You are on page 1of 7

Aditz batzuk bereziak dira

erregimenari dagokionez: itxuraz,


nor-nori-nork erregimenekoak dira,
baina perpausean ez dago osagarri
zuzenik (nor/zer). Mota horietako
aditz batzuk dira aztergai fitxa
honetan.

Utzi dut/utzi diot 1


EHULKUren aholkua Erregimen-berezitasuna
Utzi

Apalean utzi du liburua irakasleak.


(nor/zer) (nork)

Mikelek autoa utzi zion semeari jaira joateko.


(nork) (nor/zer) (nori)

Utz nazazu bakean. (zuk, ni)


Zenduak bere ondasun guztiak
(nork) (zer) utzi zizkion ilobari (nori).

Honako hauetan, berriz, badira “nork” eta “nori”; ez, ordea, “nor”:

Amak mendira bakarrik joaten utzi zion semeari.


(nork) (nori)

Erretzeari utzi behar dio.


dio
Presioa jaisteko, irteten utzi behar diozu urari.
ari

Utzi dut/utzi diot 2


EHULKUren aholkua Erregimen-berezitasuna
Heldu

Gogoz heldu zion aitzurrari kirtenetik.


Lepotik heldu dio lapurrari.
ari
Eltxoak sudurraren punta-puntan heldu zion.
zion
Eskutik elkarri helduta,
helduta bideari ekin zioten.
Hurrengo kapituluan helduko diogu berriro gai
honi.
honi
Izokin ederrak heldu zion amuari.
ari

Utzi dut/utzi diot 3


EHULKUren aholkua Erregimen-berezitasuna
Eutsi
Indarrez eutsi zion ezpatari bi eskuekin.
Porrota gorabehera, lehen postuari eutsi dio
taldeak.
Ez du amorerik eman, eta bereari eusten dio.
dio
Ozta-ozta eutsi zion hitzaldiaren hariari,
ari zarata
zela eta.
Erritmoari eutsi behar diozu.
diozu

Eutsi zaldiaren gainean!

Utzi dut/utzi diot 4


EHULKUren aholkua Erregimen-berezitasuna
Oratu
Indarrez oratu zion paparretik gizonari,ari eta
zakar astindu zuen.
Besotik oratu zion Realeko jokalariari.
ari
Ur-ponparen eskutokiari oratu zion.
zion
Ozta-ozta oratu diote adaxkari.
ri

Baina hortik oratzen diozu beste auzi bati.


Michael Moorek Estatu Batuetako botereguneei
eragiten dien gai bati oratu dio.
dio

Opilaren osagai guztiak nahasi, (oratu = orea egin)


irabiatu eta oratu egingo ditugu
Utzi dut/utzi diot 5
EHULKUren aholkua Erregimen-berezitasuna
Eraso
Alemaniak Errusiari eraso zion.
zion
Txakurrari harrika eraso diote eskola-umeek.
Piratek marinelen itsasontziari erasoko diote.
diote

Gosearen gosez, tartari eraso zion.


zion
Goizero eraso behar diot lanari.
ari
Ideia berriak erabiliz eraso behar zaio krisiari.
ari

Zoro antzean eraso zidan.


Zoro antzean eraso zuen.
zuen (Zoro antzean oldartu zen.)
Gogoratu: aditza eraso da, ez erasotu.
Utzi dut/utzi diot 6
EHULKUren aholkua Erregimen-berezitasuna
Ekin
Fitxa idazteari ekingo diot.
diot
Gure izaera aldarrikatu eta indartzeari ekin diogu.
diogu
Etxea okupatu eta biziberritzeari ekin diogu.
diogu
Bildumetako argazkiak erabiltzaileekin partekatzeari
ekin diogu.
diogu

Eusko Jaurlaritzak bioaniztasuna babesteko estrategia


zehatz bati ekingo dio.
dio
Beste gai bati ekingo diogu.
diogu
Zerbitzu informatikoen berrikuntzari ekin diogu.
diogu
Ekin bideari!
ari

Utzi dut/utzi diot 7


EHULKUren aholkua Erregimen-berezitasuna

You might also like