You are on page 1of 35

MEKANISMOAK

MEKANIKA
Zer da MEKANIKA?
Gorputzen mugimendua ikertzen duen zientzia da. Mugimendu horiek makina
edo mekanismo batzuen bidez ematen dira.
Zer dira MAKINAK?
Makina da lan bat egiteko behar dena esfortzua eta denbora murrizten dituen
aparatua da.
MAKINA SINPLEAK
Lan bat egiteko operadore bakarra erabiltzen duten mekanismo edo makina
guztiak dira.
Makina sinple motak:
● PLANO INKLINATUA
● ZIRIA
● PALANKA
● TORLOJUA
● GURPILA
PLANO INKLINATUA
Arrapala edo plano inklinatua, gauzak
esfortzu txikiagoa eginez altxatzeko
erabil daiteke.

Zenbat eta inklinazioa txikiagoa, orduan


eta indar gutxiago behar da altuera
berdina irabazteko
ZIRIA
Ertz zorrotza, eta hiruki sekzioa,
duen egurrezko edo metalezko
pieza da.

Presioa handiagotzen du
muturrean, indarra plano
perpendikularrean banatzen
duelarik.
PALANKA
Palanka, funtzio konkretu bat egiteko behar den indarra biderkatzeko
operadorea da.

Hiru elementu ditu; potentzia (P) edo indarra (F) , erresistentzia (E edo R ) eta
euste-puntua edo bermapuntua (EA). Elementu hauek trukatruz palanka mota
ezberdinak atera ditzakegu:
1. MAILAKO PALANKA
Mutur batean du POTENTZIA.
ERRESISTENTZIA bestea eta tartean
BERMAPUNTUA.

Erresistentzia gainditzeko, potentziak


erresistentziak baino apur bat handiagoa
izan behar du, bestela palanka ez da
mugituko.
2. MAILAKO PALANKA
Mutur batean BERMAPUNTUA.
POTENTZIA beste muturrean eta tartean
ERRESISTENTZIA.

Mota honetako palenken bidez


aplikatzen den indarraren efektua
handiagotu egiten da.
3. MAILAKO PALANKA

Mutur batean BERMAPUNTUA.


ERRESISTENTZIA beste muturrean
eta tartean POTENTZIA.
PALANKAREN OREKA LEGEA
Erresistentzia bat gainditzeko, potentziaren besteko garrantzia dauka palankaren
euskarriak. Pisu berdina mugi daiteke potentzia txikiagoarekin; baina horretarako
euskarritik urrunago erabili beharko dugu potentzia hori. Hau da, indar txikiagoa
egiteko, distantzia handitu behar da.

PxBp=RxBr
Potentzia x Honen besoa = Erresistentzia x Honen besoa
PALANKAREN OREKA LEGEA (adibidea)
Kalkulatu beheko palanka honetan zenbateko indarra (F) egin beharra dagoen
erresistentzia (R) gainditzeko
PALANKA. GAIA LANTZEKO ARIKETAK
https://www.educaplay.com/learning-resources/1321703-palanka_motak.html

http://www.educaplay.com/es/coleccion/20832/2/palanken_atalak.htm

https://es.liveworksheets.com/worksheets/es/Tecnolog%C3%ADa/Mecanismos/Ficha_01*_La_p
alanca_I_rx627165od

http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1323588/palankaren_legean_atalak.htm
TORLOJUA
Lepo edo zuztar baten inguruan hari helikoidala duen elementu edo osagai
mekanikoa da, piezak lotzeko erabiltzen dena. Funtzionamentuaren oinarria
plano inklinatuaren printzipioan datza, eta funtsean, torlojua zilindro baten
inguruan kiribilduko plano inklinatutzat har daiteke.
TORLOJUA. SAILKAPENA
1. HARIAREN FORMAREN ARABERA
Nukleoan biribilkatutako hariaren formaren araberakoa

● Hari triangeluarra ● Hari trapezoidala

● Hari biribila
● Hari karratua
TORLOJUA. SAILKAPENA
2. BIRIBILKATZEKO NORANTZAREN ARABERA
Haria biribilkatzeko norazkoaren araberekoa

● Eskuineranzko haria

● Ezkerreranzko haria
TORLOJUA. SAILKAPENA
3. HARI KOPURUAREN ARABERA

Nukleoan biribilkatutako hari kopuruaren araberako torlojuak

● 2 sarreradun haria

● 3 sarreradun haria
TORLOJUA. SAILKAPENA
4. AZKOINA ALA TORLOJUA

Biribilkatutako hariaren kokapenaren araberako (kanpokoa edo barrukoa)

● Torlojua (kanpo)

● Azkoina (barne)
TORLOJUA. ADIBIDEA
AMAIERA GABEKO TORLOJUA
(Arquimides K.A III. mendean)

Arkimedesen torlojua, ura, irina edo


laboreak igotzeko erabiltzen den
makina grabimetriko bat da. Plano
okertu batean kokatutako zilindro
huts batean mugiarazten den torloju
batean oinarritzen da, bira ardatzaren
azpitik kokatutako ura igotzea
ahalbidetzen duena
TORLOJUA. ADIBIDEA
GURPILA
Erradiodun gurpilaren lehengo diseinu eta
aplikazioak orain dela 4000 urte baino
lehenagokoa dia.
Ardatzak eta ardatzarekin lotuta bira egiten
duen gorputz biribilak osatzen dute. Gauzak era
errazagoan garraiatu ahal izateko balio du.
Gurpilaren ertzean indarra eginez gero, beste indar
bat, askoz handiagoa, sortzen da ardatzean.
Gurpilean oinarritutako hainbat mekanismo daude:
polea, gurpil eszentrikoa...
HIGIDURA TRANSMITITU ETA ERALDATZEKO
MEKANISMOAK
Gizakiak erabiltzen dituen operadore mekaniko askok 2 zeregin egin ditzakete aldi
berean; higidura transmititu eta eraldatu.
Higidura zirkularra zuzenera bilakatzen dituzten mekanismoak aztertuko ditugu:
● BIRADERA ● POLEAK
● BIRABARKIA ETA BIELAK ● ENGRANAJEAK
● ESZENTRIKOAK ● PINOI KATEA
● ESPEKAK
BIRADERA
Biradera ardatz batekin lotutako barra
zurruna da. Ardatzari esfortzu txikiagoa
eginik bira eragiteko erabiltzen da,
biradera gabe askoz ere ahalegin
handiagoa egin beharko litzateke eta.
BIRABARKIA ETA BIELA

BIRABARKIA BIELA

Birabarkia ardatz berberaren inguruko Muturretan lotura artikulatuak dituela, bi


biradera multzoa da. pieza mugikor lotzen dituen barra
zurruna da.
BIRABARKIA ETA BIELA
BIRABARKIA-BIELA
BIRADERA-BIRABARKIA-BIELA
ESZENTRIKOAK ETA ESPEKAK
Mugimendu zirkularra mugimendu lineal baten bihurtzeko jarraitzailea izeneko
elementu bat eduki beharra du.

GURPIL ESZENTRIKOA ESPEKA


Bere zentrotik pasatzen Bere ardatzarekin batera
ez den ardatzaren birak ematen dituen
inguruan biraka dagoen itxura bereziko pieza da
gurpila da
ESPEKA
POLEA
Polea edo txirrika gurpil bat da, ardatz baten inguruan aske bira egiten duena.
Gurpil horrek kanal bat du tartean, soka bat edo uhal bertatik irten gabe ibil dadin.
POLEA MOTAK
POLEA FINKOA

Ez du abantaila mekanikorik. Indarraren


norabidea aldatzen du besterik gabe.

1.mailako palankaren baliokide izango da.


POLEA MOTAK
POLEA HIGIKARIA

Soka batean higitzen da, sokak muturretako bat lotua


eta bestea aske dituela. Polea horren abantaila
mekanikoa 2 da, hau da, polea finko batekin egin
behareko indarraren erdia egin beharko dugu karga
bera igotzeko. Alabaina, horrelako polea bat
erabiltzean, jaso beharreko sokaren luzera bikoitza
izango da.

2.mailako palankaren baliokidea da.


POLEA MOTAK
POLEA KONPOSATUA EDO POLIPASTOA

Finko eta higikariaren arteko konbinazioa da,


soka batez lotua. Soka horrek muturretako bat puntu
finko batean lotuta dauka. Polea finkoak sokari
eragiten zaion indarraren norabidea aldatzeko
erabiltzen da eta polea higikariak abantaila
mekanikoa lortzeko.
ENGRANAJEAK
Engranajeen bidezko transmisio-sistemak dira elkarrekin ahokatutako hortzdun
gurpilek osatutakoak. Sistema horietan, elementuetako baten
desplazamenduak edo biraketak hurrengoarena eragiten du, aurkako
noranzkoan
PINOI KATEA
Ardatz paraleloak dituzten hortzdun bi gurpilek eta haiek lotzen dituen kateak
osatutako sistemak dira. Elkarrengandik urrun dauden ardatzak kontaktatzeko
erabiltzen dira, eta katea eta pinoiak engranatuta daudenez uhalen sistema baino
eraginkorragoak dira, ez baitute irrist egiten
MEKANISMOAK. GAIA LANTZEKO ARIKETAK
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1323527/mugimendu_zirkularra_eta_linealak.htm

http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1323535/uhal_motak_poleetan.htm

http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1323544/pollea_sistemetan_aldaketak.htm

https://www.cerebriti.com/juegos-de-tecnologia/yanira-

https://es.liveworksheets.com/nt1679014ng

https://es.liveworksheets.com/worksheets/es/Tecnolog%C3%ADa/Mecanismos/M%C3%A1quinas_simples_qi1451133gx
KAHOOT.

https://play.kahoot.it/v2/?quizId=afdf1277-d65e-46d7-a77f-ccd4dcc8023c

You might also like