You are on page 1of 4

3 gaia: Zatigarritasuna

1. Aurkitu 90 baino handiagoa eta 105 baino txikiagoa den 12ren multiplo
bat.

2. Adierazi 10 baino handiagoa eta 23 baino txikiagoa den 75en zatitzaile


bat.

3. Eman 20 baino txikiagoak diren zenbaki lehen denak.

4. Adierazi zenbat zatitzaile dituen 28 zenbakiak.

5. Adierazi zer zifra falta den 2__80 zenbakian 9rekin zatigarria izateko.

6. Eman 12 eta 30 zatitzaile komun guztiak.

7. Kalkulatu 12 eta 30en Multiplo Komunetako Txikiena.

8. Adierazi 75 zenbakia zenbaki lehenen biderkadura bezala.

9. Kalkulatu 30 eta 75en Zatitzaile Komunetako handiena.

10. Kalkulatu 18m 45 eta 54en Multiplo Komunetako Txikiena.

11. Idatzi 20 eta 70 arteko 6ren multiplo denak.

12. Idatzi 30 eta 80 arteko 7ren multiplo denak.

13. Idatzi 50 baino handiagoak diren 8ren hiru multiplo.

14. Idatzi 500 baino txikiagoa eta hurbilena den 37ren multiploa.

15. Adierazi ondoko zenbakien zatitzaileak:


a. 60 ->
b. 20 ->
c. 100 ->
d. 24 ->
e. 19 ->

16. Osatu taula:

DBH 1 03 gaia: Zatigarritasuna - 1


239 300 675 800 495 888 6402 2088 570

2ren multiploa X X X X X

3ren multiploa

4ren multiploa

5en multiploa X

9ren multiploa

11ren multiploa

17. Faktorizatu faktore lehenetan ondoko zenbakiak:

18. Aurkitu ondoko zenbaki bikoteen BOST multiplo komun:


a. 3 eta 5
b. 12 eta 9

19. Aurkitu ondoko zenbakien MKT:


a. 6 eta 8
b. 10 eta 20
c. 8 eta 12

20. Aurkitu ondoko zenbakien MKT:


a. 150 eta 350
b. 100 eta 120
c. 120, 480 eta 180

21. Aurkitu ondoko zenbakien MKT eta ZKH:


a. 18 eta 24
b. 180 eta 40
c. 60, 320 eta 140

DBH 1 03 gaia: Zatigarritasuna - 2


22. 37 eta 74 zenbakien artean dauden zein zenbaki dira 3ren multiplo?

23. Zenbaki hauetatik zein dira 6ren multiploak? erantzuna arrazoitu


122, 28, 30, 402, 634, 348, 10,500

24. Eman 20 eta 50 arteko zenbaki lehen denak.

25. Eman ondoko zenbakien zatitzaile denak:


a. 12
b. 30
c. 66
d. 200

26. Aurkitu 36 eta 90en MKT eta ZKH.

27. Tren bat 45 minuturo Bilborantz ateratzen da Arrigorriagatik, eta beste


tren bat Ugaorantz 60 minuturo ateratzen da. Tren biak batera atera
badira orain, zenbat minutu barru egongo dira geltokian bi trenak batera
berriz?

28. Deskonposatu 156 eta 250 faktore lehenentan.


a. Zein da bi zenbaki hauen MKT?
b. Zein da bi zenbaki hauen ZKH?

29. Eman 30 eta 75 zatitzaile komun denak.


a. Zein da bi zenbaki hauen MKT?
b. Zein da bi zenbaki hauen ZLH?

30. Gentzane sei egunetik behin ez da joaten lanera, bere neskalagun den
Irantzuk berriz zortzi egunean behin du jai. Urriak 1ean biek batera izan
dute jai. Zein egunetan izango dute jai berriz ere batera?

31. 100 baino txikiagoak diren zein zenbaki dira 3 eta 5en multiploak?

32. Zenbat triangelu angeluzuzen eraiki daitezke non beren azalera 36cm
den eta aldeen balioak zenbaki osoak (beti ere zentimetrotan) diren?
33. Hiru semaforo bidegurutze batean kokatuak duaude. Lehena 20
segundutik behin pizten da. Bigarrena 30 segundurik behin. Eta
Hirugarrena 28 segundurik behin. Berdean batera jarri dira orain. Zenbat
denbora beharko da hirurak berriz ere berdean jartzeko? arrazoitu
erantzuna.

DBH 1 03 gaia: Zatigarritasuna - 3


34. Maitanek 12 margo gorri, 30 margo berde eta 42 margo urdin ditu.
Margoak kutxatan jarri nahi ditu ahalik eta margo gehien kutxa
bakoitzean baina margoak nahastu gabe eta beti ere margo kopuru bera
kutxa bakoitzean. Zenbat kutxa beharko ditu? Zenbat margo egongo dira
kutxa bakoitzean?

35. Hiru semaforo bidegurutze batean kokatuak duaude. Lehena 20


segundutik behin pizten da. Bigarrena 30 segundurik behin. Eta
Hirugarrena 15 segundurik behin. Berdean batera jarri dira orain. Zenbat
aldiz egongo dira egunean hiru semaforoak batera berde? arrazoitu
erantzuna.

DBH 1 03 gaia: Zatigarritasuna - 4

You might also like