You are on page 1of 2

SEMEA GALDEZKA

- Ama, zer egingo zenuke prestatzen ari zaren bazkaria erreko ba______________? (zuri)

- Hori galdera! Niri bazkaria ez zait orain arte inoiz erre, kontu handiz ibiltzen naiz eta. Baina,

gaur, zoritxarrez, erreko ba___________, zerbait bururatuko ______________ estualditik

irteteko. Beheko jatetxean eguneko menua hartuko _________________ (guk), edo, beharbada,

izozkailuan ditudan indabak mikrouhin-labean desizoztuko __________________ (nik), eta

babarrun horiek jango ________________ (guk).

- Eta argindarra joango balitz eta izozkailuko babarrunak desizoztuko ba_____________? (guri)

- Jesus, Jesus, gauzak ez dira hain arin desizozten; gainera, gure izozkailua onenetarikoa da eta

jakiek denbora luzea irauten dute izoztuta.

- Beste galderatxo bat, ama. Olentzerok ekarri zizkidan irristailuak ikastolan edo parkean galduko

ba______________ (niri) zuek beste batzuk erosiko ____________________? (niri)

- Ez dakit, bada, oso garestiak dira eta; aitari galdetu beharko ____________ (guk).

- Eta aitak ezetz esango ba____________ (guri), eta datorren urtean Olentzerori berriro

eskatuko ba______________ opariak, zuk uste duzu ekarriko _________________-ela? (guri)

- Ez nago ziur, baina zu aurten oso ondo portatuko ba________________ eta nota onak edukiko

ba_____________, Olentzero zurekin ondo portatuko __________________-ela uste dut.

- Ai, ama, erre usaina dator sukaldetik!


Zuzenketa
SEMEA GALDEZKA

- Ama, zer egingo zenuke prestatzen ari zaren bazkaria erreko balitzaizu?

- Hori galdera! Niri bazkaria ez zait orain arte inoiz erre, kontu handiz ibiltzen naiz eta.

Baina, gaur, zoritxarrez, erreko balitzait, zerbait bururatuko litzaidake estualditik

irteteko. Beheko jatetxean eguneko menua hartuko genuke, edo, beharbada, izozkailuan

ditudan indabak mikrouhin-labean desizoztuko nituzke, eta babarrun horiek jango

genituzke.

- Eta argindarra joango balitz eta izozkailuko babarrunak desizoztuko balitzaizkikgu?

- Jesus, Jesus, gauzak ez dira hain arin desizozten; gainera, gure izozkailua onenetarikoa da

eta jakiek denbora luzea irauten dute izoztuta.

- Beste galderatxo bat, ama. Olentzerok ekarri zizkidan irristailuak ikastolan edo parkean

galduko balitzaizkit, zuek beste batzuk erosiko zenizkidakete?

- Ez dakit, bada, oso garestiak dira eta; aitari galdetu beharko genioke.

- Eta aitak ezetz esango baligu eta datorren urtean Olentzerori berriro eskatuko

bagenizkio opariak, zuk uste duzu ekarriko lizkigukeela?

- Ez nago ziur, baina aurten oso ondo portatuko bazina eta nota onak edukiko bazenitu,

Olentzero zurekin ondo portatuko litzatekeela uste dut.

- Ai, ama, erre usaina dator sukaldetik!

You might also like