You are on page 1of 2

PERGAMINOAREN ABENTURA

Bazen behin Nafarroako herri txiki batean, gazte bat Maddi izenekoa bere
gurasoekin bizi zen herriko leku altuenean. Uda zen eta Maddi bere kuadrillarekin
geratu zen herriko plazan, bere gurasoekin zituen arazoak kontatu zizkien bere
lagunei eta bere ihes egiteko plana azaldu zien.Naia berarekin joango zela esan zion
eta arratsaldean iluntzear zegoenean motxila bat hartu zuten eta mendira joan ziren.
Mendian zeudela txabola bat egin zuten eta makilak hartu zituzten sua egiteko.

Lo egiteko astia heldu zen eta Maddi bakarrik zegoen txabolan, ez zekien Naiaren
berririk. Bere bila joatea pentsatu zuen baino ez zeukan argirik eta ez zuen ezer
ikusiko. Hurrengo goizan esnatu zenean pergamino bat ikusi zuen txabolaren
sarreran, irakurtzen ari zenean konturatu zen asmakizun bat zela Naia aurkitzeko,
norbaitek Naia bahitu egin zuela.

Asmakizuna kobazulora joatea esaten zion eta Maddi motxila hartu zuen kobazulora
abiatzeko, bidean Maddi egarri zen eta errreka ertzera gerturatu zen ur botilarik ez
zuelako. Ura edatera joan zenean norbaitek uretara bultzatu zuen, baina ez zuen
ikusi nor izan zen. Maddi errekatik irten zen eta arropa bustiarekin kobazulorako
bidea jarraitu zuen.

Kobazulora heldu zenean norbaiten ahotsa entzun zuen. Arantxa sorgina zen
kobazuloaren jabea.

- Nor zara zu?


- Maddi naiz, Naiaren laguna.
- Joan hemendik edo hilko zaitut!
- Non dago Naia?
- Naia Oier jaunarekin mendi magalera joan da, herrira bidean.
- Bere gurasoekin joango da Naia?
- Bai, bere gurasoek polizia deitu dute Naia bilatzeko eta guk haiei lagunduko diegu.
Maddi kobazulotik triste joan zen, hotz handia zeukan eta bere lagunak faltan
somatzen zituen. Herrira berriro bueltatzea pentsatu zuen baina ez zen bere etxera
bueltatuko, herriko etxean geratuko zen bzitzera. Herrira jaitsi zenean bere lagunak
ikusi zituen eta haiengana joan zen. Denok besarkada handia eman zioten eta
berriro ez joateko eskatu zioten.

Maddi pozik geratu zen herriko etxean, bere gurasoen etxera joan zen barkamena
eskatzera, baina ez zegoen inor etxean handik aurrera ez zituen berriro ikusi bere
gurasoak.

You might also like