You are on page 1of 5

PERPAUS MOTAK

MENDEKO PERPAUSAK I
Mendeko perpausak I
Perpaus elkartuak
 Juntadurazkoak
 Mendekoak
1) Helburuzkoak
2) Kausazkoak
3) Kontzesiboak
4) Denborazkoak
5) Moduzkoak
6) Baldintzazkoak
7) Konparaziozkoak
8) Erlatibozkoak
9) Konpletiboak
10) Zehar-galderak
11) Kontsekutiboak

1.1  HELBURUZKO PERPAUSAK

Helburuzko perpausek esaldi nagusiaren helburua zein den adierazten dute. Zertara?


eta zertarako? galderei erantzuten diete. 

Menderagailuak
-t(z)eko, -t(z)ekotan, -t(z)eagatik, -t(z)earren, -t(z)era

1.2  KAUSAZKO PERPAUSAK


Kausazko perpausek perpaus nagusiko ekintza zergatik? gertatzen den esaten dute.

Menderagailuak
-(e)lako, eta, bait-, -(e)la eta, zeren (eta) … bait-, -(e)nez gero, -(e)la kausa, -(e)la
medio, -t(z)eagatik, -t(z)earren

1
PERPAUS MOTAK
MENDEKO PERPAUSAK I
1.3  PERPAUS KONTZESIBOAK

Perpaus nagusiko ekintza betetzeko zer oztopo edo eragozpen gainditzen den esaten
digute. 

Menderagailuak

-(e)n arren, nahiz eta …-(e)n, ba-… ere, arren, -ta/-da ere, -agatik

Zuzen eta oker


KONTZESIBOAK
✓ Beste jolas batzuetarako guneak jarriko zituztela esan (zuten) arren, ez dute ezer
egin!
✕ Esan arren beste jolas batzuetarako guneak jarriko zituztela, ez dute ezer egin!

KAUSAZKOAK
✓ Igogailua erabiltzeko baimena nahi genuke, jaialdirako material asko jaitsi behar
dugu eta.
✕ Igogailua erabiltzeko baimena nahi genuke, zergatik jaialdirako material asko
jaitsi behar dugu.

2
PERPAUS MOTAK
MENDEKO PERPAUSAK I
Jarduerak

Mendeko perpausak I

1. Erantzun, helburuzko perpausak erabiliz. Saiatu menderagailu desberdinak


erabiltzen.
a) Zertarako komeni da gure iritzia argi azaltzea?
b) Zertarako jaikitzen zara egunero?
c) Zertarako eztabaidatzen duzu zure lagunekin?
d) Zertarako erosi dizute telefono berria?
e) Zertarako salatu behar dira gizartean gertatzen diren bidegabekeriak?
f) Zertara joan zarete udaletxera?
g) Zertarako ikasi behar duzu ondo argudiatzen?
h) Zertarako elikatu behar dugu modu orekatuan?
i) Zertarako birziklatu behar dugu?
j) Zertarako pentsatu behar da hitz egin aurretik?

2. Erantzun galdera hauei, menderagailu desberdinak erabiliz.


a) Zergatik garbitu behar da erabilitako arropa?
b) Zergatik kutsatzen ditugu itsasoak?
c) Zergatik entzun behar da ondo galderari erantzun aurretik?
d) Zergatik aldatu nahi duzu ordenagailua?
e) Zergatik isiltzen dituzu hainbeste kontu?
f) Zergatik komeni da batzuetan isilik egotea?
g) Zergatik errespetatu behar dira arauak?
h) Zergatik da alkohola horren kaltegarria?
i) Zergatik komeni da ondo esertzea?
j) Zergatik zaude horren alai?

3. Asmatu mendeko perpaus hauen perpaus nagusia.


a) …, azkarregi ibiltzeagatik.
b) …, merkeegi saldu dutelako.
c) Askotan berandu iristen direnez, …
d) …, oso garestia baita.
e) …, euria ari zuen eta.

3
PERPAUS MOTAK
MENDEKO PERPAUSAK I
4. Osatu kausazko perpausak, bakun hauetatik abiatuta. 
a) Ikasten lagunduko dizut. Oso urduri zaude.
b) Pilota partidara joan nintzen. Sarrerak merke zeuden.
c) Ur bila joan gara. Egarria daukagu.
d) Diru guztia xahutu nuen. Aitona-amonei eskatu nien.
e) Euria ari zuen. Lasterka joan nintzen etxera.
f) Oso argudio onak erabiltzen ditu. Arrazoia eman behar izaten diogu.

5. Perpaus hauetan, bereiziko al zenituzke helburuzkoak eta kausazkoak? Saiatu, eta


azpimarratu menderagailuak.
a) Planetaren egoera hobetzen laguntzekotan, has zaitez ahal dituzun gauza
guztiak berrerabiltzen.
b) “Elkano, lehen mundu bira” filma ikustera joan nintzen atzo.
c) Zulatutako prakak erosi ditut, orain modan baitaude.
d) Mundua arriskutik salbatzeko, guztiok aldatu behar dugu zerbait.
e) Azterketan erantzunak esan ez nizkiola eta, haserretu egin zitzaidan.
f) Gehiago jakitearren sartu naiz Berria egunkariaren webgunean.
g) Gizartean aldaketa nahi dugulako kexatzen gara emakumeok.
h) Azterketan hamarra ateratzeko ikasi dut hainbeste.
i) Nota onak atera behar ditugu aurten, titulazio bat lortu nahi baitugu.
j) Gaizki portatzeagatik gelditu gara afaldu gabe.

6. Zuzendu perpaus hauetako akatsak.


a) Zurekin ezin da hitz egin, porke beti telefonora begira zaude.
b) Nola irakaslea ez den azaldu, zuzendariari abisatu diogu.
c) Ez naiz garaiz iritsi eskolara, zergatik iratzargailuak ez du jo.
d) Ez al duzu telesail berri hori ikusi behar? Eske oso ona da!
e) Nola beti besteak iraintzen dituen, ez zaio inor inguratzen jolasteko.
f) Zergatik ez zara gehiago saiatzen? Eske ia-ia lortu duzu...
g) Nola telefonoko datuak agortu zaizkidan, denei wifiaren pasahitza eskatzen
diet.
h) Ez dut gehiago ogirik erosiko denda horretan, porke segituan gogortzen da.

7. Osatu perpaus kontzesiboak, perpaus bakun hauek erabilita.


a) Birziklatu egiten dugu. Berrerabiltzen ere saiatu behar dugu.
b) Ozen hitz egiten du. Ez diogu entzun.

4
PERPAUS MOTAK
MENDEKO PERPAUSAK I
c) Ez zaigu iruditzen. Beti ikasten da zerbait berria.
d) Denbora asko aritzen da telefonoz. Gehiago aritu nahi du.
e) Oso azkarra da. Denek jotzen diote adarra.
f) Askotan hurbildu naiz bizilagunaren txakurrarengana. Zaunka egiten dit.
g) Asierrek barkamena eskatu dit. Ez da bere errua izan.
h) Askotan deitu diogu telefonoz. Ez du inoiz erantzun.
i) Ondo oinarritzen ditu bere argudioak. Hitz egiteko moduan badu zer hobetu.
j) Gurasoek dena ematen digute. Inoiz ez diegu eskertzen.

8. Osatu esaldiak, eta idatzi perpaus nagusiak eta mendekoak, zer falta den kontuan
hartuta.
a) Emakumeak lan asko egin arren, …
b) …, behar denean ikasi egiten dut.
c) Etxerako bidalitako lanak egiten hasi bazen ere, …
d) …, ezingo dut nire ametsa bete.
e) …, oraindik elkarrekin haserre daude.
f) Kontzertura joateko sarrerak erosiagatik, …
g) Klima aldaketa ekiditeko auto elektrikoa erosi nahi badugu ere, …
h) …, inork ez du ezer egiten egoera aldatzeko.
i) Ikasten saiatuta ere, …
j) Nahiz eta kirola egin, …

You might also like