You are on page 1of 5

Mirentxu-ri agurra (2023.04.

04)

Sarrera:

Nere herriko neskatxa maite (bibolina eta pianoa)

(https://www.eke.eus/eu/kultura/musika/koru_kantua/frederic-sorhaitz-partitura-fondoa/nere-herriko-
neskatxa-maite)

Segida:

a) Agurra

Txistularia: Txomin

Dantzaria: Iratxe

b) Txoria txori

Kantaria: Iholdi

Hegoak ebaki banizkion


nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan,
honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.
eta nik...
txoria nuen maite.

c) Poema irakurketa

Andolin-en Denboraren Joanean

Irakurlea: Garazi

(https://www.susa-literatura.eus/liburuak/poes4110)

DENBORAREN JOANEAN

Bizitza aurrera joan ahala,


gurasoek betiko abandonatzean
bakarrik
aurkitzen garenean,
gure aurrean inor ez dagoela
konturatu garelako
heriotzak ixten duen hodeiertzean,
eta garitzak eta garagartzak bezala
geratzen garenean
uzta bildu ondotik,
edo udagoienean
basobeltzeko pagoen antzera
haizete hotzen eta eurien eraginez,
arnasa hartzen dugu sakon
afaltzeko orduan,
edo telebistaren aurrean jartzen garenean.

Urtero
loratzen baitira gereziondoak,
itsasoak berotzen eta berritzen esperantzak,
hauts ezin dezakegun
gurpil zoro hori baita
gure arimaren
kemen-iturburu bakarra

d) Amatxu-ri agurra

Irakurlea: Irati
Etxekoontzat Mirentxu, Edurnetxu, Amatxu, Txirripita eta Edur. Beste askorentzat Edurne. Gauza gehiegi
barnebiltzen dituen izena.
Urbinagan, Sestaon, jaioa 1949ko ekainaren 20an. Hortik Santurtziko Las Viñas auzora mugitu zinen,
“TAPULERO SE LE VÉ, CON EL CULO A LA PARED” jolasten zinen auzora. Eta hortik Capitan Mendizabalera.
Gero aitarekin ezkondu, Areetan tarte baten egon eta Portugalete-Montreal-Portugalete izan duzu bizitoki.
Montrealetik haurdun etorri zinen. Garazi eta Irati. Irati eta Garazi. Feminismoaren ondorioz, etxean
egindako hausnarketetan biak izan gara zaharrenak eta gazteenak, biak alabak.
Ibilbide luzea egin duzu bizitzako esparru askotan eta eragin handia hemen gaudenongan.
17 urterekin hasi zinen lanean perforista gisa Martin F. Villaran enpresan, bitartean peritu merkantileko
ikasketak egin zenituela. 1971an ezkondu eta lana utzi zenuen. 71an hasi zinen euskara ikasten Bilboko
Euskaltzaindiaren egoitzan eta hortik Nafarroako barnetegian. Geroztik euskararekiko jarrera maitekorra
izan duzu, sutsuki defendatuz edonon eta alaboi oparituz gero. 71-72an Gobelas ikastolan egin zenuen lan
andereño gisa eta hortik Portugaleteko Herrikoa ikastolara joan zinen harik eta juntak andereño guztiak
bota zituen arte. Argudioa: komunistak zinetela eta seme-alabak herriarenak zirela esatea. Segidan
Simondrogaseko ikastolara joan zinen lanera. Ikastolak ilegalak bide ziren testuingurua zen. Andereño
batzuekin batera Kataluniara egiten zenituen bidaiak Rosa Senseteko ikastaroak hartzera. Psikomotrizitatea
ere ikasi zenuen.
Simondrogas ikastola alegala Kueto eskola publikoa izatera pasa zen. Zuk ez zenuen bertan lanean jarraitu
magisteritza titulurik ez izateagatik. Ondoren, ingelesa ikasten hasi zinen. Aitarekin Montrealera joan eta
gaztelaniazko eskolak ematen zenituen ingelesa ikasten jarraitu zenuen bitartean. Etxekook badakigu zein
bereziak izan ziren Montrealen pasatako 3 urteak. Euskal Herrian jaio gintezen nahi zenuen, hainbeste maite
zenuen eta dugun aberrian.
Alabok 3 urte bete arte zaintza lanetan ibili zinen eta ingeleseko magisteritza atera zenuen. Gero Lanbide
Heziketan lanean hasi eta 94an oposaketak gainditu zenituen. Bizkaiko herri ezberdinetan lanean aritu eta
Sestaon bukatu zenuen 60 urterekin zure ibilbide laborala.
Lan asko egin duzu, ama, eta bi amodio handi izan dituzula esaten zenigun: bata, Euskara eta Euskal Herria;
bigarrena, feminismoa. Mugimendu abertzalearen parte izan zinen, hasieran mendizaletasunarekin
nahasten zena.
2007an sortu zenuen hemen bildu zaizkigun lagunekin batera Andere Bidatz talde feminista eta azken 13
urteetan mugimendu feministako parte aktibo izan zara. Portugaleteko askori Euskal Herria eta Euskara
ekarri eta hurbildu diezu bertan.
Emakume ekina, pazientziarekin nahi izan duzun ia guztia lortu duena, sorgin xamarra eta oso alaia. Txisteak
inoiz ezin izan dituzu amaitu barre egiten hasi eta barrearen ondorioz negarrez bukatzen zenuelako. Azken
egun arte umore onekoa. Eta bereziki, oso indartsua. Buruz indartsua.
Joan egin nahi zenuela esan zenigun. Medikuei esan zenien eta hauek galdera bakarra egiten zizuten:
Edurne, denok pasa behar dugu hortik, nola egiten duzu horrela egoteko? Asko pentsatzen esan zenuen.
Pentsalarien artean zu zaitugu heroi. Asko irakatsi diguzu. Eta gauza batzuk argi adierazi: nitaz oroitzen
zaretenean gogoratu bizitza zoriontsua izan dudala!
Bizitza duina zer den pentsamendu eta ekintzez erakutsi diguzu eta hil arte bizi izan zara gogotsu. Heriotzari
beldurrik izan ez dion emakume / bikote / ama / ahizpa / arreba / izeko / kide / lagun izugarri ausarta izan
zara!

Plazera izan da bizitza zurekin partekatzea!


Eskerrik asko, Ama!
Asko maite zaitugu!

Portugaleten, 2023ko apirilaren 4an.


Etxekook

e) Amets

Kantaria: Iholdi

AMETS
Amets, amets egin itsas andrea,
amets, zure ametsa gerta leike eta.
Berriz etorriko zera Santurtziko kaiera,
han daukazu maitea, itxaroten duzuna,
berriz etorriko zera, zure txaluparekin,
han daukazu maitea ta bihotza…
Han daukazu maitea ta bihotza.

f) Bukaera

Eskerrik asko etortzeagatik

You might also like