You are on page 1of 6

Anboto mendia (1330m)

Urkiolako mendirik altuena


eta
Bizkaiko ikurretako bat.
Bertan, Urkiolako zaindaria bizi da:
Mari, Anbotoko Dama
Mari
Kondaira dioenez, Anbotoko baserri batean neska ile hori bat bizi zen
bere gurasoekin. Neskaren ilea oso luze era leuna zen eta asko zaintzen
zuen. Ez zen arraroa izaten etxeko atarian ilea orrazten ikustea.

- Mari, sar zaitez etxean eta lagundu, mesedez, bazkaria prestatzen –


esaten zion amak.
- Ezin dut ama, ilea orraztu beharra daukat – erantzuten zuen Marik.
- Mari, artoa bereizi beharra dago oiloei jaten emateko.
- Ezin dut ama, ilea orraztu beharra daukat.
Eta honela erantzuten zuen Marik behin eta berriz. Izan ere, Marirentzat
bere ilea zen garrantzitsuena eta gainontzeko gauza guztiei ez zien
garrantzi gehiegirik ematen.

Egun batea, Mari etxeko atarian ilea orrazten ari zen bitartean,
izugarrizko ekaitza sortu zen.
- Mari! Mugi zaitez! Animaliak sotoan sartu eta etxera korrika etor zaitez,
ateak eta leihoak itxi behar dira eta! – oihu egin zuen amak.
- Ezin dut ama, ilea orraztu beharra daukat – erantzuten
zuen Marik.
Ama asko haserretu zen eta barruan zuen amorru
guztiarekin honeal esan zion:
- Kaka zaharra! Ez behingoz tximistak
eramaten zaituen!
Momentu horretan bertan, zeruena tximista erraldoi
bat agertu zen, lurra ukitu eta Mari izugarrizko su
bola batean harrapatu zuen. Gero zerurantz igo eta laino tartean
desagertu zen. Amak negarrari eman eta honela esan zuen:
- Ai ene alaba maite! Inoiz gehiago ez dut ikusiko!
Baina orduz geroztik, zazpi urtetik behin Mari mendietara jaisten da eta
han dauden artzain eta mendizaleei agertzen zaie, bere lehengo
itxurarekin, soineko berdez jantzita, bitxi ederrark soinean dituela eta ez
beti intentziorik hoberenekin.
Diotenez, Mari Maju bere bikotearekin bizi da kobazulo batean.
Ostiraletan elakrtu, eta batzuetan, Majuk ilea orrazten dio Mariri. Beste
batzuetan, berriz, izugarrizko ekaitzak antolatzen ederki pasatzen omen
du.
- Mari, maitea – esaten dio Majuk – Nahi al duzu gaur ile eder hori
orraztea?
- Ez, Maju – erantzuten dio Marik. – Gaur ekaitzak antolatuko ditugu.

Mariren kobazuloa ezagutu nahi baduzu Behi Gorri bilatu behar duzu.
Behi Gorri, behi gorri itxurako jeino bat da eta berak bide zuzena zein
den erakutsiko dizu.
Baina kontuz! Kobazuloa aurkitu eta barrura sartzen denak gauza bat
eduki beharko du gogoan: kobazulotik ateratzeko modu bakarra
atzeraka oinez bueltatzen izanen da.
Honela ateratzen ez dena betirako
geldituko da Mari eta Majurekin
kobazuloan.
2. Galderak erantzun:
Nor da istoriaren protagonista?

Zer erantzuten zion neskak amari laguntza eskatu zion bakoitzean?

Zerk harrapatu zuen Mari?

Zerk gidatu egingo zaitu Mariren kobaluzoraino?

3.Baieztapena hauek guztiek ez dute egia esaten. Zuzendu eta idatzi ondo.

Mariri ez zitzaion ilea orraztea gustatzen.

Neskaren ilea beltza, kizkurra eta laburra zen.

Ama haserretu egin zen eta Mari etxetik bota zuen.

Mari bere amarekin bizi da kobaluzo batean.


MARI JAINKOSA EZAGUTZEN DUZUE?

Badakizu Mari nor den?

Zein menditan bizi da? Zenbat metro altuera du?

Zein herrialdetan dago mendi hori kokatuta?

Igo zara mendi horretara? Norekin?

Nolakoa da hortik ikusten den paisaia? Zer dago? Zer egin ahal dugu?

Ikusi ahal dugu Mari gizaki itxuraz?

Nola agertzen zaigu?

Margotu Mariren irudia.

You might also like