You are on page 1of 3

INTERNETEKO MUNDUAK

Xabier Etxaniz Rojo

Lasai, ez naiz orain ezer berezirik deskubritzen hasiko. Internetek sekulako (1) iraultza
ekarri du gure lehen mundura – bigarren, hirugarren eta laugarren munduak izorra
daitezela– eta iraultza hori positibotzat jotzen dugu- bigarren, hirugarren eta laugarren
mundukoek ez dakite / ez dute erantzuten–. Ez da gutxi, ez, batik bat (2) kontuan (3)
hartzen badugu asmakizuna AEBetako militarrek burutu (4) zutela, zertarako eta
bigarren munduko militarrak kontrolpean izateko, hirugarren eta laugarren munduko
militarrekin ez dira gehiegi (5) kezkatzen, lagun onak izan ohi dira.
Iraultza honek ekarri dizkigun onuren (6) artean, nik bat nabarmenduko nuke: sareak
lehen munduko langileon imajinazioa (7) ikaragarri garatu du. Orain, denbora
zigarroak erretzen galdu beharrean, ordenagailuaren aurrean galtzen dugu eta
powerpoint artxibo ikaragarri landuak (8) sortzen ditugu. Nik neuk sortu izan dut
artxibo barregarri horietakoren bat lan orduetan, teorian zerbait interesgarriagoa egin
behar nuenean, alegia. Gure artelan preziatuak bukatu ostean, helbide zerrendara
jotzen dugu eta lagun guztiei bidaltzen (9) diegu sortutakoa, haiek ere gauza bera
egingo dutelakoan. Zeinek daki! Agian egunen batean iritsiko zaigu bueltan!
Zein ondo pasatzen dugun lehen munduko langileok! Baina kontuz! Bigarren,
hirugarren eta laugarren munduko langileek gurean lan egitea zein dibertigarria den
balekite, denek gurera etorri nahiko lukete.
Hain dira inbidiatsuak (10)…

Aukeratu baliokiderik egokiena:

A B C D
1 inoizko betiko eguneko berebiziko
2 apalki bereziki bidenabar batez beste
3 gogoan antza buruan moduan
4 nozitu ediren gauzatu pitzatu
5 lar nahikoa arrunt erabat
6 hobarien galeren makurren alderdien
7 asmakizuna igarkizuna eskumena irudimena
8 luzeak finak astunak oparoak
9 itauntzen erasotzen igortzen eusten
10 apetatsuak bekaiztiak guratiak mizkinak
Berridatzi

1.- Bigarren, hirugarren eta laugarren munduak izorra daitezela!


___________________________________________ izorra_______ ¡
2.- ..,. iraultza hori positibotzat jotzen dugu.
______________________________________________________ deritzogu.
3.- Ez da gutxi, ez, batik bat kontuan hartzen badugu asmakizuna AEBetako militarrek
zutela.
___________ makala ___________________________________________________
hartuta.
4.- … hirugarren eta laugarren munduko militarrekin ez dira gehiegi kezkatzen.
_____________________________________________ militarrek _________________
5.- Iraultza honek ekarri dizkigun onuren artean, nik bat nabarmenduko nuke.
_______________________________ -etako __________________________________
6.- Orain, denbora zigarroak erretzen galdu beharrean, ordenagailuaren aurrean
galtzen dugu.
_____________________________________ barik _____________________________
7.- Hain dira inbidiatsuak…
_____________ inbidia __________
ZUZENKETA
Sinonimoak

A B C D
1 inoizko betiko eguneko berebiziko
2 apalki bereziki bidenabar batez beste
3 gogoan antza buruan moduan
4 nozitu ediren gauzatu pitzatu
5 lar nahikoa arrunt erabat
6 hobarien galeren makurren alderdien
7 asmakizuna igarkizuna eskumena irudimena
8 luzeak finak astunak oparoak
9 itauntzen erasotzen igortzen eusten
10 apetatsuak bekaiztiak guratiak mizkinak

Berridazketak
1.- Bigarren, hirugarren eta laugarren munduak izorra daitezela!
Bigarren, hirugarren eta laugarren munduak izorra bitez¡
2.- ... iraultza hori positibotzat jotzen dugu.
... iraultza horri positibo(a) deritzogu.
3.- Ez da gutxi, ez, batik bat kontuan hartzen badugu asmakizuna AEBetako militarrek
zutela.
Ez da makala, batik bat asmakizuna AEBetako militarrek zutela kontuan hartuta.
4.- … hirugarren eta laugarren munduko militarrekin ez dira gehiegi kezkatzen.
… hirugarren eta laugarren munduko militarrek ez dituzte gehiegi kezkatzen.
5.- Iraultza honek ekarri dizkigun onuren artean, nik bat nabarmenduko nuke.
Iraultza honek ekarri dizkigun onuretako bat nabarmenduko nuke.
6.- Orain, denbora zigarroak erretzen galdu beharrean, ordenagailuaren aurrean
galtzen dugu.
Orain, denbora zigarroak erretzen galdu barik, ordenagailuaren aurrean galtzen
dugu.
7.- Hain dira inbidiatsuak…
Hainbesteko inbidia dute…

You might also like