You are on page 1of 2

POEMAK

Esango dizut
behin entzun nuena:
asko daukana baino
aberatsago dela
gutxi behar duena.

Esango dizut
behin entzun ez nuena:
gutxi daukana baino
behartsuagoa dela
asko behar duena.
Joxantonio Ormazabal

Nire altxorrik handiena

Zure besarkadak nire


Leku segurua dira,
Zure muxuak nire
Minaren erremedioa.

Eskerrik asko nire


Ama izateagatik, nire
altxorrik handiena.
Ibai David Río
Ahantzi behar zaitu dala
ezin oroitu.
Zer oroimena kaskarra nirea,
beti gogoan zaitu.

Maitasun oinazea. Josu Iraeta

Urriko Poema

Iritsi dira notiziak,


iritsi dira eskutitzak,
baina ez zureak.

Igaro ziren hegazkinak,


erre zituzten zubi denak,
isildu bazterrak.

Kirmen Uribe

You might also like