You are on page 1of 10

PROBABILITATEA

1. Bi txanpon, bat eurokoa eta bestea bi eurokoa, batera botatzen ditugu. Kalkulatu:
a. Lagin espazioa
b. Gertakariak:
i. A = {gutxienez aurpegi bat ateratzea}
ii. B = {aurpegi bakarra ateratzea}
c. 𝐴 ∪ 𝐵, 𝐴 ∩ 𝐵, 𝐴̅ , 𝐵̅ . A eta B gertakariak bateragarriak edo bateraezinak
dira? Zergatik?
2. Zortzi aurpegiko dado bat botatzen dugu. Kalkulatu:
a. Lagin espazioa
b. Gertakariak
i. A = {aurpegi bikoitia ateratzea}
ii. B = {zenbaki lehena ateratzea}
c. 𝐴 ∪ 𝐵, 𝐴 ∩ 𝐵, 𝐴̅ , 𝐵̅ . Nola dira A eta B gertakariak? Bateragarriak edo
bateraezinak?
3. 40 kartako sortatik bat ateratzen dugu. Zeintzuk dira bateragarriak, bateraezinak
eta aurkakoak bikote hauetatik?:
a. A = {urrea ateratzea} B = {kopa ateratzea}
b. C = {batekoa ateratzea} D = {batekorik ez ateratzea}
c. F = {bastoi bat ateratzea} G = {sota bat ateratzea}
4. Kutxa batean 5 bola daude 1etik 5era zenbatuta, eta poltsa batean 3 papertxo
daude a, b eta c letrekin. Esperimentua bola bat eta papertxo bat ateratzea da.
a. Lagin espazioa
b. A = {bola bakoitia eta papertxoa bokala ateratzea}
B = {boletan zenbaki lehena edo papertxoetan a ateratzea}
C = {boletan 4 ateratzea}
D = {papertxoetan bokalak ateratzea}
c. 𝐴 ∪ 𝐵, 𝐴 ∩ 𝐶, 𝐶 ∪ 𝐷, 𝐴̅, 𝐵̅ , 𝐶̅ ∩ 𝐵
d. Zein gertakari dira bateraezinak?
5. Dado bat eta txanpon bat botatzen dugu. Kalkulatu:
a. Lagin espazioa
b. Gertakariak
i. A = {bikoitia eta aurpegia}
ii. B = {bakoitia edo aurpegia}
iii. C = {dadoan 2 edo 6 ateratzea}
iv. D = {gurutze ateratzea}
c. 𝐴 ∪ 𝐵, 𝐶 ∩ 𝐷, 𝐴̅, 𝐵 ∩ 𝐶, (𝐵 ∪ 𝐶) ∩ 𝐴
d. 𝑍𝑒𝑖𝑛 𝑔𝑒𝑟𝑡𝑎𝑘𝑎𝑟𝑖 𝑑𝑖𝑟𝑎 𝑏𝑎𝑡𝑒𝑟𝑎𝑒𝑧𝑖𝑛𝑎𝑘?

1
6. Kutxa batean 3 bola gorri, 2 zuri eta 4 urdin daude. Bola bat ateratzen badugu,
lortu:
a. Gorria ateratzeko probabilitatea
b. Zuria ez ateratzeko probabilitatea
c. Gorria edo urdina ateratzeko probabilitatea
d. Urdina edo zuria ateratzeko probabilitatea
7. Zein da bi dado jaurtitzerakoan bi zenbaki 6 ateratzeko probabilitatea?
8. Lortu karta sorta batetik hiru karta ateratzean, hiru kopa ateratzeko
probabilitatea
a. Karta sortara itzuliz
b. Karta sortara itzuli gabe
9. Klase batean 18 mutil eta 22 neska daude. Hautatu ausaz bi ikasle, egin zuhaitz-
diagrama eta lortu:
a. Biak mutilak izateko probabilitatea
b. Biak neskak izateko probabilitatea
c. Mutila eta neska izateko probabilitatea
10. Saskibaloi jokalari batek bi jaurtiketa libre jaurti ditu. Jaurtiketen %70 sartzen
duela, eta %30 kale egiten duela, egin zuhaitz-diagrama eta kalkulatu:
a. Jaurtiketa biak saskiratzeko probabilitatea
b. Bakar bat saskiratzeko probabilitatea
c. Bat ere saskiratzeko probabilitatea
11. Dado bat eta txanpon bat batera jaurtiko ditugu. Kalkulatu:
a. 6 bat eta aurpegia ateratzearen probabilitatea
b. 6 bat eta gurutzea ez ateratzearen probabilitatea
c. 6 bat eta aurpegia ez ateratzearen probabilitatea
12. A eta B teldeen arteko saskibaloi partidu batean markagailua 80-81 dago, A
taldeko jokalari batek bi tiro libre artean jaurtitzeko dauzkala. Jaurtiketen %80
asmatzen baldin badu, zenbatekoa da bi tiroak saskian sartuta A-k irabaz dezan
probabilitatea? Eta bi tiroak huts egin eta B-k irabaz dezan? Eta bat saskiratzea
eta berdinduta amaitzea partidua?
13. Aurreko adibidean, bigarren jaurtiketa saskiratzeko probabilitatea ezberdina da,
lehen jaurtiketa saskia sartu den ala ez. Lehena saskiratu baldin bada, bigarren
jaurtiketaren probabilitatea %90koa da; lehena huts egin baldin badu, ordea,
bigarren jaurtiketaren probabilitatea %60koa da. Lortu probabilitate hauek; A-k
irabaztea, B-k irabaztea edo berdintzea.
14. Tenis klub batean 200 bazkide daude. Horietatik 80 emakumeak dira. Horietatik
10, adingabeak dira. Gizonei dagokionez, 70 adingabe daude. Kalkulatu ausaz
bazkide bat hautatuz, gertakari hauen probabilitatea:
a. Gizona izatea
b. Emakumea eta adin nagusikoa izatea
c. Gizona eta adingabea izatea
d. Adin nagusikoa izatea (gizona edo emakumea)
e. Adingabea izatea (gizona edo emakumea)

2
15. Koadrila batean, 12 neska eta 8 mutil daude. Bi talde egiten dira, bata zinemara
joateko eta bestea, futbolera. Futbolera 2 mutil eta 9 neska joan nahi dute. 20
lagunetik bat ausaz hartuta:
a. Zein da neska izateko probabilitatea?
b. Zein da neska izateko eta futbolera joateko probabilitatea?
c. Zein da mutila izateko eta zinemara joateko probabilitatea?
d. Neska baldin bada, zein da zinemara joateko probabilitatea?
e. Mutila baldin bada, zein da futbolera joateko probabilitatea?
16. Kutxa batean 16 galtzerdi zuri eta 12 galtzerdi beltz daude. Lortu, zuhaitz-
diagramaren bidez, bi galtzerdi ausaz ateratzerakoan, honako gertakariak
emateko probabilitatea:
a. Biak beltza izatea
b. Bakoitza kolore batekoa izatea
c. Biak zuriak izatea
17. Klase batean 16 neska eta 14 mutil daude. Athletic-Real Madril partidua nork
irabaziko duen galdetu diegu; 9 neskek Real Madrilek irabaziko duela erantzuten
dute eta 6 mutilek Athleticek irabaziko duela uste dute. Izen bat ausaz hautatuta,
kalkulatu probabilitate hauek:
a. Neska izatea eta Real Madrilen alde joatea
b. Mutila izatea eta Athleticen alde joatea
18. Otordu batean 28 gizon eta 32 emakume daude. Postre eta kafe artean
aukeratzerakoan, 15 gizonek eta 20 emakumek postrea hartzen dute. Pentsatu
pertsona bat hautatu dugula ausaz. Zehaztu honako hauen probabilitatea:
a. Emakume izatea eta kafea edatea
b. Postrea hartzea (berdin dio emakumea edo gizona izatea)
19. Hiru makinek (A, B eta C) lantegi baten piezak ekoizten dituzte. Lehenengo
makinak %45, bigarrenak %30 eta azkenak %25. Baina, pieza guztiak ez daude
ondo, matxuratutako piezak ere, badira. Matxuratutako piezen ehunekoak
hauexek dira: %3, %4 eta %5, hurrenez hurren.
a. Pieza bat hartzen dugu, zenbatekoa da matxuratutako piezaren
probabilitatea?
b. Matxuratutakoa jakinda, A makinak egindakoa izatearen probabilitatea.
20. Poltsa batean 1etik 10era zenbatutako 10 bola daude.Bat atera dugu. Gertakari
hauek ditugu:
A= bakoitia ateratzea.

B= 2ren multiploa ateratzea.

C= zenbaki lehena ateratzea.

Kalkulatu A, B, C, A  B, A  B, A  C , A, B eta C gertakariak. Adierazi


probabilitateak.

3
21. Dado trukatu bat bota dugu. Aurpegi bakoitia ateratzeko probabilitatea aurpegi
bikoitia ateratzeko probabilitatearen erdia da. Kalkulatu probabilitate hauek:
a. Oinarrizko gertakari bakoitzarena.
b. Zenbaki lehena ateratzekoa.
c. 3ren multiploa ateratzekoa.
d. A= 1,2 gertakariaren aurkakoa.

22. Baserri batean 12 oilo eta 9 ahate daude. Oiloaren heren bat eta ahateen beste
heren bat luma zuridunak dira. Holako bat ausaz hartzen badugu, zein da oiloa
edo luma zuridun izatearen probabilitatea?

23. Dado bat eta txanpon bat bota ditugu. Kalkulatu honako hauek ateratzeko
probabilitatea:
b. 5a dadoan.
c. Aurpegia txanponean.
d. Bakoitia eta aurpegia.
e. Gurutzea eta lehena.

24. P(aurpegia)=0,6 duen txanpon trukatu bat bi aldiz bota dugu. Kalkulatu
probabilitate hauek:
f. Biak aurpegi ateratzearena.
g. Biak gurutze ateratzearena.
h. Aurpegi desberdinak ateratzearena.

25. 40 kartako sorta batetik bi atera dira, ordezkatu gabe.Kartak txanka eta zalduna
badira irabazten da. Zein da irabazteko probabilitatea?

26. Txanpon bat bota dugu. Aurpegia ateratzen bada, 4 bola gorri eta 6 berde dituen
A poltsatik bola bat aterako dugu. Gurutzea ateratzen bada, 7 bola gorri eta 4
berde dituen B poltsatik aterako dugu. Zeinek du probabilitate handiagoa, bola
berdeak ala gorriak?

27. Jonek 2€-ko 3 txanpon,1€-ko 3 eta 0,50€-ko 4 ditu sakelan. Elkarren ondoren, bi
txanpon ateratzen baditu, Kalkulatu probabilitate hauek:
a. Biak 2€-koak izatekoa.
b. 0,50€-koa bat ere ez izatekoa.
c. Bata 1€-koa eta bestea 2€-koa izatekoa.

28. Ikasgela batean 12 mutil eta 16 neska daude. Nesken erdiak eta mutilen
laurdenak beltzaranak dira. Kalkulatu ausaz ikasle bat aukeratzean: mutila
izateko, beltzarana izateko, neska eta ilehoria izateko , eta azkenik,mutila edo
ilehoria izateko probabilitatea.

4
29. Kutxa batean 100 torloju daude eta horietako 3 akastunak dira. Zein da 3 torloju
atera eta hirurak akastunak izateko probabilitatea?Eta 2 akastunak izatekoa? Eta
bat izatekoa?

30. Poltsa batean 6 bola zuri eta 8 urdin daude. Lau bola , itzuli gabe, ateratzen
ditugu. Zein da bola zuririk ez ateratzearen probabilitatea?

31. Kutxa batean 50 bola daude, batzuk zuriak, beste batzuk gorriak, eta besteak,
beltzak. Kolore bakoitzeko zenbat bola daude, kasu hauetan?
a. P(Z)=0,4 bada eta P(B)=0,1.
b. P(Z)=0,4 eta P(B)=P(G).

32. Poltsa batean 4 bola zuri, 5 gorri eta 6 berde daude. Elkarren seguidan , bi bola
atera dira, atzera poltsan sartu gabe. Kalkulatu probabilitateak:
c. Kolore berekoak izatekoa.
d. Bata gorria eta bestea berdea.
e. Kolore desberdinetakoak.

33. Txanpon trukatu batean, aurpegia ateratzeko probabilitatea gurutzea


ateratzekoaren hirukoitza da. Txanpona behin eta berriz bota dugu, aurpegia
atera arte. Kalkulatu probabilitate hauek:
f. 3. Jaurtiketan ateratzekoa.
g. 4. Jaurtiketan ateratzekoa.
h. n. jaurtiketan ateratzekoa.

34. Karta sorta batetik hiru karta atera ditugu. Kalkulatu honako probabilitate hauek:
i. Hirurak urreak izatekoa.
j. Gutxienez bat urrea izatekoa.

35. Sorta batetik 5 karta atera badira, kalkulatu guztiak palo berekoak izateko
probabilitatea.

36. 6 zenbakizko erruleta bat biratzen badugu eta zenbaki lehena 1,2,3,5ateratzen
bada A sakutik bola bat ateratzen dugu. Eta erruletan ez bada lehena ateratzen B
sakutik bola bat ateratzen dugu. A sakuan 7 bola gorri eta 3 beltz daude eta B
sakuan 5 gorri eta 3 beltz.
a. Zein da A sakua erabiltzeko probabilitatea?
b. Zein da B sakua eta gorri ateratzearen probabilitatea?
c. Zein da beltza ateratzearen probabilitatea?

5
37. Saku batean a, b , c eta d hizkiekin lau bola daude. Eta kutxa batean 1, 2, 3 eta 4
zenbakiekin lau paparetxo daude. Esperimentua sakutik bola bat eta kutxatik
papeltxo bat ateratzea da. Kalkulatu:
d. Lagin espazioa.
e. Gertaerak
A= bokal eta bikoitia ateratzea.

B=bakoitia ateratzea.

C=Kontsonantea edo bikoitia ateratzea.

f. A, A  B, A  C.

g. Guztiaren probabilitatea.

38. Bilbon ezkonduta egotearen probabilitatea 0,6koa da, emakume izatearen


probabilitatea 0,7koa eta “ezkonduta eta emakumea izatearen probabilitatea”
0,4koa. Zein da ezkonduta dagoela jakinda emakumea izatearen probabilitatea?

39. Hiru dado ditugu, kolore desberdinetakoak. Kalkulatu gutxienez birritan 6a


ateratzeko probabilitatea.

40. Dado bat bota dugu 5 eta 6 ateratzen bada, 4 bola gorri eta 6 berde dituen A
poltsatik bat aukeratuko dugu. Dadoan 5 baino txikiagoa ateratzen bada. 6 bola
gorri eta 4 berde dituen B poltsatik aterako dugu. Bola gorria ala berdea
ateratzeko probabilitateak berdinak dira?

41. Bulegoko mahi batek bi tiradera ditu. Lehenengoan 4 errotuladore gorri eta 2
urdin daude. Bigarrenean, 3 errotuladore gorri eta 3 urdin. Ausaz tiradera bat
ireki eta errotuladore bat hartu dugu. Zein izango den bigarren tiradera ireki eta
errotuladore gorri bat hartzeko probabilitatea?

42. Karta sorta batetik karta bat hartzen dugu. Kalkulatu hurrengo probabilitate
hauek:

a) Sota edo zaldia izatea

b) Urrea edo figura izatea

c) Ezpata edo bastoia izatea

d) 6 baino gutxiago edo kopa izatea

e) Urrea edo kopa edo figura izatea

f) Figura ez izatea

6
43. 1, 2, 3, 4 eta 5 zifrekin hiru zifratako zenbaki guztiak osatzen ditugu. Ausaz,
zenbaki bat aukeratuz gero, zein probabilitate dago zenbaki bikoiti bat
ateratzeko?

44. Neska bat jaiotzeko probabilitatea 0,54 koa da. Familia batek hiru seme-alaba
baldin baditu, kalkulatu:

a) Hirurak mutilak izateko probabilitatea

b) Hiru neska izatea

c) Bi mutil eta neska bat izatea

d) Gutxienez neska bat izatea

45. Bilera batean 21 pertsona daude. Pertsona horietatik 12 gizonak dira eta gainerakoak
emakumeak. Emakume eta gizonen artean, heren bat kanadiarrrak dira. Pertsona bat
aukeratzen dugu. Zein da kanadiarra izateko probabilitatea?

46. Kutxa batek 10 bola gorri, 6 hori eta 4 berde ditu. Beste kutxa batean 7 bola gorri, 6
hori eta 5 berde daude. Kutxa bakoitzetik bola bana hartzen dugu. Zein da kolore
berekoa izateko probabilitatea?

47. Bost kutxa ditugu. Lehenengoan 4 bola gorri daude, bigarrenean 3 gorri eta zuri bat,
hirugarrenean 2 gorri eta 2 zuri, laugarrenean gorri bat eta 3 zuri eta bostgarrenean 4
bola zuri, Ausaz kutxa bat aukeratzen da eta kutxa horretatik bola bat hartzen dugu:

a) Zein da bola zuri bat ateratzeko probabilitatea?

b) Bola bat hartzen dugu eta zuria da. Zein probabilitate dago hirugarren
kutxatik ateratzeko?

48. Bi kutxa, A eta B, berdinak dira. A kutxan 4 txartel gorri eta 5 txartel hori ditugu, B
kutxan 3 gorri eta 4 hori daude. Kutxa batetik (ausaz aukeratua) txartel bat hartzen dugu
eta horia da. Zein probabilitate dago A kutxatik ateratzeko?

49. Kutxa baten barruan 2 bola daude. Bola horiek zuriak, beltzak edo bat zuria eta
bestea beltza izan daitezke. Gero, beste bola zuri bat sartzen dugu kutxan. Bola bat
hartuz gero, zein probabilitate dago zuria ateratzeko?

7
50. Bihar, euria eginez gero Ana zinemara joateko probabilitatea %55koa da eta euria
egiten ez badu joateko probabilitatea %30koa da. Eguraldiaren pronostikoak bihar euria
egiteko probabilitatea %40koa dela esan du. Datua hauek kontuan hartuta, zein
probabilitatea dago bihar Ana zinemara joatea?

51. Enpresa bateko langileen artean ikerketa bat egin dute eta emaitzak hauexek dira:

• %40ak zuzendariak eta %60ak langileak dira


• Zuzendarien artean %20ek ingelesa dakite
• Langileen artean %10ek ingelesez hitz egiten dakite
Pertsona bat aukeratzen badugu:
a) Zein probabilitate dago zuzendaria izateko eta ingelesez hitz egiteko?
b) Zein probabilitate dago langilea izateko eta ingelesez ez hitz egiteko?
c) Ingelesa jakitea?

52. Enpresa batek tresna elektrikoak fabrikatzen ditu. Tresna elektriko batzuk ondo
funtzionatzen dute eta beste batzuk ez. Ondo funtzionatzeko probabilitatea 9/10 da.
Tresna guztiek kalitate-kontrol bat pasatzen dute. Ondo funtzionatzen duten aparatu
guztiek kontrol hori beti pasatzen dute. Ondo ez funtzionatzen duten artean kontrola
pasatzeko probabilitatea 1/11 da. Ausaz, tresna bat aukeratzen badugu:

53. Bonbilla dugu eta badakigu hemengoa edo kanpokoa izan ahal dela. Hemengoa
izateko probabilitatea 0,55koa da eta kanpokoa 0,45koa da. Hemengo bonbilla artean
%1ak eta kanpokoen artean %1,5ak matxuratuta daude. Zein probabilitate dago
matxuratuta egoteko?

54. Kikeren kotxea apurtuta dago. Hori dela eta, batzuetan ez da martxan jarri
lehenengo saialdian. Lehenengo saialdian martxan ez jartzeko probabilitatea %15da.
Lehenengo saialdian martxan jartzen denean, lanera berandu heltzen da %30
probabilitate batekin. Baina lehenengo saialdian martxan jarri ezean, berandu heltzeko
probabilitatea %80koa da.
a) Lehenengo saialdian martxan jarri eta berandu heltzeko probabilitatea
b) Zein probabilitate dago goiz heltzeko?

8
55. Hirugarren munduko herri batean gizonen kopurua emakumeen hirukoitza da. Gaitz
kutsakor bat oso azkar barreiatzen ari da. Hori dela eta, gizonen %10a eta emakumeen
%15a gaixotu egin dira. Ausaz pertsona bat hartuz gero:
a) Zein probabilitate dago gizon bat izateko? Eta emakume bat?
b) Zein da gaixorik egoteko probabilitatea? Eta osasuntsu egoteko?
c) Zein probabilitate dago gizona eta gaixorik egoteko?
d) Zein da emakumea eta gaixorik egoteko probabilitatea?
e) Pertsona bat aukeratzen dugu eta gaixorik dago. Zein probabilitate dago emakumea
izateko. Eta gizona izateko?

56. Gizonak 25 urte baino gehiago bizi izateko probabilitatea 3/5 da eta emakumeen
kasuan, ordea, 2/3 da. Gizon bat eta emakume bat aukeratuz gero, kalkulatu:
a) Biak (gizona eta emakumea) 25 urte baino gehiago bizi izateko probabilitatea
b) Bakarrik gizona 25 urte baino gehiago bizi izateko probabilitatea
c) Bakarrik emakumea 25 urte baino gehiago bizi izateko probabilitatea
d) Gutxienez bietatik bat 25 urte baino gehiago bizi izateko probabilitatea

57. Gaur, enpresa batean 800 pieza fabrikatu dira. Pieza horietatik, 25 akatsdunak irten
ziren. Ausaz 5 pieza aukeratuz gero, zein probabilitate dago piezaren bat akatsduna
izateko?
58. Kutxa batean 3 bola zuri eta 4 beltz daude, beste batean 5 beltz eta hirugarren batean
2 zuri eta 3 beltz. Kalkulatu:
a) Kutxa batetik (ausaz aukeratua) bola bat hartzen da, zein probabilitate dago
beltza izateko?
b) Kutxa batetik bola bat hartzen da eta beltza da. Zein probabilitate dago
bigarren kutxakoa izateko?
59. Animalia batzuen artean epidemia bat dago. Arren %10a eta emeen %18a gaixorik
daude. Gainera, eme kopurua arre bikoitia dela jakiten da.
a) Animalia bat aukeratuz gero, zein probabilitate dago gaixorik egoteko?
b) Animalia bat hartzen dugu eta gaixorik dago. Zein probabilitate dago arra
izateko?

9
60. Bi lantegik (A eta B) pieza berbera egiten dute. Lehenengo lantegiak piezen %70a
egiten du eta bigarrenak %30a. Baina egindako pieza guztiak ez daude ondo. A
lantegiak egiten dituen pieza guztietatik 4/1000 apurtuta daude eta B lantegiaren kasuan,
apurtuta daudenak 8/1000 dira.
a) Ausaz, pieza bat hartzen dugu eta apurtuta dago. Zein probabilitate dago B
lantegikoa izateko?
b) Lantegi bati pieza bat eskatzen diogu, zein probabilitate dago apurtuta
egoteko?
c) A lantegiari 5 pieza eskatzen dizkiogu, zein probabilitate dago piezaren bat
apurtuta egotea?

10

You might also like