You are on page 1of 5

GENETIKA PROBLEMAK

1.- Albinismoa ezaugarri azpirakorra da. Aurki itzazu F 1 eta F2 sagu albino bat eta
sagu normal homozigotikoa gurutzatzen badira.

2.- Gormututasuna azpirakorra dela jakinez, aurki ezazu gormutu eta pertsona
normal heterozigotikoaren arteko ondorengoaren genotipoa.

3.- Ospitale batean 4 ume jaio dira, haien odol taldeak A, B, AB eta O izanik.
Arazo baten ondorioz ezin da jakin zeintzuk diren ume bakoitzaren gurasoak.
Analisiak egin ondoren guraso bikoteen odol taldeak A – B, O – O, AB – O eta A – O
direla ikusi da. Esan zein den guraso bikote bakoitzari dagokion umea.

4.- AB odol taldedun emakume bat B odol taldedun gizon batekin gurutzatzen da
eta jaio den umea A taldekoa da. Esan gurasoen genotipo eta F 1- eko indibiduoena.

5.- Aurkitu itzazu gurasoen genotipoak ondoko kasuetan, gurutzamendu desberdinen


ondorioz sortutako ondorengoaren fenotipo portzentajeak ezagutuz:
(F1) (% Fenotipoak)
(P)
O A B AB
OxB 100
OxB 50 50
BxB 25 75
AxB 50 50
B x AB 50 50
AxB 25 25 25 25
B x AB 25 50 25

6.- Emakumearen ustezko infidelidadea dela eta, gizon batek dibortzioa eskatzen
du, besteak beste, ondoko arrazonamenduetan oinarriturik:
Bere lehenengo ume biren odol taldeak O eta AB dira. Baina hirugarrena, aitak
“errekonozitzen” ez duena, B odol taldekoa da. Esan informazioa hau nahikoa den
ala ez gizonari arrazoia emateko bere eskakizunetan.

7.- Giza espeziean begi kolorea gene batek ( alelo birekin) kontrolatzen duela
suposatuko dugu. Begien marroi kolorea mugatzen duen aleloa (M) gainartzailea da
urdin kolorea (m) mugatzen duenarekiko. Aurreko datuetan oinarriturik, erantzun
itzazu hurrengo galderak:
a) Zein izango da begi marroi indibiduo baten genotipoa, begi urdin batekin
gurutzatzean ume begi urdinduna eduki duela jakinik?
b) Begi marroi bikote baten ondorengoaren genotipoak esan, bikoteko pertsona
bakoitzak guraso begi urdin bat eduki duela kontuan hartuz.
8.- Bisoi europarraren ilajean jakina da gris kolorea zuriarekiko gainartzailea dela.
Ondoko gurutzamenduetako fenotipo aldetiko emaitzak ikusita, ondorioztatu kasu
bakoitzean gurutzatzen diren indibiduoen genotipoak:

(P) (F1)
GRISA ZURIA
1. Grisa x Zuria 9 11
2. Grisa x Grisa 13 4
3. Grisa x Grisa 18 0
4. Grisa x Zuria 19 0
5. Zuria x Zuria 0 15

9.- Gizon daltoniko bat, normal ikusten duen emakume batekin gurutzatzen da.
Emakumearen aita daltonikoa zela jakinez, esan nolako izango diren beraien seme-
alaben genotipoak.

10.- Giza espeziean sexuari loturiko gene baten alelo azpirakorrak (d) daltonismoa
mugatzen du.
Ondoko pedigrian oinarrituta, erantzun galderak:
Daltonikoa

(I) 1
2

(II)

1 2 3 4

a) II-2 emakumea gizon normalarekin gurutzatzen bada, zenbatekoa da ume


daltonikoa edukitzeko probabilitatea? Eta II-3 emakumearen kasuan?
b) I-2 emakumearen ama fenotipo aldetik normala zela suposatuz, esan aitaren
genotipoa.
c) Baina I-2 emakumearen ama daltonikoa bazen, zein izan behar zen aitaren
fenotipoa?
ERANTZUNAK

1.- Albinoaren genotipoa: aa


Normal homozigotikoaren genotipoa: AA

(P) AA x aa
Gametoak: A a
(F1) Aa x Aa (Beraien artean gurutzatu)
Gametoak: A a x A a

(F2) AA Aa Aa aa
Fenotipoak: (1)Normal (2) Normal albinoa (1)
homozigotikoa heterozigotikoak

2.- Gormutua : gg
Normal heterozigotikoa: Gg (P) Gg x gg
Gametoak: G g x g

(F1) Gg gg

3.- O-O bikoteak O odol taldedun umeak soilik eduki ditzake, beraz, beraiena da O
odol taldekoa.
A-O bikotearena A odol taldeko umea da; teorikoki A edo O odol taldedun umerik
eduki badezakete ere (A heterozigotikoa izanda), O taldedun ume bakarra jaio da
eta aurrekoan topa dizkiogu gurasoak.
B odol taldedun umearen gurasoak AB-O bikotea dira. Hauek ere, teorian, A odol
taldekorik eduki dezakete, baina hori ere banatuta dago.
Beraz, geratzen den umea, AB odol taldekoa, A-B bikotearena da.

4.- Gurasoak AB eta B izanda A odol taldeko umea jaio bada, ondorioztatu daiteke
B odol taldea daukan gurasoaren genotipoa BO dela, bestela ez zen posible izango.
Orduan, ondokoa da gurutzamendua :

(P) AB x BO
Gametoak: A B x B O

(F1) AB AO BB BO
5.-
(F1) (% Fenotipoak)
(P) GENOTIPOAK
O A B AB
OxB OOxBB 100
OxB OOxBO 50 50
BxB BOxBO 25 75
AxB AOxBB 50 50
B x AB BBxAB 50 50
AxB AOxBO 25 25 25 25
B x AB BOxAB 25 50 25

6.- Lehenengo ume bien odol taldeak, O eta AB, erabiliko ditugu gurasoen
genotipoak ezagutzeko. Horretarako nahikoa da kontuan hartzea umeen odola
markatzen duten aleloetatik bat guraso batena dela eta beste aleloa beste
gurasoarena. Orduan, O umearen genotipoa OO denez, gurasoek O alelo bana
daukate. Beste umearen kasuan AB denez odol taldea, badakigu A aleloa guraso
batek eman duela eta B aleloa beste gurasoak. Beraz, gurasoen genotipoak AO eta
BO dira. Genotipo horiekin bikote horrek eduki dezake B odol taldeko umea eta,
ondorioz, gizonak ez dauka alde horretatik ustezko infidelitatearen aldeko
argudiorik.

7.- a) Begi marroiak baditu banako horrek, genotiporako aukera bi daude : MM eta
Mm izatea. Bere bikotearen genotipoa mm izango da, begi urdinak dituelako.
Bien umeak begi urdinak dituenez, umearen genotipoa mm da ere bai eta horretan
oinarriturik ondorioztatu dezakegu guraso begi marroidunaren genotipoa Mm dela,
umeak m alelo bi ditu guraso bakoitzetik bana hartu duelako.

b) Bikotearen genotipoa Mm da; M, begi marroiduna izateko eta m guraso begi


urdinak alelo hori pasa diolako. Beraz, gurutzamendua eta ondorengoaren
genotipoak:
(P) Mm x Mm
Gametoak: M m M m

(F1) MM Mm Mm mm
8.-
(P) (F1) (P) ren
GRISA ZURIA GENOTIPOAK
1. Grisa x Zuria 9 11 Gg x gg
2. Grisa x Grisa 13 4 Gg x Gg
3. Grisa x Grisa 18 0 GG x GG edo Gg
4. Grisa x Zuria 19 0 GG x gg
5. Zuria x Zuria 0 15 gg x gg

9.- Daltonismoa sexuari loturiko ezaugarria da, daltonismoaren aleloak X


kromosoman kokatzen dira eta.
Gizon daltonikoa : Xd Y
Emakumeak normal ikusten badu XD kromosoma dauka; eta bestea Xd izango da
bere aita daltonikoak pasatuta. Emakumearen genotipoa, beraz, X D Xd da.
Gurutzamendua: XdY x XDXd
Gametoak: Xd Y x XD Xd
(F1) XDXd XDY XdXd XdY

10.- Gizonezkoa (XY) Emakumezkoa (XX)

Daltonismoaren aleloak zeintzuk diren argitzeko, II-4 (seme daltonikoa)


indibiduoaren genotipoa hartzen dugu abiapuntu gisa: XdY. Y kromosoma aitak
eman dio eta Xd amak; ez bata, ez bestea ez direnez daltonikoak, gurasoen
genotipoak ondokoak dira: I-1 (aita) XDY , I-2 (ama) XDXd. Gurutzamendua eginda
hurrengo genotipoak lortzen ditugu II belaunaldian: II-1 (seme ez daltonikoa)
XDY; II-2 (alaba normal ez eramailea) XDXD; II-3 (alaba ez daltonikoa, eramailea)
XDXd; II-4 (seme daltonikoa) XdY. (II-2 eta II-3 alderantziz jarri daitezke)
Genotipoak ezagututa, erantzuten ditugu galderak:
a) II-2 emakumeak ez dauka daltonismorako alelorik eta bikoteak ere ez; ume
daltonikorik ez da sortuko. II-3 emakumearen kasua I-2rena da (emakume
eramailea eta gizon normala gurutzatu); ume daltonikoa sortzeko
probabilitatea %25ekoa da, zuhaitzean ageri den modura.
b) I-2ren ama fenotipo aldetik normala izanda, genotiporako aukera bi daude:
XDXD eta XDXd. Lehenengo kasua bada, aita daltonikoa izango zen eta
bigarrena bada beste bi aukera daude: aita daltonikoa izatea (berak emango
zion Xd eta amak, XD) edo normala izatea (aitak emango zion XD eta amak, Xd)
c) Ama daltonikoa izanez gero, aitak normala behar zuen, ezinbestean.

You might also like