You are on page 1of 1

Gure Arimek 7 bizitza dauzkate katuek bezala?

Gaur egun, eta teknologien hazkunde izugarri honekin, pentsatzen dugu gure ‘arima’ sare
sozialetan argitaratzen argazki eta bideoetan gordeta geratuko dela gure heriotza eta gero,
urteak pasa ahala. Filosofo aurresokratiko batzuk, arima betierekoa, infinitua zela esaten
zuten, Platon eta Aristoteles, besteak beste. Pentsamolde honek irreala izatea iruditu ahal
da, baina, hemendik urte batzuetara, gure arima haragiztatzeko gai izango gara gure
gorputza hilda egon eta gero?

Lehen esan dudan bezala, k.a. VI. mendean Filosofo aurresokratiko batzuk adierazten zuten
haien pentsamoldean arima betierekoa, perfektua eta hilezkorra zela. Beste alde batetik,
haien iritziz, gure gorputz fisikoa arimaren ‘kartzela’ zen, kutxa edo kutxa gotor bat izango
balitz bezala. Platon, adibidez, pentsamolde honen aldekoa zen, eta ‘dualismo
antropologikoa’, hau da, gizakiaren egitura bitan banatzea, gorputza alde batetik eta arima
beste alde batetik, azken honi garrantzi gehiago ematen, alegoria batekin oso argi azaldu
zuen, ‘Hegodun Gurditxoaren Alegoria’ izendatu zuen. Platonek esaten zuen, arimak hirutan
banatzen zela, hiru atalak honako hauek zirenak: Arima razionala, arima irritsua eta arima
suminezkoa. Haren ustez, atal razionala atal suminezkoari lotuta, atal irritsua bereganatu
ahal dute. Baina, hau guztia gertatu edo ez, haren ustez arima betierekoa zen eta gorputza
hilez gero, arima ez zen hilko, are gehiago, arima ‘matempsikosiarenbidez’ haragiztatuko
zen. Ideia honen kontra jokatu zuten filosofoak ere egon ziren, Aristoteles hauen artean
garrantzitsua izanez. Aristotelesek, ‘hilemorfismoa’ garatu zuen haren bizitzaren zehar.
Honekin, Platonek bezala, azaldu nahi zuen gorputza eta arimaren banaketa gizakien
gorputzetan. Baina Platonek ez bezala, Aristotelesek esaten zuen arima bizitzarako motorra
izan arren, gorputza fisikoa hiltzerakoan, arima ere harekin hilko zela. Gaur egun, pertsona
asko, sare sozialak erabiltzen dituzte haien bizitza osoa bertan argitaratzen, oroipen kutxa
edo denbora kapsula bat izango balitz. Pertsona hauen azken eguna ailegatzen denerakoan,
argazki, bideo eta oroitzapen asko izango dituzte haien sare sozialetan, baian haien ‘arima’
izatea hainbeste iruditzen zait.

Bukatzeko eta ondorio bezala, nire iritzia gai honen inguruan emango dut. Argi dago, nire
ustez, arima eta gorputza ez daudela erabat lotuta. Pertsona bakoitzaren arima, haien
esentzia gordetzen du, gorputza bakarrik ontzi bat da eta arima haren barruan egoteko da
haren helburua. Egia da ere, gure helmenean daukagun teknologiarekin, lehen esan dudan
bezala, gure ahotza, argazkiak, bideoak, esanak bertan geratu ahal dira guk hilda egon arren.
Baina ez dut uste horren bitartez gure arima haragiztatu ahalko zela gure gorputza betiereko
loaldian egonda ere. Azken finean, gure arima gauza bat da eta gure bizitza sozialean esaten
duguna edo sare sozialetan argitaratzen ditugun edukiak beste gauza oso desberdina da.
Urte batzuk hona, haragi sintetiko bat asmatzen badute eta hildakoak berpiztu ahal badira,
ez dut uste pertsonaren arima berreraiki ahal izango zela sare sozialei esker, esan dudana
kontuan hartzen badugu.

You might also like