You are on page 1of 1

Irratiaren jabea. Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk, Erein.

Joseba Sarrionandia

Azpimarratutako hitzen sinonimoak bilatu.

Goiza Ezkurdin pasatu nuen, aulkian eserita, irratia entzunez eta han aitzakia
urmaeletan bizi diren ahate koloretsuei begira. Etxera bueltatuta ohe
gainean etzutearekin batera ohartu nintzen irratia falta zitzaidala.
Etxea goitik behera errekistatu eta ez nuen aurkitu zorioneko irrati alborantz
hori.
arakatu
Parkean utzia izango nuen, han ezkurdian, eta joan nintzen goiza
eserita eman nueneko lekura. Han ez zegoen, beraz ostu egin askatu
zidaten. Parkea hiruzpalau aldiz zeharkatu nuen noraezean. Hiri
honetan ezin da bizi, lapurrez beteta dago. Etxerantz itzultzen
nintzela, elbarri bati erreparatu nion autobus geltokian, elbarria zela atzean
ohartu nintzen hormaren kontra eserita zegoelako, zangorik gabe.
Irratia entzuten ari zen. Bizkarra hormaren kontra, soina ohol zahar gorputza
batzuen gainean, zangorik gabe, irratia besapean, aulki gainean
soina, ipurditik gora soina, baina zangorik ez oholetik behera zintzilik.
Irratia, besapeko irrati hura, egia esan, beste edozein irrati izan gustuko
zitekeen, baina nik zeozer usnatu eta inguratu nintzen.
gustatzen
Irratia abrigo azpian erdi gordeta zuen. Irratia ez da ezkutatzen
entzun nahi baduzu, irratia estaliz gero hainbat okerrago entzungo da,
ez da abrigopean tapatzen, gordetzeko edo ezkutatzeko arrazoirik ez
handitu
bada behintzat. Bertaraino ailegatu nintzen, autobusen zain zeuden
beste sei-zazpi lagunen artean egon nintzen elbarria zelatatzen, eta hanka
ene susmoa unerik une larrituz joan zen.
heldu
Bera zen, nor izango zen ba lapurra elbarria baino! Elbarri kondizioak,
elbarriari, desabantailaren atxakiarekin, abantaila ederra ematen dio
legeko jendea engainatzeko; sugea ere zangogabea da, animalia ikusi
maltzur halakoa! Autobusa heldu zen eta geltokiko jendea, behar
bezalako jende hura, joan egin zen. iritsi
Elbarriarengana ezari-ezarian hurbildu eta, bat-batean, irratia kendu
nion. Susmoa nuen bezala, banekien bezala, ene irratia zen, eta lapurtu
laket zaidan emisora zegoen jarrita gainera, arratsaldean zehar
entzuten egon nintzen bera, egunero entzuten dudan berbera. luzatu
Elbarriak irratiari antenaren puntatik eusten zion oraindik, begiak
sumindurik begiratu zidan, ukabilkada bat jo behar izan nion mindu
sudurrean, eta ez zen aski izan, espantuka hasi zen, eta ez zuen ene
irratia soltatu. Orduan eskuineko oin puntaz ostikada on bat jo nion
saihetsean, irratia soltatu zuen eta aldamenerantz erori zen, nahiko
suntsituta, arnasarik gabe. Etxerantz joan nintzen ene irratiarekin.
Itzulera bide hori lasaibidea izan zen enetzat, elbarriaren aieneak negar zotinak
gibelean utzita. Ez zait gustatzen etxera urduri ailegatzea, ohe
gainean luzeran etzanda irratia sabel gainean piztuta ene gogoko
emisora entzutea gustatzen zait. poliki-poliki

Eta gustatzen zaidan emisora berbera nengoen entzuten. Orduan, susmatu


begirada gelan zehar alderatu zitzaidan, harik eta aulkiaren gainean,
uzkur, isilkoi, mutu, ene irratia erreparatu nuen arte.
Orain bi ditut.

You might also like