You are on page 1of 28

Armairutik atera ginenekoa

2016

Egilea:
Lasarte-Oriako Udala. Euskara-zerbitzua
Argitaratzailea:
Lasarte-Oriako Udala
Informazio-iturria:
Argitalpen hau ikerketa batean oinarritzen da, hain zuzen ere Euskal Herriko
Unibertsitatearen Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen
Hezkuntza Teoria eta Historia Sailaren babesean Pello Jauregi Etxaniz
irakasleak egindakoan.
Ikerketaren finantzaketa:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Diseinua eta maketazioa:
Bikain diseinu grafikoa
Baimena:
Creative Commons BY-SA
Lege gordailua: SS-295-2018
Lasarte-Orian, 2018ko martxoan

Ikus liburua
Gogoratzen al zara
gogoeta-koadernoarekin?

Haizeak eramaten omen ditu hitzak


Iparrak, hitz zakarrak
Hegoak, beroak
Eta gureak?
Paperean jasoak
lagun hori:

gitara,
Atera ginen armairutik, egun ar
plazara.
harro eta kementsu, erronkaren
40 egun, BIZI eta PREST.
,
Lekukoa hartu, lekukoa pasa
sa.
hizkuntzari heldu, hartu arna

Berriro ere elkarrekin


arnasberrituko garelakoan.

lagun hori:

Nik eman dut pausoa


zuk eman didazu hauspoa

Aurrerantzean ere arnasa euskar


az
hartuko dugulakoan...
Zer da ahobizi eta
belarriprest izatea?
Ikus bideo tutoriala
Ahobizien
testigantzak

Ondorengo testigantzak,
ahobizien ahotan jarri ditugun
arren, idatziz egindakoak dira eta
gogoeta-koadernoetatik jasoak.
Sentsazioak

Nola sentitu zara erronkan zehar?

ı
Oso eroso: %84 Nahiko eroso: %14

Nola laburtuko zenuke hitz batean?


Esperientziaren
alderdi
indartsuak
Gogo lokartua esnatu dit

Esperientzia polita izan da. Aste honetan Nire helburua etxeko hizkuntza ohitura
Lasarte-Oria Bai Krosa izan da eta jende aldatzea zen. Umeari beti egiten diot
askorekin egon eta hitz egiteko aukera euskaraz baina amarekin hitz egitean
izan dut eta onartu beharra daukat erdera hutsez egiten nuen. Poza handia
ahobizi izateak hizkuntza jarrerari buruz hartu dut ikustean behintzat ume aurrean
ardura izatera bultzatu didala. gaudela amarekin, bikotekidearekin alegia,
euskaraz mintzatu gaitezkeela nahiz
eta bikoteak askotan erdaraz erantzun.
Lagunartean denok euskaraz ulertu Aitzakia ezin hobea izan da, aspaldidanik
eta ondo moldatu arren askotan ez neukan asmo honi heltzeko gogoa.
dugu euskaraz egiten. Askotan egin
izan dugu batzuk ohitura hartzeko
Tarteka horrelako ekimenak
ahalegina. Baina besteen laguntzarik
ezinbestekoak direla guk urratsak
gabe, ezin. Erronka hau eta maratoia
emateko, etxetik, “armairutik”
izan da behingoz erronka pertsonal
ateratzeko
hau burutzera lagundu didana.
Hemendik aurrera BETI EUSKARAZ!

Hizkuntza ohitura batek, edozein ohiturak bezala, oso sustrai sakonak


ditu pertsona baten jokabide automatiko eta inkontzientean. Horregatik,
askotan, kanpotik etorri behar izaten du norberarentzat beharrezkoa den
bultzadak, indarrak, ekimenak eta babesak.
Talde sentitu gara

Gustura sentitu naiz ariketarekin, herrian kolektiboki aurrera eramaten


ari garen ekimen eder baten parte. Denon artean, txikitasunean, zerbait
handia egiten ari garenaren sentipenarekin. Eta hitz bakoitza, esaldi
eta elkarrizketa bakoitza, amets eder baten sekuentzia izan denaren
sentimenduarekin. Aste pozgarria izan da hau niretzat, eta ahobizi-
belarriprest txapadun bizilagun bakoitzarekin kalean gurutzatzerakoan,
irribarre konplize bat egin diogu elkarri askotan.

Ahobiziarentzat erronka
Hala ere, ilusio berezi ez da hizkuntzaren
batekin egin dut lehen hitza gaitasunean aurrera
euskeraz beti, esperientzi egitea, ohituren
polita baita euskararen aldaketarako lokomotora
aldeko horrelako mugimendu lana egitea baizik.
baten parte sentitzea, eta Ingurune ulerkorra aurkitu
herrian horrenbeste jende dut gehienetan eta ia
zurekin batera saiatzen esfortzurik gabe eman
dela ikustea. ahal izan dut pausoa.

Erronkak GU subjektu kolektibo zabal, bizi, kopurutsu, indartsu,


ikusgarri eta erakargarria sortu du. Ahobiziek eta belarriprestek,
eginkizuna nork bere eremuan gauzatu behar bazuten ere, hori egitean,
funtsean ez ziren egile bakanak, baizik eta ekimen sozial indartsu baten
kide, ordezkari edo parte hartzaileak.
Txaparen egitekoak

Egia esanda txapa jarri eta


kontzientzia hartu nuen euskaraz Hala ere, txapa soinean eramateak
egiteko, aurretik nire lagun bati nolabaiteko “babesa” ematen zidala
euskaraz ulertuta ere erdaraz hitz sentitu dut. Hau da, txapak nik
egiten nion eta txapak indar handia euskaraz mintzatzea justifikatuko
eman dit euskaraz mintzatzeko. balu bezala. Hau beste pertsonak
gazteleraz hitz egin didanean
gertatu zait batez ere.

Oso esperientzia polita iruditu


zait. Txapa soinean eraman Kanpaina osoan zehar
izanak poztasuna eman dit konturatzen ari naiz ahobizi
eta harrotasunez eraman dut. txapa nik uste baino
Ezezagunek txapa jantzita pertsona gehiagok duela, eta
neramala ikusita, euskaraz egiten nik erdal hiztun bezala nituen
saiatu direla iruditu zait. batzuk euskal hiztunak direla.

Jende gehienarentzat txapa eramatea harrotasun, indar, ausardi eta


babes emaile bihurtu da. Txaparen bidez, ekimen kolektibo indartsu eta
handi baten parte sentitzeak indarra ematen zion haietako bakoitzari,
erronkaren zailtasunei aurre egiteko hauspoa.
Belarripresten kasuan, txapa eramateak, ulertzeko gaitasuna duela
adierazten du. Eta ulertzeko gaitasunak balio askatzailea du, euskarazko
komunikazioaren atea zabaltzeko giltza baitu berekin. Ulermena giltza
izateak ez du esan nahi, ordea, ezinbestean atea zabalduko denik. Baina
ulermenaren giltzarik gabe, ezin aterik ireki.
Konturatu naiz...

Jokaera berri bati heltzerakoan, benetan


une batean garenarekin egiten dugu topo,
gure trebetasunak eta zailtasunak agerian
jartzen dira, geure buruari buruz ditugun
hainbat eta hainbat uste eta iritzi eguneratu
beharrean aurkitzen gara.

Lehen inkontzienteki ezezagun baten


aurpegira begiratu eta euskaraz edo
erdaraz hasten nintzen. Bada, ez fidatu
instinto horretaz, ustekabe galantak
hartu ditut bat baino gehiagorekin, lehen
hitza euskaraz egin eta ederki erantzun
didatenean. Beti erderaz jardundako
pertsonekin ea euskaraz ulertzen duten
galdetu eta gogoz baietz erantzuten
dutela konturatu naiz.
Nire aldetik konturatu naiz ohiko
jendearekin euskaraz jarraitu Erronka benetan interesgarria, batez
dedala, baina saiatu arren lanean ere gure mugen aurrean jartzen
bereziki tentsio momentuetan gaituelako. Norberaren lanaren
erderara jotzen dedala. garrantziaz konturatu naiz.

Konturatu naiz uste degun baino


jende gehiagok dakiela eta ulertzen
duela euskera.

Ez datoz beti bat hautemateak eta jokaerak. Ustez bakarrik ezagutzen


ditugu geure buruaren motiboak eta ezaugarriak. Horregatik, jokaera
berri bati heltzen diogun arte, ez dakigu zinez hari heltzeko gauza izango
garen ala ez, zer ahultasun eta zer indargune aurkituko ditugun geure
baitan edota besteen jokaeran.
Ze indarra ematen duen
hizkuntzari eusteak!

Ahobizi ugari konturatu da euskarari eutsiz


gero (beharrezkoa denean elkarrizketa bi
hizkuntzetan gauzatuz), azkenean, jokaera
horrek berekin dakarrela eta sortzen duela
solaskideengan euskaraz egiteko beharra.

Amak ulertzen du euskaraz, baina gutxi


hitz egiten du. Gure harremana gazteleraz
gauzatzen dugu. Bada, ahobizi nintzela esan
orduko euskaraz hasi nintzaion eta berak, bere
mugekin, baita jarraitu ere.

Hala ere nik euskaraz eta


besteak erderaz erantzuteari
beldurra kentzen lagundu dit.

OHITURAK
astindu harrotu harritu
urratu aldatu
Baina, egia da
ezezagunen aurrean
Konturatu ahal izandu naiz, normalean kontzienteki jokatzea
gazteleraz hitz egiten duen jende beharrezkoa dela
asko, lehen hitzez haratago eta erronka honek
euskeraz mintzatzen jarraitu ezkero, horretarako aukera
elkarrizketaren zati batean bederen eskaini dit.
euskeraz jarraitzeko gogoa eta
ahalmena baduela.

Agian, ahobizi batzuek egin duten aurkikuntzarik handienetakoa


izan da ele biko elkarrizketen balio eraldatzailea. Gako nagusietako
baten aurrean gaude. Batzuentzat, aurreko ataltxoan esan bezala, ele
biko elkarrizketak izan dira zailtasunik agerikoenak. Zorionez, beste
batzuentzat esperientziak balio izan du konturatzeko ele biko elkarrizketei
eusteko gauza direla, eta jokaera horren emaitzak, besteen euskararen
erabilera sustatzeko, oso nabarmenak direla.
Jo! Hasieran... baina gero...

Orain arte erderaz mintzatzen nuen Astearen hasieran pixka bat arraroa egin
pertsona batekin euskaraz egin dut zitzaidan normalean erderaz hitz egiten
eta hasieran arrotza edo arraroa egin dutenekin euskeraz aritzea, baina egunak
baldin bazait ere, geroz eta normalagoa pasa ahala, normalizatzen joan da gauza
bilakatu da egoera berria. eta aste hau eta gero ziur pertsona
gehiagorekin euskeraz egingo dudala. Oso
esperientzia polita.
Ohitura kentzea zaila izan da baina
aste honetan buruan izanda zer lortu
daitekeen, benetan sorpresa haundia Bikote-lagunarekin bai izan dela
hartu dut. Nire aste osoa, gehiena, bilakaera bat, hasieran artifiziala zena
euskaraz egin dut eta ohiko erlazioetan azken egunetan normaltasunez bizi
ere bai. Hori izan da politena. izan degu eta berak ere euskaraz
egiteko joera haundiagoa hartu du.

Definizioz, ohitura bat aldatzea, eta haren barruan hizkuntza


ohitura bat ere bai, jakina, erosotasun-eremutik ateratzea da. Ohitura
berria finkatzerakoan, itzuli egiten gara erosotasun-eremu batera.
Baina deseroso eta arrotza izan ohi da bi ohituren arteko iraganbidea.
Prozesuak aurrera egiten du, ordea, subjektuak jokoan jarritako
bitartekoak baliagarri suertatu direnean bidean agerturiko zailtasunak
gainditzeko. Prozesu arrakastatsu bat lorpen txiki ugariz beterik dago.
Lorpen txiki horiek etengabe pizten diote ari den subjektuari gogoa,
autoestimua eta motibazioa.
...Hemendik aurrera
Beraz, esperientzia honen
bitartez, hemendik aurrera lehen Hemendik aurrera Ahobizi izaten
hitza euskaraz egiteko saiakera jarraituko dut, ea guztiz lortzen
egingo dut, pozgarria baita dudan pertsona batzuekiko
euskaraz komunikatzeko aukera joera euskaraz izatea.
duzula sentitzea.

Konturatu naiz nik uste nuen baino


Erronka hau uste dut jende gehiago dagoela euskeraz ikasi
familiakoekin euskaraz hitz nahian. Eskertzekoa da haien jarrera
egiteko aukera ezin hobea eta ni euskalduna izanik nire jarrera
izan dela eta hemendik beti izan da haiei euskaraz egitea, eta
aurrera haiekin euskaraz hemendik aurrera badakit nola hitz egin
hitz egingo dudala. jende horiekin.

Ahobizi askok inflexio puntu bezala bizi izan du prozesu labur hau, eta
gogotsu agertzen da berriro ere jokabide berari heltzeko. Ahobizi askok
“hemendik aurrera” esapidearen bidez adierazi du inflexio ideia hau.
Zailtasunak
Lagunak erdaraz eta nik
euskaraz: posible ote?

Solaskideak erdaraz hitz egiten duenean


euskarari eustea izan da, dudarik gabe,
ahobiziek aipaturiko zailtasunik handiena.

Euskararekiko kontzientzia Zailena, erderaz erantzuten


handitu zait. Nire etxean, Ez zait bereziki zaila egin. dizun horrekin euskaraz
semearekin harremana Momentu batzuetan (adibidez egitea izan da. Erronka
guztiz gazteleraz zen. Tren geltokiko txartela honetan egongo ez banintz,
Orain, nire hjarrera aldatu erostean) lehen hitza gazteleraz segituan erderara pasako
da, euskaraz hitz egiten ateratzen zitzaidan, baina pare nintzateke. Aste honetan,
dut, nahiz eta berak erdaraz bat egun ondoren euskaraz berriz, besteak erderaz nahi
erantzun. Nire harridurarako, egin det beti. Beraz, orokorrean zuela esan arte euskaraz
euskeraz hitz egiten hasi da ez da iruditu zitzaidana baino aritzea ez zait erraza egin.
(“tarteka”). zailagoa egin.

Euskaraz elkarrizketa hasi


eta solaskideak gaztelaniaz
erantzutean zaila egin zait
neureari eusten eta tarteka
hizkuntza aldatzen nuen
nahi gabe. Gogorra egiten
da egoera horietan euskarari
eustea, baina esfortzu apur
batekin lortzen da euskaraz
jarraitzea.

Egia esan, ziurgabetasun ikaragarria sortzen du ez jakiteak


solaskideak ulertu duen ala ez. Horregatik, hizkuntza ohitura aldaketa
bati ekiterakoan, funtsezkoa da komunikazioa ziurtatu beharra. Nolanahi
ere, gure hizkuntza-portaera elastikoa izatea komeni da, batzuetan
tenkatuz (euskarari eutsiz) eta beste batzuetan lasaituz (gaztelaniaz
eginez ezinbestekoa denean), baina berriro ere euskara itzuliz. Ez dadila
plastikoaren antzekoa izan, alegia, tenkatze-lasaitze horretan ez dadila
euskararako joera hautsi eta gaztelaniara itzuli.
Arroztasunetik harrotasunera

Oztoporik handiena ezagunekin,


bereziki gertukoenekin, ohiturak
aldatzeak, erdarara jotzen baitugu
ezinbestean, bestela ez baikara
natural sentitzen. Urteen inertziak
indar handia dauka.
Nik normalean nire inguruko jendearekin
esate baterako bi multzo egiten dut.
Batzuekin beti euskaraz egiten dut
eta ezin det gaztelaniaz egin. Beste
batzuekin aldiz, kontrakoa, ia beti
gaztelaniaz egiten dut. Egia esan, zaila
da azken talde honekin ohiturak aldatzea.
Saiatu naiz baina zaila egin zait.

Zailtasun handiena izan da ezagun


batzuekin euskeraz hastea gure
arteko harremana beti erderazkoa
izan baita. Pertsona horrekin dudan
konfiantzaren arabera “ausartu”
naiz euskeraz hastera edo ez.

Arrotza izaten da, nola ez bada, beti modu batean egiten dena bat-
batean beste modu batez egitea. Jokaera berria den bitartean arrotza da,
baina, behin eta berriz egitearen ondorioz ohiko eta natural bihurtzen
da. Ez dago misteriorik horretan. Horren aurrean, batzuek onartu egiten
dute arroztasun sentsazioa pasa beharreko egoera dela beste hizkuntza
ohitura berrira iritsi ahal izateko, eta normalean gainditu egiten dute.
Harro sentitzeko modukoa da, zalantzarik gabe.
Ezezagunekiko harremana

Hauxe duzu giltza: euskaraz lehen hitza

Astean zehar euskaraz mintzatzea zen helburua


eta orokorki, atsegina egin zait. Nahiz eta nire
egunerokotasunean gehienbat euskaraz hitz egin, polita da
esperientziatzea nola aldatu daitezkeen ohiturak aldaketa
txiki baten bitartez, zure lehen hitza euskaraz eginez.

Esperientzia onuragarria iruditu zait.


Askotan, hainbat ezezagunekin, lehen Esperientzia polita izan
hitzak erderaz egiteko joera degu eta da. Nahiz eta nire ingurua
aste honetan ohitura hori aldatuz, euskalduna izan, ezezagunen
uste baino jende gehiago euskeraz aurrean normalean, erderaz
egiteko gai dela ikusi ahal izan det. izaten da lehen hitza eta aste
honetan euskara erabili dut.

Gehienentzat, ezezagunekiko harremana neutro edo arazorik gabea


izan da, eta beste askok ustekabe politak jaso dituzte, ez baitzuten espero
zenbait pertsonak euskaraz ulertzea edota hitz egitea.
Errespetua, edukazioa…
askatu beharreko korapiloa

Errespetuaren izenean, zenbait Oztopo baino gehiago ohitura eta


pertsonak erderaz hitz egin behar nuela mentalizazioa. Ohitura erderara
gogorazi didate. Errespetua bakoitzak jotzeko ta mentalizazio zeren
bere buruarekin izan behar duela norbait ulertzen ez duen beldur
gogorarazi diet eta bakoitzak bere burua minimoarengatik (edukazioa dela
errespetatzeko modua, erabakitzen duen eta, diotenez!) erderara aldatzeko
hizkuntzan hitz egitea dela. Aukeratzeko joera alu hori.
eskubidea, alajaina!

Aitortu behar dut


Bestalde, ezezagun oztoporik handiena ni
batengana jotzean kosta neu izan naizela, ez
egin zait beti euskerz nekielako jendeak nola
egitea. Errespetu falta erantzungo zuen.
faltsu baten beldurrez. Erantzun txarrei
beldurra nien, baina
ez da gertatu.

Batzuek, kanpoan baino gehiago, barrenean sumatu dituzte


zailtasunak. Alegia, ezezagunen erantzun desatseginak baino gehiago,
norbere beldurrek eragotzi diela euskaraz egitea. Eta errespetuari
dagokionez, gure ustez, errespetua solaskidea ulertzeko gaitasuna izatetik
hasten da; hori da abiapuntua. Izan ere, horrela bakarrik errespetatu
daiteke bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egiteko eskubidea.
Eta orain zer?
Bukatu da?

Lasartekoa ez den jendeak Ahobizi txapak aukera ematen dit


ez zuen ezagutzen txaparen euskararen erabileraren kanpaina BMko
esanahia, edo Lasarteko langile bati ezagutzera emateko. Txaparen
maratoia. Agian gehiago erabilera gehiago zabaldu beharra dago.
zabaldu beharko genuke
Lasartetik kanpo. Astebeterako baino
urte osorako jarrera
berdinez jokatu
beharko genuke.

Irten Armairutik! Baietz 40 egun euskaraz! leloarekin, gizartearen


aktibazioan oinarritutako hizkuntza-ohituren aldaketarako esperientzia
interesgarri bat bizitu dugu Lasarte-Orian. Euskal Herriko beste herri
batzuetan ere, azken bi urteetan, egin dira antzekoak. Esperientzia
horietan oinarrituta eta Euskarak 365 egun dinamikaren barruan, Euskal
Herriko herritarrak aktibatu nahi ditugu haien egunerokoan euskara
gehiago erabiltzeko urratsak eman ditzaten.

Erronka berria: 11 egun euskaraz.


Ahobizitzeko eta belarriprestatzeko gomendioak

Merezi du probatzea!
Jokaera berri bati heltzen diogun arte, ez dakigu hari heltzeko gauza izango garen ala ez,
zer ahultasun eta zer indargune aurkituko ditugun geure baitan edota besteen jokaeran.
Beraz, ezjakintasun horren aurrean, gure burua mugatu ordez, merezi du saiatzea eta
gure ahalmenari aukera bat ematea.

Aurreiritziak atzean utzi


Ahobizi batzuek, kanpoan baino gehiago, barrenean sumatu dituzte zailtasunak. Alegia,
ezezagunen erantzun desatseginak baino gehiago, norbere beldurrek eragotzi diete
euskaraz egitea.

Belarriprest izateko gai diren herritarrak ugari dira. Hala ere, badirudi, asko ez direla
belarriprest agertu, ez erakusteko beren euskara osatu gabea dutela. Baina, belarriprest
izan zaitezkeen horrek, jakin ezazu ahobizi gehienek izugarri baloratzen dutela zure
egitekoa, komunikazioa euskaraz izateko ateak zabaltzen baitizkiezu.

Taldearen babesean eginez gero, giroa ez da gaiztotuko. Lasai!


Ahobizi eta belarriprest ugari dugun eremu batean, euskara hutsez egiteko aukerari
bide erraz, zabal eta legitimoa zabaltzen zaio parez pare. Nahiz eta jarrera eta jokaera
eragozleak agian ez diren guztiz desagertzen, behintzat neutralizatuta gelditzen dira,
haien indarra moteldu egiten da. Halako eremu batean euskaraz jarduteak ez du giroa
gaiztotzen, ez ditu kideak elkarrengandik aldentzen, ez du deserosotasuna barreiatzen;
aitzitik, halako jokaerak taldea egiten du, kideak elkarrekin lotzen ditu, eta elkarrekin
gogoko zerbait lortzearen sentsazioa sentiarazten du.

Irten armairutik!
Hizkuntza ohitura da gizarte bateko kideek aurkitu duten jokaera orekatu eta egonkorra;
indar ugariren arteko lehia da.
Eta gizartean, sistema den aldetik, orekarako joera izaten da. Badira jokaera eragozleak,
sistema baten ohitura zaharrari sutsu eusten diotenak. Badira jokaera egokitzaileak,
sistema bateko une bakoitzean nagusitzen ari den indarrari moldatzen zaizkionak. Baina
badira, baita ere, jokaera urratzaileak, sistema baten ohitura zaharra bertan behera utzi
(taldean eta giro onean, ahal dela) eta berriari eusten diotenak.
Horri deitu diogu hizkuntzaren armairutik ateratzea!

Belarriprestak izurgarrizko garrantzia du ahobiziak hizkuntza-ohitura zaharra urratzeko


egiten duen ahaleginean. “Egidazu lasai niri euskaraz” edo “Nahiago dut euskaraz
egingo bazenit” gisakoek (txapa eramate soilarekin adierazten direnak) ohitura berria
sortzeko zailtasun handienetakoa hausten du.
Ahobiziak armairutik ateratzera animatuko dituen zure portaerak adierazten du zu zeu
ere hizkuntzaren armairutik atera zarela. Zorionak!
Arroztasunetik harrotasunera
Hizkuntza-ohitura aldatzerakoan, erosotasun-eremutik ateratzen garenez, arrotz senti
gaitezke. Baina, ohitura berria finkatzea lortuz gero, sekulako poza emango digu, harro
sentituko gara gure lorpenaz. Beraz, gogoan izan arroztasunetik harrotasunera eraman
gaitzakeela gure ahaleginak.

Elkar ulertzen dugu? Orduan nik… Orduan zuk…


Komunikazioa bermatuta baldin badago, hau da, solaskideak euskaraz ulertzen badizu,
berak gaztelaniaz egin arren zuk euskaraz jarrai dezakezu. Ahobizi askok aitortu digute ele
biko elkarrizketei eusteko gauza izan direla, eta jokaera horren emaitzak oso nabarmenak
direla besteen euskararen erabilera sustatzeko.

Komunikazioa bermatuta baldin badago, hau da, zuk solaskideari euskaraz ulertzen
badiozu, zuri euskaraz egin diezazun aitortzearekin ahobiziei izugarrizko lasaitasuna
transmititzen diezu euskaraz jarrai dezaten, nahiz eta zuk gaztelaniaz erantzun…

Izan elAAAAstikoa
Gure hizkuntza-portaera elastikoa izatea komeni da, batzuetan tenkatuz (euskarari eutsiz)
eta beste batzuetan lasaituz (gaztelaniaz eginez ezinbestekoa denean), baina berriro ere
euskarara itzuliz. Ez dadila plastikoaren antzekoa izan, alegia, tenkatze-lasaitze horretan
ez dadila euskararako joera erabat lasaitu eta gaztelanian finkatu.

Belarriprest zaren horrek ere, elkarrizketa gero eta gehiago euskaraz izan dadin jokabide
elastikoa praktika dezakezu, hizkuntza-portaeren goma tenkatuz edo lasaituz. Adibidez,
ahobizia gaztelaniara lerratzen ari dela konturatutakoan, ahal baduzu eta nahi baduzu,
euskaraz has zaitezke hitz batzuk esaten edota ahobiziari gogora diezaiokezu lasai egiteko
zuri euskaraz; are gehiago, nahiago duzula zuri euskaraz egitea.

Nondik hasi? Errazenetik…


Ezezagunekin, euskaraz egin lehenengo hitza, horixe duzu giltza. Eta gogoratu, ulertu
badizu –gaztelaniaz erantzun arren–, euskaraz jarraitzea zure esku dagoela.
Belarriprest bazara ere, euskaraz egin dezakezu lehen hitza, adorea emango baitio horrek
ahobiziari. Ondoren, jakina, zeuk erabakiko duzu zein hizkuntzatan jarraitu.
eta estimatuak:

enduaren 3ra
2018ko azaroaren 23tik ab
erronka
eg ingo den 11 egun euskaraz
ituztegu,
nazional era gonbidatzen za
h errietako
aukera izan dezazuen beste
batera zuen
ahobizi eta belarriprestekin
rei astindu
euskarazko hizkuntza-ohitu
berri bat emateko.

jauzia
Herritik Euskal Herrirako
.
elkarrekin eg ingo dugulakoan

Segi bizi eta prest.

2018
• Martxoan, Lasarte-Oriak herri bezala
parte hartzeko izena ematea.
• Urri-azaroan, herritarrek ahobizi eta
belarriprest izateko izena ematea.
• Azaroaren 23tik abenduaren 3ra,
11 egun euskaraz!
www.euskaraldia.eus

You might also like