You are on page 1of 4

Aljebra Lineala eta Geometria I 4.

Endomorfismoen diagonalizazioa

4 Gaia: Endomorfismoen diagonalizazioa

4.1 Sarrera

Gai honetan aplikazio lineal berezi batzuetan jarriko dugu gure arreta, endo-
morfismoetan, hain zuzen ere. K gorputza eta V dimentsio finituko K-bektore-
espazioa izanik, 2. gaian ikusitakoa gogora ekarriz:
• End(V ) = {f : V → V : f lineala}
• Baldin eta f ∈ End(V ) eta β = {v1 , . . . , vn } V -ren oinarria badira, he-
mendik aurrera elkartutako matrize mota hau besterik ez dugu
kontuan hartuko:
 
zutabeka f (vi ) irudien
A = Mβ (f ) = Mβ,β (f ) = koordenatuak β-rekiko .
∀i = 1, . . . , n

v ∈ V bektore orokor baten β-rekiko koordenatuen zutabe matrizea X


adieraziz, eta f (v)-renak Y adieraziz, hau dugu:

Y = AX.

• Baldin eta β eta β 0 V -ren bi oinarri badira eta A = Mβ (f ) eta B = Mβ 0 (f ):

B = P −1 AP

betetzen da, P matrizea, zutabeka β 0 oinarriko bektoreen koordenatuak


β-rekiko dituen matrizea izanik.

• Aurreko erlazioa betetzen duten matrizeak antzekoak direla esaten da.


Hau da, bi matrize A, B ∈ Mn (K) antzekoak dira existitzen bada
P matrize alderanzgarria non B = P −1 AP betetzen den. Ondorioz,
endomorfismo bati elkartutako matrizeak elkarrekin antzekoak dira. Are
gehiago, A matrizea f endomorfismoari elkartutako matrizea bada eta B
matrizea A-rekin antzekoa bada, orduan B matrizea ere f -ri elkartuta
dago.

Gai honen helburuak:


• f ∈ End(V ) emanda, f -ri elkartutako A matrize ahalik eta errazena aurki-
tzea, eta aldi berean, A matrize hori ematen duen V -ren oinarria zehaztea,
hau da, β V -ren oinarria non Mβ (f ) = A den.
• f ∈ End(V ) eta B ∈ Mn (K) emanda, eztabaidatu B matrizea f -ri elkar-
tuta dagoen ala ez, eta baiezkoan, V -ren zein oinarrirekiko.
Kasurik onuragarriena ikusiko dugu: aztertuko dugu zein baldintzapean el-
kar dakiokeen f endomorfismo bati diagonala den matrize bat (hau da, diago-
nal nagusitik kanpo dauden elementu guztiak nuluak dituen matrizea).

L. Legarreta, I. Mardones 1 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 4. Endomorfismoen diagonalizazioa

4.2 Balio eta bektore propioak

Definizioa 4.1. Izan bitez K gorputza, V gorputz horren gaineko bektore-


espazioa eta f ∈ End(V ). Esango dugu λ ∈ K eskalarea f endomorfismoaren
balio propioa dela existitzen bada v ∈ V − {0} non f (v) = λv den. Kasu
horretan, v bektorea f endomorfismoaren bektore propioa dela esaten da (λ
balio propioarekiko).
Oharra 4.2. Erraz ikus daitekeenez, β = {v1 , . . . , vn } oinarria bektore propioz
osatutako V -ren oinarria bada, orduan Mβ (f ) matrizea diagonala da. Hortaz, f
endomorfismoari elkartutako matrize diagonal bat lortzeko, hori da hain zuzen
ere lortu beharko duguna: bektore propioz osatutako V -ren oinarri bat!
Teorema 4.3. Izan bitez f ∈ End(V ) eta λ ∈ K f -ren balio propioa. Har bedi
λ balioari dagozkion bektore propio guztien multzoa:

V (λ) = {v ∈ V : f (v) = λv}.

Aurreko V (λ) multzoa V -ren azpiespazio bektoriala da.


Definizioa 4.4. V (λ) azpiespazioari λ balioari dagokion f -ren azpiespazio pro-
pio deritzo.

Oharra 4.5. Ohartu V (λ) = ker(f − λ1V ) eran ere adieraz daitekeela. Hortaz,
dim V (λ) = dim V − rg(A − λIn ) balioarekin bat dator, A matrizea f enomor-
fismoari elkartutako edozein matrize izanik.
Proposizioa 4.6. Izan bitez f ∈ End(V ), λ1 , . . . , λr ∈ K f -ren balio propio
ezberdinak eta v1 , . . . , vr balio propio horiei dagozkien bektore propioak, hurrenez
hurren. Orduan, {v1 , . . . , vr } sistema askea da.
Definizioa 4.7. Izan bitez A ∈ Mn (K) matrize karratua eta λ ∈ K. Esaten da
λ eskalarea A matrizearen balio propioa dela existitzen bada 0 6= X ∈ Mn,1 (K)
zutabe matrizea non AX = λX den.
Proposizioa 4.8. Izan bitez f ∈ End(V ), A matrizea f -ri elkartutako edozein
matrize eta λ ∈ K. Orduan,

λ f -ren balio propioa da ⇐⇒ λ A-ren balio propioa da.

4.3 Polinomio karakteristikoa

Definizioa 4.9. Izan bedi A ∈ Mn (K) matrize karratua. Definizioz, A-ren


polinomio karakteristikoa, χA (x) adieraziko duguna, determinante honi deritzo:

χA (x) = det(xIn − A).

Teorema 4.10. Izan bitez A ∈ Mn (K) matrize karratua eta λ ∈ K. Orduan,

λ A-ren balio propioa da ⇐⇒ λ χA (x) polinomioaren erroa da.

Proposizioa 4.11. Izan bitez A, B ∈ Mn (K) antzekoak diren bi matrize. Or-


duan, χA (x) = χB (x) da.

L. Legarreta, I. Mardones 2 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 4. Endomorfismoen diagonalizazioa

Aurreko propietateak ondoko definizioa egokia dela ziurtatzen du:


Definizioa 4.12. Izan bedi f ∈ End(V ). Definizioz, f -ren polinomio karakte-
ristikoa, χf (x) adieraziko duguna, f -ri elkartutako edozein matrizeren polinomio
karakteristikoa da, hau da,

χf (x) = χA (x) = det(xIn − A)

da, A = Mβ (f ) izanik V -ren edozein β oinarrirako.


Korolarioa 4.13. Izan bitez f ∈ End(V ) eta λ ∈ K. Orduan,

λ f -ren balio propioa da ⇐⇒ λ χf (x) polinomioaren erroa da.

Notazioa. f ∈ End(V ) eta λ f -ren balio propioa badira, m(λ) adierazpena-


ren bidez λ balio propioak χf (x) polinomio karakteristikoan erro modura duen
anizkoiztasuna adieraziko dugu, hau da:

m(λ) = “λ erroaren anizkoiztasuna χf (x) polinomioan”

Proposizioa 4.14. Izan bitez f ∈ End(V ) eta λ ∈ K f -ren balio propioa.


Orduan, dim V (λ) ≤ m(λ).

4.4 Endomorfismo eta matrize diagonalgarriak


Definizioa 4.15. Esaten da f ∈ End(V ) endomorfismoa diagonalgarria dela,
existitzen bada β V -ren oinarria non Mβ (f ) = D matrize diagonala den, edo
baliokidea dena, existitzen bada bektore propioz osatutako V -ren oinarri bat.
Era berean, esaten da A ∈ Mn (K) matrize karratua diagonalgarria dela, exis-
titzen bada D matrize diagonala non A eta D antzekoak diren.
Oharra 4.16. Aurreko definiziotik berehalakoa da ikustea f ∈ End(V ) eta
β V -ren edozein oinarri badira, f diagonalgarria dela b.s.b Mβ (f ) matrizea
diagonalgarria bada.
Teorema 4.17. Izan bedi f ∈ End(V ). Orduan, f diagonalgarria da baldin eta
soilik baldin ondoko bi baldintzak betetzen badira:
• χf (x) polinomioa K gorputzaren gainean banatzen da
(hau da, χf (x) polinomioaren erro guztiak K gorputzean daude).
• λ balio propio guztietarako, dim V (λ) = m(λ).
Korolarioa 4.18. Izan bedi A ∈ Mn (K). Orduan, A diagonalgarria da baldin
eta soilik baldin ondoko bi baldintzak betetzen badira:
• χA (x) polinomioa K gorputzaren gainean banatzen da

• λ balio propio guztietarako, dim A(λ) = m(λ) da,


    

 v1 v1  
A(λ) = v = (v1 , . . . , vn ) ∈ K n : A  ...  = λ  ...  izanik.
   
 
vn vn
 

L. Legarreta, I. Mardones 3 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 4. Endomorfismoen diagonalizazioa

4.5 Endomorfismoei elkartutako matrizeak eta antzeko


matrizeak

Gogora dezagun gai honen bigarren helburua:

• f ∈ End(V ) eta B ∈ Mn (K) emanda, eztabaidatu B matrizea f -ri elkar-


tuta dagoen ala ez, eta baiezkoan, V -ren zein oinarrirekiko.

Orokorrean hau dugu:


Proposizioa 4.19. Izan bitez f ∈ End(V ) endomorfismoa, A = Mβ (f )
endomorfismo horri elkartutako edozein matrize eta B ∈ Mn (K) matrizea
(n = dim V izanik). Orduan,

B matrizea f endomorfismoari elkartuta dago ⇐⇒ A eta B antzekoak dira.

Zoritxarrez, matrize baliokideekin ez bezala, orokorrean ez da batere erraza


jakitea bi matrize elkarrekin antzekoak diren ala ez. Hala ere, zenbait baldin-
tzapean egoera asko erraztu daiteke, ondoko kasuan bezala:

Proposizioa 4.20. Izan bitez f ∈ End(V ) endomorfismoa eta A, B ∈ Mn (K)


matrizeak.
(i) f endomorfismoa diagonalgarria bada (n = dim V izanik), orduan

 χB (x) = χf (x)
B matrizea f endomorfismoari elkartuta dago ⇐⇒ eta
B diagonalgarria.

(ii) A matrizea diagonalgarria bada, orduan



 χB (x) = χA (x)
A eta B antzekoak dira ⇐⇒ eta
B diagonalgarria.

L. Legarreta, I. Mardones 4 2022-23 ikasturtea

You might also like