You are on page 1of 16

XIX.

mendeko EUSKAL PIZKUNDEA


UNITATE DIDAKTIKOA

Atzerriko Hizkuntza - 2. maila

MAITANE ETXANIZ ARANZIBIA

AURKIBIDEA
SARRERA Jorratutako jakintza arloak Gaia Maila Saio Kopurua Proposamenaren zergatia 1. KONPETENTZIEAN GARAPENA 2. HELBURU DIDAKTIKOAK 3. EDUKIAK 3.1. Kontzeptualak 3.2 Prozedurazkoak 3.3 Jarrerazkoak 4. JARDUERAK 5. EBALUAZIOA 5.1. Ebaluazioa irizpideak 5.2. Ebaluazio tresnak 5.3. Amaierako ebaluazioa

6. TALDE, DENBORA ETA ESPAZIOREN ANTOLAKUNTZA

7. BALIABIDEAK

XIX. mendeko EUSKAL PIZKUNDEA!


SARRERA
JORRATUTAKO JAKINTZA ARLOAK . Hizkuntza eta literatura: euskara. Gizarte eta kultura ingurunearen ezaguera Historia

GAIA: XIX. Mendeko Euskal Pizkundea MAILA: Lehen Hezkuntzako 5. mailako gela da, hau da, lehenengo zikloan. Gela hau, 20 ikaslez osatua dago: 12 neska eta 8 mutil. Hauetatik euskal familiakoak 8 eta 12 erdal girokoak. Lan jarrera ona dute. Gela guztietan bezala, honetan ere ikasleen artean aniztasuna dago: 4 ikasleren erritmoa motelagoa da. Besteak berriz, erritmo normala daramate. SAIO KOPURUA: 4 saio. PROPOSAMENAREN ZERGATIA XIX. Mendeko Euskal Pizkundea unitate didaktikoa euskara eta bere historia gaia jorratzen duen urte osoko programaketaren barruan kokatzen den hamabost unitateetako bat da. Euskararen historia jorratuko da programaketan, hau da; gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza.

1. KONPETENTZIEN GARAPENA
Unitate hontan landuko ditugun konpetentziak honakoak dira: - Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna - Hizkuntza-Komunikaziorako gaitasuna - Ikasten ikasteko gaitasuna - Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

2. HELBURU DIDAKTIKOAK

Euskararen iraupenean lagundu duten faktoreak ulertzea. Euskararen eta munduko hizkuntza txikien inguruko kontzientzia sortzea, aniztasunaren balioa goraipatuz. XIX.mendeko euskal gizartea ezagutzea. XIX. Euskal historia ezagutzea; guda karlistak, foruen galera, industrializazioa eta abertzaletasunaren jaiotza, euskaltzaletasuna eta lore jokoak .

Larramendi eta Sabino Arana bezalako pertsonen eragina ulertzea. Talde jardueretarako parte-hartzea sustatzea. Lankidetzarako jarrera positiboak garatzea eta besteen desberdintasunak onartzea.

3. EDUKIAK

3.1. Kontzeptualak
Hizkuntzen iraupena, euskararen kasu bitxia. Gizartean aldaketak; arrantza eta nekazaritzatik industri-iraultzara. 5

Guda Karlistak eta foruen galera. Abertzaletasunaren sorrera (Larramendi eta Sabino Arana). Lore Jokoak; euskaltzaletasunaren berpiztea

3.2. Prozedurazkoak
Testuak irakurri eta taldean eztabaidatu. Hizkuntzaren mapak marraztea. Internet erabiliaz gairekin erlazioa duten edukiak atera eta ikasle bakoitzak taldekideei azalpenak egitea. Lore Jokoak oinarritzat hartuz ikasle guztiek parte hartuko duten ekitaldia antolatzea; bertsolaritza, kirolak, merkatua...

3.3. Jarrerazkoak
Txandak errespetatu. Taldeko aniztasuna errespetatu (euskaldunak eta erdal girokoak, herritarrak eta baserritarrak, etb...) Azalpenak ematen dituen pertsona errespetatu, ikaslea zein irakaslea izan. Taldeko parte-hartzea bultzatu.

4. JARDUERAK

SAIOAK

ZER EGINGO DUGU? Aurreko unitateetan landutakoa berrikusiko dugu. Euskararen jatorria eta iraupena.

JARDUERA

1.

Zer dakigu?

Industria Iraultza, eta abertzaletasuna bezalako kontzeptuei buruz ikasleek dakitena azalduko dute.

2.

3. Historia pixka bat! XIX.mendeko euskal historia landuko ditugu.

4.

5.

Arrazoiak Euskal Pizkundea Lore Jokoak

6.

7.

Gu antolatzaile!

Gu ere euskaltzale; Lore joku propioak antolatuko ditugu

8.

Lore Jokoak 2011 JAIALDIA!

9.

1. SAIOA; ZER DAKIGU?

1. JARDUERA: Aurreko unitateetan landutakoa berrikusiko dugu. Ikasturtean zehar euskararen historiari zehar kontzeptu ezberdinak jorratu ditugu, bere jatorria eta iraupenari buruz esaterako. Euskararen kasu bitxia ulertzeko Antonio Tovar hizkuntzalari espainarraren testu bat irakurriko dut; Dudarik gabe, euskararen iraupena gertaera historikorik harrigarrienetariko bat da. Zenbait milurtekotan inbasioak eta eragina pairatu dituen jatorrizko hizkuntza baten biziraupen kasu bakarra da Europan eta, kontaezinezko osagai arrotzak onartu baditu ere, bere jatorrizko nortasuna mantendu du. Ikasleei galdetuko diet zer ulertu duten eta testuko kontzeptu batzuk landuko ditugu; jatorrizko hizkuntza, osagai arrotzak, eta biziraupena esaterako. Taldean eztabaidatuz. 2. JARDUERA: Industria Iraultza, eta abertzaletasuna bezalako

kontzeptuei buruz ikasleek dakitena azalduko dute. Bestalde, industrializazioa eta abertzaletasunari buruz, haurrek adin honetan kalean, etxean eta komunikabideen bitartez barneratutako ezagutza batzuk dituzte. Haurrek aurretik barneratu dutena ebaluatuko dugu. Irakasle bezala ezinbestekoa da haurren ezagutza maila zein den jakitea eta ebaluazio hau burutzeko hainbat galdera egingo dizkit ikasleei. Zenbat fabrika ezagutzen dituzue? Badakizue noiz hasi zen industria existitzen? Zuen aiton amonak nola bizi ziren? Ze lan egiten zuten pertsonek industrializazioa baino lehen? Zer uste duzue zirela foruak? Norbaitek entzun du inoiz Karlistada hitza? Badakizue zer den abertzale izatea? .

2. SAIOA: HISTORIA PIXKA BAT! 8

3. JARDUERA: INDUSTRI IRAULTZA Internet-en informazioa bilatu Taldea informatika gelara eraman eta lau kideko taldeetan industria iraultzari buruz interneten informazioa bilatu eta gero talde handian aurkitu dutenari buruzko azalpentxo bat egitea eskatuko diet. 4. JARDUERA: GUDA KARLISTAK ETA FORUEN GALERA Ikasleei gauaren inguruko azalpen labur bat egingo diet, denon interesa eta partehartzae bultzatzeko taldeari galderak eginaz. Gero bakarka gairen inguruko testu bat irakurri eta etxean galdera batzuri erantzuteko ariketak emango dizkiet. 5. JARDUERA; EAJ-ren sorrera, Sabino Arana eta garbizaleak Laburki EAJ eta Sabino Aranaren inguruako kontzeptu batzuk azaldu ondoren, bereziki azken honek euskararen inguruan egin zituen gogoetak aztertuko ditugu. Garbizalekeriaren fenomenoa aztertu eta hauek asmatutako hitzak arbelean idatziko ditugu, (gaur egun oraindik erabiltzen diren hitzak idatziko ditugu baina hauez gain asko desagertu direla ere jakin behar dute). Ondoren Sabino Aranak asmatu zituen pertsona izenekin joku bat egingo dugu; gelako bakoitzak bere izena esan eta gainontzekoek esan behar dute Sabinok asmatua den ala ez, arbelean gelako estadistika txiki bat idatziz.

3.

SAIOA: EUSKAL PIZKUNDEA

6. JARDUERA: ARRAZOIAK Talde handian Xamar-en Euskara Jendea liburuko 34. gaiaren hasiera irakurriko dugu (183 eta 184. orrialdeak) Kontzientzia piztuz. Sarrera honek Eusko Pizkundea deritzon aroaren sorrera azaltzen duten arrazoiak aztertzen

ditu. Irakurketaren ostean, denen partehartzea sustatzuz arbelean eskema bat egingo dugu, arrazoiak eztabaidatuz eta ulertuz.

7. JARDUERA: Lore Jokoak (1851-1899). Hainbat galdera egingo ditut talde handian gaia ezagutzen duten jakiteko: Zer ziren Lore Jokoak?

Zein izan zen Antoine DAbbadie Arrast? Non ospatu ziren? 1951.urtean hasiera eman zitzaien oihartzun handia izan zuten lore jokoei. Bere lehen antolatzaileak, Antoine dAbbadiek, Koplarien Guduak izendatzen zituen. Baina bertso txapelketak baino askoz gehiago ziren; pilota partiduak, bertsolariak, bestelako jokuak, merkatua, etab... antolatzen ziren. Irabazleek ditua eta ospea lortzen zuten, baina batez ere herritatrrek beren kultura preziatzeko eta maitatzeko balio zuten. Historian lehen aldia zen horrelako ekitaldiak antolatzen zirela. Hasieran Lapurdin ospatu baziren ere, 1877tik aurrera Nafarroan, Zuberoan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ere antolatu ziren. Mendeko azken hogei urteetan Gipuzkoako Aldundiak bere aldetik antolatu zituen.

4.

SAIOA: GU ANTOLATZAILE!

8. JARDUERA: Gu ere euskaltzale, Lore joko propioak antolatuko ditugu Jaialdia prestatzeko bost talde behar ditugu, talde bakiotza lau ikaslez osatua. Arbelean taldeak idatzi eta bakoitzaren gustuen arabera taldeetan apuntatu beharko dira ikasle guztiak. Adostasunik lortzen ez bada, sorteoa egingo dugu. Taldeak honakoak dira; 10

1. Bertsolariak 2. Pilotariak 3. Merkatariak 4. Herri kirolariak 5. Antolatzaileak ; Aurkezleak etab...

Taldeka lana egingo dute, bakoitzak bere alorra jorratuz; bertsolariak bertsoak asmatu beharko dituzte, merkatariak merkatu txiki bat antolatu beharko dute, pilotariak pilota partidua prestatu beharko dute...

Hurrengo eguneko jaialdia prestatzen pasako dute eguna ikasleek, eskolako beste haurren aurrean antzestu beharko dutela jakinda, detaile guztiak prestatuz. Irakasle bezala ikasleen gidaria izango naiz jarduera honetan, berien kezka eta galderak erantzunez.

5. LORE JOKOAK 2011

9. JARDUERA: JAIALDIA

Egun handia iritsi da, eskolan Gure Lore Jokoak deituriko Jaialdia egingo dugu, eta beste ikasle batzuen aurrean antzestuko dugu aurreko jardueran prestaturikoa.

11

5. EBALUAZIOA 5.1. Ebaluazio Irizpideak


Ikasleek unitate didaktiko honetan eskuratutako konpetentzien maila

ebaluatzeko ondorengo irizpide hauek jarraituko ditugu: Hizkuntzen iraupenean, euskararen kasua bitxia dela daki. Gizartean aldaketak azaltzeko gai da; arrantza eta nekazaritzatik industri-iraultzara esaterako. Guda Karlistak eta foruen galerak euskal gizartean izan zuten eragina ulertu du. Abertzaletasunaren sorrera XIX. Mendean kokatzen du. Testuinguru historikoak herri eta hizkuntzen bilakaeran duen garrantzia ulertzen du. Lore Jokoak zer izan ziren ikasi du. Talde lanean eta egindako jardueretan parte hartu du. Ahozko komunikazioan moldatzen da. Txandak errespetatzen ikasi du. Besteekiko errespetua erakusten du.

5.2. Ebaluazio tresnak

Jarduera batzuk ebaluatzeko erabili diren zuzeneko ebaluaketa teknikez (taulak) gain, zeharkako behaketa bat burutuko dut jarduera bakoitzak dirauen bitartean. Unitate didaktikoa bere osotasunean ebaluatu asmoz egindako jarduera guztiak ebaluatuko ditut; saio bakoitzean erabili diren baliabideak, espazioa, denbora,

12

edukiak,

helburuak,

metodologia

eta

ebaluazio

tresnak

eta

irizpideak

ebaluatuko ditu. Horretarako, ondorengo taula erabilikoa da.

Jarduerak eta unitatea ebaluatzeko taula. JARDUERAK:


Egokiak Ez-egokiak

Ebaluazio taula
Hausnarketa:

Edukiak Helburuak Metodologia Ebaluaketa Tresnak Espazioa Denbora Jardueren ebaluazio taula honen bitartez, unitate didaktikoan haurrek eskuratu duten garapen maila ebaluatuko dut, hasierako ezagutzak eta ikasitakoak alderatzeko.

5.3. Amaierako Ebaluazioa


Azkenik, landutako edukiez gain, haur bakoitzaren ebaluazioa egiteko, ondorengo jarraipen orokorreko taula baliatuko du unitate didaktikoaren amaieran. Jarraipen orokorraren taula.
Ikaslea Entzutea Jarrera Ulermena Harremana Gaitasun Ludikoa Edukien ikaskuntza

!! (bikain adierazteko), !! (oso ongi), ! (ongi), / (nahiko), ? (gutxi), ?? (oso gutxi) - (ez du egin).

6.

TALDE, DENBORA ETA ESPAZIO ANTOLAKUNTZA


13

Taldea Jarduera ezberdin arabera, taldekatze ezberdinak egingo ditugu; banaka, talde txikian eta talde handian. Jarduera bakoitzean zehaztuta dago jarraituko den taldekatze sistema.

Espazioa Espazioaren antolaketa, aspektu bikoitzean aztertu behar dugu. Alde batetik, alderdi fisikoa, hau da, tamaina, pertsona, eta objektuen posizioa, materialak Bestalde, alderdi funtzionalean, hau da, nola jasotzen den, nola erabiltzen den edo nola erreakzionatzen den bertan. Hainbat espazio mota erabiliko ditugu: Eskolan: Ikasgela, informatika gela eta patioa. Ikasgelak duen egiturak aukera ezberdinak ematen dizkigu lana egiteko (bakarka naiz taldetan). Gelako mahaiak launaka banatuta egongo dira dagokien txokoetan, batez ere Lore Joakoen antolakuntzan, ikasgelako zati bat bilguneak egiteko gordeko delarik.

Denbora XIX. Mendeko Euskal Pizkundea unitatea urte osoko programazioaren (15 unitate didaktiko) hamargarren unitate didaktikoa da eta, beraz, udaberrian 14

burutuko da.

XIX. Mendeko Euskal Pizkundea Unitate didaktikoa bi astetan 5 saio ezberdinetan, astelehenetik ostiralera, jarraian

gauzatuko dugu

zehazten den taularen arabera:

XIX. Mendeko Euskal Pizkundea unitatearen sekuentzia Astelehena 1. Aurre Ezagutzak. Euskararen jatorria eta iraupena 2. Aurre ezagutzak; Industri iraultza, Abertzaletas una Asteartea 3-4-5. XIX Mendeko Euskal Historia Asteazkena 6.Euskal Pizkundea, Arrazoiak. Osteguna 8. Gure Lore Jokoak antolatuz 9. Jaialdia 15 Ostirala

Jarduerak

7. Lore Jokoak

8. Prestakuntza

7. BALIABIDEAK

Ikastetxeko baliabideak Ikasgela. Informatika gela Patioa

Giza baliabideak Gelako irakaslea

Jardueretarako materialak IRAKASLEARENAK o Gaia emateko liburu eta materiala o Arbela o Ebaluazio taulak o Eguneroko koadernoa o Lan honi itsatsita doazen testuak.

IKASLEENAK o Koaderno bat o Boligrafoak eta idazteko materiala o Kirol arropa jaialdirako

16

You might also like