You are on page 1of 8

1.

Bilboko ‘Moyua’ eta ‘Abando’ metro-geltokien arteko


distantzia 700 m-koa da lerro zuzenean, baina autoek, zuzen
joaten ez direnez, 1.300 m egin behar dituzte leku batetik
bestera heltzeko. Kalkulatu:
a) zein den desplazamendua bi kasuetan (metrorako eta
autoetarako).
b) zein den ibilitako espazioa bi kasuetan.
c) zein den auto baten batez besteko abiadura, ibilbidea 4
minutuan egiten badu.
d) zein den metroaren batez besteko abiadura, 50 segundo
behar baditu geltoki batetik bestera joateko.

2. Txirrindulari batek bi bira eman dizkio Anoetako


belodromoari. Bira bakoitzean, 330 m egiten ditu. Zein
da ibilitako espazioa? Eta desplazamendua?

3. Chris Froome txirrindulariaren datuak (2013ko Tourrekoak) hauek dira:

FROOME DANS LE VENTOUX: TOUR 2013


1ere partie de la montée du virage St Estève
jusqu’au panneau ‘10 km’ (5.650 km): 18 min 33 s
2ème partie: du panneau ‘10 km’ jusqu’au
panneau ‘5 km’: 15 min 33 s
3ème partie (5 derniers kilomètres) :
14 min 12 s
• Dernier km: 3 min 18 s, pour faire 112 m de
dénivelé selon Open Runner.

Ez kezkatu frantsesa oso ondo ulertzen ez baduzu, datuak beheko taulan jarri ditugu
eta.

1. zatia 2. zatia 3. zatia 4. zatia Igoera osoa

espazioa 5,650 km 5 km 5 km 1 km

denbora 18 min 33 s 15 min 33 s 14 min 12 s 3 min 18 s

batez
besteko
abiadura

Kalkulatu tarte bakoitzeko batez besteko abiadura eta igoera osoan egindakoa.
4. Pasillora irten, aurrez aurreko hormaraino joan, zuzen-
zuzen, eta lehen nengoen lekuraino itzuli naiz. Hasierako
puntutik hormaraino 15 m badaude, zein izan da nire
desplazamendua? Eta egindako espazioa?

5. Anek, leihotik eskua atera, eta bola bat bota du gorantz bertikalki 20 m/s-ko
abiadurarekin. Une horretan, patiotik Aneren eskuraino 12 m daude. Kalkulatu:
a) zer altuerataraino iritsiko den (patioko zorua jatorritzat hartuta).
b) erortzean, zenbat denbora beharko duen berriro pasatzeko leihoaren paretik.
c) zer abiadurarekin iritsiko den patiora.

6. Bizikleta baten gurpilak metro bateko diametroa dauka. Gurpil hori 10 rad/s-ko
abiadurarekin biratzen denean, zer distantzia egiten du bizikletak minutu batean?

7. Mikel, Bilboko Plaza Biribiletik irten, eta 10 m/s-ko


abiadura konstantez abiatu da Moyua plazarantz. Ane,
une berean, Moyuatik irten da Plaza Biribilerantz, 12 m/s-
ko abiadura konstantez. Bi plazen arteko distantzia 700 m
dela jakinda, kalkulatu:
a) zenbat denbora behar duten gurutzatzeko.
b) zer distantzia egin duen bakoitzak gurutzatu diren
unean.

8. Ikuzgailua 1.000 rpm-ko abiadurarekin biratzen da zentrifugatzeko. Kalkulatu danborraren


abiadura angeluarra rad/s-tan.

9. Mutil bat baloi bat jaurtitzen saiatzen ari da kaleko espaloitik etxeko leihora, arrebak har
dezan. Jakinik leihoa 15 m-ra dagoela, kalkulatu:
a) zer abiadurarekin bota behar duen gorantz arrebak har dezan.
b) zenbat segundora iritsiko den arrebaren leihoraino.
10. 50 m-ko altuera duen etxe bateko teilatutik harri bat botako dugu beherantz. Kalkulatu:
a) zer abiadurarekin bota behar dugun bi segundoan lurrera heltzeko.
b) zer abiadurarekin helduko den zorura.

11. Tren bat 10:00etan irten da Bilbotik Donostiarantz,


108 km/h-ko abiadura konstantearekin. Beste tren bat
Donostiatik Bilborantz irten da 10:00etan ere, 72 km/h-ko
abiadura konstantearekin. Zuzen-zuzen doazela eta bi
hirien arteko distantzia 100 km-koa dela suposatuz,
kalkulatu:
a) zer lekutan eta zer ordutan gurutzatuko diren
trenak.
b) zer ordutan iritsiko den tren bakoitza helmugara.

12. Txapel bat gorantz jaurti du Mikelek 6 m/s-ko abiaduraz. Eskua zorutik metro batera
duela jakinda, kalkulatu:
a) zenbat metrotaraino iritsi den.
b) zenbat denbora pasatu den berriro lurrera heldu arte.

13. Gidari batek, 72 km/h-ko abiadurarekin doala, semaforoa ikustean galga zapaldu,
eta autoa 8 segundoan gelditzea lortu du. Kalkulatu:
a) autoaren azelerazioa.
b) zer distantzia egin duen gelditu arte.
c) zer abiadura eraman duen gelditu baino 5 segundo lehenago.

14. 54 km/h-ko abiadura daraman auto bat “Gasteiz” karteletik


pasatu da. 10 segundo geroago, 90 km/h-ko abiadura daraman
beste auto bat igaro da leku beretik lehenengoaren noranzko
eta norabide berarekin. Kalkulatu:
a) noiz harrapatuko duen bigarren autoak lehenengoa.
b) zer distantziatara egongo diren une horretan karteletik.

15. Amaiaren autoa Gasteiztik Murgiarantz irten da, 36 km/h-ko abiadurarekin eta
0,5 m/s2-ko azelerazioarekin. Beñat geldi zegoen une horretan Murgiako autobidean, eta
2 m/s2-ko azelerazioarekin irten da Gasteizerantz. Bi lekuen arteko distantzia 17 km-koa
da. Kalkulatu:
a) zenbat denbora pasatuko den gurutzatu arte.
b) zenbat kilometro egin dituen bakoitzak.
4. 16. Josu eta Miren futbol-zelaiko bi ateetan zeuden. Ate
batetik bestera 40 m daude. Une berean, elkarrenganantz
abiatu dira, lerro zuzenean. Josuren abiadura konstantea
da, 1 m/s-ekoa; eta Mirenena, 2 m/s-koa. Non eta noiz
gurutzatuko dira? Miren beste ateraino heltzen denean,
zenbat metro faltako zaizkio oraindik Josuri beste ateraino
heltzeko?

17. 90 km/h-ko abiadurarekin doan gidari bat, geldi dagoen beste auto baten ondotik
pasatu, eta bere lagunaren autoa dela konturatu da. Une horretan bertan, galga zapaldu
du 2 m/s2-ko dezelerazioarekin, eta laguna abiatu egin da, 3 m/s2-ko azelerazioarekin.
Kalkulatu:
a) zenbat denbora behar duten elkartzeko.
b) zenbat metrotara elkartuko diren.

18. Bizikletan 20 m/s-ko abiadurarekin doan gazte bat


gelditzen hasi da, 1 m/s2-eko dezelerazioarekin.
Kalkulatu:
a) zenbat denbora beharko duen guztiz gelditzeko.
b) zer distantzia egingo duen gelditu aurretik.

19. Kamioilari batek harri bat ikusi du errepide erdian, 72 km/h-ko abiadurarekin doala.
Harria 30 m-ra eduki duenean, galga zapaldu du, 6 m/s2-ko dezelerazioarekin.
a) Kalkulatu zenbat denbora kostatuko zaion gelditzea.
b) Joko du harriaren kontra?

20. Auto baten gurpilek 80 cm-ko diametroa dute, eta


680 rpm-ko abiadura angeluar konstantearekin
biratzen dira. Kalkulatu:
a) abiadura angeluarra rad/s-tan.
b) periodoa eta maiztasuna.
c) abiadura lineala.

21. Hego-haize bortitza dabilen egun batean, loreontzi bat 25 m-ko altueratik erori da
lurrera. Kalkulatu:
a) zenbat denbora pasatu den lurrera iritsi arte.
b) zer abiadurarekin jo duen lurra.
22. Motorzale bat biraka dabil 50 m-ko diametroko pista zirkular batean, 54 km/h-ko
abiadurarekin. Kalkulatu:
a) zenbat metro egiten dituen 10 s-an.
b) zenbat bira ematen dituen 10 s-an.
c) zenbat radian egiten dituen 10 s-an.
d) zein den abiadura angeluarra.

23. Polizia trafikoa kontrolatzen ibili da errepide


batean, auto batetik. Abiadura mugatuta dagoen
puntu batean, 120 km/h-ko abiadura daraman
auto bat ikusi du. Une horretan, polizia atzetik
joan zaio, 5 m/s2-ko azelerazioarekin. Kalkulatu:
a) zenbat denbora beharko duen poliziak
beste autoa harrapatzeko.
b) zenbat metro egin beharko dituen
harrapatzeko.

24. Baloi bat gorantz jaurti dugu lurretik, eta 12,5 m-ko altueraraino iritsi da.
Kalkulatu:
a) zer abiadurarekin jaurti dugun.
b) zenbat denbora pasatu den berriro erortzen hasi arte.

25. Autobus-gidari batek gelditu behar izan du aurrean


katu bat ikustean. Balaztek 10 m/s2-ko dezelerazioa
aplika dezaketela jakinda, kalkulatu:
a) zenbat metro egin dituen galga zapaldu baino
lehen, abiadura 90 km/h-koa izan bada eta
gidariak 3 segundo behar izan baditu
erreakzionatzeko.
b) zenbat metro egin dituen galga zapaldu ondoren
gelditu arte.
c) zenbat metro egin dituen katua ikusten duenetik
guztiz gelditu arte.
Egizu v/t grafikoa.

26. Josu klarion batekin jolasten ibili da, gelan. Sabaia eskuetatik 2,5 m-ra daukala, klariona
gorantz jaurti du. Ozta-ozta ukitu badu sabaia, kalkulatu:
a) zer abiadurarekin jaurti duen.
b) zenbat denbora behar izan duen klarionak eskuetatik sabairaino heltzeko.
Josuren klariona sabaira iritsi den aldiunean, Saioak beste klarion bat bota du
gorantz, 7 m/s-ko abiadurarekin eta altuera beretik. Kalkulatu:
c) bigarren klariona bota den unetik, zenbat denboratara elkartuko diren biak.
d) zer altueratan elkartuko diren (jatorritzat Josuren eskuak hartuta).
27. Autobus bat eta auto bat geldirik zeuden semaforo batean. Autoaren aurrean
beste bi automobil zeuden, eta guztien aurretik autobusa. Aldiune berean abiatu dira
guztiak pausagunetik. Azelerazioak konstanteak dira: 1,8 m/s2-koa autoarena, eta
1,2 m/s2 -koa autobusarena. Autobusak 45 m eginak dituenean, autoak aurreratu
egin du. Kalkulatu:
a) zenbat denbora pasatu den martxan jarri direnetik aurreratu arte.
b) zenbat metro zeuden haien artean semaforoan zeudenean.
c) zer abiadura eraman duen bakoitzak pare-parean egon direnean.

28. Iberdrola dorrea 165 metro altu da. Imanolek pilota


bat erortzen utzi du teilatutik. Une berean, Janirek beste
pilota bat jaurti du lurretik gorantz, 10 m/s-ko abiaduraz.
Kalkulatu:
a) zer altueratan gurutzatuko diren pilotak.
b) zer abiadurarekin helduko den lurrera Imanolen pilota.
c) zer abiadurarekin helduko den lurrera Janireren pilota.
Eman dezagun Alba 4. pisuan dagoela, zorutik 18 metrora.
Helduko zaio Janireren pilota?

29. Lapitz bat erortzen utzi du ikasle batek etxe bateko goiko solairutik, eta 10 s eman ditu
erortzen lurrera iritsi arte. Kalkulatu:
a) zenbat metrotatik utzi duen erortzen.
b) zer abiadura daraman lurrera iristean.

30. Paula eta Maria batera sartu dira zaldiko-


maldikoan. Kanpoaldean dagoen elefante baten
gainean eseri da Paula, zentrotik 5 m-ra. Mariak
suhiltzaile-auto bat aukeratu du, zentrotik 3,5 m-ra
dagoena. Hiru minutuan, 10 bira egin dituzte, modu
uniformean.
a) Arrazoiak emanez, esan biek abiadura
lineal berbera izan duten ala ez.
b) Berberak izan dira bien abiadura
angeluarrak?.
c) Kalkulatu bien abiadura lineal eta
angeluarrak.

31. Ilargiaren grabitate-azelerazioa 1,6 m/s2-koa da. Bertan gorputz bat 5 m-ko
altueratik aske utziko bagenu, kalkulatu zer abiadura (km/h-tan) izango lukeen zorura
heltzean.
32. Txirrindulari batek 10.260 m egin ditu abiadura konstantean,
45 minutuan. Gurpilaren diametroa 80 cm izanik, kalkulatu:
a) gurpilaren abiadura angeluarra.
b) zenbat bira egin dituen denbora horretan.
c) abiadura lineala.
d) periodoa.

33. 250 g-ko masa duen pilota bat 100 m-ko zubi batetik erortzen utzi da. Kalkulatu:
a) zenbat denbora pasatu den zorura heldu arte.
b) zer abiadurarekin heldu den lurrera.
c) 500 g-ko masa duen beste pilota bat leku beretik erortzen
utziko bagenu, zenbat denbora emango lukeen erortzen.
d) zer abiadurarekin helduko litzatekeen bigarren pilota lurrera.

34. Kalkulatu Lurraren abiadura angeluarra bere ardatzaren inguruan.


Datu horrekin, kalkulatu lurrazaleko puntu baten abiadura lineala honako
kasu hauetan:
a) puntua Ekuatorean dagoelarik.
b) puntua Bilbon dagoelarik.
Datuak:
Ekuatorearen erradioa: 6.370 km; paraleloaren erradioa Bilbon: 4.100 km.

35. Ume batek urez betetako puxika bat bota du beherantz


leiho batetik kalera, 8m/s-ko abiadurarekin. Kalkulatu:
a) zer abiadura lortzen duen puxikak 2 segundoren
ondoren.
b) zenbat metro egiten duen denbora-tarte horretan.
c) zer abiadura lortzen duen puxikak 10 metro egin
ondoren.

36. Donostiako jaietako noriak 15 m-ko erradioa du, eta 3 m/s abiadura konstantean
biratzen da. Kalkulatu:
a) zein den noriaren abiadura angeluarra.
b) zenbat denbora behar duen bira bat emateko.
c) zenbateko abiadura lineala daraman ardatzetik 15m-ra doan bidaiariak.
37. Ikasle bat korrika irten da Heziketa Fisikoko
klasean, eta 18 km/h-ko abiadura lortzen du 10
segundoan. Kalkulatu:
a) azelerazioa.
b) zenbat metro egin dituen 10 segundo horietan.
c) 10 segundotik aurrera abiadura konstantea balu,
zenbat denbora beharko lukeen 200 metro egiteko.

38. Auto bat 126 km/h abiadura konstantean higitu da 3 minutuan.


Semaforoa gorrian dagoela ikustean, galga zapaldu, eta, 28
segundoan, gelditu egin du gidariak autoa. Kalkulatu:
a) zer distantzia egin duen lehenengo hiru minutuetan eta zer
higidura mota daraman.
b) zer azelerazio erabili duen gelditzeko.
c) zer distantzia egin duen galga zapaldu duenetik guztiz geratu
arte.
Egizu v/t grafikoa.

39. Donostiako udaletxetik Kursaaleraino 800 m daude. Bizikletari batek 10 m/s-ko batez
besteko abiadura linealarekin egin du distantzia hori. Kalkulatu:
a) zenbat denbora behar izan duen, minututan.
b) zein izan den abiadura angeluarra, bizikletako gurpilaren erradioa 80 cm-koa
bada.

40. Kalkula ezazu zenbateko abiadura angeluarra, abiadura lineala,


periodoa eta maiztasuna dituen erloju baten ordu-orratzak, 0,5 cm
luze bada.

41. Radarra duen polizia-auto bat geldi egon da. Haren paretik 144 km/h-ko abiadura
daraman moto bat pasatu, eta ziztu bizian joan zaio atzetik polizia, 20 m/s2-ko
azelerazioarekin. Motoak abiadura konstantearekin jarraitzen duela suposatuz, kalkulatu:
a) zenbat denbora beharko duen poliziak motoa harrapatzeko.
b) zer distantzia egingo duen poliziak motoa harrapatu arte.
c) zer abiadura lortuko duen poliziak motoa harrapatzen duen unean.

42. Binilozko disko baten abiadura angeluarra 33 rpm-koa


zen, eta diametroa, 25 cm-koa. Kalkulatu:
a) zein zen abiadura angeluarra rd/s-tan.
b) zein zen kanpoko puntu baten abiadura lineala.
c) zein ziren diskoaren periodoa eta maiztasuna.

You might also like