You are on page 1of 3

5.

Aljebra

1. SAIOA – ADIERAZPEN ALJEBRAIKOAK


ALJEBRA, eragiketak eta erlazioak aztertzen dituen matematikaren atala da.

Aljebrak eta aldagaiek, problema matematikoak ebaztea errazten dute.


Problema matematiko bat konpontzeko, ekuazio modura idatzi behar da. Letra
edo aldagai bat erabiltzen da deszifratu behar den zenbakirako.

ADIBIDEAK:

X=?

Maria eta Xabierren adinen batura 25 da. Mariak 12 urte baditu, zenbat urte ditu Xabierrek?

Mariak →12 urte


12+x = 25 → x=?
Xabierrek → x urte

ADIERAZPEN ALJEBRAIKO
bat, zenbakien eta letren
multzo bat da, eragiketa
matematikoen ikurrekin
konbinatuta.

ADIBIDEAK→
5. Aljebra

Adierazpen aljebraiko baten ZENBAKIZKO BALIOA, letren ordez ematen


diren zenbakiak jarrita eta adierazpenean ageri diren eragiketak eginda
ateratzen den zenbakia da.

ADIBIDEAK:

ARIKETAK

1. Aneren balioari ‘x’ esaten badiogu, idatzi adierazpen matematiko bat kasu
bakoitzerako:

a) Zortzi urte barru izango duen adina.


b) Orain bi urte zeukan adina.
c) Orain bi urte zeukan adinaren bikoitza.

2. Idatzi enuntziatu bakoitzari dagokion adierazpen aljebraikoa:

d) Zenbaki baten herena ken bi.


e) Bi zenbakiren arteko kandura.
f) Bi zenbakiren arteko kenduraren bikoitza.
g) Zenbaki baten bikoitza gehi 2.
h) Zenbaki baten erdia ken 8.
i) Zenbaki baten berbidura gehi 3.
j) Zenbaki baten berbiduraren bikoitza.
k) Zenbaki bat gehi zenbaki horren beraren erdia gehi haren herena.
l) Zenbaki baten bikoitzaren herena.
5. Aljebra

3. Kalkulatu adierazpen aljebraiko hauen balioa, x = - 2 bada.

4. Kalkulatu adierazpen aljebraiko hauen zenbakizko balioa, adierazitako


balioetarako.

You might also like