You are on page 1of 1

Suhiltzaileen zerbitzuei zuzenduta,

Arabako Langile batzordeko ordezkariak gara, gure Zerbitzuak, Arkauterekin bat, akademia bat
antolatu du, presaka eta korrika, ohituta gauden bezala. Akademia hori, Arabako boltsa ampliazioan
dagoen jendeari eskeini zaio, hau da, esperientzia profesionala dutenak baina formaziorik gabekoak
(forestaletan lan egindako gidariak, Aenako langileak eta kasuistika horretan sartu daitezkeen
edozein langile, izan daiteke OPErik egin ez duten pertsonak barne egotea ere).

Akademia hori emateko formadoreak gure plantila barruan eskatu izan dira, kanpo enpresa batek
egin ezin dituen moduluak emateko hain zuzen ere.

Ekaineko asanbladaren ondoren, langileon postura zerbitzuarekiko kolaborazioa ez egitea adostu


zen. Hori horrela izanda, zerbitzuak beste Euskal Herriko zerbitzuekin harremanetan jarri da
modulu horiek egiteko, horregatik seguruenik beraien berri izan duzue modu zuzen edo ez-zuzen
batean.

Jakingo duzuenez, gure zerbitzua Euskadiko zerbitzu berriena da eta zerbitzu kontsolidatu batean
normaltzat ematen diren gauza gehienak Arabako Foru suhiltzaileetan egiteke daude, horrek
dakarren prekarietatearekin.

Sortu zenetik, 7 urte beteko direla, eduki ditugun bi aldarrikapen nagusi oraindik ez dira bete. Alde
batetik, suhiltzaile bat gehiago txanda eta parkeko (gure parkeetan taldeburu bat eta bi suhiltzaile
egoten gara egun askotan), eta bestetik, Lan Hitzarmen bat gure zerbitzurako (momentu honetan
EBEP aplikatzen zaigularik).

Bi arazo estruktural horietatik aparte, baditugu hainbat eta hainbat barne arazo larri:
-3 urte daramagu Operatiboko Nagusirik gabe
-7 hilabete Giza Baliabideetako bururik gabe
-Bigarren eta hirugarren mailako nagusien erdia dimititu dute
-Parke bururik gabeko parkeak
-Arkauteko OPE conjuntak ekarritako triskantzak

Eta hau guztia arazoaren argazki bat baino ez da, Eusko Jaurlaritzako Turismo kanpaina famatu hori
esaten zuen moduan: “ven y cuentalo” moduko arazoak ditugu.

Lan Batzordetik egoera nola dagoen azaldu nahi izan dizuegu, akademia horren formazioaren
ezetzaren atzean dauden argudioak plazaratzen.

Aprobetxatu nahi dugu zuek dauzkazun aldarrikapenak gure kolektiboan ere jarraipena dutela
esateko, hala nola Donostiko, Gasteizko eta Gipuzkoako kasuak.

Besterik gabe, besarkada handi bat!!

Arabako Foru Suhiltzaileen Lan Batzordea

You might also like