You are on page 1of 1

Z E N B A K I O S O A K

ZENBAKIEN SAILKAPENA ETA EZAUGARRIAK

Zenbaki arruntak zenbatzeko eta ordenatzeko erabiltzen ditugu. Zenbaki arrunten multzoa
N hizkiaz adierazten da, hau da, N = {1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8... }

Zenbaki osoak zenbaki arrunt guztiak, zero eta zenbaki arrunten aurkakoak dira. Zenbaki
osoen bidez neurtzen dugu tenperatura eta zenbat diru zor dugun, eta haien bidez adierazten
ditugu, halaber, 0 mailatik behera dauden posizioak. Zenbaki osoen multzoa Z hizkiaz
adierazten da, hau da, Z = { ... -5, -4, -3, -2, -1, 0, 1, 2, 3, 4, 5...}

Zenbaki arrazionalak zatikietatik sortzen dira. Nolanahi ere, zenbaki arrazionalen iturburuko
zatikiek hainbat baldintza bete behar dituzte:
- Zenbakitzailea edozein zenbaki oso da.
- Izendatzailea zenbaki arrunt bat da.
- Zatikia sinplifikaezina da, hau da, zenbakitzaileak eta izendatzaileak ez dute zatitzaile
komunik.
Zenbaki arrazionalen multzoa Q hizkiaz adierazten da.

Zenbaki irrazionalak zatiki baten bidez adieraz ezin daitezkeenak dira. Zenbaki irrazionalen
multzoa I hizkiaz adierazten da. Zenbaki irrazional asko erroketatik sortzen dira.

Zenbaki arrazionalek eta irrazionalek, elkarrekin, zenbaki errealen multzoa sortzen dute.
Zenbaki errealen multzoa R hizkiaz adierazten da.

Zenbaki dezimaldunei erreparatuz, ondoriozta daiteke adierazpen horiek eta zenbaki


multzoak erlazionatuta daudela.
Zenbaki baten adierazpen dezimalduna honelakoa izan daiteke: zehatza, infinitua
(amaigabea) periodikoa eta amaigabe ez-periodikoa.

Bertsoa: https://youtu.be/khfXnAPCoN0

30. Ulertze-jarduera

You might also like