You are on page 1of 4

A.

- Errentagarritasun-atalasea kalkulatu

Zer dakigu?

Errentagarritasun-atalasea zera da, ekoizpenaren puntu bat zeinetan etekinik ez dagoen (E = 0).

Puntu hori kalkulatzeko formula hau erabiltzen dugu:

𝐾𝑓
Q= (𝑃 −𝐾𝑎𝑢)
Beraz ondoko dat hauek ezagutu behar ditugu:

Kf: Ariketa berak ematen du: 40.000€

P: Ez dugu ezagutzen baina kalkula dezakegu zeren eta diru-sarrerak eta ekoizpen-bolumenak ematen dizkigutelako:

Diru-Sarrerak (St) = 104.000€

Ekoizpena: 32.000 unitate

Beraz baldin eta St = P*Q  P = St / Q

P = 104.000 / 32.000 = 3,25€

Kau: Gauza berdina gertatzen da. Ez dakigu zein den baina kalkula dezakegu jakin badakigulako kostu aldakor totala
40.000 € izan direla

Ka = 40.000€

Q = 32.000 unitate

Beraz, baldin eta Ka = Kau * Q (Kostu aldakorra berdin kostu aldakor unitate bakoitzeko * Q)

orduan Kau = Ka / Q  Kau = 40.000 / 32.000 = 1,25 €


Honuz gero behar genituen datuak eskuratu ditugu:

 Kf = 40.000€
 P = 3,25€
 Kau = 1,25€

Orduan Q = 30.000€ / (3,25 – 1,25) = 30.000 / 2 = 15.000 unitate

Enpresak 20.000 unitatetik aurrera etekinak eskuratuko ditu.

B.- Baldin eta Q = 32.000 unitate zein da emaitza? (Emaitza esaten denean, etekinak ari dira esaten)

Etekinen formula erabili behar dugu:

E = St – Kt Hau da, E = (P*Q) – (Kt + ( Kau*Q))

Beraz, E = (32.000*3,25) – (40.000 + (Kau *32.000)

KONTUZ!!!! Kau = 1,25€ zeren eta bi kasutan ekoizpena (Q) 32.000 unitate delako

Gauzak horrela E = (32.000 * 3,25 ) – (30.000 + (32.000 * 1,25) =124.000 – 30.000 – 40.000 = 54.000 €ko etekinak

(Hau da, nahikoa genuen ariketak ematen dituen datuak erabiltzea. Ondo irakurri bestela 2.atala)

C.- Irudikatu grafikoki aurreko bi egoerak:

Hau da, osatu behar dugu grafiko bat zeinetan KT eta ST irudikatu behar dugun Q = 15.000 unitate direnean
(errentagarritasun-atalasea) eta Q = 32.000 unitate direnean.

a) Q=15.000 unitate :

Ka = 15.0000 * 1,25 = 18.750€

Kf = 30.000 €

KT = 30.000 + 18.750 = 48.750

ST = 15.000 * 3,25 = 48.750

(Beraz E = 0)

b) Q= 32.000

Ka = 40.000

Kf = 30.000

KT= 40.000 + 30.000 = 70.000

ST = 32.000 * 3,25 = 104.000


Lehendabizi Kostu finkoak irudikatuko ditugu

Gero kostu aldakorrak Q = 15.000 denean

Hurrengoa Sarrera Totalak irudikatzea


Grafikoa osatu irabazien eta galeren aldeak adieraziz

Bukatzeko, Q = 32.000 irudikatu (Bigarren egoera)

You might also like