You are on page 1of 3

Laplaceren erregela

1. Bi dado jaurtitzean, kalkulatu itzazu ondoko probabilitateak:

a) Zenbaki biak bakoitiak izatea

b) Batura 4 baino txikiagoa izatea.

c) Gutxienez bikoiti bat ateratzea.

d) Biderkadura 4ren multiploa izatea.

e) Batura bikoitia edo hiruren multiploa izatea.

f) Batura bikoitia eta hiruren multiploa izatea.

2. Hiru dado jaurtitzean:


a) Zein da emaitzen batura 8 izateko probabilitatea?
b) Eta batura zenbaki bikoitia izatearena?
c) Eta batura 5 baino txikiagoa izatearena?
d) Eta batura zenbaki lehena izatearena?

3. Sei lagunek zinemara joatea erabaki dute ( 4 mutil eta neska 2) eta 6
eserleku dituen ilara baten eseri nahi dute:
a) Zenbat era desberdinetan eseri daitezke, baldin eta generoan
baino ez dugu erreparatzen?
b) Zein da neskak muturretan esertzeko probabilitatea?
c) Zein da neskak elkarren ondoan esertzeko probabilitatea?

4. 4 bola gorri eta 2 urdin ditugu eta ilara batean kokatu nahi ditugu:
a) Zenbat eratan jarri daitezke?
b) Zein da bola urdinak muturretan egoteko probabilitatea?
c) Zein da bola gorriak batera egoteko probabilitatea?
d) Zein da bola urdinak batera ez egoteko probabilitatea?

5. “KANTOI” hitzeko letrekin,


a) Zenbat hitz desberdin era daitezke?
b) Zein da hitz bat eratzean “T”-z hasteko probabilitatea?
c) Eta beste hitz bat eratzean, zein da hiru bokalak elkarren ondoan
egoteko probabilitatea?

6. “KARRERA” hitzeko letrekin,


a) Zenbat hitz ezberdin era daitezke?
b) Zein da “A” biak elkarren ondoan egoteko probabilitatea?
c) Zenbat hasten dira “A”z?
d) Eta “A” biak mutur banatan egoteko probabilitatea?
e) Eta hitza R-z hastearena?
f) Eta hitza R-z hasi eta A-z bukatzearena?

7. 1,2,3,4 eta 5 zifrak erabiliz eta hauek errepikatu gabe zenbaki


desberdinak eratu nahi ditugu. Kalkulatu ondoko probabilitateak:
a) Zein da bikoiti biak muturretan egiteko probabilitatea?
b) Zein da bakoitiak ondoz ondoko ez egoteko probabilitatea?
c) Zein da zenbakia bikoitia izateko probabilitatea?
d) Eta bakoitia?
e) Zein da zenbakia 35-an bukatzeko probabilitatea?
f) Zein da bikoitiak ondoz ondoko egoteko probabilitatea?
g) Errepikatu ariketa zifrak nahi beste aldiz errepikatu ahal badira.

8. 1-etik 6-rako zifrak erabiliz 4 zifrako zenbakiak egin nahi ditugu, (zifrak
errepikatu gabe). Kalkulatu ondoko probabilitateak:
a) Zenbakia bikoitia izatearena.
b) Zenbakia 5000 baino handiagoa izatearena.
c) Zenbakia 4000 baino txikiagoa izatearena.
d) Zenbakia 5aren multiplo izatearena.
e) Errepikatu ariketa zifrak nahi beste aldiz errepikatu ahal badira.

9. 30 ikaslek parte hartu dute poesia lehiaketa batean. Hiru sari


desberdin banatuko dituzte. Miren bere lagun Ane eta Haizearekin
aurkeztu da.
a) Ze probabilitate dauka Mirenek irabazteko?
b) Eta sariren bat irabazteko?
c) Eta hiru lagunek saria jasotzeko?

You might also like