You are on page 1of 1

Axular BHI DBH 4 Fisika eta Kimika

ARIKETAK: ZINEMATIKA (IV), ERORKETA (ETA JAURTIKETA) ASKEA

1. Etxe bateko 5.solairutik pilota bat utzi dugu erortzen. Solairu bakoitzeko altuera 3 m-koa dela
suposatuz, kalkula itzazu lurrera iristerakoan pasatutako denbora eta pilotak duen abiadura.
1,75 s -17,15 m/s

2. Aurreko kasuan, kalean zegoen batek pilota ikusi eta gorantz jaurtiki du bota duenak har dezan.
Zein abiaduraz uste duzu jaurtiki behar duela? 17,15 m/s

3. Harri bat gorantz eta bertikalki jaurtiki dugu 40 m/s-ko abiaduraz. Kalkula itzazu lortu duen
altuera maximoa eta altuera horretara iristeko behar izan duen denbora.
81,6 m 4,1 s

4. Baloia gorantz jaurtiki dugu eta berriro hartzen dugun arte 3 s pasa dira. Kalkula itzazu
jaurtiketa abidura eta lortutako altuera maximoa. 14,7 m/s 11 m

5. Kanoi batek proiektila gorantz jaurtiki du 60 m/s-koa abiaduraz. Grabitatearen azelerazioa 10


m/s2-koa hartuz:
a) Zein izango de proiektilaren abiadura 2 s pasatutakoan? 40 m/s
b) Zenbat denbora beharko du altuera maximora iristeko? 6s
c) Zein izango da abiadura 8 s pasatu ondoren? – 20 m/s
d) Zenbat debora pasatu da, hasieratik neurtuta, berriro lurrera iristean? 12 s

6. Putzu baten sakontasuna neurtzeko harri bat utzi duzu erortzen. Erori eta zoruaren kontra talka
egitean ateratzen duen soinua entzun arteko denbora neurtu duzu 3 s-koa delarik. Soinuak
zuregana heltzeko behar izan duen denbora arbuiatuz, zein da putzuaren sakontasuna?
44,1 m

7. Lurretik 10 m-ra kokatutako puntu batetik bertikalki gorantz harri bat jaurti da 30 m/s abiaduraz.
Zer altuera hartuko du? Zer abiaduraz iritsiko da lurrera?
55 m - 33,17 m/s

8. Pilota bat lurretik gorantz jaurtikitzen da. Segundu baten buruan 25 m-ko altuera lortu du.
Kalkulatu:
a) Hasierako abiadura.
b) Zer altuera lortuko duen.
v = 29,9 m/s s= 45,6 m

9. Alboko irudian Kuala Lampur-eko “Torres Petronas”


ageri dira. Determina ezazu goiko aldetik eroritako
objektu baten abiadura. Kalkulatutako abiadura km/h
unitatean ere adierazi. - 94,1 m/s; - 339 km/h

You might also like