You are on page 1of 1

1) Arkulari batek sagar bat jo nahi du tiroan okerrik egin gabe eta, horretarako, zenbait

estrategia darabil buruan. Sagarra eta arkutik irtengo den gezia altuera berean badaude, zein
aholku emango zenioke arkulariari? ARRAZOITU ERANTZUNA.
a) Tiro paraboliko bat egiteko sagarra zuhaitzetik erortzen den unean.
b) Tiro horizontal bat egiteko sagarra zuhaitzetik erori eta une bat geroxeago.
c) Tiro horizontal bat egitea sagarra zuhaitzetik erortzen den unean.
d) Datu gehiago behar dugu arkulariari aholku bat emateko.
e) Angelu negatibodun tiro paraboliko bat egitea.

2) Real Madrid eta TAU arteko saskibaloi partidu klasikoan, azken honek bi puntuz irabazten
du 0,56 s falta direnean partidua bukatzeko. Une honetan pilota aurkakoaren eskuetan dago.
Jokalari madrildarrak (1,90 m) pilota 6,25 m-tako lerrotik botatzea erabakitzen du, eta hala
egiten du 80 m/s abiaduraz eta 30-ko angeluaz. (saskia 3.05 m-tako altueran dago)
a) Zeinek irabazi du partidua?
b) Ateratako ondorioa, jokalari madrildarrak baloia ez duela saskiratu izan
bada, kalkulatu zenbateko abiaduraz bota behar zuen, angelu
berdinarekin, partidua irabazteko.

3) Golf zelai bateko 13 zuloa jaurtiketa puntutik 450 m-tara aurkitzen da. 225 m-tara 375 m-
tako mendi bat dago. Jokalariak, pilota, 45-tako inklinazioz botatzen badu, zein abiadura
eman behar dio "eagle" bat egiteko, posible ba da?

3) 360 km/s abiaduraz eta 490 metrora hegaz doan hegazkin batetik pakete bat erortzen uzten
da. Kalkulatu:
a) lurrera iristeko behar duen denbora.
b) Lurrera iristerakoan, abiaduraren osagaiak eta moduluak.
c) Non erortzen den paketea. Egiazta ezazu aldiune horretan hegazkina paketearen
gainean dagoela.

4) Futbolari bat 30 metrora dagoen taldekide bati baloia txutatzera doa.


a) Zein angelu osatu beharko du baloiak zoruarekiko 20 m/s abiaduraz irteten
bada?
b) Zein abiaduraz lurreratzen da baloia?
c) Zenbat denbora igaro du lurreratzen?
d) Zein angeluz lortuko luke paserik sakonena abiadura bera erabiliz?
e) Noraino bidaliko luke baloia?
Demagun orain kornerra ateratzera doala:
f) Zein angelu eta abiadura minimoz txutatu beharko luke baloia, bere
taldekidea 35 metrora badago, atezainak 3 metro altuko jauzia egin
badezake eta 30 metrora badago?
g) Zein altueratara emango lioke burukada?

You might also like