You are on page 1of 1

ADITZ NAGUSIKO EZAUGARRIA: Aspektua

Aspektuak aditzaren ekintza bukatua den ala ez zehazten du: Aspektu burutua (perfektua). Ekintza burutua dagoela adierazten du eta aditz
trinko gehienetan -i edo -n amaierak, eta aditz perifrastiko gehienetan -tu/-du amaierak adieraziko liguke hori: etorri da, jan duzu, sartu da, lagundu duzu.

Ez-burutua (ez-perfektua). Oraindik amaitu ez den prozesu baten ekintza


adierazten du, eta aditzaren erroari -ten edo -tzen gehituz lortzen da: egiten zuen, askatzen du.

Geroa (gertakizunekoa). Geroaldia adierazteko aspektuaren bidez egiten dugu,


aspektu-marka desberdinak erabiliz: -ko, -go izango da aspektu-markarik erabiliena (jango, eramango, aurkituko...), baina ekialdeko euskalkietan -en ere azalduko zaigu kontsonantez amaitzen diren aditz-erroei loturik (janen, eramanen...).

You might also like