You are on page 1of 3

1.

Zenbaki arruntak

1. SAIOA – OINARRIZKO ERAGIKETAK


Zenbaki arruntak, multzo bateko elementuak zenbatzeko erabiltzen diren
zenbakiak dira: 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6... Zenbaki arrunten multzoari honela deitzen
zaio:

1. BATUKETA

Lotzea, gehitzea eta biltzea da. Propietate batzuk ditu:

1. Batugaia + 2. Batugaia + … = Batura

⮚ Trukatze-propietatea: batugaien ordena aldatuta ere, batura ez da


aldatzen.
ADIBIDEA: 1 + 2 = 2 + 1
3=3 (egiaztatua)

⮚ Elkartze-propietatea: batugaiak taldekatzeko moduak ez dio emaitzari


eragiten.
ADIBIDEA: (1 + 2) + 7 = 1+ (2 + 7)
3+7 = 1+9
10 = 10

2. KENKETA

Ezabatzea, gutxiagotzea, falta dena kalkulatzea edo soberan


dagoena kalkulatzea da.

Kenkizuna – Kentzailea = Kendura

⮚ Kentzailearen eta kenduraren batura kenkizuna da.


1. Zenbaki arruntak

5 – 3 = 2 🡪 3 + 2 =5

3. BIDERKETA

Batugai berdinaren batuketak modu laburrean egitea da.

1. Biderkagaia · 2. Biderkagaia · … = Biderkadura

⮚ Batuketaren propietate berdinak ditu: trukatze eta elkartze


propietateak.

4. ZATIKETA

Batugai berdinaren batuketak modu laburrean egitea da.

Zatikizuna : Zatitzailea = Zatidura

⮚ Zatikizuna beti, zatitzailea bider zatidura gehi hondarra da.


Propietate hau, zatiketak egiaztatzeko erabiltzen dugu.

10 · 13 + 4 = 130 + 4 = 134

ARIKETAK

1. Ondorengo eragiketetan, atalak identifikatu adibidean bezala:

1. Biderkagaia 🡪 3
1. Zenbaki arruntak

ADIBIDEA: 3 · 4 = 12 2. Biderkagaia 🡪 4
Biderkadura 🡪 12

a) 9 – 5 = 4
b) 8 : 4 = 2
c) 8 · 7 = 56
d) 3 + 5 + 7 = 15

2. Ondorengo eragiketetan, esan trukatze edo elkartze propietatea


egiaztatzen gabiltzan eta azalpenetako adibideetan bezala egiaztatu:

a) 7 · 6 = 6 · 7
b) 2 + (3 + 4) = (2 + 3) + 4
c) (2 · 3) · 4 = 2 ·(3 · 4)
d) 11 + 7 = 7 + 11

3. Ondorengo zatiketetan, esan zein den zatidura eta hondarra eta


egiaztatu (azalpenean bezala):

a) 139 : 7 🡪
b) 2564 : 4 🡪
c) 47136 : 23 🡪
d) 258 : 8 🡪

You might also like