You are on page 1of 11

➢ ERREZESIBOA edo AZPIRAKORRA: Alelo bat da.

Genotipoan ezberdina den beste batekin dagoena eta


fenotipoan agertzen ez dena. Aurreko adibidean kolore
urdina errezesiboa izango da. Dominantearekin
gertatzen den lez ezinbestekoa da esatea zeren aldean
da errezesiboa eta zeren aldean dominantea kasu
batean dominantea dena bestean errezesiboa delako.
Horrela “marroia” gainartzailea da “urdin”-aren aldean,
baina errezesiboa “beltz”-aren ondoan. Alelo
azpirakorrak beti letra xeheekin (a, b, d, . . .) idatzi behar
dira.
➢ KODOMINANTEA edo EKIPOTENTEA: Alelo bat da.
Genotipoan ezberdina den beste batekin dagoena eta
fenotipoan biak espresatzen direnak. Adibidez landare
batean loreen kolorerako dagoen genean “urdin” eta
“gorri” aleloak ageri dira eta “urdin-gorri” genotipoa
badugu loreen kolorea arrosa izango da. Aurreko
kasuetan gertatzen den moduan esan behar dugu zeren
aldean da kodominantea.

PROBLEMAK
GENE BAKARREKOAK
1. Gizakiok zenbat autosoma ditugu? Eta zenbat heterokromosoma?
2. Zaldiek 64 kromosoma dituzte eta astoek 62. Haien arteko
ondorengo hibridoek (mandoek), zenbat kromosoma izango
dituzte? Azaldu zergatik mandoengandik ezin dira atera
ondorengo gehiago. Azaldu espezie bat izateko izan behar den
baldintza. (Txakurra eta zaldia-astoa)
3. Zerrendatu hurrengo genotipoetatik atera daitezken gameto
ezberdinak: Aa; BB; AaBB; AaBb; AaBbDd.
4. Pantera beltza, edo Java-koa, leopardo titadun (= moteado) era
bat da eta duen kolorea errezesiboa den alelo batetik dator (aa).
Lortu genotipoa eta fenotipoa F1 eta F2-an arraza garbiko titadun
eta pantera beltz baten arteko gurutzatze batean.
5. Akurien (= cobaya edo laborategietan esperimentuetarako
erabiltzen diren saguak) ilaje beltza karaktere dominantea da,
baina zuria, berriz, errezesiboa aurrekoaren aurrean.
Heterozigotikoa den akuri beltza zuria den batekin estali egiten
bada, nolakoak izango dira ondorengoak?

17
6. Gizakiengan pigmentazioaren eza (albinismoa) errezesiboa (a) den
alelo batengatik sorturikoa da, eta pigmentazio normala
gainartzaileagatik (A). Bi guraso normalek seme-alaba albinoa
badute, zein izango da hurrengoa albinoa ere izateko
posibilitatea?
7. Hego beltzeko tximeleta hego griseko batekin estalarazten da eta
ondorengoenga hego beltzeko 82 eta hego griseko 78 lortzen dira.
Grisa den bat zuria den beste batekin estaliz gero emaitza zera
da: 37 zuriak eta 35 grisak. Arrazoitu bi gurutzatzeak.
8. Gizakiengan A = begi nabarrak; a = begi urdinak. Gurasoak begi
nabarrekoak ziren gizon bat ezkondu egiten da amak begi
urdinak zituen emakume begi nabarreko batekin. Senar-emazteak
begi urdineko seme bat izan zuen. Eman bai semearen baita
gurasoen genotipoak.
9. Untziengan L = ile laburra; l = ile luzea. Ile laburreko emea eta ile
luzeko ar baten arteko gurutzatzean ile laburreko 7 ondokoak eta
ile luzeko bat atera zen.
Eman gurasoen genotipoak
Ondorengoengan zein zen espero zenuen proportzioa?
10. Behi-aziendengan C = adarren eza; c = adarrak izatea. Adarrak ez
dituen zezen bat hiru behi ezberdinekin gurutzatzen da eta
lehenengo behia (adarrik gabekoa) adarrik gabeko txahala
erditzen da bigarren behia (adarrekoa) adarrik gabeko txahala
erditzen da irugarren behia (adarrik gabekoa) adarreko txahala
erditzen da.
Asmatu lau gurasoen genotipoak
11. Errefauengan (= rábano) kanpoko itxura (luzanga, biribildua edo
obalatua) hiru aleloek kontrolatzen dute. Landare luzangak eta
biribilduak gurutzatuz lortzen direnak obalatuak dira; luzangak
obalatuekin, % 50 luzangak eta % 50 obalatuak lortzen dira;
obalatuak biribilduekin, % 50 obalatuak eta % 50 biribilduak.
Arrazoitu hiru gurutzatzeak inplikaturik dauden landareen
genotipoak azalduz.
12. Bisoiengan ileko kolorea da beltza, platinoa (gris-urdina) edo
zafiroa (urdin-argitsua). Hurrengo gurutzatzean honako emaitza
hauek atera ziren F 1-ean.
beltza X zafiroa : denak beltzak
beltza X zafiroa: ½ beltzak + ½ zafiroak
beltza X zafiroa : ½ beltzak + ½ platinoak
zafiroa X zafiroa: denak zafiroak
platinoa X zafiroa: ½ platinoak + ½ zafiroak
Nola azalduko zenituzke emaitza hauek? Nola heredatzen dira
hiru kolore hauek?
13. Lore laranjako bi landareak gurutzatzen dira eta 30 lore gorriko
landareak 60 lore laranjakoak eta 30 lore horikoak ateratzen dira.
Zein izango da lortuko ditugun ondorengoak lortutako lore
laranjakoak gorrikoekin eta horikoekin gurutzatzean?

18
GENE BAT BAINO GEHIAGOKOAK
14. Gizakiengan R = ile iluna; r = ilegorria; A = begi nabarrak; a = begi
urdinak. Begi ilun-nabarrekoa den gizon batek eta iluna-urdineko
emakumeak bi alabak izan zituzten: lehenengoa ilegorri-nabarra
eta bigarrena ilun-urdina.
Zehaztu alaben genotipoak
Gurasoen genotipoak
Zein da ilegorri-urdina den beste alaba bat izateko posibilitatea?
15. Ozpin-euliengan (Drosophila melanogaster-rengan) R = begi
arruntak edo gorriak; r = begi sepiak; N = hegoen tamaina
normala; n = hegoen tamaina txikia edo bestigiala. Gorri-normalak
(bi aleloetarako heterozigotikoak) diren bi eluliak gurutzatzen dira
eta 450 euli ateratzen dira. Talde fenotipiko bakoitzeko zenbat
espero zenituzke?
16. Nekazari bat saiatzen ari da zurtoin nano eta mami gorriko
fruituekin landareak lortzen. Horretarako zurtoin normala-mami
gorriko landare bat (homozigotikoa eta dominantea bi
karakteretako) zurtoin nano-mami horiko beste batekin
(homozigotikoa eta errezesiboa bi karakteretako). Gurutzatze
honekin lortuko ote da bere xedea? Hori gertatzen ez bada, zein
belaunaldian lortuko du? Zein proportziotan?
17. Untziengan L = ile motza; l = ile luzea; N = ile beltza; n = ile kanela
kolorekoa. Zehaztu genotipo eta fenotipoen portzentaiak
ondorengoengan motza-beltza untzi bat (bi genetarako
heterozigotikoa bada) motza-kanela (arbaso bat ile luzekoa
bazen) beste batekin gurutzatuz gero.
18. Lorategiko landare batek bi barietate ditu: lore gorriko-hosto
luzangak eta lore zuriko-hosto txikikoak. Lore kolorearena
bitarteko herentzia da eta hostoen kasuan luzanga da
dominantea den karakterea. Bi barietate horiek gurutzatuz gero,
zeintzuk izango dira F koengan agertzen diren genotipo eta
fenotipoen portzentaiak? F 2-koengan zenbat lore gorriko-hosto
luzanga landareak izango dira homozigotikoak?
19. Ilare-landareengan dakigunez A = Kolore horiko ilarrak; a = Kolore
berdeko ilarak. Hurrengo gurutzatzetan, genotipo ezezagun
gurasoengandik, hurrengo emaitzak atera ziren:
Gurasoak F 1-eko fenotipoak
HORIA X BERDEA 82 Horiak 78 berdeak
HORIA X HORIA 118 Horiak 39 berdeak
HORIA X HORIA 90 Horiak 0 berdeak
HORIA X BERDEA 74 horiak 0 berdeak
BERDEA X BERDEA 0 horiak 50 berdeak
Ondorioztatu guraso guztien genotipoak

19
20. Txakurrengan D = Ile iluna; d = ile argitsua; L = ile laburra; l = ile
luzea. Asmatu guraso guztien genotipoak hurrengo
gurutzatzetan.
Gurasoak F 1-eko fenotipoak
Ilun.-la Ilun.-luze Arg.-lab. Arg.-luze
b. a a
Iluna-laburra X 89 31 29 11
Iluna-laburra
Iluna-laburra X 18 19 0 0
Iluna-luzea
Iluna-laburra X 20 0 21 0
Argitsua-laburra
Iluna-laburra X 29 31 9 11
Iluna-luzea

ODOL-TALDEKOAK
21. A odol-taldeko bi gurasoengandik AB taldeko seme-alaba jaio
ahal da? Arrazoitu.
22. Indibiduo batek (zeinen ama B odol-taldekoa, eta aita A
odol-taldekoa baitziren) ezin du ulertu bera O taldekoa (hau da
gurasoen ezberdina) dela. Arrazoitu.
23. Gizon batek dibortzio eskaera bat eskatzen du. Horretarako
argudiatzen du bere ezkontzaren hirugarren seme-alaba (A
odol-taldekoa) ez dela berea. Hala eta guztiz ere berezkotzat
onartzen ditu lehenengoa eta bigarrena AB eta O odol-taldekoak
hurrenez hurren. Auzi honen epailea izango bazina, gizon horri
dibortzio eskaera emango zenioke?
24. Auzitegi berean beste eskaera batek aztertzen du gizon baten
kasua. Pertsona honek esaten du bere ezkontzaren seme bakarra
ez dela berea. Epaileak agindutako analisi genetikoek hurrengo
emaitzak ematen dituzte:
Ama begi urdinekoa eta A odol-taldekoa
Aita begi nabarrekoa eta O odol-taldekoa
Semea begi urdinekoa eta AB odol-taldekoa
Nola erabakiko zenuke eskaera hau?
25. Gizon batek (A-Rh-) alaba bat izan zuen B-Rh+ emakume batekin.
Alaba O+ da. Kalkula ezazu hurrengo seme-alabak AB+ izateko
izango duen posibilitatea.

SEXUARI LOTUTAKO GENEAK


26. Bikote batek hiru seme baditu, egia ote da laugarrenak alaba
izateko posibilitate gehiago duela?
27. Emakume bat, osasuntsu eta hemofilia eramailea, hemofilikoa den
gizon batekin ezkontzen da
Semeen artean, zein izango da hemofilikoen portzentaia?
Eta alaben artean?
28. Bikote batek 5 seme izan zituen. Hauetako 4 normalak ziren eta
bestea daltonikoa. Bai ama, bai aita normalak zirela jakinez, bila
itzazu gurasoen baita semeen genotipoak.

20
29. Emakume normal batek, zein aita hemofilikoa baitzen,
seme-alabak izan zituen gizon normal batekin. Zein portzentaian
agertuko da hemofiliaren genea ondorengoengan?
O % 25 O % 50 O Alaba guztiengan
O Seme guztiengan O Alaben % 25-ean eta semeen O %50-ean
30. Bikote batek, biak normalak ikusmenerako, seme daltoniko bat
izan zuen
Zein izango da alaba daltoniko bat edukitzeko posibilitatea?
Seme daltonikoa emakume normal batekin, eramailea ez
denarekin, ezkontzen bada, seme-alaba daltoniko bat izan ahalko
dute?

BESTE BATZUK
31. Gizon daltoniko eta A odol-taldekoak seme bat izan zuen bere aita
daltonikoa zen emakume normal eta B odol-taldeko batekin.
Semea normala eta O odol-taldekoa bada
Kalkula itzazu alabengan ager daitezkeen fenotipo ezberdinak
Kalkula itzazu semeengan ager daitezkeen fenotipo ezberdinak
32. Zaldi beltz bat, zeinen arbasoak ezezagunak baitziren, behor
ezberdinekin (zuriak eta homozigotikoak zirenekin) gurutzatzen
da. Ondorengoak izan ziren 11 kolore zurikoak eta 10 kolore
beltzekoak. Hauetako karaktereen artean zein da dominantea edo
errezesiboa azal dezakezu?
33. Gizon batek (daltonikoa-AB-Rh+) seme daltoniko eta Rh- bat izan
zuen emakume normal-O-Rh- batekin. Kalkula itzazu espero diren
portzentaiak izan ahal dituzten ondorengoengan
34. Hurrengo zuhaitz genealogikoa akuriena (laborategiko
arratoiena) da. Beltza ile kizkurrekoa da eta zuria ile leunekoa.
Laukia da arra eta zirkulua emea. Zehaztu zein da dominantea
eta errezesiboa. Esazu ere sexuari lotutako genea denentz.

21
DALTONISMO
35. Daltonismoa X kromosomari lotutako gene azpirakor batek (d)
zehazten du. Nolakoak izan daitezke gizon daltoniko baten eta
emakume normal ez-eramaile baten ondorengoak?
36. Daltonismoa X kromosomari lotutako gene azpirajor batek (d)
zehazten du. Nolakoak izan daitezke gizon daltoniko baten eta
daltonikoa ez den emakume baten(gizon daltoniko baten alaba)
ondorengoak,?
37. Gizon baten amaren aldeko amonak ikuspegi normala du, amaren
aldeko aitona daltonikoa, ama daltonikoa eta aita normala. Zer
ikuspen mota izango du gizonak? Adierazi guztien genotipoa.
38. Ikusmen normaleko emakume bat, gurasoak daltonikoak ez
zituena, gizon daltoniko batekin ezkondu zen. Horren ondorioz,
seme-alaba bat eta alaba daltoniko bat izan dituzte. Emakume
honen eta bere gurasoen genotipoa zehaztea.

39. Daltonismoa gene atzerakor (d) baten mende dago (X


kromosoman dago). Ikusmen normaleko emakume bat, aita
daltonikoa zuena, ikusmen normaleko gizon batekin ezkontzen da,
eta haren aita ere daltonikoa zen. Zer ikusmolde normal espero
daiteke ondorengoengandik?

HEMOFILIA
40. Hemofilia X kromosomari lotutako gene atzerakor batek zehazten
du. Nolakoak izan daitezke gizon arrunt baten (XHY) eta emakume
eramaile baten (XHXh) ondorengoak?
41. Hemofilikoa ez zen emakume bat, bere aita bai, hemofilikoa ez zen
gizon batekin parekatu zen.
1) Zein da seme edo alaba hemofilikoa izateko probabilitatea?
2) Zein da alaba hemofilikoa izateko probabilitatea?
3) Zein da ondorengoen genotipoa?
Nola transmititzen da gaixotasun hori?
42. Hemofilia odol-koagulazioan arazoak eragiten dituen gaixotasun
hereditarioa da. Hemofiliarik ez duen emakume bat, aitak bai
baitzeukan, hemofilikoa ez den gizon batekin elkartzen da.
1) Zein izan daiteke bikote horren ondorengoen genotipoa?
arrazoitu zure erantzuna.
2) Zein da bikote horrek seme edo alaba hemofilikoa izateko
probabilitatea? arrazoitu zure erantzuna.
3) Zein da bikote horrek alaba hemofilikoa izateko
probabilitatea? arrazoitu zure erantzuna.
4) Zein kromosomarekin dago lotuta hemofiliaren transmisioa?

GENETIKA PROBLEMAK
43. Albinismoa ezaugarri azpirakorra da. Aurki itzazu F1 eta F2 sagu
albino bat eta sagu normal homozigotikoa gurutzatzen badira.
44. Gormututasuna azpirakorra dela jakinez, aurki ezazu gormutu eta
pertsona normal heterozigotikoaren arteko ondorengoaren
genotipoa.

22
45. Ospitale batean 4 ume jaio dira, haien odol taldeak A, B, AB eta O
izanik. Arazo baten ondorioz ezin da jakin zeintzuk diren ume
bakoitzaren gurasoak. Analisiak egin ondoren guraso bikoteen
odol taldeak A – B, O – O, AB – O eta A – O direla ikusi da. Esan zein
den guraso bikote bakoitzari dagokion umea.
46. AB odol taldedun emakume bat B odol taldedun gizon batekin
gurutzatzen da eta jaio den umea A taldekoa da. Esan gurasoen
genotipo eta F1- eko indibiduoena.
47. Aurkitu itzazu gurasoen genotipoak ondoko kasuetan,
gurutzamendu desberdinen ondorioz sortutako ondorengoaren
fenotipo portzentajeak ezagutuz:
(F1) (% Fenotipoak)
(P)
O A B AB
OxB 100
OxB 50 50
BxB 25 75
AxB 50 50
B x AB 50 50
AxB 25 25 25 25
B x AB 25 50 25
Emakumearen ustezko infidelidadea dela eta, gizon batek
dibortzioa eskatzen du, besteak beste, ondoko
arrazonamenduetan oinarriturik: Bere lehenengo ume biren odol
taldeak O eta AB dira. Baina hirugarrena, aitak “errekonozitzen” ez
duena, B odol taldekoa da. Esan informazioa hau nahikoa den ala
ez gizonari arrazoia emateko bere eskakizunetan.
48. Giza espeziean begi kolorea gene batek (alelo birekin) kontrolatzen
duela suposatuko dugu. Begien marroi kolorea mugatzen duen
aleloa (M) gainartzailea da urdin kolorea (m) mugatzen
duenarekiko. Aurreko datuetan oinarriturik, erantzun itzazu
hurrengo galderak:
1) Zein izango da begi marroi indibiduo baten genotipoa, begi
urdin batekin gurutzatzean ume begi urdinduna eduki duela
jakinik?
2) Begi marroi bikote baten ondorengoaren genotipoak esan,
bikoteko pertsona bakoitzak guraso begi urdin bat eduki
duela kontuan hartuz.
49. Bisoi europarraren ilajean jakina da gris kolorea zuriarekiko
gainartzailea dela. Ondoko gurutzamenduetako fenotipo aldetiko
emaitzak ikusita, ondorioztatu kasu bakoitzean gurutzatzen diren
indibiduoen genotipoak:
(P) (F1)
GRISA ZURIA
1. Grisa x Zuria 9 11
2. Grisa x Grisa 13 4
3. Grisa x Grisa 18 0
4. Grisa x Zuria 19 0
5. Zuria x Zuria 0 15
50. Gizon daltoniko bat, normal ikusten duen emakume batekin
gurutzatzen da. Emakumearen aita daltonikoa zela jakinez, esan
nolako izango diren beraien seme-alaben genotipoak.

23
51. Giza espeziean sexuari loturiko gene baten alelo azpirakorrak (d)
daltonismoa mugatzen du. Ondoko pedigrian oinarrituta,
erantzun galderak:
Daltonikoa

(I)

(II)

1) II-2 emakumea gizon normalarekin gurutzatzen bada,


zenbatekoa da ume daltonikoa edukitzeko probabilitatea?
2) Eta II-3 emakumearen kasuan?
3) I-2 emakumearen ama fenotipo aldetik normala zela
suposatuz, esan aitaren genotipoa.
4) Baina I-2 emakumearen ama daltonikoa bazen, zein izan
behar zen aitaren fenotipoa?
52. Albinismoa ezaugarri azpirakorra da. Aurki itzazu F1 eta F2 sagu
albino bat eta sagu normal homozigotikoa gurutzatzen badira.
53. Gormututasuna azpirakorra dela jakinez, aurki ezazu gormutu eta
pertsona normal heterozigotikoaren arteko ondorengoaren
genotipoa.
54.Ospitale batean 4 ume jaio dira, haien odol taldeak A, B, AB eta O
izanik. Arazo baten ondorioz ezin da jakin zeintzuk diren ume
bakoitzaren gurasoak. Analisiak egin ondoren guraso bikoteen
odol taldeak A – B, O – O, AB – O eta A – O direla ikusi da. Esan zein
den guraso bikote bakoitzari dagokion umea.
55.AB odol taldedun emakume bat B odol taldedun gizon batekin
gurutzatzen da eta jaio den umea A taldekoa da. Esan gurasoen
genotipo eta F1- eko indibiduoena.

24
56. Aurkitu itzazu gurasoen genotipoak ondoko kasuetan,
gurutzamendu desberdinen ondorioz sortutako ondorengoaren
fenotipo portzentajeak ezagutuz:
(F1) (% Fenotipoak)
(P)
O A B AB
OxB 100
OxB 50 50
BxB 25 75
AxB 50 50
B x AB 50 50
AxB 25 25 25 25
B x AB 25 50 25

57. Emakumearen ustezko infidelidadea dela eta, gizon batek


dibortzioa eskatzen du, besteak beste, ondoko
arrazonamenduetan oinarriturik:
1) Bere lehenengo ume biren odol taldeak O eta AB dira. Baina
hirugarrena, aitak “errekonozitzen” ez duena, B odol
taldekoa da. Esan informazioa hau nahikoa den ala ez
gizonari arrazoia emateko bere eskakizunetan.
58. Giza espeziean begi kolorea gene batek (alelo birekin) kontrolatzen
duela suposatuko dugu. Begien marroi kolorea mugatzen duen
aleloa (M) gainartzailea da urdin kolorea (m) mugatzen
duenarekiko. Aurreko datuetan oinarriturik, erantzun itzazu
hurrengo galderak:
1) Zein izango da begi marroi indibiduo baten genotipoa, begi
urdin batekin gurutzatzean ume begi urdinduna eduki duela
jakinik?
2) Begi marroi bikote baten ondorengoaren genotipoak esan,
bikoteko pertsona bakoitzak guraso begi urdin bat eduki
duela kontuan hartuz.
59. Bisoi europarraren ilajean jakina da gris kolorea zuriarekiko
gainartzailea dela. Ondoko gurutzamenduetako fenotipo aldetiko
emaitzak ikusita, ondorioztatu kasu bakoitzean gurutzatzen diren
indibiduoen genotipoak:
(P) (F1)
GRISA ZURIA
1. Grisa x Zuria 9 11
2. Grisa x Grisa 13 4
3. Grisa x Grisa 18 0
4. Grisa x Zuria 19 0
5. Zuria x Zuria 0 15

60. Gizon daltoniko bat, normal ikusten duen emakume batekin


gurutzatzen da. Emakumearen aita daltonikoa zela jakinez, esan
nolako izango diren beraien seme-alaben genotipoak.

25
61. Giza espeziean sexuari loturiko gene baten alelo azpirakorrak (d)
daltonismoa mugatzen du.
Ondoko pedigrian oinarrituta, erantzun galderak:

Daltonikoa

(I)

(II)

1) II-2 emakumea gizon normalarekin gurutzatzen bada,


zenbatekoa da ume daltonikoa edukitzeko probabilitatea?
Eta II-3 emakumearen kasuan?
2) I-2 emakumearen ama fenotipo aldetik normala zela
suposatuz, esan aitaren genotipoa.
3) Baina I-2 emakumearen ama daltonikoa bazen, zein izan
behar zen aitaren fenotipoa?
62. Emakume daltoniko batek eta daltonikoa ez den gizon batek ume
bat izan dute. Umea mutila bada, zein da daltonikoa izateko
probabilitatea? Eta neska bada? Egin gurutzaketaren eskema eta
adierazi fenotipo eta genotipo guztiak.
63. A odol taldeko gizon batek eta B odol taldeko emakume batek O
odol taldeko ume bat izan dute. Arrazoitu hiruren genotipoak.
Egin gurutzaketaren eskema eta adierazi genotipo eta fenotipo
guztiak.
64. O odol taldeko pertsona batek eta AB odol taldeko beste batek
umerik izanez gero, zer aukera dago O odol taldeko izateko? Eta A
odol taldeko izateko? Egin gurutzamenduaren eskema eta
adierazi bertan ume horren genotipo eta fenotipo posibleak.
65. Gizon hemofiliko eta albino bat pigmentazio normaleko emakume
batekin gurutzatzen da. Emakume horren aita hemofilikoa zen eta
ama, berriz, albinoa.
1) Idatzi bikoteko banakoen genotipoak.
2) Egin gurutzamendua eta adierazi zelako fenotipo eta
genotipoak sortuko diren F1ean.

26
66. Albinismoa karaktere azpirakorra da pigmentazio normalari
dagokionez. Adierazi nolakoak izango liratekeen gizon albino
baten ondorengoak kasu hauetan:
1) Albinismo aurrekaririk gabeko emakume normal batekin
elkartuz gero.
2) Ama albinoa zuen emakume normal batekin elkartuz gero.
67. Banako ile ilun batek Aa genotipoa badu eta aa den banako ile
hori batekin gurutzatzen bada, zenbatekoa probabilitatea izango
dute euren seme-alabaren bat ile horiduna izateko?
68. Aurreko ariketako Aa indibiduoa beste Aa batekin elkartuz gero,
zer probabilitate dago seme-alaba ile horiduna izateko?
69. Genotipo ezezaguneko hazi horidun ilar bat hazi berdedun ilar
batekin gurutzatzean, proportzio berean ilar horiz eta berdez
osaturiko ondorengoa lortu dugu. Genotipo guztiak ondorioztatu.
70. Hazi berde leuneko ilar baten eta hazi hori zimurreko beste ilar
baten arteko gurutzaketa egin dugu eta ondorengoan hazi hori
leun eta hazi berde leuneko ilarrak bakarrik lortu ditugu, 1:1
proportzioan. Zeintzuek dira aurrekoen eta ondorengoen
genotipoak?
71. Arrosa koloreko loredun landareak gurutzatzen dira eta hurrengo
belaunaldian hurrengo proportzioak agertzen dira: 110 lore
zuridun, 111 lore gorridun eta 223 lore arrosadun landareak.
1) Ondorioztatu zein herentzi mota den.
2) Eman bai (P) eta bai (F1)ekoen genotipoak.

27

You might also like