You are on page 1of 4

DBH 4: Genetikako ariketak (1)

Genetikaren inguruko hainbat ariketa dituzu hemen.

1) Bildotsen artile beltza alelo azpirakor bati dagokio. Ahari zuria eta ardi
beltza gurutzatzean bildots beltza izan dute. Zein genotipo zeukan
guraso bakoitzak? 

2) Zurtoin luzeko landare heterozigotikoa zurtoin motzeko landare


homozigotikoarekin gurutzatu dugu. Jakinik zurtoin luzea motzarekiko gainartzailea
dela, zein izango da ondorengoen genotipoa eta fenotipoa?

3) Mendelek erakutsi zuen Pisum sativum ilarretan kolore horia berdearekiko


gainartzailea zela. Ilarrekin hainbat saio egin ondoren honako emaitza hauek lortu
ditugu. Saia zaitez kasu bakoitzean gurasoen genotipoa zehazten:
   a) Horia x Berdea = 66 hori eta 63 berde
   b) Horia x Horia = 105 hori
   c) Horia x Horia = 93 hori eta 30 berde
   d) Berdea x Berdea = 87 berde
   e) Horia x Berdea = 102 hori

4) "A" sagu zuria sagu beltz batekin gurutzatu dugu eta beren ondorengo guztiak
zuriak izan dira. "B" sagu zuria ere sagu beltz batekin gurutzatu dugu baina oraingoan
5 sagutxo zuri eta 5 beltz izan dituzte. Zein da "A" eta "B" saguen genotipoa?

5) Bi euli beltz gurutzatu ditugu eta beren ondorengoen artean 216 euli beltz eta 72
marroi atera dira. Zein izango da gurasoen eta ondorengoen genotipoa?

6) Begi gorridun untxia eta begi beltzduna gurutzatu ditugu. Begi gorrien aleloa
azpirakorra bada ere izan duten lehen kume horrelakoa atera zaie.

a) Zein da gurasoen genotipoa?

b) Posible al da begi beltzdun kume


homozigotiko bat edukitzea?
DBH 4: Genetika ariketak (2)
Bi karaktere kontutan hartzen dituzten genetika ariketak dituzu jarraian.

1) Laborategi batean 48 akuri (cobaya)aurkitu ditugu. Hauetako 9 beltzak eta belarri luzeak
dira, 27 zuriak eta belarri luzeak, 3 beltzak eta belarri motzak eta 9 zuriak eta belarri motzak.
Zeintzu alelo dira gainartzaileak eta zeintzu azpirakorrak? 

2) Armiarma beltz (heterozigotikoa) eta iletsua eta armiarma marroi eta biluzia
(heterozigotikoa) gurutzatu dira. Jakinik kolore beltza eta biluziak izatea gainartzaileak direla,
kalkula ezazu:

   

3) Sagu zuri begi marroiduna (AABb) eta sagu zuri begi gorriduna (Aabb) gurutzatu dira.
Kalkulatu:
    a) Zenbat kume gris izan dituzte guztira?
    b) Zenbat kumek ez dute begi marroirik edukiko?
    c) Zenbat kume izango dira heterozigotikoak bi ezaugarriekiko?

4) Erle hori eta hegal motza (bi ezaugarriak heterozigotikoak) eta erle hori (heterozigotiko)
eta hegal luzeduna (homozigotikoa) gurutzatu dira.
    a) Zein alelo izango dira gainartzaileak?
    b) Zein izango da ondorengoen artean erle beltzak izateko probabilitatea? 
    c) Zenbat erle hori hegal luze jaioko dira?

5) Tximeleta baten alelo gainartzaileak hego handiak eta zuriak dira. Tximeleta zuri hego
handiduna (bietan heterozigotikoa) tximeleta beltz eta hego handidunarekin
(heterozigotikoa) gurutzatu ondoren 160 arrautza jaso ditugu. Kalkula ezazu:
    a) Zenbat izango dira hego txikidun tximeletak?
    b) Harrapariek tximeleta zuri guztiak jaten badituzte zenbat tximeletak iraungo dute
bizirik?
    c) Aurreko kasua egia balitz zein izango litzateke tximeleta mota honen etorkizuna?
    d) Harrapariek tximeleta beltzak bakarrik jango balituzte egoera berdina izango zen?
Zergatik?
    e) Zenbat tximeleta izango dira heterozigotoak bi ezaugarrietarako? 

6) Kolore beltza eta biluziak (AaBb) diren bi armiarma gurutzatu dira. Zein izango da F1
genotipoa eta fenotipoa
DBH 4: Genetika ariketak (3)
Oraingoan odol taldeen inguruko ariketak egingo ditugu.

1) A taldeko emakume batek eta B taldeko gizon batek bi haur dituzte, bata A taldekoa eta
bestea B taldekoa. Zeintzuk dira lauren genotipoak?

2) AB taldeko gurasoak haur baten esperoan daude. Zein probabilitate dauka haurrak...
    a) ... A taldekoa izateko?
    b) ... heterozigotikoa izateko?

3) A taldeko emakume batek A taldeko semea izan du. Horretarako ezinbestekoa al da


senarraren odol taldea ere A izatea?

4) AB taldeko ama eta B taldeko aita duen alaba homozigotikoak odol transfusio baten
beharra dauka. Nork eman beharko lioke odola?

5) AB taldekoa den pertsona baten gurasoen genotipoa nolakoa da? Aipa itzazu aukera
guziak.

6) B taldeko bi gurasoen alabaren odola 0 taldekoa da.


    a) Nolakoa da gurasoen genotipoa? 
    b) Posible al da alabaren aitonetako bat 0 taldekoa izatea?

7) Posible al da AB taldeko pertsona baten semea 0 taldekoa izatea? Eta pertsona horren
ama 0 taldekoa izatea?

8) Senar eta emazte baten ama biak 0 taldekoak ziren baina beraiek AB taldeko alaba izan
dute. Posible al da? Posible bada, zein izango da orduan senar emazteen genotipoa?
DBH 4: Genetika ariketak (4)
1.- Akurien ( "cobaya", laborategiko esperimentuetan erabilia) ilaje beltza karaktere
gainartzailea da, baina txuria, berriz, azpirakorra. Heterozigotikoa den akuri beltza txuria den
batekin gurutzatzen bada, nolakoak izango dira ondorengoak?

2.- Gizakiengan pigmentazioaren eza (albinismoa)


azpirakorra (a) den alelo batengatik sorturikoa da, eta
pigmentazio normala gainartzaileagatik (A).
Bi guraso normalek seme-alaba albinoa badute, zein izango
da hurrengoa albinoa ere izateko probabilitatea?

Odol taldeak: AB0 sistema.


1.- Gizon batek dibortzio eskaera bat eskatzen du. Horretarako argudiatzen du bere
ezkontzaren hirugarren seme-alaba (A odol-taldekoa) ez dela berea. Hala eta guztiz ere
berezkotzat onartzen ditu lehenengoa eta bigarrena AB eta O odol-taldekoak hurrenez
hurren. Auzi honen epailea izango bazina, gizon horri dibortzio eskaera emango zenioke?

2.- Auzitegi berean beste eskaera batek aztertzen du gizon baten kasua. Pertsona honek
esaten du bere ezkontzaren seme bakarra ez dela berea. Epaileak agindutako analisi
genetikoek hurrengo emaitzak ematen dituzte:
-Ama begi urdinekoa eta bestetik A odol-taldekoa
-Aita begi nabarrekoa eta O odol-taldekoa
-Semea begi urdinekoa eta AB odol-taldekoa

Sexuari loturiko geneen herentzia:


1.- Emakume bat, osasuntsua baina hemofilia eramailea, hemofilikoa den gizon batekin
ezkontzen da
 Semeen artean, zein izango da hemofilikoen portzentaia? Eta alaben artean?

2.- Bikote batek 5 seme izan zituen. Hauetako 4 normalak ziren eta bestea daltonikoa. Bai
ama, bai aita normalak zirela jakinez (fenotipo normala) , idatz itzazu gurasoen baita semeen
genotipoak.

You might also like