You are on page 1of 6

1.

ESTATISTIKA

Populazioa eta lagina.Aldagai estatistikoak

Populazioa azterketa estatistikoa egiteko hartutako elementu guztiek osatutako multzoa


da.
Lagina aztertzen den populazioaren zatia da. Laginaren neurria lagina osatzen duten
elementuen kopurua da.
Banakoa populazioko edo lagineko elementu bakoitza da.

ADIBIDEA 122.594 biztanleko hiri batean, ezkonduta dauden pertsonen ehunekoari


buruzko azterketa estatistikoa egin nahi dugu. Horretarako, 2.325 biztanle aukeratu eta
ondorioak populazio osoari zabalduko zaizkio.
Aldagai estatistikoa: pertsona bat ezkonduta dagoen ala ez.
Populazioa: hiriko 122.594 biztanleak.
Lagina: 2.325 pertsona.
Laginaren neurria: 2.325 pertsona.
Banakoa: ausaz aukeratutako pertsona bakoitza lagineko banako bat da, eta biztanle
bakoitza, populazioko banako bat.

Aldagai estatistiko bat populazio batean edo lagin batean azter daitekeen propietate
edo ezaugarri bakoitza da.
Aldagaiak honelakoak izan daitezke:

Kualitatiboak. Hartzen dituzten balioak ezaugarriak dira. Esate baterako: sexua eta
ilearen kolorea.
Kuantitatiboak.Balioak zenbakiak dira. Honelakoak izan daitezke:
Diskretuak.Tarte bakoitzean, aldagaiak baliooen kopuru mugatu bat solik har dezake.
Esaterako, lagun kopurua : 2 eta 5 artean, 3 edo 4 lagun soilik izan ditzaket, baina ez
3,5 edo 3,6.
Jarraituak.Aldagaiak nahi adina balio har ditzake, tarte oso txikia izan arren Esaterako,
altuera: 1,70 m eta 1,80 m artean: 1,71 : 1,715 m; 1,767....

2.Maiztasun-taulak

Datu baten maiztazun absolutua (fi) datua laginean ageri den aldi kopurua da.
Datu baten maiztasun erlatiboa (hi) maiztasun absolutua zati datu kopuru osoa (N) da.
Datu baten maiztasun absolutu metatua (Fi) datua baino txikiagoak edo berdinak
diren balioen maiztasun absolutu guztien batura da.
Datu baten maiztasun erlatibo metatua (Hi) datua baino txikiagoak edo berdinak diren
balioen maiztasun erlatibo guztien batura da.

ADIBIDEA
Altuera aldagai estatistiko cuantitativo jarraitua da; beraz, datuak tartean bil
daitezke.Tarte bakoitzaren Zabaleta formula honek adierazten du:
Max − Min
, N guztizko datu kopurua izanik.
N

144 − 126
= 4, 02 denez; hurbilduz, tarte bakoitzaren Zabaleta 5 cm-koa da.
20
125 cm-tik aurrera osatuko ditugu tarteak.

Altuera fi hi Fi Hi
[125,130) f1=4 0,2 4 0,2
[130,135) f2 =3 0,15 4+3=7 0,35
[135,140) 8 0,4 7+8=15 0,75
[140,145) 5 0,25 20 1

GRAFIKO ESTATISTIKOAK

Azterketa estatistiko batean lortutako datuak antolatzeko eta interpretatzeko,


grafiko estatistikoak erabiltzen dira.

Barra-diagraman, barren goiko muturrak elkartu dira, eta histograman,


lauikizuzenen goiko aldeen erdiko puntuak.Grafiko berri horri maiztasun-
poligono deritzo.
Abzisa- ardatzetan.
Aldagaiaren datuak
idazten dira eta Abzisa-ardatza
Aldagaiaren motaren arabera grafiko mota aukeratuko da.
ordenatu-ardatzean, tartean banatu eta Aldagaiak dituen datu
maiztasunak.Balio bakoitzean adina sektoretan
Kualitatiboa.Barra-diagrama edo sektore-diagrama.
bakoitzaren gainean, banatzen da zirkulua,
laikizuzen bat maiztasun-pologonoa
Kuantitatibo diskretua.Barra-diagrama, edo sektore-
barra verticaldiagrama.
bat marrazten da, haren sektore bakoitzaren
altuera atrtearen
marrazten da.Kuantitatibo jarraitua.Histograma azalera tatuaren
edo maiztasun-poligonoa.
maiztasunaren maiztasunaren
berdina dela. proportzionala da.
Denbora-tarte desberdinei edo nolakotasun desberdinei buruzko datuak aldi
berean adierazi nahi baditugu, barra bikoitzen diagrama egingo dugu.

ADIBIDEA
Egin beheko taulako datuei dagokien histograma eta maiztasun poligonoa.

Tarteak [65,75) [75,85) [85,95) [95,105 [105,115 [115,125)


) )
fi 5 4 4 6 4 2
Fi 5 9 13 19 23 25
Zentralizazio- neurriak

Batez besteko aritmetikoa, x , lortzeko, datu bakoitza maiztasunaz biderkatu, biderkaura


guztiak batu eta guztizko datu kopuruaz zatitu behar da. Aldagai jarraitua bada, xi, tarte
bakoitzaren klase-marka da.

∑f i . xi
x= i =1
N

• Moda, Mo, maiztasun handieneko datua da. Aldagaia jarraitua bada,


moda modadun tartea izango da.

• Mediana, Me, datuak ordenatuta daudela, erdiko posizioan geratzen den


datua da, edo erdiko bi balioen batez bestekoa , datu kopurua bikoitia
bada. Aldagaia jarraitua bada, mediana medianadun tartea izango da.

ADIBIDEA

10 hegazkin-piloturi astean zenbat hegaldi egiten dituzten galdetu zaie.


Datuak taulan egeri dira.

Hegaldiak 0 1 2 3
fi 2 4 3 1

2.0 + 4.1 + 3.2 + 1.3


x= = 1,3 hegadi
10

Maiztasun handiena 4 da → Mo = 1 hegaldi

1+1
Datiak ordenatuko ditugu; 0,0,1,1,1,1,2,2,2,3 → Me = = 1 hegaldi
2

4 datu 4 datu
Batez bestekoak hegaldi kopurua 1,3 dela adierzaten du, batez beste. Hau da, astean
behin edo bitan egiten dute hegaldia, batez beste.

Modak astean hegaldi bat egitea ohikoena dela adierazten du.

Medianak astean hegaldi bat edo gehiago egiten duten pilotuak hegaldi bat edo gutxiago
egiten dutenak adina da, adierazten du.

5. Posizio-neurriak

Posizio-neurriak balioen multzo ordenatu batean datuek hartzen duten lekuaren berri
ematen duten balioak dira.

Kuartilak → Q1, Q2 eta Q3 , datu ordenatuen multzoa lau zati berdinetan banazten
duten neurriak dira; hau da, tarte bakoitzean, aztertutako datuen % 25 dago.

Pertzentilak edo zentilak → Pk, datuen multzoa 100 zati berdinetan banatzen duten
neurriak dira.

Neurri hauek kalkulatzeko ,aldagaiak kuantitatiboa izan behar du, eta gaitera, maiztasun
metatuak erabili behar dira. Aldagaia jarraitua izanez gero, klase-markaren balioa
kalkulatu behar da.

ADIBIDEA

Kalkulatu datuen hiru kuartilak eta 65. pertzentila.

DATUAK fi Fi
1 11 11
2 27 38
3 4 42
4 18 60
Guztira n

∑f
i =1
i = 60

Q1 datuen kopuruaren % 25 kalkulatu behar da: 60.0,25 = 15. 15 datu daude Q1-en
azpitik, eta besteak gainetik. Maiztasun metatuen zutabean, 15 baino handiagao edo
berdina den lehen zenbakia 38 da, 2 datuari dagokiona: Q1 = 2

Hau
% da,
25 datuen
%laurdena
50 % 752ren berdina edo txikiagoa da.
Q2-k datuen % 50 gainetik eta % ro azpitik daitu. Maiztasun metatuen ere 30 baino
handiagoa edo berdina den lehen zenbakia 38 da; beraz: Q2 = Me = 2.

60ren % 75 45 denez, prozesua errepikatuz: Q3 = 4.


Horrek esan nahi du datuen % 75 40 baini txikiagoa edo berdina dela.

P65→ 60ren % 65 39 da , eta 39 baino haundiagoa edo berdina edn lehen maiztasun
metatua 42 da, 3 datuari dagokiona; beraz: P65 = 3.
Horrek esan nahi du datuen % 65 3 baino txikiagoa edo berdina dela, eta beraz, datuen
% 35 3 baino handiagoa edo berdina dela.

6. Sakabanatze-neurriak
Sakabanatze-neurriei esker, datuak zentralizazio-neurrien inguruan zenbateraino dauden
bilduta jakin daiteke.

You might also like