You are on page 1of 3

KOMUNIKAZIOARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA

KAPUKO 1. MAILA
MP3: GRAFIKOAK (1): GRAFIKOAK ERAIKITZEN

Praktikaren garapena: Praktika honetan Libreoffice Calc programa erabiliz grafikoak nola eraiki landuko dugu.
Ondorengo lau tauletan adierazten diren datuetatik bost grafiko mota desberdin eraikiko dituzue planteatzen
diren helburuei erantzuna emateko. Horretarako eGelan lau taula horiek jasota dituen artxiboa aurkituko duzue.
Praktika bakarka egitekoa da. Taula bakoitzaren alboan dago(z)kion grafikoa(k) eraiki itzazu. Ondoren dokumentu
batean itsatsi itzazu irudi gisa eta erantsi iezazkiezu dagozkien oinarrizko elementuak: izenburua eta iturria.
Azkenik, grafiko bakoitzaren azpian datu adierazgarrienak interpreta itzazu.

Zer igo behar da eGelara? Grafikoak eta interpretazioak jasotzen dituen ikasle bakoitzaren artxiboa.
Praktika banaka ebaluatuko dugu, GAI/EZ GAI gisa.

DATUEN DESKRIBAPENA ETA HELBURUAK:

1. KASUA: Gizarte Zientzia eta Komunikazio Fakultateko graduetan 2023-2024 ikasturtean matrikulatutako
ikasle kopurua jasotzen duen grafikoa eraikitzea nahi dugu. Grafikoan gradu bakoitzean dauden matrikulak
(guztira) eta genero ezberdinen pisua adierazita agertzea nahi dugu.

1 TAULA: 2023-2024 ikasturtean Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean


matrikulatutako ikasleak, generoaren arabera
Gradua Emakumeak Gizonak Guztira
Kazetaritza 310 358 668
Publizitatea eta Harreman Publikoak 401 122 523
Ikus-Entzunezko Komunikazioa 204 150 354
Soziologia 130 125 275
Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa 149 170 319
Iturria: UPV/EHU

2. KASUA: 1 taulako datuak kontuan izanda, Gizarte eta Komunikazio Fakultateko graduetan 2023-2024
ikasturtean matrikulatutako ikasleak irudikatzen dituen grafikoa eraikitzea nahi dugu baina kasu honetan gure
helburua emakume eta gizonen matrikulazioen arteko aldea azpimarratzea da, matrikulazio totalean arreta
jarri gabe.

1
3. KASUA: Hego Euskal Herriko erakunde publikoek urtero milioiak banatzen dituzte hedabideen artean haien pu-
blizitatea zabaltzearen edo hedabideen ekimenak babestearen truke. Hedabide bakoitzak jasotzen duen diru ko-
purua adierazten duen grafikoa eraikitzea nahi dugu.

2 TAULA: Publizitate eta babesletza instituzionalaren


banaketa Hego Euskal Herriko hedabidetan. Epea: 2018-2022
Hedabidea euroak
ARGIA 105.430
Berria 1.331.978
Bizkaia Irratia 180.269
Cadena 100 263.682
Cadena Dial 69.139
Cadena Ser 4.132.556
Cinco días 108.013
Cope 315.056
Deia 2.483.871
El Correo 6.465.873
El Diario Vasco 4.397.376
El Mundo 419.800
El País 410.473
elDiario.es 354.839
Estrategia Empresarial 207.003
Europa FM 33.076
Expansión 143.695
Gara-Naiz 2.202.129
Hamaika TB 193.074
Hitzak 24.966
Los 40 780.463
Marca 40.109
Noticias de Álava 1.093.351
Noticias de Gipuzkoa 1.367.418
Onda Cero 1.072.193
Onda Vasca 1.044.759
Radio 7 120.044
Radio Gorbea 28.540
Radio Nervión 297.363
Radio Popular 316.927
Segura Irratia 24.871
Tele 7 121.375
Tele Donosti 54.801
TeleBilbao 190.235
Tokikom 202.482
Iturria: ARGIA

4. KASUA: Publizitate eta babesletza instituzionalaren banaketari buruzko datuak ehunekotan deskribatzen
duen grafikoa eraiki nahi dugu, hedabideak erabiltzen duen hizkuntza aintzat harturik. Datuok EITB talde
publikoa kanpoan uzten dute.
3 TAULA: Publizitate eta babesletza
instituzionalaren banaketa hizkuntzaren arabera. Epea: 2018-2022
Hizkuntza % euroak
Euskarazko hedabideak 6.58 2.013.233
Gaztelerazko hedabideak 93.42 28.583.996
Iturria: ARGIA

2
5. KASUA: Estatu espainiarrean azken 20 urtetan zinemaren sartze-tasa ehunekoaren bilakaera adierazten duen
grafikoa eraikitzea nahi dugu:

4 TAULA: Zinemaren sartze-tasa


Estatu espainiarrean, 2003-2023
Urtea Zinemaren sartze-tasa %
2003 9,00
2004 8,90
2005 7,10
2006 6,00
2007 5,30
2008 4,20
2009 4,30
2010 3,90
2011 3,40
2012 3,30
2013 3,00
2014 3,80
2015 3,40
2016 4,00
2017 3,90
2018 3,90
2019 4,60
2020 3,30
2021 1,60
2022 2,50
2023 4,90
Iturria: AIMC, 2024
(Asociación para la Investigación
de Medios Comunicación)

You might also like