You are on page 1of 1

“Gazte-gaztea nintzela etorri nintzen Espainiara; umemokoa baino ez nintzen ia.

Lehenagotik
etorritako hainbat lagun ezagutzen nituen. Etxekoek ez zidaten etortzen utzi nahi. Inolako
agiririk gabe sartu nintzen Espainian. Ez nekien garbi zer nahi nuen: abentura zen, eta bizimodu
hobea bilatzeko saialdia ere bai, aldi berean. (…)

Oro har, ez dut bereizkeriarik sentitzen jendearen aldetik. Gobernuan, ordea, bai. Zergatik ez
gaituzte onartu nahi herritar gisa? Zergatik dabil polizia gure atzetik? Magrebtar batek okerren
bat eginez gero, denok ordaindu behar izaten dugu. Zergatik? (…)

Batek baino gehiagok esan izan dit nire erlijioan egiten dudana ergelkeria hutsa dela.
Ramadana edo barau egitea ergelkeriak omen dira. Nik hauxe erantzun izan diet: nire
sinesmenei buruzko zer edo zer jakin nahi baduzu, esadazu: “Erakuts iezadazu zure kulturari
eta erlijioari buruzko zerbait”. Orduan, azaldu egingo dizut. Eta zergatia azaldu ondoren,
zerbait gehiago jakingo duzu eta iritzi zuzenagoak eman ahal izango dituzu. Nire ustez, erlijio
guztiek Jainko berarengan sinesten dute. Nik errespetatu egiten dut zuena; errespeta ezazue
zuek ere nirea.

(…) Sarritan pentsatu izan dut hara itzultzea… Hangoa naiz, eta barne-barnean sentitzen ditut
nire herrikideek han dituzten arazoak, arazo larriak. Baina hemengoa ere sentitzen dut nire
burua (…). Ez diot inori sufrimendurik opa. Inor sufritzen ikusiz gero, badirudi zorigaitza
nolabait norberari gertatzen ari zaiola. Oso bestelako pentsaera izan arren, beste erlijio batean
sinetsi arren.

( Joan Solerrek Ali izeneko magrebtar etorkin bati egindako elkarrizketaren zatiak)

Zer arazo izan ditu etorkin honek? .

Zein jarreratara hurbiltzen da? Zertan islatzen da? (Jarrerak: etnozentrismoa, erlatibismoa,
kulturartekotasuna)

Nola jokatu beharko luke gobernuak, fenomeno honen aurrean? Nola jokatu beharko genuke
guk?

You might also like