirea zela uste nuelako eraman nuen etxera.


Nirea zelako AN eraman nuen etxera.

58.Josu joan da eta Kepa ere bai.


Josu EZ ezik Kepa ere joan da.

59.Oso-osorik egin ez arren, gaur egitea ondo iruditzen zait niri.


Oso-osorik egin ez bada ERE, gaur egiteari ondo deritzot  NIK.

60.Ikasgelara sartzen ginen neurrian, fitxa bat ematen zioten bakoitzari.


Ikasgelara SARTU ahala, fitxa bat ematen ZIGUTEN.

61.Bihar segur aski ez naiz eskolara etorriko, erdi gaixorik bainabil.


Bihar ez BIDE naiz eskolara etorriko, GAIXO samar bainabil.

62.Istripuaren ondoren, odoletan eraman zuten ospitalera.


Istripuaren gertatu kOAN, odoletan zerioLA eraman zuten ospitalera.

63.Edozein ez da denboraldi bakar batean 30 gol sartzeko gauza, ez horixe.


Edozeinek ezin dezake denboraldi bakar batean 30 gol SAR, ez horixe.

64.Neska horrek duen jenio txarrarekin nekez izango du senarrik.


Neska horrek HAIN du jenio txarra ezen (non) nekez izango baitu senarrik.

65.Gauza horiek egiazkoak izanez gero, ez nintzat eke hemen egongo.


Gauza horiek egiazkoak izango Balira, ez nengoke HEMEN.
66.Zuek espetxean ikustearren edozer emango nuke nik.
Zuek espetxean ikustearren edozer emateko PREST nengoke (egongo nintzateke)  NI.

67.Ez zenuen ondo aukeratu, eta orain auto txar horrekin moldatu behar.
Ondo aukeratu ez zenue NEZ, orain auto txar horrekin moldatu beharra  DAUKAZU.

68. Abarketa eroso horiei kolore biziagoa ematekotan direla esan zigun Pellok.
 Abarketa eroso horiei kolore biziagoa eman BEHAR dietela esan zigun Pellok.

69.Behartsuenik behartsuenak izanagatik ere, gu ez gara lotsatzen.


Behartsu ETAN  behartsuenak BALDIN bagara ere, GUK ez dugu lotsarik.

70.Euririk ez zuela egingo prentsatuta, aterkirik gabe kaleratu nintzen.


 Aterkirik gabe kaleratu nintzen, euririk egingo ez zuela KOAN.

71.Babarrun hauei gatz pitin bat botatzeko eskatu nahi dizuet.


BabarrunOI gatz pitin bat BOTA diezaiozuen eskatu nahi dizuet.

72.Itziarrek gu berarekin bizitzera joatea nahi duela entzun dut.


Itziarrek gu berarekin bizitzera  JOAN gaitezen nahi OMEN du.

73.Horrek gezur asko esaten ditu eta horren ondorio txarrak denok ezagutzen ditugu.
Horrek gezur asko esate AREN ondorio txarrak denok ezagutzen ditugu.

74.Babesa eskatu behar diogu Jaungoikoari, bestela galduak baikara.


Jaungoikoak  BABES gaitzala, bestela galduak baikara.

75.Egitasmoa aurrera atera daiteke, ondo, merke eta askok uste baino onura handiagoz. Nik hala uste dut bederen.
Nik uste dut egitasmoa aurrera atera daiteke ELA, ondo, merke eta askok uste baino onura handiagoz.

76.Beti lanean ari dira; badirudi ez dutela inoiz lorik egiten.


Beti lanean ari dira; inoiz lorik egingo ez balute BEZALA.

77.Notak hartzea ahantzi zitzaidan, eta zureez galdetzea ere bai.


Notak hartzea ahantzi zitzaidan, baita zureez galdetz ea ERE.

78.Meteorologoak ez du esan eguraldi txarra egingo duenik; ona egingo duela esan du.
Meteorologoak ez du esan eguraldi txarra egingo duenik; ona egingo duela BA!ZIK.

79. Afalondorako gazta Joxek ekarriko duela uste dute lagunek.


 Afalondorako gazta Joxek ekarriko duelaKOAN daude lagunak.

80.Zuk ohe batean egiten duzu lo, eta nik beste batean.
Guk ohe banatan egiten  DUGU lo.

81.Bere burua hiltzea erabaki zuen, arazo asko baitzuen.


Hainbeste arazo zituen, ezen bere burua hiltzea ERABAKI BAITZUEN.

82.Bai gauza politak ikusten ditugula oporretan!


Zer-nolako gauza politak ikusten ditugu N oporretan !

83.Ikuspegi horretatik begiratuta, ez genioke aitzakiarik jarriko.


Ikuspegi horretatik begiratuko  BAgenio, ez genioke aitzakiarik jarriko.

84.Biziki gorrotatzen dut hondartzan eguzki galdatan etzanda egotea.


GORROTO BIZIA diot hondartzan eguzki galdatan etzanda egoteari.

85.Zuzendariak lanera goizago heltzen ahalegintzeko esan zigun.


Zuzendariak lanera goizago heltzen ahalegin ginteze LA esan zigun.

86.Gaixoaldiaren ondoren gure amona ezin zitekeen zutik egon.


Gaixoaldiaren ondoren gure amona ez zen zutik egoteko GAUZA.

87.Herri honetako ia gizon guztiak beltzaranak dira. Bakar batzuk, hala ere, ez.
Herri honetako gizon bakar batzuk izan  EZIK, beste guztiak beltzaranak dira.

You might also like