You are on page 1of 2

1.

- SARRERAKOAK:

1.1- Kalkulatu hurrengo abiadurak m/s unitatetan:

a) 1000m 20s-an b) 2km 3min-an c) 800.000 km/mende d) 8mm/ms e)3km/h

1.2- Zein da nire batazbesteko abiadura Bilbotik Madrilera joateko 400km badira eta 4 ordu emoten badot bidean?

1.3- Unitateen aldaketa:

a) Adieraz ezazu m/s-an: 2000 cm/s, 34 km/h, 30 dm/min, 120 km/h, 100 km/egun.

b) Adieraz ezazu m/s2-an: 300 cm/s2, 20 km/min2, 300 km/egun2, 4780 dm/ms2

___________________________________________________________
2.- HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEA: Ibilbide zuzena eta abiadura konstantea daukan higidura.

Posizioa kalkulatzeko ekuazioa: x(t) = x0 + v*t ; v=kte; x0=hasierako posizioa.

2.1- Higikari batek 20 m/s-ko abiadura dauka gure aurretik pasatzean:

a) Zein da bere posizioa 2s, 4s, 8s eta10s aldiunetan?

b) Noiz dago 100m, 160m, 200m eta 8400m-ko posizioetan?

2.2- Jatorritik eta aurrerantzko norantzagaz 2m/s-ko abiaduraz kotxe bat pasatzen da. Momentu berdinean, 200m-
tik atzerantzako norantzagaz 4m/s-ko abiadura daukan kotxe bat dator. Non elkartzen dira?

2.3- Jatorritik (zero metroko posiziotik) eta aurrerantzako norantzagaz 70 km/h-ko abiadura daukan kotxe bat
pasatzen da. Momentu berdienean, jatorritik eskumatarantz 3 km-ko posiziotik, atzerantz datorren moto bat 50
km/h-ko abiaduraz itzultzen dago. Kalkulatu:

a) Non dagoz kotxea eta motorra hurrengo aldiunetan: 1s, 3s, 10s, 15s?

b) Non eta noiz elkartzen edo gurutzatzen dira?

c) Noiz heltzen da kotxea motorraren hasierako posiziora?

d) Noiz heltzen da motorra kotxearen hsierako posizioa?

2.4- Aldiune berean kotxe bat eta motozikleta bat hasten dira higitzen, biak norabide eta norantza berean.
Kotxearen abiadura 60 km/h da. Motozikletarena 100 km/h. Kotxea motozikleta baino 10 km aurreratuago dago
higidurak aztertzen hasten denean.

a) Non dagoz kotxea eta motorra hurrengo aldiunetan: 1s, 3s, 10s, 15s?

b) Non eta noiz hrrapatzen dau motorrak kotxea?

2.5- Demagun Bilbo X ardatzaren jatorrian kokatzen dogula. Hortik aurrerantz Burgos 150km-ko posizioan eta Madril
400km-ko posizioan. Kamioi bat Madriletik Bilborantz doa 100km/h-ko abiadura konstanteagaz. Kotxe bat Burgosetik
Madrilera 120km/h-ko abiadura konstanteagaz doa.

a) Non elkartzen dira?

b) Noiz heltzen da kamioia Burgosera? Eta Bilbora?

c) Noiz heltzen da kotxea Madrilera?


___________________________________________________________
3.- HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEKI AZELERATUA: Ibilbide zuzena eta azelerazio konstantea daukan higidura.

Posizioaren ekuazioa: x(t) = x0 + v0*t + ½*a*t2 ; x0=hasierako posizioa; v0=hasierako abiadura.

Abiaduraren ekuazioa: v(t) = v0 + a*t ; a=azelerazioa (Lurraren g=9,8 edo 10m/s2)

3.1- Misil bat 36 km/h-ko abiaduraz hasi da higitzen eta 40 m/s2-ko azelerazioa dauka:

a) Noiz izango den 2 km-tako posizioan eta zein da bere abiadura une horretan?

b) Non dago higidura hasi eta 10 s geroago eta zein abiadura dauka hor?

3.2- Kotxe bat 72 km/h-ko abiaduraz hasi da higitzen 3 m/s2-ko azelerazioaz.

a) Noiz izango da 6 km-ko posizioan eta zein da bere abiadura aldiune horretan?

b) Non izango da higidura hasi eta 20 s geroago eta zein abiadura dauka hor?

3.3- Kotxe bat guregandik 10m-ra dagoan semaforo batetik pasatzen da, guregandik urruntzen, 36 km/h-ko
abiaduran, bere azelerazioa 4 m/s2-koa izanik. Kalkulatu :

a) Non egongo da higidura hasi eta 10s geroago? Zein da bere abiadura une horretan?

b) Noiz egongo da 2 km-ko posizioan eta zein abiadura eukiko dau?.

c) Kalkulatu posizioa 3s, 4s eta 6s aldiunetan.

d) Kalkulatu bere abiadura 3s, 4s eta 6s aldiunetan.

3.4- Harri bat erortzen utzi da 200 m-ko altueratik. Kalkukatu:

a) Lurrera iritsi arte pasaturiko denbora.

b) Erortzen utzi eta handik 2 s-ra izango dauan abiadura.

c) Lurrera iristean eukiko dauan abiadura.

3.5- Lurretik bertikalki eta gorantz bola bat jaurtikitzen dogu 100 m/s-ko abiaduraz.

a) Kalkulatu lortuko dauan altuera maximoa.

b) Jaurtiki eta 3 segundo geroago non izango da eta zein izango da bere abiadura?

c) Esan zein abiadura izango dauan 2 s eta 4 s uneetan.

3.6- Altuerako 80 m-tako eraikin batetik gorantz eta 10 m/s-ko abiaduraz harri bat jaurtikitzen da. Momento
berdinean lurretik bala bat jaurtikitzen da gorantz 900 m/s-ko abiaduraz.

a) Non eta noiz topatuko dira? (Topatzen badira)

b) Topatzeko une horretan zer egiten dute bi higikariek, igo ala jaitsi?

c) Zein da harriak lortuko duen altuera maximoa?

3.7- Jatorritik 80 km/h-ko abiadura konstantez kotxe bat pasatzen da aurrerago 34km-ko distantziara dagoan herri
baterantz mugitzen. Justu momentu horretan moto bat hasten da mugitzen 0,04 m/s2-ko azelerazioaz herri
horretatik kotxearen posiziorantz (jatorrirantz). Kalkulatu non gurutzaten diran eta euren abiadurak une horretan.

You might also like