You are on page 1of 4

MIKROSKOPIOAREN ELEMENTUAK

Zati mekanikoak:
Hodi optikoa: zilindro hutsa, muturretan okularea eta objetiboa
daude.
Besoa: elementu ezberdinak kokatzen diren alboko zutabea.
Platina: prestakinak jartzen diren plaka da. Bi pintza izaten ditu
laginak eusteko.
Fokatze torlojuak: platina objektibora gerturatu edo urruntzen
duten bi torloju dira. Torloju makrometrikoa mugimendu
zabalak egiten diru eta hurbilketarako balio du. Torloju
Mikrometrikoa mugimendu txikiak eragiten ditu eta fokatze
finarentzat
erabiltzen da.
Oina: pisua duen oinarria, mikroskopioari egonkortasuna emateko.
Zati optikoak:
Okularea: hodi optikoaren goiko lente jokua. Handipen zenbakia
idatzita izaten du. ( 5X, 10X, 12,5X)
Objektiboak: hodi optikoaren beheko lente jokua. Bat baino gehiago
izaten dira (3, 4, 5). Errebolber izeneko pieza bati
lotuta egoten dira eta biratuz objektikoak errez aldatzea baimentzen
du. Objektibo bakoitzak bi zenbaki izaten ditu markaturik,
batek diametroa adierazten du eta besteak, garrantzitsuenak,
eragiten duen handipena (zifra handiena, 10, 25, 40, 60, 100)
Kondentsadorea: platinaren azpian kokatzen den lente sistema
aztertutako objektuan argia kontzentratzea baimentzen du.
Diafragma: kondentsadorearen azpian kokatua laginera iristen den
argi kantitatea erregulatzen du.
Argiztapen sistema: elektrikoan lanpara, giltza eta intentsitatea
erregulatzen duen reostato batez osatua dago.

Ondorengo irudian mikroskopio optikoaren zatiak idatz itzazu zerrenda hau


erabiliz:
TUBOA

TORLOJU
MAKROMETRIKOA

BESOA

OBJEKTIBOAK
ERREBOLBERRA

PLATINA

TORLOJU
MIKROMETRIKOA

KONDENTSADOREA

EUSTEKO PINTZAK

OINA

DIAFRAGMA

OKULAREA

ARGIZTAPEN-SISTEMA.

PRESTAKINAREN AZTERKETA (FOKATZEA)


1.
2.
3.
4.

5.
6.

Piztu mikroskopioa.
Prestakina jarri platinan pintzekin bidez eusten dugularik eta
letrak zuzen daudelarik.
HANDIPEN TXIKIENA duen objektikoa aukeratu errebolberra
biratuz.
Albotik bergiratuz, hau da, ez okularetik, biratu makrometrikoa
(gurpil handia) eta igo platina ahal duzun guztia, baina, prestakina
ukitu gabe.
Orain okularetik begiratuz mugitu makrometrikoa OSO POLIKI
beherantz laginaren irudi ikuskorra lortu arte.
Behin huriblketa fokatze hau egin ondoren mikrometroa (gurpil
txikia) erabili fokatze fina egiteko.

ARIKETAK
1. Mugitu prestakina platinaren torloju bidez eskubira. Norantz mugitu
da letra? ..............................eta ezkerrera mugitzen baduzu
prestakina, norantz mugitzen da letra? .................................
2. Fenomeno hau aztertu baita ere aurrera eta atzera mugituz platina,
zer gertatzen
da? ........................................................................................................
...............................................................................................................
............................

3. Platina mugitu gabe eta kontu handiz biratu errebolberra HANDIPEN


HANDIAGOA duen objektiboa jartzeko. (ongi kokatua dagoenean tope
lehun bat nabarituko duzu eta eremua argiztatua ikusiko duzu) erabili
mikrometroa ongi fokatzeko.
4. Letraren kokapena aldatzen al da aurreko objektiboarekin
ikusitakoarekin alderatuz? .....................................
Beraz; IRUDIAK MIKROSKOPIO OPTIKOAN BETI IKUSTEN
DIRA .....................................
5. Bigarren objektibo honekin, letra osoa ikusten duzu edo parte
bat? ................................... eta ikusten den azalera handiagoa edo
txikiagoa da? ............................................
Beraz; HANDIPEN GEHIAGOREKIN
IRUDIA ................................................ IKUSTEN DA,
BAINA, IKUSMEN EREMUA ................................................... DA.
6. Idatzi ondorengo datuak:
- Erabilitako mikroskopioaren okularearen
handitzea .............................. da.
- Lehenengo objektiboak ........................... handitzea du eta
bigarrenak aldiz .................................. du.
Beraz; lehenengo behaketan letra .................................................
handipenarekin ikusi dut bigarren beaketaren
letra .................................................... handipenareki ikusi dut.
7. Erabili modu berean beste objektibo handiago bat

You might also like