You are on page 1of 5

1/3/2021 Kasete-zinta

Kasete-zinta bat nola mugitzen den


Zinematika

Higidura zirkularra Kasetea


Higidura zirkularra Kasetearen kontagailua
Ibilgailu bi Erreferentziak
topo egiten
Magnitude linealen
eta angeluarren Kasete bat plastikozko kutxa bat da eta bere barruan gurpiltxo bi ditu, irudian
arteko erlazioa erakusten den bezala: gurpiltxo batetik bestera zinta magnetikoa kiribiltzen da
eta gurpiltxoen artean mutur bat dago soinua grabatu zein erreproduzitzeko.
Kasete-zinta
Azelerazio normala
aN eta aT: bestelako
dedukzioak

Kasetea
Gurpiltxoen erradioa, zintarik gabe, r0=1.11 cm da, zintaren abiadura
muturretik pasatzean konstantea da, v=4.76 cm/s balio du. Zintaren iraupena, T,
zintaren luzera osoaren proportzionala da: l=v·T. Zintaren lodiera, h, oso txikia
da eta bere balioa geroxeago estimatuko dugu.

Hasierako aldiunean, t=0.

Ezkerreko gurpilaren erradioa r0=1.11 cm

Eskumako gurpilaren erradioa R0=2.46 cm, zintaren iraupena T=46.4


minutu bada.

Zinta eskumako gurpiletik deskiribiltzen da eta ezkerrekoan kiribildu. Aldiune


jakin batean, t, zintaren v abiadura lineal konstantearen eta gurpilen abiadura
angeluarren arteko erlazioa honakoa da:

Ezkerreko gurpilaren erradioa r1 bada bere abiadura angeluarra hau


izango da: ω1=v/r1

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/casete/casete.htm 1/5
1/3/2021 Kasete-zinta

Eskumako gurpilaren erradioa r2 bada bere abiadura angeluarra hau


izango da: ω2=v/r2

Zintaren v abiadura konstantea da, baina gurpilen ω1 eta ω2 abiadura


angeluarrak ordea ez dira konstanteak, r1 eta r2 erradioak denborarekiko
aldakorrak direlako.

Bira bakoitzean, 2π , ezkerreko gurpilaren erradioa hazi egiten da, hain zuzen h
zintaren lodiera. Ezkerreko gurpilak dθ1 angelua biratzen duenean bere
erradioa dr1 handitzen da:

Eta eskumako gurpilak dθ2 angelua biratzen duenean bere erradioa dr2
gutxitzen da:

Ekuazio bi horiek integra daitezke t=0, eta t aldiuneen bitartean eta kontutan
izan behar da t=0 aldiunean:

ezkerreko gurpilaren erradioa r1=r0

eskumako gurpilaren erradioa r2=R0

Hona integratzearen emaitzak:

Zinta amaitzean, alegia t=T aldiunean, zinta osoa erreproduzitu da, beraz:

ezkerreko gurpilaren erradioa r1=R0

eskumako gurpilaren erradioa r2=r0

Kasete batean neurtzen baditugu gurpil bien erradioak, r0 eta R0, T denbora
eta zintaren v abiadura, orduan zintaren h lodiera kalkula daiteke. Lehen aipatu
ditugu datuok: r0=1.11 cm, R0=2.46 cm, zintaren iraupena T=46.4 minutu eta
v=4.76 cm/s . Orduan:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/casete/casete.htm 2/5
1/3/2021 Kasete-zinta

Gurpilek biratutako angeluak kalkulatzeko, ω1 eta ω2 integratu behar dira


denborarekiko:

Amaieran, t=T aldiunean, r1=R0 eta r2=r0, orduan bi gurpilek biratutako


angelu totala bera da:

Saiakuntza
Idatz bedi:

Zintaren iraupena T minututan, desplazamendu-barrari eragiten edo


zuzenki laukian idazten.

Hasi botoia sakatu:

Programa interaktiboak datu finkotzat hartu ditu: zintaren lodiera h=1.14·10-3


cm, abiadura lineal konstantea v=4.76 cm/s eta gurpilaren erradioa zintarik
gabe r0=1.11 cm. Datu horiek erabilita, eskumako gurpilaren hasierako
erradioa kalkulatzen du, alegia zinta osorik kiribilduta duena, R0 . Datu horiek
erreferentzian aipatutako artikulutik hartu dira.

Gurpil bien mugimendua ikusten da. Bertan adierazten dira, t denbora osoan
zehar, bi gurpilen abiadura angeluarrak eta erradioak: r1, ω1, r2 eta ω2. Uneoro
hauxe egiazta daiteke:

r1·ω1=r2·ω2=v=4.76 m/s

Kasetearen kontagailua
Kronometro batez esperimentalki neur daiteke kasete baten kontagailuak ematen
duen zenbakia, n, eta denbora, t, eta bien arteko erlazioa aurkitu. Egiaztatuko
dugunez, erlazio hori ez da lineala.

Suposa dezagun t=0 aldiunean ezkerreko gurpilaren erradioa r0 dela eta


kontagailuak zero markatzen duela. Amaieran ordea, T aldiunean, ezkerreko
gurpilaren erradioa R0 da eta kontagailuak adierazten duen zenbakia N.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/casete/casete.htm 3/5
1/3/2021 Kasete-zinta

Bitarteko t aldiune batean, kontagailuak adierazten duen n zenbakia ezkerreko


gurpilak biratutako θ1 angelu osoaren proportzionala da:

Ekuazio bien artean, k proportzionaltasun konstantea eliminatuz:

Eta t denbora bakanduz:

Demagun hasierako aldiunean, t=0, ezkerreko gurpilaren erradioa r0=1.11 cm dela,


eskumakoarena R0=2.46 cm, eta kontagailuaren zenbakia n=0. Eta amaieran, zinta
ezkerreko gurpilean osorik kiribilduta dagoenean T=46.4 minutu, eta
kontagailuaren zenbakia N=744. Orduan:

t=0.0019·n2+2.33·n

Grafiko honek adierazten du t eta n-ren arteko erlazioa. Egin beza bakoitzak bere
kasete-erreproduzitzailearekin honako esperientzia bera eta bete bedi azpian
erakusten den taula, gero datuok antzeko grafikoan adierazteko.

n t (s) n/100 t(min)


0 0 0 0
100 242 1 4.03
200 487 2 8.12

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/casete/casete.htm 4/5
1/3/2021 Kasete-zinta

300 854 3 14.23


400 1220 4 20.33
500 1626 5 27.1
600 2072 6 34.53
700 2558 7 42.63
744 2786 7.44 46.43

Ondorengo programa interaktiboak datu-bikote multzo bat bigarren graduko


polinomio batez doitzen du:

y=a0+a1x+a2x2

Erreferentzia
McKelvey J.P. Kinematics of tape recording. Am. J. Phys. 49 (1) January 1981.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/casete/casete.htm 5/5

You might also like