You are on page 1of 3

2.

Zatigarritasuna

1. SAIOA – MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK

1. ZATIGARRITASUNA

Zenbaki bat beste batez zatigarria da haien arteko zatiketa zehatza


denean, hau da, hondarra 0 denean.

ADIBIDEA: 104 zenbakia 8z zatigarria da?

Beraz, 104 zenbakia, 8z zatigarria dela esan daiteke.

2. MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK

Bi zenbaki zatigarritasun erlazio bidez lotuta daudenean:


• Bietan zenbaki handiena bestearen multiploa da.
• Bietan zenbaki txikiena bestearen zatitzailea da.

ADIBIDEA:
104 eta 8 zenbakien artean zatigarritasun erlazioa dago zatiketa
egitean hondarra 0 delako.
• 104 zenbakia 8-ren multiploa da
• 8 zenbakia 104-ren zatitzailea da

a) ZENBAKI BATEN MULTIPLOAK AURKITZEA


Zenbaki baten multiploak aurkitzeko nahiko da zenbaki hori zenbaki
arruntez biderkatzen joatea.
ADIBIDEA:
5 zenbakiaren multiploak →
5̇ = {5 ∗ 1, 5 ∗ 2, 5 ∗ 3, 5 ∗ 4, … } = {5, 10, 15, 20, … }
2. Zatigarritasuna

b) ZENBAKI BATEN ZATITZAILEAK AURKITZEA


Zatitzaileak lortzeko, zenbakia ondoz ondoko zenbaki arruntez
zatitzen da zatiketaren zatidura zatitzailea baino txikiagoa izan arte.

ADIBIDEA: 45 zenbakiaren zatitzaileak →

ARIKETAK

1. Zatigarria al da 144 zenbakia hauetakoren batez?

a) 2 d) 8 g) 288

b) 3 e) 10 h) 7

c) 6 f) 144 i) 1

2. Adierazi 12ren lehen sei multiploak.

3. Zein zenbakiren zatitzailea da 8 zenbakia?

a) 144 c) 18 e) 120

b) 56 d) 24 f) 112
2. Zatigarritasuna

4. Idatzi zenbaki hauen zatitzaile guztiak.


a) 10

b) 25

c) 13

d) 72

e) 33 f)

5. 50 gozoki banatu nahi ditugu poltsetan eta poltsa guztiek gozoki kopuru bera izatea
nahi dugu. Zenbat poltsatan banatu ahal ditugu eta zenbat gozoki egokituko dira
poltsa bakoitzean? Aukera posible guztiak aztertu.

You might also like