You are on page 1of 1

Lauraren gonbidapena

Kaixo, Aitor, zer moduz zabiltza? Ondo egotea espero dut.

Asteburu honetan bi kultur jarduera interesgarri egongo dira Bilbon eta joateko
asmoa daukat nik. Ez dut bakarrik joan nahi. Horregatik idazten dizut, ea nirekin
etortzera animatzen zaren. Gainera bi ikuskizunak oso merkeak dira. Batak, bost
euro balio du; bestea, berriz, debalde da.
Larunbatean antzerkia izango da. Kataluniako talde bat etorriko da. Baina ez
kezkatu, ez dugu ulertzeko arazorik izango, erdaraz arituko dira eta. Igandean
bertso-saio musikatua izango da. Ez dugu ezer ulertuko. Kar-kar-kar! Hala ere, uste
dut joan behar dugula. Alde batetik, giroaz gozatzeko, eta bestetik, belarria egiteko.
Iruditzen zait komenigarria dela probatzea. Euskara ez dago geletan, kalean baizik.

Nahi baldin baduzu, nire autoan joaten ahal gara, zu lasaiago egoteko eta ez
kezkatzeko.

Zer diozu? Ez esan ezetz, ederki pasatuko dugu eta. Lehenbailehen erantzun,
bestela, beste norbaiti esango diot eta.

Ondo izan
Laura

Aitorren erantzuna

Aupa Laura, aspaldiko! Zer moduz doa dena?

Eskerrik asko idazteagatik. Asteburu pasa Bilbon, plan ederra! Bai horixe!
Aizu, pentsatu dut Esterri esatea. Ilusio haundia egingo dio. Ondo iruditzen zaizu?
Azken boladan lan gehiegi egiten du eta esango nuke eskertuko duela.
Proposatu duzu zure autoa hartzea. Nik nahiago dut autobusez joatea, merkeagoa
delako eta, gainera, gero Bilbon ez dugu kotxerik aparkatu behar.

Esterrekin hitz egiten dudanean, deituko dizut eta ikusiko dugu non eta nola gelditu.

Mila esker eta muxu haundi bat


Ondo izan

You might also like