You are on page 1of 2

ERANTZUN GALDERA HAUEI

01.- Zer entzun duzue irratian? (elurra egin )

02.- Zer aitzakia ipiniko diozu? (gaixorik egon)

03.- Zer esango diegu etortzen direnean? (leku egon ez)

04.- Zer entzun dute gutaz? (ikasle izan)

05.- Zer jakin behar dute zure lagunek? (zortzietan etorri)

06.- Zer esan diozu abokatuari? (lapurra izan ez)

07.- Zer esan diote elkarri? (elkar maite)

08.- Zer erantzungo diozu irakasleari? (ezer jakin)

09.- Zer esan du Mikelek irten denean? (inoiz itzuli)

10.- Eta zer erantzun diozue? (maletak eraman behar)

11.- Zer esan dute gaurko bileran? (lantegiak porrot egin)

12.- Zer esan du idazkariak? (ordenagailua hondatu)

13.- Zer esan da sidari buruz? (momentuz konponbide ez egon)

14.- Zer kontatu dio Anek Itziarri? (senargaia utzi)

15.- Zer komentatzen da langabziari buruz? (gehituz joan)

16.- Zer esan dizute niri esateko? (bihar deitu behar)

17.- Zer esan dute aireportukoek? (irteera atzeratu)

18.- Zer esan dizuete ikastolan? (kurtsoa hogei hasi)

19.- Zer esan anhi du aurpegi horrek? (azterketak gainditu)

20.- Zer esan nahi dizu hogei zenbaki honek? (ariketa bukatu)
ZUZENKETA ORRIA
01.- Guk irratian elurra egingo duela entzun dugu.

02.- Nik gaixorik egon naizela esango diot.

03.- Etortzen direnean lekurik ez dagoela esango diegu.

04.- Gutaz ikasleak garela entzun dute.

05.- Nire lagunek zortzietan etorri behar dutela jakin behar dute.

06.- Nik abokatuari lapurra ez naizela esan diot.

07.- Elkarri elkar maite dutela esan diote.

08.- Irakasleari ezer ez dakidala erantzungo diot.

09.- Mikelek irten denean inoiz ez dela itzuliko esan du.

10.- Guk maletak eraman behar dituela esan diogu.

11.- Gaurko bileran lantegiak porrot eign duela esan dute.

12.- Idazkariak ordenagailua hondatu zaiola esan du.

13.- Momentuz konponbiderik ez dagoela esan da.

14.- Anek Itziarri senargaia utzi duela esan dio.

15.- Langabeziari buruz kopurua gehituz doala komentatzen da.

16.- Zuri esateko bihar deitu behar diezula esan didate.

17.- Aireportukoek irteera atzeratu dela esan dute.

18.- Ikastolan kurtsoa hogeian hasten dela esan digute.

19.- Azterketak gainditu ditudala esan nahi du.

20.- Hogei zenbaki honek ariketa bukatu dudala esan nahi dit.

You might also like